- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
berna. Hitz honen azpian berna eta belaun sarrera-buru nagusiak bildu dira. Berna-ren azpisarrera modura, bernazaki eta hezur daude; belaun-en azpisarrera nagusi moduan belaunikatu dago, eta honen azpisarrera modura belaunika eta belauniko.
Proposaturiko familia honetan, bi sarrera-buru nagusien arteko lotura ez da arazorik gabea, eta formaren aldetik datoz eragozpen larrienak.
♦♦ berna (~1496: RS; ik. hezur). ■ Hitz zabaldua, orokorra izana (cf. hezur). Historikoki erdi-mendebaldean ageri da gehienbat (bizk., gip.); zenbait adiera eta eratorritan ekialdean ere erabili da (gnaf., bazt., lap., bnaf., erronk., zub.). Bizk. testuetan ageri da bereziki. Aldaerak dira berna (bizk., gip., bnaf.), berne (gip., bnaf.) eta pherna (zub.; cf. pernazkaka erronk.); cf., gainera, berma- (lap.), perma- (Pouv).
Esanahiak dira ‘zango (oinetik belaunerainokoa)’ (RS ekandu gaxtoari bernea ausi, BMogel ekusi zituenean berna ain me, argal ta mamigabeak), ‘bernezur’ (Añib; pherna Althabe (zub.)), ‘orkatila’ (berne Aspiroz (gnaf.)) eta ‘azpantar, zango-zorro’ (Lhande (bnaf.)).
● bernadaka ‘ostikoka’: TxAgir; -ka atzizkiarekin, eta lehen osagairako cf. Larm bernada, gazt. pernada ‘ostiko’-tik; ez, beraz, berna + -ada + -ka, ezinbestean.
● bernazain “tendón de Aquiles” bernalzain Izeta (bazt.); badirudi analogiaz sortua dela albokaria, cf. Baztanen bertan altzai ‘ahartzain’.
● pernazkaka “retozando, brincando” Azk (erronk.); osaeraz, perna-z-ka + -ka pleonastikoa, cf. auzkaka.
berna-bizkar (“espinilla” Azk (bizk.)), berna-mami (bernamamin Elexp (bizk.)), berna-sorki (‘azpantar: TxAgir; sorki ‘zatar, oihal’-ekin), berna-zango (“carnosidad de la pantorrilla” berna-sanko Izag (bizk.)), berna-zorro (Añib), bernezur (Larm, Mogel [ebagiko zenduke biar bada zeure oña edo berna azurra]), pernauzi (GureH 1930 [hasten da (astoa) jauziz, phernauziz, üztar’ostikoz]; jauzi da bigarren osagaia).
► Azken buruan, lat. perna ‘hanka’-tik heldu da, batez ere zerriaren hankarentzat erabilia; halaxe erabiltzen da hizk. erromantzeetan ere, baina gizakiarentzat ere erabilia aurki daiteke are latin arkaikoan (DCECH 4, 538b, pierna). Hizk. erromantzeetan, cf. gazt. pierna ‘hanka’, ‘(zerri) izter’, bearn. pèrne ‘hanka’, ‘izter’, ‘zizter’ (Palay s.v.; FEW 8, 253a, pĕrna, I 1 b),[1] kat. perna ‘(zerri) izter, urdaiazpiko’, ‘(gizakiaren) hanka’ (DECat 6, 452b). Gaztelaniatik eratortzen du euskal hitza Wartburgek (FEW 8, 255b), baina haren orokortasunari eta forma arkaikoari begira (b- du, hezur orokorra eman du, etab.), hobe da ekialdeko erromantzeren batetik abiatzea; Corominesek nahiago du lat. arrunteraino joan (DECat 6, 453a).[2]
Lehen ezpainkariak eragindako asimilazioz azaltzen du Mitxelenak n > m aldaketa berma- aldaeretan (FHV 277); ik. dena den bermatzaki ‘bermagailu’.
Badirudi euskararen barrenean sortuak direla ‘bernezur’, ‘orkatila’ eta ‘azpantar’ adierak, esanahi zabalagoaren espezializaziotik; kontuan har bedi ‘izter’ zela lat.-errom., izatekotan, ez hankaren beheko partea. Cf. proto-germ. *bainam ‘hanka’ > alem. Bein ‘hanka’ / ing. bone ‘hezur’.
bernazaki (~1496: RS). ■ Hitz zabaldua. Aldaerak dira bernazaki (bizk., gip., bazt.), bernatzaki (bizk.), bermazaki (lap.), bermatzaki (lap.), berdantzaki (bizk.), bernanzaki (Añib) eta permatzaki (Pouv).
Esanahiak dira ‘zango’ (RS mutil onak buruan zauri, gaxtoak bernazakian), ‘bernezur’ (VascIsland, bernatzaki Pouv, permatzaki Pouv, bermatzaki Urte), ‘bermagailu’ (HiriartU eztu eskuarak… halako bermatzakirik luzaz irauteko nola eskual etxea) eta ‘palanka’ (bermazaki Azk (lap.)).
bernazakiko (‘bernezurreko kolpe’: berdantzakiko Azk (bizk.)).
► Ez dago argi zer den -zaki; ‘hezur’ ote den galdetzen du Azkuek (s.v.), gogora ekarrita lepazaki eta urdantzaki ere. Beharbada egokiagoa da zarki ‘haragi zahar’, eskuarki izen bat duena aurretik, cf. Harr behi zaharkia “(viande) de vieille vache”. Pentsatzekoa da *berna-zarki elkartuan haren beste esanahiarekin zegoela hasieran berna, jateko ontzen zen animaliarena.
Sudurkariaren oihartzunez azal liteke bernanzaki aldaera, eta baliteke forma horretatik azaldu behar izatea, disimilazioz, berdantzaki.
Badirudi bermatu-rekin gurutzatu dela, batez ere ‘bermagailu’ adiera duen aldaeran; ‘palanka’ adiera ‘bermagailu’-tik azaldu behar da.
! hezur (azur ~1496: RS; hezur ~1527: Zalgiz). ■ Hitz orokorra. Azur da bizkaierazko aldaera (Arabarako cf. Land ezur). Forma hasperenduna lap. eta bnaf. eremukoa da gehienbat. Erronkarin bokal sudurkaria dago (ẽzur); Azkuek Bidankozen enzur jaso zuen.
Gizakiarenak, animalienak, frutarenak, “partie dure de certaines plantes herbaceés” (Duv), etab. izendatzen ditu. Hexur forma sabaikaridun adierazkorra XVII. mendeaz geroztik aurkitzen da eta maiz erabilia da, bereziki ekialdean.
□ Erdi Aroan, cf. Garcia Eçurra (SJuan xiii. m.) bakana: zaila da hitzaren adibidetzat hartzea, eta baliteke Içurra egotea lekukotasun honetan (ezaguna da Erdi Aroan izengoiti moduan), edo, Mitxelenak aipatu bezala, Eçcurra (1969b: 48, 46. oh.).
Zaila da, orobat, hitzaren adibide izatea Asurdui, Asurmendi, Azurmendi, Azurza bezalako toponimoak; atzizkiak -dui eta -tza direla kontuan hartuta, pentsa liteke asun dagoela horietako zenbaitetan; axuri proposatzen du Mitxelenak (19733: 64).
● hezueri Pouv, Urte (-beri); hezur + eri; elkartuetan dardarkaria galtzeaz, ik. FHV 337-338.
● hezurberritu haurdun gelditzea adierazten du: Auspoa-66 beraz andria dezu / ezur-berritua.
hezurbeltz (“se dit d’un homme vigoureux” Harr; kanpotikako jendeaz esana: Ezale 1897 [erdalerriti etorri direan langille… birauzale azur-baltz edo motzaillak]), hezur-buru (Mburu [zere ezur-buruak urratu arte guzian]), hezur eta larru (Goihetxe [egiña xoil hezur eta larru]), hezur eta mami (Lardiz [ezur eta mami zeatu zituzten]), hezurgabe (mihia adierazteko: ArreseB [bearra eragiten azurbageari]), hezur-haragi (Mburu [nik dudan gisako ezur-aragirik]), hezur-huts (Pouv, Mburu [gelditzen da… ezur uts]), hezur-ipintzaile (Mogel (azur imintzalla)), hezurki (Pouv, EuskErr 1884), hezur-lokarri (“cartilage” Duv), hezur-muin (Duh), hezurrak utzi (Hbarren), hezurretako min (‘hezueri’: Pouv), hezurrustu (ArreseB [azur usturik jarririk nauka igartua]), hezurtoki (Urte, Lardiz), hezurtsu (Urte [asto hezurtsu bat]), hezurtu (Duv, JEtxep), hezurtzar (Arrantz garbitu ta gordiak / dauzke (balean) ezurtzarrak), hezur-zuzentzaile (-xuxen- Pouv, JEtxep). Cf. belaunezur, berna-hezur, bizkarrezur, burezur, hanka-hezur, izterrezur, lepo-hezur, masailezur, saihets-hezur…
► Lafonen proposamena[3] kritikatzen du Mitxelenak (1949b: 210), eta, azur/(h)ezur aldaera nagusiak eta erronk. bokal sudurkaria kontuan hartuta, *enazur protoforma proposatzen.
Aipagarria da zub. hasperen orokorrik (cf. zub. aragi) eta bokal sudurkaririk ez izatea; Lafonek hasperen hori berria dela dio, baina *ehazur (< *enazur)-etik azaltzen du Mitxelenak (hasperenaren gorabeheretarako, ik. harea). Hastapeneko e-/a- aldaerak bokalen kontrakzio ezberdinen emaitza dira bere ustez (cf. azari/hazeri, Asinarius-etik). Azkuek Bidankozen jasotako enzur-en agian kontsonante sudurkaria berrezarri da, bokal sudurkaria duen ẽzur formatik abiatuta (cf. ãre > anre, ũr > unr, etab.; Mitxelena 1954e: 146).[4]
Bestalde, Lafonek hastapeneko e- aurrizkia dela dio, eta badirudi Mitxelenak ere, *enazur protoforma hizpide duela, halako aurrizki bat ikusten duela (1950a: 451). Baina ez dago argi zein motatako aurrizkia litzatekeen, eta ez du hitzaren osaeraz (erro eta atzizki) ezer askorik argitzen.
Hitzaren osagaietan sakontzeko aukera egokia izan daiteke *berna-zur proposatzea: batetik, be- > e- bilakaera onartu beharko genuke, nahiz eta -e aurretik ez dagoen ezpainkari ahostunaren galeraren adibide askorik (bere > ere dakar Mitxelenak, baina ez da ahanztekoa osagai honen klitiko izaera); -a bokalaren aurreko galerarako, cf. bare > are, eta bazter > azter (cf. Azterrica/Bazterrica txandakatze dokumentatua); ik. FHV 253. Nolanahi ere, nabarmendu behar da gertakari hauek guztiak balizko *bernazur honetan baizik ez ditugula deskribatzen: berna-n ez dugu **erna-rik, adibidez.
Bestetik, pentsatu beharko genuke disimilazioz galdu dela lehen dardarkaria, bestelako aukerak arazotsuak baitira: dardarkariaren asimilazioa proposatuz gero (*(b)ernazur > *ennazur…), sudurkari hori bortitz gisa interpretatzea izango zen logikoena, eta, hala izanik, *eNazur > **enazur zatekeen bilakaera, ez *enazur > *ehazur > hezur.
Hipotesi honek ez du arazorik esanahiaren aldetik: zenbait hizkuntzatan ‘zur’ esanahia duen hitzaren bitartez adierazten da ‘hezur’, cf. lit. kaulas eta let. kauls ‘hezur’, zeinak lat. caulis ‘zurtoin’ eta irl. cuaille ‘zutoin, makila’ hitzen kognatuak diren; latinezko hitza bera dokumentatua dago ‘hezur’ adierari loturiko erabileretan (Buck s.v. bone). Pentsatu behar da hezur jakin bat adieraztetik (bernakoa) edozein hezur adieraztera igaro dela hitza euskaraz; hala dio Buckek ere arestiko hizkuntza horietarako: “doubtless applied first to the long bone of arm or leg”. Gaur, bada euskaraz berna-hezur ere, hitzaren lehen osagaiaren kontzientzia galdu eta berriz ere jarrita.
! ♦♦ belaun (~1496: RS; belhañ ~1557: OihAtsot).[5] ■ Hitz orokorra. Hasperena (-lh-) du iparraldean. Zuberoako forma belhain (belha(i)ñ) da; Erronkarin belain eta belein daude. Berezko esanahiaz gainera, bada, besteak beste, ‘(bideko) bihurgune, ukondo’ ere (Salab, Duv, Azk). Horrezaz gainera, honako esanahi hauek ditu: ‘belaunaldi’ (Ax hirurgarren belhaunekoek, Kardab belaunetik belaunera jenerazio guztiak), ‘leinu, etorki’ (Harizm Mariaren sabelean / sorthu duzu belhauna, OñatEsk jatorri edo ondorengo belaun bagarik), ‘ahaidetasun maila’ (Belap ez ere askazi, ez aliatieki laur garren belhañian direno, OArin bigarren belaunean edo graduan).
□ Ez dago garbi Belauntza, Belaunde, Belaungain… leku-izenek hitzarekin zerikusirik ba ote duten; cf., halere, belaun-en ‘(bideko) bihurgune, ukondo’ adiera. Mitxelenak belar-ekin lotzen ditu (19733: 70).
● belaunaldi Azk/Elexp (bizk., gip., zar.), Olab; esanahiaren gorabeheretarako, ik. behean.
belaun-belar (Azk (gip.), TxAgir), belaunburu (Pouv, Izt), belaundu (‘(arto-, gari-… landarea) kakotu’: Azk/Izag/Elexp (bizk., gip., erronk.)), belaunez (‘belauniko’: EgiaKant), belaungozo (Larm, Kardab [indar edo belaungozo obea beti sentitzen zuen]), belaun-hezur (Larm), belaun-katilu (‘belaunburu’: Ezale 1898), belaunpe (‘belaunaren atzeko aldea’: Bonap/Azk… (bizk., gip., bazt., erronk.)).
► Uhlenbeckek gorputz ataletako ustezko b(e)- aurrizkia ikusten du begi, behatz, beso, bihotz… hitzetan bezala, baina Traskek aukera hau baztertzen du; xehetasunetarako, ik. begi.
Mailegutzat jo izan dute zenbait autorek (Corominesek, besteak beste; ik. AgudTov s.v. belain), baina jatorri zehatza argitzeko hipotesi sendorik eskaini gabe.
Bigarren osagai gisa *bun ikusita (cf. buno/muno ‘muino’, un(e)/gune), *bela-bun moduko zerbait berreraiki genezake. Lehen osagaian albokari bortitza genuen iraganean, *beLaun. Albokari bortitz horren jatorrian kontsonante talde bat baldin bazegoen (FHV 359), eta, ezer askorik argituko ez lukeen *bellabun-etik haragoko formen bila, *belnabun batean pentsa genezake, zeina *bernabun-era ere eraman genezakeen; hartara, berna + *bun osaerarekin, ‘hankaren mendixka’ edo ‘hankaren buru’ litzateke hitza. Hauek guztiak gutxi balira, forma hasperendunak geratzen dira azaltzeko; nolanahi ere, hasperen hau ezin da etimologikoa izan hipotesi honetan: cf. lat.-errom. solo > sorho, errom. sala > salha, etab., zeintzuetan hasperena euskararen barrenean sortu den, arrazoi ez-segmentalak medio.
Ekialdeko -ain —eta hortik -añ, -ein— duten aldaerek au > ai bilakaera arrunta erakusten dute (cf. gauza/gaiza, iraun/irain… FHV 93, 151). Ez dakigu albokariaren ondoko hasperena berreraiketarako esanguratsua den. Ez dirudi, bestalde, erronk. belainzi ‘biluzi’ hitzarekin zerikusirik duenik (cf. ortainzu ‘oinustu’, Mitxelena 1954e: 146-147).
Esanahiari dagokionez, aipagarria da beste hainbat hizkuntzatan ere belaunaren izena ‘leinu’ eta ‘belaunaldi’ esanahiekin loturik agertzea: Loth autoreak (1921: 350) irl. glún, ‘belaun’ eta ‘belaunaldi’ esanahiekin, eta hizk. germanikoak aipatzen ditu,[6] besteak beste; cf. halaber errus. kóleno ‘belaun’ / pokolénie ‘belaunaldi’ (Mitxelena & Polge 1971: 14, 5. oh.). Hurbilago, cf. arag. zah. genollo (< lat. genuculum ‘belaun’), ‘leinu, arraza, familia’ adierekin, eta cf. “esta peyta deuen pagar eyllos et enpues lur genoylla” (LibRub xiii. m.), Nafarroako agirietako beste zenbait adibideren artean. Ik. DCECH (3, 366b-367a, hinojo2), ErnMeill (s.v. genū ‘belaun’; genō ‘sortu’-ren eratorri moduan dute generātiō) eta baita Loth ere (op. cit.), zeintzuetan aipatzen baita bilakaera horren oinarrian legokeen antzinako usadioa, Itun Zaharrean ere ageri dena (Has. XLVIII 12, L 23): aitak jaioberria bere umetzat ezagutzea belaunen gainean jasoaz. Lothek dio bazela ohitura hau antzinako germaniarren artean, eta irlandarren artean ere berdin izango zela. Euskara eremu kultural zabal berean koka daiteke, baina ez dago erabakitzerik adiera horiek mailegatuak dituen, edo partekatutako ohitura zaharren ondorio.
♦ belaunikatu (belhaurikatu 1571: Leiz; cf. belauriko 1562: Land). ■ Hitz orokorra. Aldaerak dira bel(h)aurikatu (bnaf., zar., erronk.; Leiz-ek darabil aurrenekoz), bel(h)aunikatu (bizk., gip., gnaf., lap., bnaf.; Pouv), belharikatü (zub.; Tartas, Belap), belhainkatü (zub.), belhaikatü (zub.), belairukatu (erronk.), belhaurinkatu (LavDot), belaunbikatu (gip.), belaunikotu (bizk.), belaunbikotu (bizk.), belañikatu (TxAgir) eta belaunkatu (FedProp).
Esanahia ‘belauniko jarri’ da (Leiz haren aitzinean belhaurikatzen zela, Añib ur bedeinketua artu, ziñatu, belaunikotu); datiboarekin ageri da batzuetan (Haranb (sainduen imajina) hei belhaurikatzea, Lardiz zenbat jainko gezurrezkori belaunikatu zitzaiozkan).
belaunikaleku (Herria 1960 [jaun aphezpikuaren belhaunkalekua]), belaunikarazi (Hbarren), belaunikatzaile (“qui s’agenouille” belhaikazale Larrasket), belaunikatze (belhaurikatze Ax), belaunikaulki (belhaunka-alkhi FedProp 1909).
► Hitzaren bigarren zatirako, errom. fi(n)car, hincar (cf. Lazarg belaunok neben inkadu) hartu behar da kontuan, Harrietek adierazi bezala: “il se peut… que ce verbe dérive pour la seconde partie de hincar, esp. hincarse de rodillas, comme le porte le texte de La Vieuxville cidessus belhaurinka, ou du prov. hica, ‘mettre, placer’”.
Dardarkaria duen belaur- formarako, hitz elkartu-eratorrietako gertakari fonetikoak hartu behar dira aintzat (cf. jaun/jaur-, egun/egur-, oihan/oihar-, etab.; FHV 309). Honexek salatzen du hitz elkartu baten aurrean gaudela. Azalpen fonetiko erregularra dute aldaerek, oro har: haplologia gertatu da zub. belhai(n)katü-n, *belhain-inkatu batetik; erronk. belairukatu-n, berriz, i-i > i-u gertatu ahal izan da, *belairikatu batetik. Azalpen fonetikotik harago doa belaunbikotu eta belaunbikatu-rena: hauetan, badirudi bi zenbaitzailearekin gurutzatu dela hitza (ik. behean Altuberen azalpena, belaunbiko-rentzat). Bestalde, belaunkatu-n baliteke -ka- atzizkia dagoela interpretatu izana (ik. jarraian belaunika).
belaunika (1809: Duh). ■ Ekialdeko hitza (Orixek ere badarabil). Aldaerak dira bel(h)aunika (lap., bnaf.), bel(h)aunka (bnaf.), belhainka (zub.) eta belharika (zub.). Esanahia ‘belaunikaturik’ da (Duh ur benedikatuarekin zeinaturik eta belhaunika jarririk). Ik. belauniko.
► Belaunikatu-tik abiatuta, baliteke -ka atzizkia dagoela interpretatu izana.
belauniko (belauriko Land; belhauniko Pouv). ■ Hitz orokorra. Testu zaharretan, bai mendebaldean eta bai ekialdean (Lazarg, BretKant, Leiz, Beriain, EtxZib, Ax, Kapan…) bel(h)auriko aldaera da nagusi; bel(h)auniko (bizk., gip., gnaf., lap., bnaf.) Pouv-engan agertzen da aurrenekoz, eta XVIII. mendearen erdialdeaz geroztik gehien erabiltzen dena da. Beste aldaerak dira belhariko (bnaf., zub.; jada Belap-engan), belhaurinko (LavDot), belaunbiko (bizk.; Mogel), belariko (Lazarg), beloriko (gnaf.), berauriko (gnaf.), belairuko (erronk.), belhaiko (zub.), belhainko (zub.), belhaunko (bnaf.), belhaunku (bnaf.), belhauko (bnaf.), belhauninko (bnaf.), belhoinko (bnaf.), belauneko (bizk.) eta beleniko (bizk.).
Esanahia ‘belaunikaturik’ da (Lazarg ni belauriko jarririk, EtxZib (imajina) haren aitziñean belhauriko humilltzen); izen moduan ere erabilia izan da (Harizm arimako humilmenduz, gorputzeko belhaurikoez). Ik. belaunika.
belaunikoka (AgirAst [ez dezu belaunikoka ta arrastaka joan bear konfesatzera]).
► Atzeranzko osaeraz belaunikatu-tik azaldu behar da, itxura guztien arabera; belauriko aldaerarako, cf. belaurikatu, eta beste aldaeretarako cf. belaunikatu-renak.
Altubek belaun + biko ‘bi belaunen gainean’ proposatzen du (1923: 524), baina honek bizk. belaunbiko aldaerarako baizik ez du balio, eta hau berau ere bizk. balaunbikotu-tik azal daiteke (cf. halaber gip. belaunbikatu); honen jatorri zehatzerako, ik. belaunikatu.