- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
deitu (~1557: OihAtsot; ik. behean Erdi Arokoak). ■ Hitz orokorra. Herskari hasperenduna (-th-) du iparraldean. Geitu aldaera jaso izan da bizk. mendebaldean XVII. mendeaz geroz. Erabilera igkor. bipertsonaduna da gailen ipar-ekialdean (Leiz deitzen eta gomitatzen gaituela, EtxZib deit sainduen izena); hego-mendebaldean hirupertsonadunak erabiliagoa dirudi oro har (Mburu deitzen dio ardi bakoitzari bere izenez, Kardab abisatu edo deitu dezatela). ‘Izena eduki, izendatu’ adieran orokorra da antzinako testuetan, bizk. salbu (OihAtsot ama, aitzint zazkio puta deitzera, Leiz kristino dei baitzitezen, Ax nahi eztuenak dei dezaten otso); ik. iritzi, izen.
□ Iberierazko ustezko gudua deisdea hitzaren lehen lekukotasuntzat hartu izan da, baina sintagma horren sintaxien arazo gaindiezinez aspaldi ohartu ziren euskalariak (Urquijo 1945), eta, gainera, gaur egun iberistek ez dute horrela irakurtzen, kutur oisor baizik (MLH III, F.13.13); ik. gudu. Erdi Aroan, cf. Zizur eta Arlegi inguruko Domicu De. u. o, Urracha Deituco, Domicu Deituco (SJuan xiii. m.), beste agiri bateko Domicu de Ituco (SJuan xiii. m.) eta D. Deitucoa, C. Deitucoa (SJuan 1250). Irigaraik (1962: 426) Deitu izeneko leku-izen bat ondorioztatzen du hortik, baina ez dugu inon aurkitu horren berri. Artzamendik eta Orpustanek (1999: 220, 330) “llamado, appelé” eta “nommé, appelé” adierapean ezartzen dituzte; ez dugu horrelako deituren paralelorik aurkitu, baina, hala balitz, lehen lekukotasunaren data aurreratuko lukete.
● deitura Harrt, Harand (behingo egiñak ez dio gauzari deithura ematen); ‘abizen’: Harrt, JesBih (kongreganisten izenak, deithurak, sor lekhua); errom. jatorriko -tura atzizkiarekin; AgudTov-ek (s.v. deitu) iradokitzen dute deitura osorik mailegatu ahal izan zela, baina ez dugu hitz ustez erromantze horren adibiderik aurkitu.
deigarri (“llamativo” Larm, TxAgir [erastunaren argitasun deigarri biguna]; iz. “apelativo” Larm, atzizkiaren balio aktiboarekin), deipen (Duv [Jainkoaren emaitza eta deitpena]), deitzaile (EtxZib), deizio (EtxSar [izenak eta deizinoak]; ‘abizen’: Larm, Ducq (deitzione); ‘dei’ Garralda).
► Lat. dictus ‘esan’ ikusi ohi da deitu partizipioaren azken buruko jatorri moduan. Badirudi erromantze arkaiko batetik abiatu behar dela -ei- azaltzeko. Lat. dĭctus partizipioaren lehen bokalaren bilakaera erregularra ĭ > e da, eta Mitxelenak berak (FHV 104) *deito bat proposatzen du euskal hitzaren jatorri moduan. Baina bai Galorromanian (FEW 3, 70a, dīcere, 6. oh.) eta baita Iberorromanian ere -i- nagusitu da, orainaldiko adizki jokatuen eraginez (cf. gazt. digo, dices, etab.); arkaismo moduan, eta euskal eremutik hurbil, mendebaldean, cf. leonesezko decho (Santanderreko adibiderik ere bada, DCECH 2, 432a, decir);[1] gure Erdi Aroko corpusean ez dugu Nafarroako edo gaskoizko adibiderik aurkitu (ik. hala ere deitoratu), baina erabakigarria da Aínsako (Oska) agiri batean dagoena: “todas e cualesquiere cosas que por ditos procuradores mios en las ditas cosas […] en nombre mio sera comparecido, començado, demandado, oido, […] dito, feyo e procurado e deitos a dreyto e a juzgado” (ArchAíns 1500). Pasarte honetan, balio anaforikoarekin ditos eta ditas ditugu —dito partizipio arrunt gisa dago—, baina deitos euskarazko deitu-ren erabateko kidea da,[2] formaz eta esanahiz. Mitxelenaren *deito lekukotzen da hor, euskarazko ‘hots egin’ esanahiarekin, gainera.
Esanahiari dagokionez, Corominesek (DECat 3, 142b, dir) ohartarazten du ‘izena eduki, izendatu’ adiera katalanez dagoela (adibideak are Kataluniako Erdi Aroko latinean ere aurki daitezke), baita aragonesez ere, Jaca ingururaino, eta hizkera okzitaniar zenbaitetan (gaskoia barne), katalanarekin mugan daudenetan bereziki; baina ez da arrunta frantsesez, gaztelaniaz edo italieraz (hauetan lat. ‘esan’ da nagusi; cf. appeller, llamar). Arestiko Aínsako deitos-en ‘hots egin’ adierak banaketa dialektal erromantze honekin bat egiten du: euskal hitzaren ekialdeko edo Pirinio aldeko jatorriaren hipotesia indartzen du.[3]
Bizk. mendebaldeko geitu-ko d- horzkarien disimilazioz sortu da (cf. alderantziz guzti > duzti);[4] honek jatorrizkoa deitu dela ziurtatzen du, ez dei izena, dei > gei bilakaera ezin baita bere horretan justifikatu. Mailegu zaharraren hipotesiaren alde doaz datuok, dei bera, sekundarioa izanik, orokorra baita; ikuspegi honekin bat egiten dute formaren arkaismoak, eta ekialdeko erromantzetik sarturiko mailegu bat orokorra izateak.
dei (~1468: ErrodZar). ■ Hitz orokorra. Gei aldaera mendebaldean aurkitzen da (Betol, VJ, Mikol), eta bizk. mendebaldean gorde da gaurdaino. Esanahi orokorraz gainera (ErrodZar bere lelengo deiean, Leiz Iainkoaren banket handiratko deia), bada hegoaldean ‘ezkondei’ ere (AgirAst eragotzi bear lirake deiak); cf. iparraldean ‘gogo’ esanahia (Lopez jateko deia). Ez da baztertzekoa deian irakurri behar izatea Abendaño-k dakarren <elcian>; hala balitz, lehen lekukotasuna litzateke (1443).
● deiagora ‘oihu’: Harand (dei(h)agora); dei(tu) eta heiagora-ren gurutzatzetik sortua dirudi.
● deidura ‘joera, jaidura’; Lopezek bakarrik darabil; ‘gogo’ adiera metaforikoarekin lotu behar da.
● deietan ‘deiez’; hapaxa: JElizalde (eta ontan Jainkoa jatera / Jainkoa dagogu deietan); mugagabea, itxuraz, ik. deiez.
● deiez erabilera zabala du: OihAtsot (so eztagoena geroari, deiez dauko goseari), SalvAres (zure deiez gaode); instrumental mugagabea, ziur asko, -e- epentetikoarekin diptongoko bokalerdiarengatik.
dei egin (Land, Lazarg [gizon onak dei eginda], gei egin VJ; ‘izendatu’: Kapan [zegaiti deiegin deutsezu miserikordiazkoak]), dei eman (‘dei egin’: Mikol (gei emon)), deiera (Larm, Añib), deiezka (TxAgir), deika (Añib [ekin eustan deika]), deikune (Astar [txarrija, sorgina edo onelako deikune deshonragarrija]), deiune (Astar [ezin ezkondu leiteke deijuniak leenago bota baga]; geiuna Azk (bizk.)). Cf. abatei, elizdei, ezkondei, hil-dei, meza-dei, su-dei…
► Atzeranzko osaeraz sortua da dei izena, deitu partizipiotik. Bestalde, gei aldaeraren herskari belarra ezin da berez azaldu, eta partizipioarekiko izaera sekundarioa berresten du honek, ik. goian.
deiadar (deadar 1562: Land; deihadar 1627: EtxZib (+ deh-); gedar 1653: Mikol). ■ Hitz zabaldua (zubereraz Egiategigan bakarrik aurkitzen da); hegoaldean erabiltzen da batik bat. Deihadar da iparraldean forma erabiliena (dehadar EtxZib eta FedProp-en), eta deadar eta diadar hegoaldean (baita de(d)ar eta di(d)ar ere); gedar, XIX. mende bukaera baino lehen, Mikoleta eta LaudDot-en agertzen da; leihader forma bat dago XIX. mendeko Bardozeko testu batean.
● deiadar egin Land (dea-), EtxZib (deiha-).
● deiadarren ‘deiadarrez’: Mogelengan bakarrik (dia-); inesibo mugagabearekin.
● deiadarroso Land (dea-); atzizk. erromantzearekin, cf. nekoso.
deiadar eman (Kardab (dea-)), deiadargile (“qui donne l’alarme” Pouv; “altercator” Urte (deiha-)), deiadarka (Haranb (deiha-)), deiadarrez (Lazarg [gau-egunetan beti nago / etsekoakin deadarrez]), deiadarti (Urte (deiha-)), deiadartzar (Arrue (dea-)).
► Badirudi dei + adar direla hitzaren bi osagaiak; dei- osagaiaren alde dago gedar aldaera, eremu bertsuan gei ‘dei’ herskari belarduna erabiltzen baita (Mikoletagan biak ditugu).
Deadar aldaera modu erregularrean azal daiteke: cf. ereiaro/erearo, ge(h)iago/geao, idoi/Idoate, etab., kontsonanterdiaren galerarekin (FHV 176); dehadar azaltzeko (-ei- > -e-), deadar duten hizkeren eragina aipa liteke, edo hiperzuzenketa moduko bat, sahets/saihets bezalako bikoteak eredu hartuta. Hasperena lehen osagai silaba bakarrekoaren diptongoaren ondotik agertu dela dirudi: cf. zub. gaiháldi (FHV 211). Badirudi leihader aldaera d- > l- bilakaeraren adibidea dela (cf. dibertitu/libertitu, etab.; FHV 257), baina agian ez da disimilazioaren aukera baztertu behar.
Esanahiari dagokionez, adar soinugai moduan oso ongi dokumentatua dago XVI. mendeaz geroztik (Land, IbargC). Soinugaia izendatzetik soinua bera izendatzera igaroko zen (alderantzizkoa gertatu da soinu-rekin: ‘soinu’ ← ‘soinugai’); aurrena ‘(dei-)adarraren soinua’ zatekeen (adib. EtxZib hanturen du, bada, suge didurien adarra, / zeñen adituren baitu munduak deihadarra [hots: ‘adarraren deiadarra’]), eta ondoren bestelako izakien (gizakiena barne) soinua adieraztera igaroko zen.
deitatu (~1527: Zalgiz (-tha-)). ■ Iparraldean aurkitzen da XIX. mendea bitartean, herskari hasperendunarekin (-th-). Oro har, deitu-ren baliokidea dirudi (Zalgiz haur bat jan nezan, haur jale deitha nenzan, Leiz Iainkoaren haur deitha gaitezen, EtxZib ezkontzaren ohorera deithatzen). Duvoisinek ‘ospetsu’ adieran darabil: osteko buruzagi deithatuenak; cf. orobat Pouv gizon deithatua, itzulpenik gabe (Harrt, Larm eta Harr-ek ere badakarte adiera hori).
► Osaeraz deitu + -atu, itxuraz (cf. sinetsi/sinestatu); beste aukera bat da *deito + -tu izatea. ‘Ospetsu’ adiera azaltzeko, badirudi ‘izendatu’-tik abiatu behar dela, ‘oso aipatua’ bezalako bat tarteko, cf. gazt. renombrado.