- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
berandu (~1490: GaribAtsot; berant 1545: Etxep (cf. berant aditzoina Zalgiz)). ■ Hitz orokorra. Berandu mendebaldeko forma da, eta berant ekialdekoa. Bizkaian Arzadunengan aurkitzen da aurrenekoz (baina cf. RS beranketan eta Kapan berantadu), eta aurretik (RS, Mikol) belu besterik ez dago; Araban (Lazarg, Barrutia) berandu dago. Ekialdean badira berandu-ren agerraldi batzuk: Ax, Lizarg berandura(i)ño, Pouv, Tartas beranduan (-dian), eta batik bat berandua izan esapidean (Leiz, Tartas (-dia), NafSerm, Harand, Larg, Duv…; Ax berandu izan; horrezaz gainera bada berandu partizipioa ere, berantu-rekin batean, ‘atzeratu, berandutu’ esanahiarekin).
Izenondo moduan ere erabili izan da (EtxZib o gizon eginbidera alfer eta beranta; cf. halaber gau beranduan, etab.); izen gisa, ‘atzerapen’ adierarekin erabiltzen da iparraldean (FedProp 1888 oren bakhar baten beraren beranta).
● berantarbi Azk/Izag (bizk., gip.); berand(u)- + arbi.
berandutu (Larm, Mogel), berandutxo (AgirAst), berangarri (Zalgiz [lehia gaitza berangarri]; atzizkiaren balio aktiboarekin, Morf §132), berankara (‘berandutxo’: Azk (bazt.)), berankeria (Maister), berankor (Leiz), berantarazi (Duhalde), berantaro (Duv [goizaroko uria eta berantarokoa]), berantarto (Azk (gip.)), berantetsi (Leiz; berandetsi Mburu), berantiar (EtxZib; berandiar Tartas; berandutar TxAgir), berantordu (Duv [berant-orduak etzaitu atzemanen]), berantto (ArmanUsk 1900), berantxe (Duhalde), berantze (‘atzerapen’: Leiz).
► Aldaeren arteko konparazioa aintzat hartuta, berandu izango litzateke forma komun antzinakoa (cf. ekialdean berandu-k utzi dituen hondarrak). Berant elkartu-eratorrietatik beregaindurik sortuko zen, berantetsi modukoetatik; cf. mendebaldean berantarbi, berantarto modukoak eta beharbada Kapan berantadu (ik. FHV 135).
Mailegu erromaniko moduan azal liteke, gazt. velar ‘gauez esna egon’ aditzaren gerundiozko velando abiapuntu hartuta;[1] forma hau aski erabilia, aski finkatua ageri da testuetan, cf., besteak beste, CORDEk dakartzan “echándose algunos de ellos á dormir cerca de un grand fuego que tenian, y velando otros” (M. Transilvano, 1522) eta “la vigilia de la noche, que velando paresçe más luenga” (E. de Villena, xv. m.); adibide esanguratsua izan daiteke, euskal eremukoa izanik, “a IX de abril, que andubymos velando por la villa con los jurados, que gastamos XLIX” (CorLeq ~1518).
Bokalarteko albokariaren -l- > -r- bilakaera eta amaierako -u erregularrak lirateke (ik. FHV 311 eta 130-131).[2] Esanahiaren bilakaera ulertzeko ‘gauean (berandu) esna’ ← ‘berandu’ edo antzeko zerbait pentsatu beharko genuke; paralelo semantiko moduan cf. agian fr. gourviller “veiller tard” (FEW 14, 437b, vĭgĭlare; erromantzeetako velar, velhar, veiller, etab.-ek latinezko hitz hau dute jatorri; eratorri horretan, gour- < lat. gurdus).[3] Kasu honetan partizipio erabilera ez litzateke jatorrizkoa; -du bukaerak erraztu zukeen erabilera hori.
Jatorri moduan *geroandu ere proposa liteke, oinarrian gero aditzondoa duela; hasierako g- azaltzeko, besteak beste barda/bart-en bilakaera har liteke paralelo moduan, jatorrian *gau + haur + da dela onartuta (ik. han). Partizipioa litzateke berez, eta horrek berandu-ren partizipio erabilera (berantu geroagokoa litzateke, berant-en gainean sortua) edo berandua izan bezalako esapideak azaltzen lagunduko luke. Dena den, ez dirudi geroan bera testu zaharrenetan lekukotzen denik; cf. gailendu, ostendu edo atzendu inesibodun zaharrak.
*Geroandu-tik abiatuta zail da argitzen belu-rekin duen ustezko harreman etimologikoa; velando-tik abiatuta, harremanaren xehetasunak erabat argiak izan gabe ere, jatorri erromantzearen aukera dago; ik. belu.
berantu (berant (adoin.) ~1527: Zalgiz; beranthu 1571: Leiz; berandu 1627: EtxZib). ■ Hitz zabaldua (arab., bizk., gip., gnaf., bazt., lap., bnaf., zar., erronk., zub.). Aldaerak dira berant(h)u (bnaf., zub.; Leiz, Orixe) eta berandu (gip., gnaf., lap., bnaf., zar., erronk., zub.); RS-n beranketa- aditz-izena ageri da, eta Lazarg-gan beranzakarik. Ekialdean aditzoina berant da.
Esanahiak dira ‘atzeratu, luzatu’ (Zalgiz eiheran berant dezanak bidian laster, Leiz nola hark hanbat beranzen zuen tenplean, EtxZib konfesio egitera eztugula berandu, Sanper esposoak berandu baitzuen xiteko), batzuetan laguntzaile igaitz. bipertsonadunarekin (RS beranketan jakanari emaiten agindua, Uriarte berantzen zaio nere jaunari etortzea). ‘Luzatu, luzarazi, berantarazi’ ere bada (EtxZib berantzeko eriak zure sartzea, Maister nuiz artio berantzen dü ene Jinkuak eneganat jitia), baita ere ‘berandutu’ (Pouv berandurik heldu da erremedioa, EtxSar bitartean… berandu zaie, Lizarg berándu zelarík egun-gártan; cf., gainera, Duv arretsa berandua dela, Atheka gaba beranduz zuan). ‘Berantetsi’ adieran ere aurki daiteke (Duv berantzen zaut heien jakitea). Ik. berandatu, berandutu.
berantu gabe (Pouv [obedi ezazu… berandu gabe]), berantzakarik (Lazarg [bere arkua armatu eben / amen bat beranzakarik]), berantze (Leiz).
► Osaeraz, berant + -tu, emaitza ezberdinekin, Leiz -thu (cf. ibid. onthu) eta EtxZib -du. Leizarragarena aipagarria da, hirugarren silabako herskari hasperendunarekin; hitzaren osaera berantiarraren lekuko izan daiteke (cf. hilebethe, FHV 212).
berandatu (berantadu 1656: Kapan). ■ Erdi-mendebaleko hitza. Aldaerak dira berantadu (bizk.), berantau (bizk.), berandatu (gip.) eta berandau (bizk.); esanahiak ‘luzatu, berantarazi’ (Kapan ea berantadu eban testamentua kunplietea) eta ‘berandutu’ (Azk/Zatarain (bizk., gip.)). Ik. berandutu, berantu.
► Osaeraz, berant- + -adu, ziur asko.