- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
bizi (xii. m.: SMig [frater açeari biçia]; cf. behean Orti Bixio). ■ Hitz orokorra. Bitzi frBart eta UltzDot-eko zenbait adibidetan ageri da; lehendabizikoak aski modu ezberdinetan egiten du obraren arabera; bigarrenean bi adibide baizik ez ditugu aurkitu, bizi soil ugarien ondoan. Ez dago argi kontu grafiko hutsa den ala ez (frai Bartolomeren garaikideen artean ez da honelakorik markatu). Bixi forma adierazkorra XIX. mendeaz geroztik agertzen da.
Izena da (ErrodZar neure bizian ez noake Urkizuren kontrean, Etxep erioa eta bizia, Leiz resuszitatu eta bizitara itzuli, Lazarg bere bizian, EtxZib bekhatuzko bizia, Gaszar bizia / irabazten jornalean, Mburu biziaz etsiak bezala; ZegHizt-ez geroztik aurkitzen da bizk.-gip. eremuan ‘minbizi’ adieran: cf. bizien, minbizi; Azkuek bnaf. “insectillo que penetra la piel de las vacas, junto a los cuernos” ere jaso zuen); izenondoa ere bada (Etxep hila eta bizia, Leiz harri bizi anzo, ibid. kandela bizia [‘piztua’], EtxZib hain dolore biziak, Pouv kolore biziz, EtxSar bizia, zorrotza, agudoa eta lasterra [cf. goian açeari biçia], AgirAst edari biziak). Bizi izan esapidea ere aurreneko testuetatik ageri da; lag. iragangaitzarekin erabiltzen da eskuarki (Etxep bekhatutan bizi dira, NavIntel y bici aycen <biciacayn> arrtean [Azpirotz, 1576], Lazarg bizi dan arte guztian), baina iragankorrarekin ere agertzen da (Etxep bizi nahi banuzu, Mogel a bizi dau bere zoruak); bizitze da aditz-izenaren forma ohikoena, bizi izate erdi-mendebaldean ageri delarik.
□ Ez dago argi Erdi Aroko zenbait deitura hitzaren adibide diren: cf. Orti Bixio (DocLeire 1072), Bixio Galin Sanz (DocLeire ~1108), Garcia Uicio (PobNav 1350) etab.; Orpustanek ez du horietan hitzaren adibiderik ikusten (1999: 134, 160), baina guk ziurtzat dugun Bizinaia deituran ere ez, ik. behean; ik. bitxi. Ziurxeagoak dirudite Martin Martines d’Uiciegui (ArchBergI 1391),[1] Viçiola (ArchLegazp 1433).
Abereen gaitz bat izendatzeko aski goizik dokumentatzen da Deban (ik. goian Azkuek bildutako bnaf. hitza): “esta dolençia de las folas que es llamada bizia” (AbelZab 1434).
● bixika “juego de niñas, con cositas” Zubik (bizk.): litekeena da sabaikaria automatikoa izatea; ekialderago badago, esanahi bertsuarekin, bixiketan, sabaikari adierazkorrarekin.
● bizigarri izond. ‘bizia ematen duena’: Pouv (sakramendu bizigarria); “habitable” Larm, Uriarte (etorri ziraden artean lur bizigarrira); iz. ‘hazkurri’: Belap; bixigarri (adkor.) ‘pizgarri’: Alzaga ((amaiketakoari) falta egiten diyo / bixigarri batek).
● bizikide “manera de vivir” RS (atean uso etxean otso, ala bizikidea gaxo), esanahi honekin agerpen bakarra; ‘ezkontide’: ZegDot (-kida), Mburu.
● bizinahi izond.: Lizarg; cf. “vno molino qui est in oyllo qui vocatur vici naya” (SMig xii. m.), Garcia Uicinaya de Oiquina (ColIrach 1203), etab.; iz.: Kardab.
● bizio ‘heste zizare’: Mikol; litekeena da bizi ‘zomorro’-rekin lotu behar izatea (ik. goian). Bährek (1936: 117-118), igeri(x)o, ugarai(x)o eta ugarabixiyo moduko hitzak aztergai dituela, -o atzizki batez mintzo da (bizi-rekiko gurutzaketaz azaltzen du ugarabixiyo, nahiz eta aitortzen duen bizio hitza ere badela); kurubio, erlabio eta halakoetako -(a)bio bukaeraren eztabaidarekin lotzen du atzizki hori, eta badirudi -(a)bio > -(ai)o aldaketa baten lekuko gisa hartzen duela ugaraio.
● bizitore Duv; jatorri errom. atzizkiarekin.
● bizitza bizitza gehienbat erdi-mendebaldean ageri da, bizitze ekialdean: Lazarg; ‘estai, solairu’: Kardab; ‘bizitegi, bizitoki’: Izt; bizitze Isasti (amorezko ezkonzea, dolorezko bizitzea), Leiz (iragan garela heriotik bizitzera); badirudi ‘estai’ adiera ‘bizitegi’-tik azaldu behar dela.
bizi-alargun (‘ezkontidearengandik urrun edo bereiz bizi dena’: Izt, Azk/Izag/TEtxeb/Garate/Elexp (bizk., gip., gnaf., lap., erronk.); bizi-alargundu Azk/Izag (orok.); bizi-alarguntza Izt [ezkontza gozarotsua samindurik, bizialarguntzara biurtu zalako]), bizialdi (Izt), bizibehar (Leiz [mundu hunetako bizi beharragatik]), bizibide (‘bizimolde’: Larm, Ubill; ‘lanbide’: Duh [behar da lanean hari, zoin bere bizi-bidearen arabera]; ‘bizitzeko baliabide’: FedProp 1880 [beldur nintzen ene bizibidea gal]), bizidun (iz. Urte, frBart [munduban iraun dagijeen bitzi-dun guztiak]; izond. frBart [gauza bizidun ta bizi bagako guztiak]; cf. ArreseB epaiki ertz biziduna), bizien (‘minbizi’: Añib (bizk.)), biziera (Larm, Mburu), bizigai (Ax (-kai)), bizigailu (Laphitz), bizigura (Goihetxe [bizi-gura direnentzat]), bizikari (‘bizimodu’: Isasti [atean uso, itxean otso; ala bizikaria gaisto]; ‘bizidun’: Lard [lur-gañean dabiltzan beste bizikari guziak]; ‘hazkurri’: Duv; ‘bizimodua ateratzen dakiena’: HiriartU [jende langile bizikariek]; “vividor fino” Azk (gip., gnaf., bnaf.); ‘biztanle’: Azk (erronk.)), biziki (Leiz [reprehenditzak hek biziki]), bizikor (Larm, Ubill), bizilagun (‘bizitzako lagun’: Oih [nik nigarrak, zinkuriak / ene bizi-lagunak]; ‘ezkontide, ohaide’: AgirAst; ‘biztanle’: Soroa; ‘auzokide’: TxAgirr), bizilege (Arana), bizileku (Urte, Lizarg), bizimodu (‘bizimolde’: Larm, BurgDot [(Jesu-Kristok) bizimodua guri erakasteagatik]; ‘lanbide’: DurPlat; ‘bizitzeko baliabide’: Mogel [ain begiratubak euren bizi moduba aterateko]), bizimolde (Birjin), bizirik (Etxep [ezin hilez bizirik]), biziro (OihAtsot), bizisko (Duh), bizitasun (Pouv), bizitegi (Urte, Mburu), bizitoki (Lizarg), bizitu (Leiz [Iainkoaren araura bizitzen dela]; ‘piztu, berpiztu’: Kapan [irugarren egunean bizitu zala]), bizitzaile (Pouv), bizizale (‘bizilagun, biztanle’: Mercy; atzizkiaren balioarentzat, cf. nekazale). Cf. berebiziko, ezinbizi, hats-bizi, hil edo bizi, larru-bizi, lehenbizi, luizi, minbizi, zilarbizi…
► Lehen osagaia *biz erroa da zalantzarik gabe,[2] eta bigarrena -i partizipio marka. Badirudi partizipio funtzio nagusia piztu formak hartu duela, -tu marka berriarekin, eta bizi, -i zaharrarekin, izen eta izenondo funtzioetara murriztu dela, aski aspalditik (cf. sarri/sartu; ik. piztu). Bizi izan esapidearen balio burutugabea ezin azal daiteke -i atzizkia partizipioa zen garaiko egoeratik abiatuta, partizipioek aspektu burutua baitute: izenondoaren gainean osaturiko aditz-lokuzioa dirudi, horrenbestez.
Jatorrizko igurzkaria gorde da hitzean (cf. gatz/gazi, FHV 288-289). Berriago da afrikatua duen bitzi, afrikatuaren aldeko neutralizazio joera orokorraren arabera garaturiko bitz-en gainean osatua.[3]
bitxi (1330: PobNav [Pascoal Bichia]). ■ Hitz zabaldua. Ekialdean izenondo bezala aurkitzen da. Erdi Aroko lekukoak ere era horretakoak direla dirudi; ahaidetasun izenetako -bitxi ere hala da (aitabitxi, amabitxi…; xehetasunetarako ik. semebitxi, s.v. seme). Horietaz gain, ez dago hitzaren beste lekukotasunik XVIII. mendera arte; ‘arraro, xelebre’: Harrt (“drôle”), Duv (bitxi da hori!), Laphitz (bere soineko bitxia)…, ‘graziadun, barregarri’ (Barb gizon… ezin gehiago bitxia eta jostakina); XIX. mendetik aurrera bitzi aldaera ere aurkitzen da (Elizanb gauza… hain bitzia… non hasten baita kar-kar-kar irriz, Barb bere erdara bitzi hortan). Hegoaldeko testuetan, XIX. mende bukaeraz geroztik, ‘apain, polit’ gisa ageri da (Beobide jantzi pitxi nabarrak).
Izen gisa (‘joia, edergarri…’) hegoaldean aurkitzen da (GSalazar Aita, vichia —que dize en vascuence— padre, hermosas vichias e cosas eta si sopieses qué vichias yo he oy ganado para ti,[4] GaribAtsot bitxiok eder, berori ez, Añib bitxiz ederturik); pitxi aldaera ere badago (Mogel (gip.) begi ikusgurak pitxietara); Mendigatxak bixi dakar, igurzkariarekin. Bonapartez geroztik, ‘bitxilore’ adieran jaso izan da gnaf.-aezk. eremuan.
□ Erdi Aroan, goiko Pascoal Bichia-z gain Elvira Vichia (PobNav 1350), Jacue Bichia (PobNav 1366) eta Johan Bichia (ArchPampII 1370) aurki daitezke, besteak beste; ez dago argi hitzarekin zerikusi zuzena duten Orti Bixio (DocLeire 1072), Bixio Galin Sanz (DocLeire ~1108) modukoek. Ik. bizi.
● bitxidun Mogel (ainbeste soñoko bitxidun); -dun edukitzezkoarekin.
● bitxilore Larm, Añib (inzensoa, urrea, bitxilorak); apaingarritzat erabiltzen delako osatu da bitxi-ren gainean, ziur aski.
● bitxikeria “chose drôle, singulière, drôlerie” Dv, HiriartU; bitzi- MElizanb; ‘gehiegizko apaindura’: Otxol (+ pitxi-). / bitxitasun ‘apaingarri’: Mogel (gure egunetako bitxitasunak); “caractère drôle, plaisant” Duv; ohar bedi bitxitasun lehenago dokumentatzen dela, bitxikeria baino, cf. orobatsu bortizkeria/bortiztasun.
● pitxikula ‘bitxi, kutixi’: Azk (gip.); -kulu Aspiroz (gnaf.); atzizkirako, cf. agian akiakula/akiakulu.
bitxigarri (Añib [ze lume bitxigarriz janzirik]; atzizkiaren balio aktiboarekin), bitxigin (Mogel [Maria bitxigiña]), bitxiki (MElizanb; bitziki FedProp 1904), bitxitu (Añib [politu, galantu, bitxitu ta edertuten]), bitxitxo (TxAgir; cf. Arabako erdaran (Baraibar) pichicho “alhajuela de poco valor”). Cf. harribitxi.
► Bizi-rekin lotu izan da (ik. Trask, AgudTov s.v.). Afrikatua azaltzeko, kontuan hartzekoa izan liteke bitz forma, afrikatuarekin (ik. bizi, piztu); lotura ezartzen lagundu lezake, orobat, Mendigatxaren bixi aldaerak. Bizi eta bitxi/bitzi-ren arteko zatiketa lexiko batean pentsatu beharko genuke; sorreraz adierazkorrak izango ziren bitxi eta bitzi bezalako formak (cf. zori/(t)xori).
Esanahiari dagokionez, oinarrizkoa ‘eder’-en moduko zerbait izan liteke, ‘eder’ ← ‘bakan’ ← ‘harrigarri/barregarri’ modutsuko bilakaera batekin, alde batetik, eta, bestetik, berriz, izen-bihurtze bat genuke: ‘(gauza) eder, edergarri’. Ohartzekoa da ahaidetasun izenetako -bitxi-ren ondoan -eder dagoela balio berarekin (semeder, alabaeder…); Erdi Arokoak alde batera utzirik, bitxi-ren lehen agerraldiak ahaidetasun izen horietan ditugu. Bizi ‘bizi (izond.)’ eta bitxi ‘eder’-en arteko lotura tarteko ‘bizi, distiratsu’ batekin azal daiteke; paralelo moduan, cf. alem. schön ‘eder’, alem. zah. ‘distiratsu’ adiera ere bazuena (Buck s.v. beautiful). Lotura honen lekuko dira zenbait autoreren harri bizi eta besteren bitxi, esanahi berekoak.
Morvanek (1995: 1044) maileguaren aukera aipatzen du, gal. bissi gogoratuz. Baina irl. zah. *biss ‘hatz’ edo ‘adar’ (Vendryes s.v.), edo proto-zeltaren *bisti- ‘hatz’ (Matasović s.v.), ez dira euskal datuekin ongi ezkontzen: zelt. adibideak pluralekoak dira, eta izenak. Esanahiaren aldetik, eusk. ‘bitxi’ adieratik hurbilekoa den adibide bakarra bret. bizou ‘eraztun’ da, bereziki fr. bijou ‘joia’ mailegua aintzat hartzen dugunean; badirudi bret. eta fr. datu hau dagoela maileguaren hipotesiaren oinarrian. Bai formari begira (bret. bizou / eusk. bitxi), bai bretoiaren eta euskararen arteko harreman historiko ezin frogatuzkoei begira, hipotesi honek ez du egiantzik (frantsesez ere mailegua nola zabaldu zen ez dago argi, FEW 20, 3b, bizou).
bizkor (1626: NavIntel (<viscor>); pitzkor 1664: Pouv). ■ Hitz zabaldua. Hasierako b-dun forma bizkaieraz gorde da hobekienik, nahiz bestetan ere ageri den (zub. barne). Izenondoa da (Pouv (alhargundurik daudenak)… pitzkorragoak baitira beitha itsusietara, Larm oraindikan bizkorra zeagok (euskara), Lizarg arimo bizkór sendoaréki, BMogel txori pizkor, asko jakin ta begiratu bat, HiriartU landarea… bizikor eta pixkor); aditzondo moduan ere erabili da (NavIntel [1626] çar[r]eço amari dagoela alegre eta viscor, Añib ze erraz ta bizkor egaz egiten daben).
◊ Nafarroako erdaran, cf. bizcorro “Se aplica especialmente al niño desarrollado para su edad o que viene desarrollado” (VocNav s.v.), eta cf. halaber bizcorrico, esanahi bertsuarekin (Iñaki Caminok ahoz helarazia).
bizkorgarri (AgirAst [txokolate ona edo bizkorgarri piska bat]; cf. bizigarri), bizkorki (Larm (p-), Lizarg [bizkórki, baña itz gutis]), bizkorrik (Añib [itxiko dodaz bizi-bizkorrik]), bizkortasun (Arak (gnaf.), Lizarg), bizkortu (Larm (p-), Mburu [bizkorzen asten den eria]).
► Osaeraz *biz + *-hor atzizk. da (atzizkirako, cf. lotsor, hazkor; txistukari ondoko -hor > -kor bilakaera gertatu da, cf. askari, azken, etab.). Oihenarten (“âpre” esanahia ematen dio) eta Pouv-en adibidean piztu-rekin oso lotua ageri da. Cf. halaber Añib bizi-bizkorrik eta HiriartU bizikor eta pixkor. Paralelo moduan, cf. ing. zah. cwicu ‘bizirik’ ← ing. quick ‘bizkor’ (lat. vīvus-en kognatua); Buck s.v. fast. Ik. halaber azkar.
Rohlfsek (1927: 398) gask. de biscòr ‘zeharka’[5] bezalako esamoldeak eusk. bizkar eta bizkor hitzen ondoan jartzen ditu; esanahiaren aldetik, bizkar-ekin baizik ezin izango litzateke lotu, eta gainera gaskoiaren barrenean azal daiteke biscòr hitza: cf. Palayren biscòr “oblique; angle obtus” eta biscournejà “présenter des angles obtus, être biscornu”, eta LespyR-en biscorn aldaera, corne ‘adar’ hitzaren eratorria dela erakusten dutenak.
piztu (1545: Etxep; biztu 1571: Leiz). ■ Hitz orokorra. Piztu eta biztu, biak aurkitzen dira historikoki; biztu bizk. eta gnaf. (+ zar., erronk.) eremuan gorde da hobekienik, eta gipuzkeraz eta bereziki zubereraz ageri da gutxienik. Herskari hasperenduna (ph-) XVIII. mendeko testuetan hasten da agertzen iparraldean. Bitze aditz-izena Leizarragak darabil, eta pitze Oihenart, Tartas eta Belapeyrek.
Iragangaitza eta iragankorra da. Hilen biziberritzea (Etxep hilez gero pizturik, Leiz harzara biztu da) eta suaren edo argiaren sortzea (Leiz argia biztu, ibid. sua biztu) adierazteko erabili izan da bereziki; orobat da ‘sortu, bizitu, indartu’ (Leiz bekhatua berriz bitzen hasi, Ax solhas gogorrak pitzten du kolera, Oih (bihotza) piztu eta iratzarri), ‘(gerra…) sortu’ (Leiz sedizione bat biztu, EtxZib gerlak eta guduak… biztuak), ‘argitu’ (EtxZib darozkigutzu / izar xeheak pizten, Gaszar pitztu… eguna!), ‘sortu, kontzebitu’ (Ax bere amaren sabelean pitzten), ‘hozitu, hazi’ (Duv phistuak diren… bazka berdeak), ‘mindu’ (“zure arno huna phitztu da,… aigri” Salab)…
● arrapiztu ‘berpiztu’; ekialdeko hitza, batez ere zub.: Belap; errepiztu Goihetxe; arra-/erre- aurrizkia (< errom. re-).
● berpiztu bir- Harr, Duv; zentzu erlijiosoan erabiltzen da gehienetan, baina cf. ECocin sua birphizten da.
● pizgarri hitz zabaldua: Ax (hanbat kalteren eta damuren haste eta pitzgarri); atzizkiaren balio aktiboarekin, osaeraz cf. bizigarri, nahiz eta esanahiz garapen ezberdina izan duten.
pitzarazi (EtxSar; cf. EtxZib bitzarazitzaille; ik. piztarazi), pizberritu (Pouv [hilletarik pitzberritzea]), pizgailu (Laphitz [asko bihotz phitzgailu ekharri ziotzaten]), pizle (Pouv, Gaszar [hillen pistzaillea]), piztarazi (Larm), pizte (Materra [haragiaren piztea]), piztuera (Mogel [aragijaren biztuera barrija]), piztura (Pouv). Cf. supizgarri, supizgia, supizteko…
► Lehen osagaia *biz da zalantzarik gabe (cf. bizi, bizkor etab.), eta bigarrena -tu partizipio atzizkia; lehen osagaia ez da bizi, bokalaren galerarekin, *biz hutsa baizik. Bizi eta piztu-ren arteko esanahizko loturaren lekuko, cf. Kapan irugarren egunean bizitu zala, non bizitu-k ‘piztu, berpiztu’ esanahia duen.
Hastapeneko herskaria ahostuna zen jatorrian,[6] baina badirudi aski zaharra dela ahoskabetzea (nahiz ez den orokorra), -tu partizipio markaren -t- ahoskabearen edo -tz afrikatuaren eraginez, beharbada; horregatik ditugu ziur aski ph- hasperendunaren adibideak, ahoskabetutako kontsonanteak ez baitira hasperentzen bestela (FHV 242); ik. bake, putzu, titi.
Hitzaren esanahiaren parte handi bat bizi-rekin lotua da, edo hola har liteke bederen: ‘bizi(ago)tu, biziberritu, biziegitu (= mindu)…’.