- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
beltz. Hitz honen azpian beltz eta bele sarrera-buru nagusiak bildu dira. Beltz-en azpisarrera modura beltzuri eta beltzurda daude; bele-ren azpisarrera modura, belatxinga eta belatz.
Familia honetako hitz guztiak ongi biltzen dira ‘beltz, ilun’ esanahiaren inguruan. Formaren aldetik, beltzurda eta beltzuri dira arazo handienak dituztenak, bigarren zatian zer duten argitzeko.
♦ beltz (baltz 984: SMillán [Nunno Balza]; beltz 1072: DocLeire [Eneco Belza]; cf. behean akitanierazkoak). ■ Hitz orokorra. Arabako (Land, Lazarg…) eta Bizkaiko forma baltz da; beltz RS-n ageri da behin, uzpeltz elkartuan,[1] eta cf. sabel, gibel orokorrak. Koloreaz edo itxuraz bestelako tasunak adierazteko ere erabili izan da (EtxZib ifernu belzera kondemnatu, Ax beltz… eta triste, Mikol gauza balza da bakartasuna, Tartas abarizia belza, MDass oihan belzetan [‘itxi, sarri’], Kardab sagar baten gusto beltza).
□ Erdi Aroan, -e- duen aldaeraren lehen lekukotasuna izan liteke Uelçaogui (ColIrach 1045), hitzaren adibide baldin bada. Hitzaren adibidetzat jo ohi da Nunno Falzahuri (SMillán 1075), nahiz adibide honetan baizik ez den dokumentatzen hitza hastapeneko f- duela.
Ugariak dira akitanieraz hitzarekin zerikusia izan lezaketen lekukoak: cf. belex, belexconis, belexeia, belexennis, bonbelex, harbelex, harbelexsis, harbelesteg[, [h]arbelsis eta Oiartzungo beltesonis antroponimoak; aherbelste da hauen artean jainko-izen bakarra (OnomAquit §75). Alabaina, ez da argia hitzarekin duen lotura, eta baliteke horietako batzuk hurbilago egotea belatz-etik, ik. han.
Akit. belex iberierazko umarbeles, laurbeles eta abarretako beles-ekin lotu izan da; cf. halaber iber. sanibelser, bennabels, adimels sinkopadunak.
● beltx sabaikari adierazkorra: NatVasc “judío llamado Belcha Judu” (Iruñea, 1534), “Martín, alias Joan Belch” (Legasa, 1545), “sobre nombre Belcha” (Eraul, 1569), NavIntel deabru belcha (Etaiu, 1597), Haranb, cf. lehenago Zalgiz -lx- (hori da arhana bano belxago); lehenago dugu izengoiti moduan, Johana Mina, alias Velcha (NavApod 1557, Abaurregaina), “solian llamar Belcha” (TafallNav 1560); cf. agian Belcho (SJuan 1217).
● beltzaran JLazkano (Juan de Lazcano beltzarana, / Gipuzkoako kapitana); baltzeran Añib; beltxaran Oih. Hitzaren bukaerarako, cf. agian Lazarg donzella linda erana eta, batez ere, <balaz eran>, editoreek balzeran zuzendua; baliteke eran lexikalizatua izatea, osaeraz era ‘modu’ + -n, eta ‘beltz itxuran, moduan’ litzateke hitz osoaren esanahi etimologikoa, gerora ‘beltz moduko, itxurako’ lexikalizatua. Asimilazioz genuke -eran > -aran.
● beltzune ArreseB (baltz-); cf. Garssias Arnaldi de Belçunçe (AGNCartII 1249).
● belztura Pouv; cf. “deu-li gardar la man destra si a alguna belçadura” (FuerJaca 1328), jat. errom. -dura/-tura atzizkiarekin.
beltzaile (Hbarren [lagunen beztaleak]), beltzantz (Izag (gnaf.), Orixe (beltxantz)), beltzarazi (Harand), beltzatu (‘belztu’: Lopez), beltz-erre (‘kiskali’: Lizarg [obia beltz-errerik kea zeriola]), beltzez (Belap; beltxez Arradoi), beltzik (Elizanb [eta ni beltzik etxe zokhoan]; beltxik Harizm [ni beltxik naiz ederra]), beltzil (‘ilbeltz’: Larm, Etxag), beltz-urdin (Iturr [moko oria dezu, / luma beltz-urdiña]), belxka (Artxu), belxko (Harr), belzkara (Urte), belzkeria (Duv [izigarrikeria eta beltzkeriarik]), belzki (RS [obe da aurpegi gorri ze ez biotza balzki]), belzkura (Maister [heriuaren belzküra]), belztasun (Pouv, Gaszar [ene falten beltztasuna]), belztu (Land (balzitu), Leiz; ‘desfamatu, kalumniatu’: Aranbill), belztxo (Añib, Noe (baltztxu)). Cf. arrainbeltz, arranbeltz, belabeltz, burubeltz, buztanbeltz, gezabeltz, hostobeltz, ilbeltz…
► Lehen osagai moduan *bel ‘beltz, ilun’ erroa bereiz daiteke, egun modu beregainean inon agertzen ez bada ere: cf. arbel, goibel, orbel, ubel hitzak (are baltz duten tokietan), non *bel bereiz daitekeen goi-, harri-, orri-, ur- ezagunekin elkartuta; cf. halaber belun, beluri, gibel, sabel. Bigarren osagaia, -tz, atzizkitzat jo izan da; ahuña/ahuntz, bera/beratz, bele/belatz aipatu ohi dira paralelo moduan (Schuchardt 1909: 242, Lafon 1952b: 64),[2] eta cf. halaber hortz, arrotz, bortz bezalakoak.
Akit. belex (edo iber. beles) lekukoen ondorengo zuzentzat ere jo izan da (afrikatua adierazten zuen akit. <x>-k): *beletz > eusk. beltz bilakaeran, sinkopa zahar eta ezohikoak proposatu beharko lirateke. Mitxelenak dioskunez (FHV 162), hitza elkartuetako bigarren osagaia zenean gertatuko zen sinkopa hasiera batean, eta geroago gailenduko zen forma sinkopaduna forma beregain gisa. Sinkoparen antzinatasunaren lekuko moduan ematen ditu akit. aherbelste edo [h]arbelsis (FHV 415-416).
Balizko *beletz protoforma hori analizatzeko, bele-ren eratorritzat jo genezake beltz: osaeraz *bele-tz litzateke, jatorrizko ‘belearen gisakoa’ moduko esanahiren batekin. Gure ustez, ahuntz, bortz, hortz eta halakoekin konparatuta, egokiagoa da bel-tz osaera zaharra proposatzea: ongi zehaztua du bere esanahia *bel erroak, eta ez da beharrezkoa bele-tik abiatzea beltz-en esanahia azaltzeko; alderantziz, bele bera erro horretatik atera behar da. Ik. behean bele; ik. orobat belatz, akit. belex-en beste azalpen baterako.
Beltz eta baltz aldaeren artean lehena, -e- duena, jo ohi da jatorrizkotzat, akitanierazko lekukoek eta mendebaldean -bel duten arbel, orbel, gibel eta abarrek (cf. orobat RS uzpeltz) hala iradokitzen dutelako. Mitxelenaren arabera (1954a: 435), *beletz protoformak -e-/-a- txandakatze “bitxia” azalduko luke, baina ez du argitzen nola; ondoko -l- hotsaren eraginez ere azaltzen du (FHV 63).
Erdi Aroan f- duen Falzahuri bakarrerako, cf. bake/fake, biku/fiku eta beste (FHV 264-265).
beltzurda (belz- 1745: Larm). ■ Larramendik dakar, “cornejo”[3] (‘belabeltz, erroi’) esanahiarekin. Gainerako hiztegigileek (Hbarren, Duv, Harr, Azk, etab.), zuzen edo zeharka, Larramendi dute iturri, segur aski. Bada esanahi bereko beltzur ere (Iturr ain laster beltzurrari / kanta-arazoaz).
► Formari begiratuta, errazagoa dirudi beltz-en eratorria izatea, nahiz eta esanahiaren aldetik bele-rekin lotu behar den. Ez dago argi zein den bigarren osagaia: esanahi bereko beltzur aipatzen du Uhlenbeckek (1891: 223), eta beltz-ur zatitzen, baina aitortzen du ez dakiela zer den ur; atzizkia litzateke bukaerako -da (cf. agian zapalda, malda, etab.). Beste aukera bat litzateke begi-tik abiatzea, eta bet- + -zur ikustea (albokariaren garapenerako, cf. ailtzur), baina esanahiaren xehetasunak ez leudeke argi.
! beltzuri (~1527: Zalgiz (-lz-)). Ipar-ekialdean erabilia. Tartasengan belzauri ageri da (belzuri-rekin batean). Sabaikari adierazkorrarekin, zar., zub. beltxuri (Azk, Larrasket). ‘Bekozko’ da esanahi nagusia; bada ‘harrera txar, muzin’ ere (Zalgiz hik belzuri, nik itzuri). Beltzuri egin maiz kontrajartzen zaio begitarte egin-i (Ax ontasunari egiten dio besta eta begitarte, eta gaixtatasunari liskar eta beltzuri, Tartas herioak zuri eginen dizu belzauri, eta zuk hari begitarte). Izenondo moduan ere erabili izan da (Hualde barurtan tzeinian, eziztei isar beltzuri [Leiz itxura tristetako, Duv begithartez ilhun]).
beltzuri ari (Oih [eta, hunki-iin erran orde, / ari zitzauzat belzuri]), beltzuri-egite (Maister [mesfidantxa, belzuri egite, kolera]), beltzurika (Duv, Barb [elgarri beltzurika]), beltzuriz (Salab, HiriartU [gure mintzaiari beltzuriz daudenak]).
► Osaerari dagokionez, badirudi beltz-ekin lotzea dela errazena, baina hau lilura hutsa izan daiteke ez baitu hitz osoa azaltzen (cf. agian odoluri, ubeluri). Esanahiari begira, ez litzateke zeharo baztertzekoa bet- (< begi-) osagaia egotea (cf. bekozko esanahikidea), nahiz ez den formalki esplikatzen erraza (beg-/bet- > *ber- eta, disimilazioz, bel-). Bigarren osagaiari dagokionez, Tartasen belzauri gogoan, *betzauri (< bet- + zauri) izango genuke.
♦ bele (~980: GuipAlb [portu Belati]; bela ~1468: ErrodZar; ik. Erdi Arokoak). ■ Hitz orokorra (ErrodZar bela bik sar naxaitek Billarrealgo torrean, Leiz konsidera itzazue beleak, ezen eztutela ereiten ez biltzen, AgirAst begia atera dezeela beleak). Bela aldaera bizk. eta gip. ageri da. Erroia, otserroia, eta beleen familiako beste hegaztiak adierazteko ere erabili izan da.
□ Erdi Aroan, bela aldaeraren adibidetzat jo izan dira lehenagoko Bela (SMillán 932), domno Bella (SMillán 1085), Bela Sancius de Frageneda (SMillán 1129), etab.; ik. Artzamendi. Baina izen hau jatorri germanikokoa da, Salaberriren ustez (2003: 159-163, 2009: 183-184). Hauen artean, interesgarria izan liteke Uela Belça (ColRioj 1179), epiteto moduan uler daitekeelako beltza (cf. Alostorrea baladako bela beltza), baina adibide gehiagoren faltan hau ere izen germanikoa izan daiteke, besterik gabe.
Orobat baztertu behar da Belasco, euskal atzizkiarekin osatua egonik ere (cf. Donemiliagako Belasco 873, 940, 945, etab., Belasco Usani 936, Belasconi 952, etab.), Bela germaniko horren gainean sortua datekeelako; albokariaren euskal bilakaera du Berasko aldaerak, cf. Senior Lope Berascoiz (DocLeire 1066), Berasco Arceiz (DocLeire 1067), eta horrexek zailtzen du bele-rekin lotzea (< *beLe, ik. behean), Mitxelenak ohartarazi bezala (Mitxelena & Irigarai 1955: 113, Mitxelena 1957e: 139 eta 19733: 69-70). Ildo honetatik, ezin dira berdindu akit. belexconis eta Erdi Aroko Berascoiz, Gorrotxategik iradokitakoaren aurka (OnomAquit §76).
Beharbada ziurragotzat jo daitezke amaieran -e dutenak: cf. Martini uele (CartCalh 1185), Furtunius Bele eta Johanes Bele (CartCalah 1295) arabarrak, eta, euskal eremu modernotik urrunago, XII. mendeko Sanz Uele (HospSomp d.g.).
● belabeltz ‘Corvus corone’; belabaltz ArreseB; ik. goian Uela Belça.
● belapika ‘Corvus corone’: Tartas; belamika Azk (bizk., gip., gnaf., bnaf.); belefika Barbier; bigarren osagaia mika da, eta horren arabera azaltzen dira aldaerak.
● belatxiko ‘enara’, ‘sorbeltz’: Azk (bizk., + beletxiko); badirudi -ko atzizki ttikigarria dagoela, cf. belatxi, baina bada beltxijoi ‘sorbeltz’ ere, eta baliteke bele-rekin nahastuta sortu izana belatxiko.
● belaxaga ‘belabeltz’: GureH 1923; belexaga Azk/Larrasket (zub.); belexega Hbarren; plaxaga Azk (zar.); baliteke ez izatea hitzaren eratorri zuzena, baizik harekin gurutzatua: Gorostiagak lat. (avis) praesaga ‘(txori) iragarle’ aipatzen du (AgudTov s.v. belatx), eta cf. gask. fresague, bresague, Palay s.v.; ongi dator aukera honekin hitza ekialdekoa izatea.
belatxiki (“grajo” Larm; cf. belatxi Izt), belatza (‘bele-saldo’: TEtxeb (bizk.)), belatzar (Mogel), belaxka (“chova, especie de graja” Larm), belearen (‘belekume-saldo’: beliana mug. TEtxeb (bizk.); genitibo mugatua), belearena egin (‘ordaindu gabe alde egin’: Azk (gip.)), bele eme (Goihetxe), bele-erroi (‘bele’: EtxZib; ‘gabirai’ belarroi Lander (bnaf.)), belekume (EtxZib; belakume Larm), bele-oin (‘krisantemo’: Urte).
► Lehen osagaia *bel da; hitzaren bukaerari dagokionez, oharturik -e ez dela atzizki ezagun bat eta ez dugula inon **bere aldaerarik, *bel-le proposa daiteke (cf. erle, -le atzizkiarekin): *beLe berreraiki behar da berez, eta *bel-le osaeratik azal daiteke albokari bortitza, kontsonante talde baten ondorio (FHV 320, 359).
belatxinga (1847: Izt). ■ Aldaerak: belatxinga (bizk., gip.), belatxika (bizk., gnaf., bnaf.) eta belatzinga (bnaf.). Gehien aipatzen den esanahia ‘Pyrrhocorax graculus’ bada ere, beleen familiako beste zenbait hegazti ere izendatzeko erabiltzen da.
► Bigarren osagairako, badirudi belatxi, belatxiko eta horiekin lotu behar dela, baina xehetasunak ez dira argiak (sudurkariarenak, besteak beste).
belatz (1235: DocArtaj [Velatz Mendia]; belatx 1627: EtxZib; ik. Erdi Arokoak). ■ Testuetan ekialdean bakarrik aurkitzen bada ere, Landucciren hiztegiko agerraldia garai bateko hedadura zabalagoaren lekuko izan daiteke (cf. esanahi iluneko txoro belatx Iztuetagan).[4] Gehien erabiltzen den aldaera belatx sabaikariduna da, eta oxitonoa da zubereraz, Larrasketen arabera. Hainbat hegazti (bai harrapariak, bai beleen familiakoak) izendatzeko erabiltzen da.
□ Erdi Aroan, beste lekukotasun batzuk ere hitzaren adibidetzat jo izan dira (Mitxelena 19733: 69-70; Orpustan 1999: 311): cf. Munnio Belaza (CartValp 950), Belaza (ColCard 950, 964, 965, 973, 979), Gomiz Belaza (ColCard 963), Belagga (SMillán 984), Nunnu Belagga (SMillán 991), Belagga abbas (SMillán 1055), etab. Beste testuinguru dokumental eta geografiko batzuetan, cf. Belatce (CartSord 1167), Abadiñoko Belaza izena, X. mendekoa eta Garcia Periz Velazça (PobNav 1330), ik. Salaberri (2003: 181).
Salaberrik (ik. goian bele) ez ditu berariaz zerrendatzen Bela germanikoaren eratorrien artean —cf., bestela, Adregoto Uelaz (ColIrach xi. m.; Uelaiz dago agiri berean), Iohan Uelaç en Alaua (AGNI 1176), Don Pero Uelaç de Gueuara (AGNRealIII 1298) patronimikoak—, eta baliteke -a artikulua izatea hitzaren bukaera horietan, hitzari lotua.
Hitzaren aldaera baten lekuko gisa hartu izan dira akitanierazko belex, bonbelex, etab. (Mitxelena 1954a: 435, 446); gogoan har bedi akit. <l> grafiak albokari bortitza adieraz dezakeela (FHV 327). Adibideetarako, ik. goian beltz.
belazkume (EtxZib [ezen zeure karguz hartzen / duzu belatx kumea]).
► Bele-ren eratorritzat jo ohi da (van Eys s.v.); hala, haren elkartuetako bela- formaren gainean osatua behar du. Atzizki ttikigarria ikusi izan da -tx osagaian (Uhlenbeck 1909a: 16), baina baliteke besterik gabe -tz atzizkia egotea, cf. beltz bera. Zubererazko belátz oxitonoak ahuntz-ekin berdintzen du hitza, eta han proposaturiko -tzV atzizkiaren aukera indartzen da horrela.
Hitzaren adibidetzat hartzen badugu akitanierazko belex —hots, uste badugu osaera kidekoa dutela—, pentsatu behar dugu elkartu-eratorrietako fonetismorik gabeko formaren aurrean gaudela: *bele-tz/-tx osaera genuke (afrikatua adieraziko zuen <x>-k). Nolanahi ere, zub. belátz kontuan hartuta, ezin esan daiteke akit. belex-en jarraitzaile zuzena denik belatz.