- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
deitoratu (-th- 1643: Ax). ■ Ipar-ekialdeko hitza. Herskari hasperenduna (-th-) du eskuarki. Axularrek erabiltzen badu ere, hobeki dokumentatzen da bnaf. eta zub. testuetan; auhendatu darabilte lap. idazleek ‘arranguratu, lantua jo’ esanahi orokorrerako, batez ere XVIII. mendean.‘Inoren heriotza negartu, hitzez, kantuz…’ esanahi du (Tartas hobiaren gañian zagoela bere aitaren de[i]thoratzen hil baitzen, Lopez semiaren deithoratzen ari zuzun), eta Azkuek ‘doluminak eman’ ere jasotzen du; badu ‘auhendatu’ esanahi orokorragoa ere (Ax bere ondiko handiaren deithoratzen eta auhentzen, Oih beti zuzaz ezin enzuna / lan duketa deitoratzez?, Tartas erregen sortia deithora ezazu).
deitoragarri (Mihura).
► Mailegua da, bearn. deytorar bera, euskal partizipioen morfologiarekin; “se livrer à des lamentations” esanahia ematen diote LespyR-ek (s.v.). 1414an Foixko kontearen ohoretan egindako hiletetako bearnesezko adibidea dakar Lespyk, Lo descuquar e deytorar, aquero es a ordenar si n’i aura, nabarmenduz beste inon ez zuela aurkitu hitz horren adibiderik, euskal hitzen berri izan arte (deithore zein deithoratu aipatzen ditu). Hitzaren lehenagoko adibideak dakartza Wartburgen hiztegiak, dena den, “pleurer un mort avec des lamentations” esanahiarekin (FEW 22/1, 61b, plaindre): doutorar (1298), doitorar (1307), deitorar (1326), eta cf. bearn. mod. deyterà (Palay s.v.).
Bazen bearn. zah. deytoradores “pleureuses dans les cérémonies funèbres” eratorria ere (LespyR s.v.; FEW 22/1, 61b). Palayk ere aipatzen du (s.v. deytouradoure), argituz hitzok erabilera “analogikoa” baizik ez dutela egun, desagertua baita hitzak jatorrian adierazten zuen funtzio soziala. Gaztelaniaz, bestalde, endecha “canción funeral, elegía” dugu, familia berekoa, itxura guztien arabera (cf. orobat inoiz oso zabaldua zegokeen endechadera, NTLLE s.v.); lat. ĭndĭcta “cosas proclamadas”-etik eratortzen dute Corominasek eta Pascualek (DCECH 2, 605b, endecha).
Azken buruan, lat. dīcere ‘esan’-en dute jatorria erromantzezko hitz hauek guztiek (ik. behean deitu). Alabaina, ez dugu aurkitu deitorar eta deitoradore hitzen bilakaera etimologikoaren zehaztapenik: oinarrizkotzat deitorar hartuz gero, eta haren eratorritzat deitoradore, egile atzizkia zuen dictor izenean pentsa ote genezake,[1] zeinetatik *dictorare aditza sortuko zen? Corominasek eta Pascualek (DCECH 2, 606a), esaterako, eusk. deithore azaltzeko, indictorem aipatzen dute galdera ikurrekin. Ez dirudi egiantzekoa denik hitz elkartu erromantze bat izatea, zeinaren bigarren zatian lat. ōrāre ‘otoitz egin’ edo ōrātor ‘orazioa esaten duena’ legokeen.
Baliteke, bestalde, egokiagoa izatea lat. dictāre “dire à haute voix, répéter, dicter” eratorritik abiatzea, zuzenean dīcere-tik baino (ErnMeill s.v. dix): esanahiaren aldetik ere hobeki egokitzen da aukera hau, errom. deitorar-en dagoen ‘heiagoraz esan (hiletetan)’ adierara ongi hurbildu baitaiteke; horretaz gain, ‘erredaktatu, idatzi, konposatu (poesia, bertsoak)’ adierak aurki daitezke dictare-ren ondorengo erromantzeetan (FEW 3, 71a, dictare, I, 1), eta hori guztia ongi lot daiteke hiletetako eresien funtzio literarioarekin.
Erro latindarrari begira, jatorri berekoa da deitu: ekialdeko erromantzeetako jatorria salatzen du biek partekatzen duten -ei- diptongoak (mendebaldean, cf. gazt. dicho eta endecha). Ik. deitu.
deitore (1571: Leiz). ■ Ipar-ekialdeko hitza. Herskari hasperenduna (-th-) du eskuarki. Axularrengan deithora forma dago. ‘Auhen, dolamen’ da esanahi nagusia, maiz inoren heriotzarengatik egindakoak (Leiz eztuzue deithorerik egin, Ax eztute enzunen… deithorarik, auhenik eta nigarrik baizen, Oih nigar eta deitore); “lamentation pour les morts, luctus” dakar Pouvreauk.
deitorez (Leiz [nigarrez eta deithorez daudela]).
► Atzeranzko osaeraz sortua da, aditzetik; egoki azaltzen dira horrela bai -ore bai -ora bukaerak (cf. luzetu/luzatu, besteren artean). Corominasek eta Pascualek aipatzen duten indictorem horren bidetik (ik. goian), balizko *dictore lat.-errom. batean pentsa genezakeen; baina egilea adierazten duen izena da hori berez, eta zaila da euskal hitzaren esanahira hurbiltzea.