- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
dolu (~1527: Zalgiz). ■ Iparraldeko hitza (Mendigatxagan doludun aurkitzen da), bereziki bnaf. eta zub. testuetan erabilia (Leizarragak urriki-ren Zuberoako baliokidetzat dakar; ik. damu).[1] ‘Atsekabe, urriki’ da esanahi nagusia (cf. Ax dolu eta dolore, LanDot dolia eta ürrikia); ‘luto’ moduan ere erabili izan da (EtxZib dolu beltza, Pouv alhargun-dolua; ik. behean dolu(a) ekarri).
□ Erdi Aroko pertsona-izenetan ez dugu aurkitu dolu hitzaren lekukoa izan litekeen adibiderik; cf. Guillem Arnalt Dolu (AGNII 1203), baina d’olu ere zatitu liteke, agian.
● dolamen ‘deitore’: Haranb, Ax; bokalerako, cf. gudu/gudari, pinu/pinadi; ik. dolumen.
● dolu ukan Etxep (dolu dizit eta damu zure kontra eginaz); aditz hirupertsonadunarekin Zalgiz (hil ehortzia mihisiaz estalirik xuri, eta dolu deraukanaren gogoa belz).
dolu(a) ekarri (Leiz [dolurik ekhar ahal dirote?]), dolu(a) hartu (‘atsekabetu; urrikitu’: EtxZib), doludun (Urte, Haranb; ‘errukior’: Mendig [ah ontarzunduna! ah doluduna! ah dulze Berjin Maria!]), dolu egin (‘atsekabetu’: Tartas; ‘urrikaldu’: Maister), dolu-egingarri (‘urrikalgarri’: Oih), dolu-eragingarri (‘penagarri’: Maister), dolugarri (‘urrikalgarri, deitoragarri’: Pouv, Maister; atzizkiaren balio aktiboarekin), dolumen (FPrZub, Maister [dolümen eta bihotz-min]; cf. dolamen), dolumin (Jauretxe), dolutiar (‘atsekabedun’: Herria 1960), dolutsu (EtxZib [urriki dolutsua]), dolutu (‘urrikitu; atsekabetu’: Etxep [hasi nuzu iaugitiaz dolutzen], Leiz [dolu bekik], Ax [dolutu eta atsekabeztatu]).
► Mailegua da; cf. lat. dolus ‘min, atsekabe’, III. mendetik aurrera erabiltzen hasi zena (lat. dolor edo dolere-tik berrosatutako forma da dolus; ik. ErnMeill s.v. doleō eta FEW 3, 121b). Ez dago **doru formarik (ez eta **loru ere), baina bokalarteko -l- gorde izana ez da harritzekoa (cf. olio, sekula, etab.; FHV 311-314), eta maileguaren berantiartasunarengatik edo erromantzezko formen eragin etengabearengatik azal daiteke (cf. gask. dol).
Esanahi nagusia ‘min, atsekabe, urriki’ da erromantzeetan ere, eta norbait hildakoan sentitzen den atsekabeari dagokion adiera espezializazio zaharra da, hizkuntza galo- eta ibero-erromantzeetan ageri dena bereziki; euskal hitzak inguruko erromantzeekin egiten du bat, hortaz (FEW 3, 121b; DCECH 2, 513a, doler).
Antzeko eremu semantikoa betetzen du damu/damutu-k, eta bertan egindako oharra egin beharra dago hemen ere, alegia, ‘damutu, dolutu’ ez dela beti erlijiozko hiztegitik harturiko hitzen bitartez adierazi, cf. garba(i)tu (ik. damu).