- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
belu (~1496: RS [ekandu gextoa belu anztu doa]). ■ Bizkaiko hitza (cf. arab. [Lazarg] berandu). Belu eta berandu, biak erabiltzen dira bizkaieraz (cf. Mogel belu edo berandu etxera duazanak): berandu ez da XVIII. mendera arte aurkitzen (Arzadun), baina cf. RS beranketan eta Kapan berantadu.
Izenondo moduan ere erabili izan da (RS urte jaibala baño belua obago; cf. Erkiaga arratsalde belua), eta baita izen bezala ere (Mogel ez dala belubaren zain egon biar gauzaren bat egiteko).
● belubegi ‘berandutxo’: Azk (bizk.); ‘antz(ean)’ balioa du -begi-k.
● belumendu ‘atzerapen’: Azk (bizk.); ‘beranduko’: Azk (bizk.); ‘beranduko gaztaina’: Azk (bizk.).
beluko (RS [beluko ezkonzea deunga]), belukor (Larm, Añib), beluntza (‘atzerapen’: Larm), belurengo (‘azkenengo’: Añib), belutu (Larm, Mogel [belutu edo ondo gautu artian]).
► Ez du etimologia garbirik; esanahiz kide duen berandu-rekin lotu ohi da, antzekotasun formala dela tarteko. Berandu bezala, belu ere gazt. velar ‘gauez esna egon’-en familiakoa izan liteke, baina ez dago argi zein litzatekeen jatorrizko forma zehatza (orainaldiko lehenengo pertsonako (yo) velo forma? edo estar en velo bezalako esapideren bat?); errom. velar-etik abiatuta ‘berandu’ esanahiaren bilakaera semantikorako, ik. berandu. Hipotesi honen barrenean, jatorrizko hizkuntzan lotura etimologiko garbiko hitzak izanik ere, euskaraz hitz beregain gisa hartutakoak direla pentsatu behar da, bata bestetik eratorri gabe.
Bokalarteko -l- > -r- bilakaeraren salbuespen ugarietako bat litzateke hau (cf., besteak beste, mendeb. bolu, solo… FHV 314-315); maileguaren berantiartasuna edo erromantzearen etengabeko eragina argudia litezke salbuespena azaltzeko.