- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
iloba (1290: AGNComp3/4 [dompni Peri Enneci Illova]; lloba ~1496: RS). ■ Hitz orokorra. Il(l)oba da forma zabalduena (Larregigan bakarrik aurkitzen da -lh-rekin idatzia iparraldean); lloba arab.-bizk. eta zub.-erronk. eremuetan ageri da (lioba zar. eta Etxahunengan); loba bizkaieraz erabiltzen da, eta loiba ere bai; e- hasieradun aldaerak Nafarroan aurkitzen dira: NafSerm elloba, Moso elioba, aezk. eiloba; Lizarg elleba, gnaf., aezk. il(l)eba.
‘Norbere haurraren/haurridearen haur’ da eremuaren zati handi batean, baina ‘haurridearen haur’ bakarrik da leku askotan, ‘haurraren haur’ adierarako ilobaso, biloba, seme-/alabaso, arraseme/-alaba edo arrahaur gelditu direlarik.
Artikulurik gabe ere erabili izan da (cf. aita, ama, alaba, seme, etab.). Artikuluarekin, cf. RS llobea, Land (i)llobea.
□ Erdi Aroan, pertsona beraren izenaren agerraldi ezberdinak ditugu: don Pero Yniquyz Yllova (AGNComp5 1291), Pero Ynniguiz Yllova (AGNComp6 1294), Pere Yniguiz Yllova (AGNComp7 1300). Zail da hitzaren adibide moduan hartzen Llobarbaso (ArchPlen 1455), Llobabaso (ArchPlen 1496) leku-izena.
● arrailoba arrall- Azk/Larrasket (zub.; “petit-neveau” Larrasket); arra- aurrizkiarekin (< errom. re-); cf. bearn. arré-hilh ‘arraseme’ (FEW 3, 521b, fīlius, II 1 d).
● biloba Mogel (Augustoren billoba ta Tiberioren erreiñari); Azkuek bizk. birl(l)oba jasotzen du; bir- aurrizkiarekin; dardarkariaren galerarako, cf. bizk. bialeku < behar-leku (FHV 366).
● ilobaide ‘lehengusu’: Land (llo-); *-hide da bigarren osagaia.
● ilobaso ‘biloba’: Leiz (haurrik edo ilobasorik badu); -so atzizk., ahaidetasun mailaren urruntzailea, cf. alabaso, aitaso, etab.
● ilobatxo ‘haurraren haur’: Pouv (haren illobatxoak edo haurxoak bezala sar gaitezin haren alzopean); ‘haurridearen haur’: TxAgir (esan zioten negarrez zeudela aitamak, anaiak, illobatxoak); ohar bedi lehen adieraren lehentasun kronologikoa.
► Ahaidetasun izenetako -ba da bigarren osagaia (cf. neba, osaba, izeba, ahizpa, etab.),[1] baina lehenarekin arazo gehiago izan da (ik. behean gaskoiaren aukera). Lloba-ren banaketa dialektalari begira —bazterreko hizkeretan agertzen da—, horixe hartzen du Mitxelenak jatorrizkotzat (1969c: 120); lehenago, ordea, esaten du il- zein li-tik abiatuta azal daitekeela hitza (FHV 197-198). Illoba-ren lehentasunaren alde egin lezakete Erdi Aroko lekukotasunek. Ez dirudi esanguratsuak direnik e- aldaerak: berrikuntza izan daitezke, besterik gabe (cf. gnaf.-bnaf. eke), eta eremu jakin batean baizik ez dira agertzen.
Iloba-tik abiatuta, i- ondoko albokari sabaikarituarekiko erabateko asimilazioz azal daiteke lloba; hortik genuke loba, albokaria desabaikarituta (aldaera adierazkorrak alde batera utzita, ez dago bestela hasieran ll- duen hitzik).
Ilo-ren lehentasuna onarturik, hitzaren osaeran gask. hilh ‘seme’ (< *hilho, ziur aski) ikus daiteke, edo haren eratorriren bat; hauen artean, cf. Bigorra eta Gerseko hilhò ‘semebitxi’ (Palay s.v.), formaz egokia itxura modernoan. Ohar bedi, dena den, okzit. zah. filhol dugula, bukaeran -l duela; gaskoiz hiłǫ(l) dakar Wartburgek (< lat. fīliŏlus, FEW 3, 519b, 520a). Eragozpena izan gabe ere, ohartu behar da hasperenaren zantzu urriak dituela euskal hitzak (baina gogoan har bedi eusk. eme, gask. hemne-etik); hitzak generorik ez bereizteaz, ik. behean eslavieraren adibidea.
Bährek ohartarazten du illa- espero zitekeela eratorpenean (**ilaba, beraz), illo- baldin bazen balizko lehen osagaia (1935: 21); osoba eta izoa aldaeren -o-rekin alderatzen du hitzarena, nahiz eta badirudien aldaera hauek aski bazterrekoak eta sekundarioak direla. Baliteke iloba-ren mailegu berantiar izaerak azaltzea elkarketako fonetismo bokalikoaren falta.
Esanahiari dagokionez, ez dirudi lehentasunik ezar daitekeenik bi adiera nagusien artean (baina ik. ilobatxo). Gogoan hartzekoa izan daiteke lat. nepos, bi adiera horiek dituena. Hitz horretaz hauxe esaten zaigu: “terme indo-européen désignant la parenté indirecte: descendant autre que le fils, donc petit-fils ou neveu” (ErnMeill s.v.). Buckek dioskunez (s.v. nephew, niece), zenbait hizk. eslabotan ‘seme’ hitzaren eratorriak izan daitezke ‘iloba (ar zein eme)’ adierazten duten hitzak; honek arestiko gaskoiaren hipotesia indartzen du, ezer egitekotan. Euskal ikasketetan, hitzaren esanahi bikoiztasun hori “gran familia” delako ideiari lotzen dio Bährek (1935: 25), familia egitura bat zeinetan ez zen beharrezko izango bereizketa. Ik. ahaide.