- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
bat. Honen azpian bat, bakan, bedera, bederen, bete eta gabe sarrera-buru nagusiak bildu dira. Bat-en azpisarrera modura bana eta batzarre daude; bakan-en azpisarrera modura, bakar eta bakoitz; bedera-ren azpisarrera modura, bederatzi eta bederik; bederen-en azpisarrera modura, ezperen; bete-ren azpisarrera modura, beti eta betan; gabe-ren azpisarrera modura, gabeko eta gaberik. Itxura hutsezko irizpide baten araberakoa izan da antolaketa, bederen-en eta haren azpisarrera bederik-en kasuan izan ezik; hots, bak-, bede- eta bet- duten eratorriak bildu dira sarrera-buru nagusi banatan, baina honek ez du esan nahi, adibidez, bakan-en eratorri direnik bakar eta bakoitz, bedera-ren eratorri direnik bederatzi eta bederik, etab.
♦ bat (1415: ZalbGut [sei florin et tertio bat];[1] ik. eratorrietan batu, ik. bakoitz). ■ Hitz orokorra. Zenbatzeko unitate izateaz gain, artikulu indefinitu gisa ere agertzen da. Bigarren funtzio honetatik sorturiko erabilera ugarien artetik aipa daiteke batak plurala (eta ez batzu(k)) erdi-ekialdean aurkitzen dela inoizka, beste/bertze-rekin batera beti ere: Leiz batak eztirade berzeak baino hobe, Beriain ez minzatzen batak berzeki; ergat. batek ere badago Artxu eta Intxauspegan bederen; batzak/batzek ere badago zubereraz (Maister); cf. behean erronk. banak/banek.
● baka “barco de arrastre que trabaja solo” Zubik (bizk.); bat + -ka? Ik. bakan.
● baku “foire” OihAtsot (-kh-), “reuniones que se verifican en Urzainki dos veces cada año, para dirimir contiendas de pastores” Azk (zub., erronk.); osaeraz, bat + -gu; cf. agian otchauacuhe (MaisMed 1305), baina cf. Echassaguhecoa (ColRonces 1284), baku ikustea zaildu lezakeena.
● bakun EtxZib (bakhun eta orazione bikhunak irakasten); Larramendiz geroztik erdi-mendebaldeko testuetan ere erabilia; -kun atzizk., Morf §227-228.
● bakura “Baztango lurretan bada leku bat Urbakure deitzen dena. Hor elkartzen dira Aritzakungo eta Urritzateko errekak” Izeta (bazt.); -tura/-kura errom. atzizkiarekin agian, cf. joskura, haustura, etab.
● baño Hbarren (indazu baño); bat + -ño atzizk.
● baten bat bizk. eta gip. erabilia; Udarregi; cf. halaber hogei(ren) bat egitura, non bat-ek balio lausotzailea garatu duen, ik. LexGramm s.v. one.
● bateo ‘batera’: UtergDot (graziereki batio), Lizarg (Kristoréki báteo); -do atzizk., cf. arteo, egundo… de Rijk (1992).
● bate(t)an Leiz (harekin batean), Ax (guztiek batetan eta boz batez); mendeb. baten mugag. da forma arkaikoa (Mitxelena 1992: 364).
● batto Laphitz; osaeraz, bat + -tto atzizk.
● batu orok.; Beotib (nafarrokin batu dira / Beotibarren pelean); osaeraz, bat + -tu; adiera guztiak ‘elkartu, lotu’ eta ‘bildu’ nagusietatik azal daitezke: cf. bereziki ‘edoski’ ← ‘lotu’ (Azk aratxea batzen da behiari; Salab “téter”) eta ‘jetzi’ ← ‘bildu’ (Arak aunzak batuak daude?).
● batxo Añib; bat + -txo atzizk.
● batza “batzaea, quiere decir congregación” Etxabe; Añibarrogan batza eta batzaa (batzaako dantza) ageri dira; bi hauetan ez ezik, Arana Goiriz geroztiko testuetan ere ageri da; cf. goian zub. batzak/batzek, hauek ere -tza atzizkiarekin, beharbada.
● batzandu ‘batu’; bizk. hitza: Añib; batza + -n + -tu, cf. ostendu.
● batzu RS (-k) (Olaso, gitxi batzuk i laso), Etxep (heuskarazko kopla batzu), Lazarg (gizon batzu); bat + -zu atzizk., plurala baino areago multzo zehaztugabea adieraz zezakeena, ‘bat edo’, ‘baten bat’; cf. -tsu-ren ‘gutxi gorabehera’ balioa, iletsu, zorritsu eta halakoetako ‘askodun’-ekin batera; absolutiboan -k bukaeradun formak (batzuk, batzuek…) dira nagusi historikoki, eta ohar bedi orokorra dela, goian aipaturiko bat plurala ez bezala.
batasun (Leiz), bataz beste (AgirAst), bat-batean (Tartas), bat edo bat (Mogel), bat egin (Leiz), batera (Land, Lazarg [guztiok batera]), bateratu (Larm, Lizarg), batere (Zalgiz (+ batre); bizk. bapere da erabiliena [< bat-bere]), bat etorri (Lardiz), batez ere (Larm, BurgDot), batgarren (Haranb [milla berrehun hogoi eta batgarrena]), batik bat (Etxeg), bat izan (Leiz [guziak bat diradenzát]), batune (Larm, Mogel), batzakuntza (Mogel). Cf. berebat, gehienbat, hainbat, orobat, zenbat…
► Mitxelenak *bade berreraikitzen du (FHV 134), bedera, eta bederatzi-ren bokalismoa aintzat hartuta. Forma hori *ba-de osagaietan bereiz liteke, baiezko ba- osagaiarekin, baina ez legoke argi zer den -de atzizkia; azken bokalaren galerarako, cf. dut < *duda etab. (FHV 236). Beste aukera bat da, -de-ren ordez, bada ‘badago’ dela esatea, ‘badago’ ← ‘dagoen zerbait’ ← ‘(dagoen zer) bat’ bilakaera semantikoarekin. Aukera honek gainditu egiten du -de osagaiaren zailtasuna, -da osagai ezaguna baita haren aldean; kasu honetan, ordea, gutxienez bedera-ren bokalismoa azaltzeko beste bide bat bilatu behar da (ez dago **bada-ra osaeratik abiatzerik): *bad (< bada) forma bokalgabetutik, *bad + -ra > *bad-e-ra bilakaera proposa liteke, asimilazioz bedera (ik. behean proposamen osoagoetarako).
Ohartzekoa da zenbatzaile moduan izenaren ondotik agertzen dela: cf. lagun bat, ez **bat lagun; honek bete moduko hitzetara hurbiltzen du, baina ez dago argi datu honek goiko *bade edo *bada hipotesien artean erabakitzen lagundu dezakeen. Egitekotan, *bada-ren aurka ere egin lezake, perpaus existentzialen hitz hurrenkera ez markatua bada lagun baita, gaur egun behintzat (cf. ba-ren erabilera, Gómez 1994: 104), baina baliteke hurrenkera markatuko *lagun bada sintagman espezializatu izana zenbatzaile gisa.
Hitzaren jatorrizko erabilera zenbatzeko unitatearena da, eta bertatik azaldu behar da artikulu indefinituarena (cf. ing. a < one ‘bat’, errom. un etab.); bigarren honen lehen adibide ziurrak testuetan baizik ezin dira aurkitu. Bilakaera hau inguruko erromantzeen eraginari egotzi izan zaio (Heine & Kuteva 2003: 556), baina ikuspegi hori sinpleegia izan daiteke (Manterola 2012).
Pentsa daiteke plural balioa duten batzuk, banak, batak, etab. artikulu indefinituaren erabilera erabat gramatikalizatutik baizik ezin direla azaldu, hitzak jatorrian eta berez bakartasuna adierazten baitu (Heine 1997: 71-76); baina, batzu-ren kasuan bederen, baliteke aski izatea ‘bat edo’ adiera zeukakeen zenbatzaile zehaztugabe batetik abiatzea. Jatorrizko erabileratik azaldu behar dira bakar, bakoitz, bana, bakun, bedera, etab. Ik. LexGramm s.v. one.
bana (~1520: Isasti). ■ Forma zabaldua; zub. ez da erabilia, bai erronk. (Mendig sartu zabein, sudurretarik bapanak uzker bana) eta oso bakan baizik ez bnaf. eremuan (ik. bedera). Erabilera ohikoenaz gainera (Isasti oian orotan otso bana, Leiz dinero baná, Lazarg etse banatan bizi zirean), izenondo gisa ere ageri da (BurgDot hiru persona bana diranak). Erronkarieraz, pluraleko -ak/-ek atzizkiekin, ‘batzu(e)k’ balioa du (Hualde berexen tu banak berzetarik).
● banaborratu Gorosurreta/Azk/Izeta (bazt.; “separar, enrarecer, p. ej. una arboleda demasiado espesa” Azk); cf. baturratu, osagai jatorriz bertsuekin baina oso bestelako esanahiarekin.
bana-banaka (Kardab), bana-banako (Mogel), bana bertze (Goihetxe), banaka (Larm, Kardab), banakako (Mburu), banakatu (Añib, Astar), banako (‘berezi’: Mogel), banan (‘banaka’: Mogel (banaan)), banan-banako (Izt (banaan b.)), banandu (Añib (banaan-), ArreseB), banatu (Leiz [ardi errebelatu eta banatu gaixo guziak]), banazka (Goihetxe), bat-bana (‘batbedera’: ElizonDot; bapana ErronkDot), bat-banaka (Materra), bat-banazka (Pouv, EtxSar). Cf. behin bana, erdi bana, pixka bana, sakabanatu…
► Osaeraz, badirudi aski dela bat-na proposatzea (< *nan luke jatorri atzizkiak), baina agian ez da baztertzekoa sinkopadun *bad(e)na-tik, edo *badana-tik abiatu beharra.
batzarre (1393: ArchSalvatI [Bazaharremendi];[2] batzar ~1580: IbargC). ■ Hitz zabaldua. Batzarre da erdi-ekialdeko testuetan aurkitzen den forma, gip. autore askotxo barne direla; batzar da erdi-mendebaldeko forma, zenbait lapurtarren (EtxZib, Harand, Duv) adibide batzuk barne; batzaar zenbait bizkaitarrengan ageri da (cf. halaber Garibai, behean); batzarri zuberotar batzuek darabilte XIX. mendetik aurrera. ‘Batze, bilera, biltzar, elkarte’ da esanahi ohikoena (Etxep batzarriak bekhan eta beldurreki dirate, EtxZib zeruetan daudezela sainduen batzarrean, Ax gaitz guztien iunta, bilgura eta batzarrea, Mogel batzaar edo konzilijuak, Añib Kaifas pontifizeak ta batzaar guztiak gaiskilla eginda); bnaf. eta bereziki zub. testuetan bada ‘harrera, abegi (on)’ ere (Belap jüdiek egin etzerien beno batzarre hobiagoreki, Etxahun Jinkuak ber batzarri deraizüla zelin).
□ Tradizio sekundarioan, aipagarriak dira <aha> duten adibideak: lehen lekukotasunaz gain, cf. baçaharre e junta (ArchOñatII 1506); agiri horretan hiru aldiz agertzen da orotora, eta badira 1512ko beste bi adibide ere, beti forma horrekin; behin agertzen da baçarre bilduma horretan, 1504ko agiri batean. Cf. halaber junta y baçaharre general (ArchDonem 1515; agiri berean baçeharra ere bada). Bestalde, amaieran -e duen forma da lehenik dokumentatzen dena, mendebaldean ere (cf. garai historikoko erdi-mendebaldeko batzar).
Nafarroan, cf. bacarre o junta concejal (AgotNav 1423) Lesakan, ajuntado a baçarre (OnomVasc 7 1490) Goñerrin, celebrar los baçarres (CizurTop 1517) Iruñerrian, en bacarre y congregación (AutócMurill 1519) Murillo el Fruton eta concejo y baçarre (AutócCarc 1554) Zarrakaztelun; Gipuzkoan, ayuntamiento e baçarra (ArchHondII 1481) eta vniversidades de Cuhumebaçarrea e Erniobea (ArchTolII 1499).
◊ Gaskoiz batsarre ‘istilu, zalaparta’ mailegatu dute, ‘(jendea batzen denean sorturiko) zarata’ esanahiaren bitartez, ziur aski; fr. bagarre ere hitz honekin lotua egon litekeela uste izan da, baina ik. Wartburg (FEW 1, 297b, batzarre).
► Osaeraz bat + -zarre atzizk. dela pentsatu ohi da (cf. gorazarre, hatsarre, oroitzarre, hiltzarre, maitazarre; Lacombe 1929); -zar eta -zarri bukaerak berranalisiz azaldu beharko lirateke (cf. ines. batzarrean, batzarrian) eta badirudi bizk. -zaar berrikuntza moduan ulertu behar dela —ez zahar hipotesiaren aldeko datu gisa, ik. jarraian—. Aspaldikoa da, bestalde, bigarren osagaia zahar-ekin lotzen duen hipotesia, cf. Garibairen azalpena “batzaar, que es lo mismo que… ayuntamiento viejo o congregación de viejos”; orobat IbargC “ajuntamiento de mucha gente, ayuntamiento de ancianos”, “que llaman bacçarrac oy día, que entonçes las dezían batu çarrac lecura”, “a esta junta llaman batçarra, que quiere dezir ‘ayuntamiento de ançianos’” eta, azalpen osoagoarekin, “en su junta general que llamaban batu çarrac y agora baçarra acostunbrada que, como abemos dicho muchas vezes, significa y quiere dezir ‘júntense los biejos y hágase lo que ellos dixieren’, a su costunbre de entonçes”.
Schuchardtek (1907a: 335) batze aditz-izenetik azaltzen du, baina bigarren osagaia zein litzatekeen argitu gabe (“-ar(r) sufijo corriente” litzatekeela dio AgudTov-ek, s.v.). Cf. biltzar. Ohar bedi bitxia litzatekeela ‘zaharren biltzar’ esanahia izatea *batze zahar sintagma batek, osagaien hurrenkeragatik; Garibairen “ayuntamiento viejo” itzulpena egokiagoa litzateke, baina ez dago argi zer esan nahiko lukeen: ‘aspaldidanik egiten den biltzar’ agian?
Gutxienez bi modutara har daitezke <aha> duten lekukotasun zaharrak: (1) zahar-en hipotesiaren aldeko datutzat har litezke; (2) -zarre atzizkiaren jatorrizko formaren berri eman lezakete. Bi aukera horien erdibidean, agian ez da baztertu behar -zarre atzizkiak zahar hitzean berean izatea jatorria: amaierako -e berranalisiz azal liteke (cf. atze), baina zaila da ezartzen lotura semantiko zehatza; gogoan hartzekoa izan daiteke -zar elkartuetako bigarren osagai moduan sortua dela, segur aski, eta ‘handi, eskerga’ adiera garatu duela (ik. zahar); ‘batze, elkartze handi’ izan ote zitekeen batzarre? Baina honek ez lituzke gorazarre eta hatsarre bezalakoak ongi azalduko (bai ordea hiltzarre, beharbada). Nolanahi ere, ez dago baztertzerik lekukotasun horiek ez izatea zinezko garrantzirik etimologiarako (cf. Oñatiko bokalen bikoiztea).
Bestelako aukera da aditzetik abiatzea, eta batzartu esplikatzeko *batze-hartu proposatzea: *batze-hartu > *batzahartu → batzaharre.
♦ bakan (bekhan 1545: Etxep; bakhan ~1620: Volt). ■ Hitz zabaldua. Herskari hasperenduna (-kh-) du eskuarki iparraldean. Bekhan Etxeparegan eta zuberotarretan aurkitzen da gehienbat.
Izenondoa eta aditzondoa da: Etxep batzarriak bekhan eta beldurreki dirate, Volt kornaduak bakhanak dire, Mburu gizon bataitu bakan grazidun orietatik, Iturr ain da bakana (Intxpe bakant), Duv ilea bakhan duen idia; Ax bakhan eta gutitan, Belap bekhan eta herabereki katexima erakasten diela, Mogel bakan ta ondo komulgetia; cf. Aspiroz (gnaf.) “bakan erein, en contraposición a urru (muy junto), sembrar con holgura, anchura”.
● bakandatu Duv (sobera bakhandatzea baino hobe da usuxe uztea); -tatu-rekin, itxuraz; agian ez da baztertzekoa bakandu + -atu osaera.
● bakandu Pouv, Duh (komunione usuak ondoan bakhanduagatik ere); ‘banatu, bereizi’: Larm (argi batua eta bakandua), Lizarg (bakandu ze lagunetaik); ik. bakant.
bakanka (Mburu [bakanka edo berandutik berandura]), bakanki (OihAtsot [ogi pulua, bekhanki da irakaz xahua]), bakansko (Duv [ikhusirik… bere ogia bakhansko]), bakantasun (Larm, Baratz [komunionearen husutasuna edo bakhantasuna]; ‘bakartasun’: Lizarg [bakótxak… bere bakantasúnean]), bakantto (“bekhantto, un peu trop rarement” Larrasket).
► Bat-ekin lotu behar da, itxura guztien arabera, aukera honek bakarrik azal baitezake bakan/bekan txandakatzea (ik. behean maileguaren hipotesia): osaeraz bat + -ka litzateke (ik. baka), -n inesiboarekin. Bekan azaltzeko, berriz, *bedeka-tik abia gintezke (cf. hamaika, hamar + *bedeka baldin bada), zein dela ere haren jatorria (*bade-ka ala *bad-e-ka, ik. goian bat, bedera, etab.). Ik. halaber betan.
Mitxelenak (FHV 70, 18. oh.) bakant mailegutik azaldu nahi du bakan, baina zailtasun zenbait aipatu behar dira: formari dagokionez, cf. Larrasketen békhan eta bakánt, azentu eta herskari ezberdinekin, eta lehen silabako -e- ere disimilazioz edo azaldu beharko litzateke. Bestalde, aintzat hartuta azken buruan lat. vacare ‘hutsik egon’ lukeela jatorri, eta honek bearn. bacàn ‘lugorri’ moduko ondorengoak dituela (Gers baquant), euskal esanahia azaltzeko ‘landugabe (hutsik) utzia’ ← ‘utzia, bakartua’ moduko bilakaeraren batean pentsatu beharko genuke; cf., euskal esanahitik hurbilago, jatorri latindar bereko fr. vacant-en “sans gardien”, “seul, isolé” adierak, Frantzia erdialdekoak (FEW 14, 94b, vacare, II 1). Esanahien hurbiltasuna gorabehera, bakan eta bakant jatorri bereiziko hitzak direla dirudi. Ik. bakant.
Hitza are bnaf. bagant ‘eguneko langile’ maileguarekin lotzera iristen da Mitxelena (op. cit.), bakant formaren bitartez —gogoan har bedi ipar-ekialdekoa dela hau—. Baina aukera honetan ez da ongi azaltzen -g- > -k- nondik nora gertatu den, ez bada errom. vacant moduko formaren baten eraginez (ik. goian lat. vacare-ri dagozkionak, eta bakant-en arazo formalak). Ik. bakant, esanahiari eta besteri buruzko xehetasunetarako.
bakar (1448: ArrasErrek (bakarrik); -kh- 1627: EtxZib). ■ Hitz zabaldua (ez da ageri zub. erronk. eta zar. testuetan [ik. bakoitz]; bai Oihenartengan, bakar, ‘bakarrik’ balioarekin [gaitza hunki ator, bakar bahator]); herskari hasperenduna (-kh-) du eskuarki iparraldean. Ez da leku-izen zaharrenetan agertzen (bai, ordea, bakoitz ‘bakar’ balioarekin). XVII. mendea baino lehenago, mendebaldeko testu batzuetan bakarrik aurkitzen da (ArrasErrek, frJZum, Lazarg) eta guztietan bakarrik forman soil-soilik. Badirudi, beraz, bakoitz-ek zuen lekua hartuz, mendebaldetik ekialdera zabaldu dela hitza, ekialdeko ertzeraino sekula iritsi gabe.[3]
□ Erdi Aroko izenetan ez dirudi agertzen denik; zalantzazkoa da Ochacarr-en (PobNav 1350) bakar izatea. Cf. geroagoko Gastañabacarra (Igantzin, NafTop 1790).
bakardade (Larm, Mogel (-tade)), bakargune (‘bakardade’: Harand), bakarka (Mburu (bakarkako)), bakarkarako (Harand [adiskidetasun bakharkarakoaz edo partikularraz]), bakarki (Harand), bakarleku (Pouv), bakarrean (‘bakarrik’: Larm, Mogel), bakarrik (ArrasErrek), bakarriko (Pouv [bakharriko bizitzea]), bakarrizketa (NeolJFlor (1892)), bakartar (Larm, Harand (-tiar)), bakartasun (Mikol), bakartegi (Pouv), bakarti (Azk), bakartoki (Pouv), bakartto (Laphitz [baziren… bakhartto batzu]), bakartu (Pouv, OñatEsk), bakartxo (Larm, Kardab [bakartxorik… il tzan]), bakartza (Mburu), bakartze (Pouv), bakarzale (Mogel), bakarzka (Laphitz). Cf. adarbakar, begibakar, eskubakar…
► Hitzaren lehenbiziko osagaia bat da, *bade berreraiki ohi dena (ik. bat); baina hitz honetan badirudi bat-etik abiatu behar dela, ez baita *badagar/*badakar bezalako formarik (-e amaiera duten bi silabako hitzen elkartu-eratorrietako formetan ez da azken bokala galtzen; cf. ate/ata-, etxe/etxa-, etab., FHV 126-127).
Proposa daiteke -hor/-kor atzizkia dela bigarren osagaia, joera adierazten duena (cf. apurkor, lotsor, ahanzkor, Morf §210); bokala asimilazioz azal daiteke, azkar-en bezala (< hazi + *-hor); ohar bedi adjektiboa dela hitza, atzizki hori dutenak bezalaxe; ik. azkar. Cf. osaera bertsuko bederakar.
bakoitz (1155: AGNI [Soracoiz; ik. behean]; bakoitz, forma osoa, 1196: SJuan [Essabacoiz]; bakotx 1347: ArchLeqI [Amesbacochaga]). ■ Hitz orokorra. Herskari hasperenduna (-kh-) du eskuarki iparraldean. Ia euskalki guztietan ageri dira bak(h)oitz eta bak(h)otx formak.
Antzinako leku-izenetan ‘bakar’ esanahiarekin agertzen da, eta testu zaharrenetan ere bai (Leiz emazte bakhoitz baten senhar, Lazarg amaren seme bakotxa, Oih haxe / bakoitza baitzautan sortaxe, Kapan aren seme bakotx geure iaunagan); denborarekin balio hori galduz joan da eta ekialdeko ertzean gorde da hobekienik (zar, zub., erronk.). Lazarragagan ‘bakarrik’ balioarekin agertzen da (aide baga bakotx nago). Plural edo mugagabean ere ageri da (Leiz hitz eta minzatzeko manera difizil bakhoitz batzu). Kartetako batekoa adierazteko Landuccigan agertzen da jadanik (bakotxa kartaetan); gnaf. eta zub. eremuetan ere jaso izan da (Arak, Garate…). Distributibo moduan gailenduz joan da historikoki (RS bakotxa bere gogoko, EtxZib arimaren… pena bakhotxa, OArin napurreta txiki bakoitza, Mercy bakhoitzak bisitatüren dütü bere aldekuak). Badirudi, antzinako adieran gorde ez den zenbait lekutan, elkartuetan utzi dituela arrastoak (cf. Mogel belar-bakoitz, AgirAst adar bakoitz, Astar beso-bakotx).
Bakar/bakoitz parearen bilakaera historikoaz, ik. halaber bakar.
□ Erdi Aroaz geroztiko Soracoiz leku-izena soro + bakoitz interpretatu ohi da, bokalarteko -b- herskari ahostunaren galerarekin (FHV 227). Aurretik izen ezberdinak dituela agertzen da bakoitz: Gassion de Irivacoiz (SJuan 1197), Guarcia de Allozvacoiç de Guarçarun (SJuan ~1260), Vagavacoyça (ColRonces 1284), Areizbacochaga (ArchElgoi 1452), Usobacoyçaga (ArchEsko 1497).
bakoitzean (Larm, Kardab [egiten edo esaten duen bakoitzean]), bakoitzik (Lazarg [geratu zidin bakotxik]), bakoizka (Duv (-oxka)), bakoizkal (Maister [egün bakhoitzkal]), bakoizki (EtxZib [bakhoxki diagu izenean erraten]), bakoiztasun (Pouv, Mogel), bakoiztu (Pouv). Cf. adarbakoitz, egubakoitz, esku-bakoitz, zango-bakoitz…
► Hitzaren osagaiak bat eta -koitz dira; badirudi bat-etik abiatu behar dela, ez *bade/bada aitzinformetatik, ez baita *badakoitz bezalako formarik (-e amaiera duten bi silabako hitzetan elkartu-eratorrietako forman ez da azken bokala galtzen; cf. ate/ata-, etxe/etxa- etab., FHV 126-127). Bakotx aldaeran diptongoa soildu da, eta ondoko -tz afrikatua sabaikaritu (FHV 103, 192); cf. areitz/aretx, aitzur/atxur.
Ohar bedi, haren ‘bakar’ esanahi zaharra gorabehera, bakar-etik bereizten dituen zenbait ezaugarri dituela hitzak: kategoria eta osaera ezberdinekoak dira (cf. bakoitz, bikoitz, hirukoitz, etab., baina bakar, **bikor, **hirukor).
♦ bedera (1571: Leiz, baina cf. behean batbedera, eta bederatzi). ■ Leizarragagan eta bnaf. eta zub. testuetan aurkitzen da, ‘bana’ balioarekin (Leiz emazte bederaren senhar, Belap mithilkoak eta neskatilak… althe bederatan izanen dira, Lopez urhezko kaneta bedera).
● batbedera ‘norbera’; ekialdeko hitza: Etxep (batbederak pensa beza); ‘bakoitz’: Belap (eliza bat bederak zergatik dü patron bat?); baped(e)ra gnaf. testuetan aurkitzen da, jad. Amenduxengan; osaerarako, cf. goian bat-bana.
● bederakar ‘bakoitzeko’; zub. hitza: Egiat; bederakarka ‘banaka’ Maister; -kor atzizkiarekin, ziur aski, ik. bakar.
bedera-bedera (‘bederaka’: Tartas), bederaka (Lopez), bederazka (LuzDot [bekatuak bederazka deklaratu]).
► Bede-ra zatitu behar da, -ra ipar-ekialdeko atzizk. banatzailearekin; bede- zatiak ‘bat’ izan behar du. Mitxelenaren *bade-tik abiaturik, lehen bokalaren asimilazioa behar dugu; oinarri moduan bada harturik (ik. goian bat), berriz, epentetikoa litzateke -e-, eta *bad forma apokopatuaren gainean osatua litzateke sintagma (ik. behean). Bigarren zatia, -ra banatzailea, adlatiboarekin lot liteke, eta hitza bat-era litzateke funtsean: cf. agian gazt. toca a uno moduko esamoldeak.[4] Gure aukeran, *bad + -ra osaeratik, *bad-e-ra > bedera bilakaera genuke.
bederatzi (1483: ArchLegazp [río mayor de Bederaçuyturrieta]). ■ Hitz orokorra. Bederatzü dago zubereraz eta bed(e)ratzu Erronkarin, eta cf. goian Legazpiko lekukoa. Bedratzi forma sinkopaduna Leizarragagan ageri da aurrenekoz (hogei eta bedratzi egun); gnaf. eremuan aurkitzen da gehienbat (Beriain goizeko bedratzi horduetan), eta XIX. mende bukaeraz geroztik bizk. testuetan ere badago.
● bederatzi hogei ‘180’: ZenbTaul; ez dago argi zenbateraino izan zen emankorra zenbatzeko sistema hogeinakakoa.
bederatziehun (Land), bederatzigarren (Land), bederatzitan hogei (‘180’: Duv), bederatziurren (EtxZib). Cf. hemeretzi.
► Paralelo ugari daude munduko hizkuntzetan ‘9’ = ‘10 - 1’ osaerarekin (ik. Blažek 1999: 326-329). Bi auzi nagusi daude hitzaren osaerari dagokionez: zein den lehen osagaia, eta zein bigarrena. Lehen osagaia *bade edo bada baldin bada, bigarrena eratzi (edo erantzi) izan liteke, eta esanahiz ‘(hamarri) bat urratu/kendu’ (Trombetti 1926: 110). Bedera-tik abiatuz gero (GramBasqI §80), -atzi edo -tzi bigarren osagaiak ‘hamar’ esan nahi duela argudiatu izan da, baina horrek ez du bestelako irozgarririk (ik. Giese 1928: 567, eta, aurka, Schuchardt 1913: 339); atzi “afferare, prendere, togliere”-ren aukera aipatzen du Trombettik (ik. goian eratzi). Hipotesi honetan, bedera inoiz orokorra izan zela onartu beharko genuke, baina ik. han.
‘10 - 1’ osaera modu horrek hainbat hizkuntzaren paraleloak izanagatik, arazoak ere badira euskal datuen ikuspegitik: *bade + eratzi osaerari dagokionez, esaterako, ohartu behar da historikoki eratzi bizkaierazkoa baizik ez dela, eta erantzi zabalduagoarekin sudurkariaren galera orokorra azaldu beharko genukeela. Horretaz gain, arazo moduan geratzen da Bederaçuyturrieta; are gehiago, datu hori ezaguna izan baino lehen ere jatorrizkoa -u izan zitekeela uste izan da (ik. Gavel 1921: 59-60, Mitxelena 1954e: 130: aiseago azal daiteke -u > -i aldaketa, zazpi eta zortzi-ren eraginez). Jatorrizkoa bederatzu bada, bedera + -tzu osaeraren aukera landu daiteke; alabaina, -tzu atzizkiaren esanahiaren arazoa dugu: -tzu atzizkiak -tsu ‘ia-ia, gutxi gorabehera’ atzizkiarekin (cf. berdintsu…) izan lezakeen lotura etimologikoaren bidetik jo liteke agian, eta ‘(hamarretik) batera edo’ litzateke hitzaren esanahi etimologikoa.
bederik (1745: Larm). ■ Gip. testuetan ageri da. Esanahia ‘bederen, behintzat’ da (BurgDot urtean bein bederik, AgirAst onela bederik, Izt ura ematen zebala gitxi ta txarra bederik).
► Bede-rik zatitu daiteke. Mitxelenaren *bade aitzinformarekin, *bade + partit. -rik litzateke osaera. Bestela, *bad (< bada) aukerarako, ik. goian bat, bedera, ez bada *badaere-ren gainean osatua (ik. bederen, baita esanahirako ere). Cf. halaber ezpererik.
♦ bederen (berere 1545: Etxep; bereren 1571: Leiz (+ berere); bedere 1617: Materra; bederen 1627: EtxZib). ■ Erdi-ekialdeko hitza. Bedere(n) da forma erabiliena; berere Etxep, Leiz eta ipar-ekialdeeneko hizkeretan ageri da, bereren Leiz, LanDot eta Izt-engan bakarrik ageri delarik, nahiz ez forma bakar gisa (Etxep hobena date gaitzenik, arimaren berere, Ax urthean behin bedere, Xurio bederen etzaitezela khexa). Balio kontzesiboarekin ere ageri da (Iraultza berantegi bederen, Lardiz alperrik bedere).
bedereko (Larm [bedereko ergelkeria!]), bederen-bederen (Duh [bederen-bederen bekhatu mortaletik beiratzen bagare]), bederenik (AzpPrem [trago bat berenikan]).
► Bede-ren zatitu daiteke, genitiboarekin (< *bade + gen. -re(n)); -n gabeko formak arkaikoak lirateke (cf. Erdi Aroko Orcire/Orciren etab.). Esanahiari dagokionez, ‘baten (partit. balioa)’ ← ‘bat gutxienez’ ← ‘gutxienez’ moduko bilakaeraren bat proposatu behar da.
Beste aukera da *bad(a)-(b)ere lexikalizatua izatea (gerora gehitutako -n-rekin). Bada, bestalde, osaera horrekin berarekin badere kontzesiboa —lexikalizatu gabea—, eta ez da baliokidea; cf. orobatsu Lardiz bedere.
Bedera-tik abiatuta arazo formalak leudeke: bedera + gen. -(r)en litzateke? Berere(n) aldaeran dardarkariaren aldeko asimilazioa gertatu da (jat. bera + ere osaera batetik abiatzen ez bagara, behintzat). Ik. halaber ezperen.
ezperen (ezpere ~1557: OihAtsot; ezperen 1627: EtxZib). ■ Erdi-ekialdeko hitza. Ezpere bereziki XVIII. mendera bitarteko testuetan ageri da. Esanahi nagusiak: ‘bestela’ (OihAtsot ezpere eure zuzena eztakidik balia, Leiz ezpere lehertzen dirade zahagiak, Ubill ezpere ukatu behar dio (absolbizioa), Lizarg ezperén galduak gára); ‘bederen, behintzat’ (EtxZib baskoetan ezpere, LavDot gauza hartaz pasa gaitezin… noizean behin bederen, edo ezperen hartaz sakrifizio bat Jainkoari ofri dezogun).
● ezpererik ‘bederen’; hapaxa: Oih (ezpad’ en’ asperragati, / ezpererik zureagati); ezpere + -rik; Oihenartek ezpere ere jasotzen du atsotitzetan, eta ez dirudi ez + bederik proposa daitekeenik.
● ezperetanik EtxZib (ezperetanikan igan adi karitatera); ezpere + -tan + -ik.
► Badirudi osaeraz ez + bedere(n) dela; eremu bertsukoak dira bederen eta ezperen. Hitz honetan ere -n gabeko forma arkaikoa litzateke; ik. bederen.
Pentsa daiteke ‘bestela’ adiera dela jatorrizkoa: ez bederen horrela egin bezalako esaldien bidetik; ‘ez behintzat hori horrela egin’ adieratik ‘hori bestela egin’ modukoetara pasatu ahal izan zen. ‘Behintzat’ adiera azaltzeko, cf. bereziki LavDot-eko adibidean bi esanahien arteko hurbiltasun nabarmena: adibide horretan ‘bestela behintzat’ ere uler liteke.
♦ bete (~1137: DocArtaj [Sanz Betea]). ■ Hitz orokorra. Herskari hasperenduna (-th-) du eskuarki iparraldean. Betatu partizipioa RS-n ageri da; betha aditzoina iparraldeko testuetan, bereziki zuberotarretan (bethe-rekin batean: Leiz, Materra, Ax); bet(h)atze aditz-izena Ezkurragan eta iparraldean, eta bereziki zuberotarretan; beteta- aditz-izena bizkaieraz da nagusi (jad. Mikol), eta Landuccik betaite dakar.
Aditz bezala oso erabilia da eta kontestu desberdin askotan (frJZum axoarori beteko dogu ebeko gauzakaz, Etxep laidoz beteren, Leiz ene denborá ezpaita oraino bethe, Ax neurria betha arteiño, EtxSar bethatzen eta kontentatzen, Kardab utsak betetzea ta sobrak kentzea); izenondo moduan usu erabili da partizipioa, betiere bete forman (RS etse… betea pozkarri, Etxep grazia oroz bethia, Leiz biktoria bethea ukhanik, ibid. ilhargi bethea, Lardiz gizentxoa edo arpegi betekoa); neurria edo zenbatekoa adierazten duten hitzekin ere erabilia da, ‘bat’ balioarekin, eta hegoaldean bereziki (RS urte betean, Mikol kaldera bete ur, Mburu ill bete ta geiago, Mogel pitxar bete, Zabala (ipuinak) esku bete baxen eztireala); izen erabilera ere badu, genitiboaren ondotik (Leiz oinaren bethea, Ax eman zioen bere bethea). Erabilera horietan antzeman daitezkeen adieren artean, cf. bereziki ‘mukurutu’, ‘osatu, bukatu’ eta ‘ase’.
□ Ez dirudi Betelu izenak hitzarekin zerikusirik duenik (Mitxelena 1969b: 29, 110. oh.), cf. Munnio Didaz de Betellua (SMillán 1062). Cf. halaber Arizkungo Ychuste de Echeuetea (PobNav 1366), agian gaurko Etxepeteleku deiturarekin konpara daitekeena.[5] Ipete-rekin duen itxurazko antzarengatik, cf. Ochoa Martines de Ybete (SimancVizcIII 1480).
● betegin Artxu (hirodurak eta… gorotzak bera (landarea) ere hazten dute, eta bethegiten diote ekhoitzpena); izond.: ArmanUsk (algargoa bethegin edo perfeit bat); bete + egin, itxuraz, bete izenondoarekin.
● beteginzarre Oih-engan eta XX. mendeko testuetan ageri da: Oih (Ioanaren betheginzarrea); betegin + -zarre atzizk., cf. batzarre.
! ● ipete ‘lera’: FedProp 1898 (ene ipete edo orga arroda gabea); ‘zama handi’: Azk (bnaf.) (“iratze iphate bat, una carga grande de helecho”); ‘gizen’: Duv, Salab (“plein de grasse, gizon hori iphete egin da”); ez dirudi bete-ren familiako denik, ik. behean.
betealdi (Kardab [asealdi edo bete aldia]), betean (OihAtsot [eztago ilhargia bethi bere bethean]), bete-betean (Larm [bete-betean jo zuen]), betedura (Intxpe (+ betha-); -dura/-tura atzizk. erromantzearekin), betegarri (Haranb (betha-)), betegune (‘betetasun, beteginzarre’: Harand), beteka (Goihetxe [aho betheka]), betekada (Apaol), beteki (Leiz [“u” bokala, betheki (pronunziatzen da), “ou” baliz bezala]), betekor (‘emankor’: Ax [zuhaitz bethakorra]), betero (‘beteki’: Larm, Lardiz), betetasun (Leiz [dibinitatezko bethetasun guzia]), betetzaile (Larm, Duv [bazter ororen bethetzaile zare]), ezin betezko (HiriartU). Cf. aho(a) bete, arra bete, asebete, astebete, barrubete, gizabete, gogobete, hazbete, hilabete, ilbete, oinbete, ordubete, urtebete…
► Bi aukera nagusi azter daitezke: maileguarena edo bat-ekin lotzearena. Formari dagokionez, betha aditzoinak eta bet(h)atze aditz-izenak ez dute ezer garbirik iradokitzen; cf. orobat erre/erra.[6] Partizipioen egitura arruntetik aldentzen da, ase, bete edo gorde bezalaxe (GramBasqII §13); bestalde, betaite, erraite moduko aditz-izenak izenetatik eratorritako aditzetan edo mailegu berrietan erabiltzen direla diosku Mitxelenak (1958b: 36-37). Herskari hasperendunari dagokionez, cf. bathu (FHV 215).
Bat zenbakiarekin lotzeko arazo formalak egon litezke: *bade-te > *baete (edo *bedete > *beete) > bete moduko bilakaeraren bat proposatu beharko litzateke, -te atzizkiarekin (cf. urte); lehen silabako -e- bokalari dagokionez, cf. bat-en eratorritzat jo ditugun betan, bekan etab. Beste aukera bat da bat + -te aditz-izen zaharra proposatzea (FHV 501), *bate > bete asimilazio orokorrarekin. Betatu-n euskaraz orokorturiko -a-tu partizipio marka genuke (Mitxelena 1974c: 204), eta beta aditz-oina hortik aterako litzateke. Esanahiaren aldetik ez legoke arazorik, bat ‘betetasun, osotasun’ moduan harturik; cf. goian ‘bat’ balioa, edo bere batean etab., betetasun horretatik gertu.
Maileguaren hipotesian, cf. kat. petar, gask. petà (Palay s.v.) edo fr. zah. peter;[74] formalki ez legoke arazorik, hastapeneko herskariaren ahostuntzearekin, errom. petar > eusk. betatu, eta bete atzeranzko osaeraz azalduz (cf. epatu/epe etab.); aipagarria da, hala ere, eusk. petatu edo pete modukorik ez izatea (cf. bake/pake etab.), baina ik. goian Etxepeteleku. Esanahiari dagokionez, errom. petar-en jatorrizkoa ‘puzker egin’ da, baina aski orokorrak dira kat. ‘leher egin’[7] moduko adierak, eta ‘burutu, bukatu, osatu’ (eta are ‘hil’)[8] moduko adierak ere aurki daitezke, eusk. ‘osatu, bukatu’-rekin konpara daitezkeenak. Bete-rekin izan genitzakeen zalantzak gorabehera, badirudi bnaf. ipete (Salab “plein de grasse. Gizon hori iphete egin da”) familia horretakoa dela; cf. fr. épéter (baina gask. espetà).
! beti (~1490: GaribAtsot). ■ Hitz orokorra (GaribAtsot gizon beti nagia, etsa galtzai garria, Etxep ene kontra falseria bethi zinhetsi zaten, Lazarg beti damuko dozu, Beriain beti eta non nai, denbora guzietan eta leku guzietan). Herskari hasperenduna du iparraldean. Betik aldaera erronk. testuetan erabili da (Casve-gan ere badago) eta Gipbizk.-en jaso izan da.
● betibizi Urte (-th-); cf. lat. sempervivum, dirudienez landare gogorra baita.
● betidanik batez ere ekialdekoa: Leiz (bethidanik Iainkoak badazaguzki bere obra guziak); dan osagaiarekin, de Rijk (1992).
beti bat (EtxZib [bethi batean bedere banerama bizia]), betiere (Etxep [beti ere behar duta nik zugatik dolore?]), beti (eta)… -ago (‘gero eta… -ago’: Ax [bethi eta galtzenago eta errebelatzenago da]), betikotasun (Larm, Gerriko [eternidade bat, betikotasun bat]), betiro (Larm [gur ta erregu bear diogu betiro]), betitik (Harand), betiz gero (Pouv; b. geroz