- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
borda (1059: SJPeña [monasterio de Borda]).[1] ■ Hitz zabaldua; gutxiena mendebaldean (arab.-bizk.) aurkitzen da historikoki. Arabako erdaran borde dago (Lauaxetak ere forma horixe darabil).
Tokika, era eta funtzio desberdinetako etxola, basetxe, abeletxe, ukuilu eta antzekoak izendatzen ditu. Testuetan, XVI. mendean hasten da agertzen (Leiz bata bere bordarat eta berzea bere merkhatalgoarát; “métairie”). Bizkaitik Erronkariraino, ‘zaldientzako itxitura’ esanahiarekin biltzen du Azkuek.
□ Ez dirudi hitza oso errotua dagoenik Erdi Aroko euskal izen zaharrenetako osagai gisa: cf. Lostau de Bordaberrie, Lostau de Bordeguaray (CenSoul 1377), Bordachipia (ArchOiarI 1499); lehenago agertzen da izen arrunt moduan erromantzezko (eta latinezko) testuetan: duo milia pomaria et unam bordam (AGNCartII 1249), la borda de dona Pelegrina (AGNComp5 1291), etab. Historikoki bezala, badirudi euskal eremuko mendebaldean ez dela hainbeste ageri.
● bordaldu -tu ‘ezkondu’, erronk.: Hualde (bordal zedina), Mendig (ia bordaltu drenez); bordal- (bordari) + -tu; cf. bearn. acasar eta gazt. casar,
● bordari ‘etxetiar’: Pouv, Harizm; borda + -ari, cf. agian Martin de Bordaria (VecVizcII 1514), baina ik. jarraian eztabaida.
● bordariar “persona que vive en un caserío de la montaña” Izeta (bazt.); osaeraz bordari + -ar baldin bada, bitxia da lehen osagaian bordari ‘etxetiar’ egotea; izan ote liteke borda + -iri ‘borda iri’ jatorrizko baten lekukoa (cf. arestiko Martin de Bordaria), ‘borda iri’ ← ‘borda’ bilakaerarekin? Cf. gnaf. atari ‘ate’.
bordalde (Intxpe [bata bere bordaltialat, bestia bere salerostetarat]), bordalgu (‘ezkontza’: Mendig [eitzi dei bordalgiua]), bordazain (Pouv, LuzErrem [Simon Andikoberriko bordazaina]). Cf. artzain-borda.
► Ez dago garbi hitzaren jatorria zein den. Wartburgen arabera bord ‘ohol’ hitz frantzikoaren eratorria[2] da borde/-a, galo-erromantzez bord bera baino zabalduago ageri dena; bertatik, okzitaniera bitarteko, mailegatu zuketen katalanak, aragoierak eta euskarak (FEW 1, 439b, bord).
Corominesek, aldiz, Pirinioetako hitza dela dio (DECat 2, 102b, borda), erromatarren aurrekoa ziur asko, eta jatorri germanikoaren aurka zenbait argudio eskaintzen ditu (DECat 2, 105ab): (1) ustezko jatorri germanikoan hitza maskulinoa da, eta erromantzeetan femeninoa; (2) hizk. germanikoetan ez dago frantzik. bord ‘ohol’-ekin loturiko hitzik (cf. ing. board, isl. zah. bord… germ. bheredh- ‘moztu’ erroaren familiakoak) ‘etxola, etxe, eraikin’ esanahia duenik; (3) hitzak ez du tradiziorik oïl hizkuntzetan, eta zabaltzekotan Pirinio inguruetatik zabalduko zen Frantzia iparraldeko hizkeretara, ez alderantziz; (4) hitz hego-okzitaniar eta piriniotar batek, goi-mendi giroan hain errotua egonik, aukera gutxi du germanikotik etortzeko; (5) bordak ez dira oholez eta enborrez egiten, harriz eta lauzaz baizik, inoiz lur-mokor eta adarrez lagunduta.
Ohar etnografiko ugari eskaintzen du Corominesek (DECat 2, 102b-105a), borda mota ezberdinen eta bere hedaduraren berri emanez; orobat Auñamendik (s.v.): bordak ez dira txabola soilak, eta harriz egindakoak izaten dira. ‘Abeletxe, ukuilu’ esanahia bearnesez ere aurki daiteke.
Funtsean, katalanak, okzitanierak, aragoierak (buerda aldaera ere badu) eta euskarak partekatutako hitza dela esan daiteke; alde honetatik muga-ren antzekoa da (ik. han).
Aurreko guztia aintzat harturik, euskal jatorriaren aukera azter daiteke: bor-da zatiturik, *bor erroa genuke -da atzizkiarekin (cf. agian zapalda, sorbalda) eta hitzak ‘itxitura borobil’ moduko esanahi etimologikoren bat izango zuen; esanahi hori ondo lihoake Azkuek jasotako ‘zaldientzako itxitura’ adiera orokorrarekin.