- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
boz. Hitz honen azpian boz eta poz sarrera-buru nagusiak bildu dira. Boz-en azpisarrera modura bozka dago; poz-en azpisarrera modura, bozkario.
Proposaturiko familia honetan bi sarrera-buru nagusiak arazo larririk gabe lot daitezke, eta esanahiaren aldetik ere ez dago ezinik boz mailegu ezagunari lotzeko poz. Mailegu gisa azaldu izan da lehenago ere poz, lat. ‘gaudium’-ekin lotuz, baina xehetasunak argitu gabe; guk hemen boz-ekin lotzeko saioa egiten dugu.
♦ boz (1562: Land). ■ Hitz zabaldua (bizk. testuetan bakan agertzen da). Botz aldaera lap., bnaf., zub. ageri da; zenbait autorerengan (Larg, Lizarg, Sanper…) -a bukaeradun aldaera aurkitzen da.
Esanahi nagusia ‘ahots’ da (Leiz altxa zezaten boza Iainkoagana, Lazarg utra boz amorosoaz); beste adierak dira ‘musikako melodia lerro bakoitza’ (Land bozan konsonazia), ‘boto, autarki’ (Mercy haitatzia eginen da… botz haboruala; ekialdean erabilia), ‘hitz’ (EtxSar boz ezin deklina diteken batez), ‘ahaire’ (Harrt), ‘soinu’ (MarIlhab hiru letra boz bera dakharketenak) eta ‘berri, ospe’ (Bilintx erri guziyan dago / banatua boza).
● boz apal Elizanb; cf. fr. à sous-voix “à voix basse” (FEW 14, 638b).
● boz batez ‘aho batez’: EtxZib (boz batez guziek dute / azkenean aithortu); cf. fr. tout d’une voix “à l’unanimité des suffrages” (FEW 14, 638a).
● boz nagusi “majorité des suffrages” boz nausi Duv; cf. fr. 1507ko la plus grand voiz “la majorité” (FEW 14, 638a).
boz-batasun (“acentus” Urte), boza eman (‘botoa eman’: Revol [khenduko zaio… bere bozaren emateko zuzena]), boz-akordu (“accentus” Urte), bozaldi (‘bozkatze’: HiriartU), boz altu (Kardab), boz beraz (‘aho batez’: Larg), boz-biltzaile (HiriartU), bozdun (“électeur” Duv), boz-egun (‘hauteskunde-egun’: HiriartU), bozeko (Goihetxe [agertu ziren bada oro / presidentaren bozeko]), boz-emaile (HiriartU), boz-emate (b.-emaite Larz), bozera (JesBih [presidenta hautatuko da bozera]), bozetarat (‘botoa ematera’: Laphitz [berriz badohatzi botzetarat]), bozetik joan (JesBih [errezibitzia ala khentzea bethi bozetik goanen da]), bozez (“vocalmente” Larm; ‘botoetara’: Const), boz-galdatzaile (-galdatzale HiriartU), boz gora (Leiz [boz goraz oihu egin zezan]), boz-gorabehera (“accentus” Urte), bozño (Iratz), bozon (“buena boca, buen prometedor y mal cumplidor” Gorosurreta (bazt.)).
► Mailegua da, cf. gazt. voz, okzit. zah. votz, bearn. boutz (Baionako gask. butz), ‘ahots’ esanahiarekin.
Esanahiari dagokionez, ‘boto, autarki’ adiera hedatua erromantzeetan ere aurki daiteke; arkaismoa da gaztelaniaz, eta orobatsu katalanez (“‘vot’, acc. important antigament”), baina ez frantsesez (DCECH 5, 845b, voz; DECat 9, 225a, veu; FEW 14, 638a, vōx); ‘soinu’, ‘berri, ospe’ eta haien antzekoak erromantzez ere aurki daitezke, cf. gazt. “grito” (DCECH 5, 845b) eta fr. “bruit”, voix de renommée “bruit publique” (FEW 14, 638b), kat. veu “la brama, la fama” (DECat 9, 225a), etab. Orobat ‘hitz’ adiera; ‘ahaire’ adiera ez dago urrun ‘soinu’ eta halakoetarik, eta cf. kat. veu “so musical, d’instrument, o d’òrgan humà”.
bozka (bozkatu 1890: MElizanb). Ekialdeko hitza. Lhandek eta Larrasketek zubererazkotzat ematen dute, eta “élection” itzultzen dute (Barbier alkate-jauna egin behar zen bozka-egunaren beha).
bozkarazi (SoEgil Herria 1966), bozkatu (MElizanb [baldin hitzemaiten bazuten halakoarentzat bozkatuko zutela]), bozkatzaile (bozkazale Lhande (zub.)), bozkatze (MElizanb [bozkatze yeneralak]), bozketa (Egunaria 1959).
► Osaeraz, boz + -ka soil batean pentsa daiteke, atzizkiaren ekintzazko balioarekin (Morf §367), adberbioa izen gisa lexikalizatuta. Beste aukera da pentsatzea atzeranzko osaeraz sortua dela, bozkatu aditzetik (berau lekukotzen da lehenik); aditzetan maiz ageri da -katu (cf. xurizkatu, ondozkatu, etab., sarri instrumentalaren ondotik).
! ♦ poz (~1496: RS; boz 1571: Leiz, baina cf. Etxep boztu). ■ Hitz orokorra. Ekialdeko forma nagusiak, gnaf. zati bat barne, boz eta botz dira (azken hau gehienbat zub.; cf. Lizarg botzik ‘pozik’); mendebaldeko forma poz da.
Badirudi lekuko zaharrenetan ‘pozik’ balioarekin dela erabiliena (Leiz boz naiz, OihAtsot ahoa debilano sabela botz, Barrutia ene biotza poz da); izen oso bezala hegoaldean erabiltzen da (RS nekearen ostean poza, Mburu Jainkoaren poz eta bake hau; ‘gogo, itxaropen’: AgirAst aditzeko pozarekin, Astar pelietako euken poza): cf. behean bozkario; izenondo moduan ere izan du bere erabilera (Añib egun ta urte pozak, Goihetxe lenguaia phoz eta naturala).[1]
● bozgune Harand (bozgune eta arraitasun); atzizkiaren ‘-tasun’ baliorako, cf. maitagune.
● pozarren mendebaldeko hitza: Mogel; atzizkiaren baliorako, cf. lotsarren, beldurrarren.
● pozgatu hapaxa: IesuJaiotz (pozgatu gaitean / gustiok biotzean); -ga- zer den ez dago argi.
● pozik Lazarg (ene etsai traidorea / pozik kalza-juponetan), EtxZib (bozik eta segurik); GasZar (botzik daude zeru gustiak), Goihetxe (dio bertzeak phozik); erabilera zabala du.
bozkalentzia (“grande joie, réjouissance” Duv: LanDot; bozkal- segur aski bozkari edo bozkario-tik), bozkari (ik. behean pozkari), bozki (EtxZib [han berean pasatzeko / bozki berze bizia]; -ki atzizk.), bozkuntza (Duv [bozkuntza labur eta atsegin lohiak]), boztate (Haranb [boztateak, alegrianzak]), pozaldi (Larm), pozaren pozaz (Munibe), pozean (JJMogel [gerokuaren pozian]), pozez (Mburu [bazebillen pozez]), pozezko (Larm, Mogel [pozezko intzirijak]), pozgarri (iz.: RS [etse utsa ergarri ta betea pozkarri]; izond.: Mburu), pozkari (Gaszar [aingeruen bozkaria], Añib [neure pozkari ta gurarien billa]), pozkor (Azk [iñoiz baiño pozkorrago edo alaiago]), poztasun (Haranb [loriako habitantak, boztasuneko burjesak]), poztu (Etxep [ene gaitzaz bozturik], Leiz [boz eta alegera zaitezte]).
► Hastapeneko b-/p- txandakatzeari dagokionez, piztu/biztu hitzarenarekin konpara liteke; baina mugak ez dira berberak, eta, piztu-k iparraldean ahoskabe hasperenduna duen phiztu aldaera baldin badu ere, ez da hala gertatzen poztu-rekin: boztu da aldaera nagusia iparraldean. Jatorrizkoa b- baldin bada, p- duten formetan ahoskabetzea gertatu da, poztu eratorrian dagoen -t- ahoskabearengatik beharbada; jatorrizko p- batetik abiatuz gero, aldiz —eta orduan mailegu litzateke ezinbestean—, ahostuntzea gertatu bide da ekialde zabalean (FHV 238-239).
Txistukariari dagokionez, bukaeran afrikatua izateko joeraren adibide da botz forma (FHV 288-289); -z duten formak salbuespenak lirateke, eta agian jatorrizko igurzkariaren jarraitzaile dira; mendeb. boz / eki. botz ‘ahots’ bikotearekin konpara liteke, baina, berriro, mugak ez dira berberak.
Schuchardten ustez mailegua izan behar da, p-/b- txandakatzearengatik (1887: 489-490); lat. gaudium-en ondorengo erromantzeetatik (cf. gazt. gozo) abiatzen da euskal hitzaren jatorriaren bila, baina beste aukera batzuk ere arakatzen ditu (lat. gustus, eta are gask. ausa ‘ausartu’; *vausar eta *wausar bezalako forma dokumentatu gabeak ere aipatzen ditu), beti ere euskarazko hasierako ezpainkaria azaltzeko helburuarekin. Sortzen dituzten arazo semantikoez gain, hipotesi horiek ez dituzte arazo formalak gainditzen.
Esanahiaren aldetik duen hurbiltasunarengatik gazt. gozo-tik abia gintezke, baina, hastapeneko herskariaren arazoa bazter utzirik ere, amaierako -o bokalaren galera azaldu gabe geratuko litzateke. Bestalde, euskararen mugakide diren hizkuntza galo-erromantzeetan, okzit. zah. gaujos “joyeux”, bearn. jouyous etab. ditugu, -os atzizkidunak, baina ez dago b- (edo p-) duen formarik (FEW 4, 81b-82a, gaudium).
Gure proposamena da boz/botz ‘ahots’-etik abiatzea; kasu horretan euskararen barrenean zatiketa lexiko bat gertatu dela pentsatu beharko litzateke; esanahia azaltzeko pozaren adierazpide ahotsezkotik abiatu beharko genuke. Hala balitz, mendebaldean zatiketa lexikoak b- > p- bilakaera bereizgarriarekin batera egingo zuen bidea.
bozkario (1571: Leiz; boztario 1686: Gaszar). ■ Hitz orokorra ekialdean. Bozkario da forma zabalduena (Leiz zuen tristizia konbertituren da bozkariotara, Gaszar bozkario ariñ bat,… tristezia pisu bat); boztario gehienbat zub. eta erronk. eremuan aurkitzen da.
bozkariagarri (Duv [sententzia boztariagarria]), bozkariatu (Haranb [aingeruak bozkariatuko (dira)]), bozkariozko (EtxZib [bozkariozko gaua]), bozkariunde (Lizarg [bozkariúndes beterík]; testuetako eta hiztegietako lekukotasun bakarrak Lizarraga Elkanokoarenak dira).
► Bigarren osagaiaren nondik norakoak ez daude argi: azken buruan lat. -arius atzizkia dela uste du Irigoienek (1990: 140, 1. oh.), eta -tario aldaeran bozt- + -ario gertatu dela (cf. latz/laztu, FHV 289); alabaina, proposamen honetan topo egiten dugu balizko “fenómeno de interversión” horren arazoarekin (ik. ikaztobi), ez badugu bozte- + -ario proposatzen, bederen. Gainera, ez du azaltzen -kario aldaera ere; hau beharbada disimilazioz azaldu ahalko litzateke. Bozkari/pozkari eratorrietan atzizki bera ikusten du, amaierako -o gabe.
Atzizkiaren jatorri zehatza zein den ez dakigularik (gaskoi historikoan ez dugu kide beterik aurkitu, Rohlfs 1931),[2] orobat defenda liteke -kario dela forma zaharra, eta asimilazioz genuke -tario. Honen alde egiten dute testuek, eta baita sufrikario moduko hitzek ere, ez baitago **sufritario aldaerarik.