- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
behatu (1545: Etxep). ■ Ekialdeko hitza (ipar., erronk. eta gnaf. eremu batzuetakoa). Bi erabilera nagusi ditu: alde batetik, iragangaitza (‘adi jarri, kasu egin, entzun’: lap. zaharrek —Leiz, Ax, EtxZib…— eta bereziki bnaf. eta zub. autoreek erabilia; zub. eta erronk. ‘entzun’ da ia beti), eta, bestetik, iragankorra (‘begiratu, so egin’: lap., bnaf., gnaf. eta erronk. testuetan erabilia; Leizarragak so egitia dakar behatzea-ren Zuberoako baliokidetzat, eta cf. halaber Ax: “batak erraiten du behatzea, eta bertzeak so egitea”).
● behako ‘begiratu azkar, begi kolpe’: MElizanb; aski hurbil geratzen dira hemen -ko atzizkiaren leku-kasu izaera eta ttikigarrizkoa.
beha-alde (Harand [baldiñ akzione batek izan ahal baletza ere ehun bisaia edo behaalde]), behagune (‘begitarte’: Harand [Jaunaren behagunea]), behakarri (‘helburu’: Larm, Birjin), behakunde (‘behako’: Harand; ‘helburu’: Harand [ezkontzarako behakunderik eta harxederik gabe]), beharazi (Leiz), behari (‘behatzaile, ikusle’: Zaldubi), behatu gaitzetako (‘izu, zakar’: Leiz [Iainkoaren hitzaren rezebitzera behatu gaitzetako eta rebelerakutsi izanik…, mansotu eta ematu izan da]), behatuki (‘kontuz, arretaz’: Ax), behatzaile (‘behatzen dena/duena, beha dagoena’: OihAtsot [behazaliak eztu bere honik enzun]), behatze (‘behako’: Ax).
► Ez du etimologia garbirik (Mitxelena 1977b: 251). Begi-ren eratorritzat jo izan da, begiratu-ren kontrakziotzat (Lhande s.v. be-IV); arazo formal zein semantiko gainditzen zailak ditu hipotesi honek. Bada Ondarroan bederen kontrakzio horren adibide izan litekeen beatu forma. Aukera egokiagoa izan daiteke *ben erroarekin lotzea, cf., besteak beste, bizk. benaz egon “estar con cuidado, apurado” (Azk), zeina ‘adi egon’ itzuliko genukeen, eta orobatsu meneko, ‘zerbaiti begira dagoena’ esanahi orokor baten arabera uler daitekeena.
Beharri/belarri orokorra hitzaren eratorria dela onarturik, beha(tu) ere inoiz orokorra izan zela pentsa liteke. Ik. behean beharri.
Esanahiari dagokion aldetik, adi(tu)-rekin gertatzen den moduan, badirudi entzute-ikusterik bereizten ez duen esanahia lehenagokoa dela entzute hutsezkoa edo ikuste hutsezkoa baino; horrela bakarrik esplika liteke bilakaera (nekez ‘entzun’ edo ‘begiratu’-tik abiaturik).
beha (~1557: OihAtsot). ■ Iparraldeko testuetan aurkitzen da. Esanahiari dagokionez, alde batetik, ‘adi, begira, entzuten’ da (-(r)i/-ra beha; zenbait autoregan ez da entzute-ikusterik bereizten [Ax beharriak ernaturik beha eta lurrera beha]; entzutezko adiera zubereraz du bereziki), eta, bestetik, ‘zain’ (-(r)en beha). Beha edun joskera, aginterazko formekin (behauk, behautzu…) eta ‘gorde, begiratu, kontuz ibili’ esanahiarekin, lap. eta bnaf. autore batzuengan aurkitzen da (Goihetxe, Elizanb, Jntegi, HiriartU).
beha-beha (Garate (bnaf.)), beha-egoile (Leiz [“Simeon, beha egoilea”]), behaka (Duv, Oxobi [Jinkoaren begia behaka lurrerat]), gaitz-beha (Oih).
► Baliteke behatu-tik atzeranzko osaeraz analizatu behar izatea, cf. aditu → adi; baina zail da esaten, behatu-ren beraren etimologia ezagutu gabe.
beharri (~1557: OihAtsot; belarri 1562: Land). ■ Hitz orokorra. Belarri da mendebaldeko aldaera (arab., bizk., gip.; belaarri forma Lazarraga (belarri-rekin batean), Mogeldarrak eta fr. Bartolomegan aurkitzen da, eta Oñatin jaso izan da (beláarrixa, mug.)); ekialdean be(h)arri erabiltzen da (begarri Baztanen; biarri zenbait gnaf. eta erronk. testutan; belarri lapurtar batzuengan (Harizm, Lapeyre…)). Berezko esanahiaz gainera, bada ‘kirten’, ‘hegal’ etab. ere. Azentu markatua du mendeb. zenbait lekutan, belarrià (Goizuetan ere, belàrri).
□ Ez da ziurra hitzaren adibide izatea Mengabelarri leku-izena (ArchLeqIII 1509).
● beharrazaldeko ‘beharrondoko’: Beriain; bearrizaldeko Larm, Azk (aezk.); belarrizaldeko Aspiroz (gnaf.); cf. Larm bearriz aldean jo.
● beharri-belar Lakoiz; belarriko minarentzat erabili izan da.
● beharrondoko ‘zaplada’: Ax; ‘bururdi’: Pouv; belarrondoko Larm.
● belarrimotz ‘belarri-bakar’: Duv (beh-), Zabala; ‘belarri motzak dituena’: Udarregi [asto belarri-motxa]; erdaldunez esana: Ezale 1897 (b.-motx), cf. Txirrita euskeraz ikasteko / belarriak motzak).
beharraldeko (‘beharrondoko’: ArmanUsk (-alteko)), beharridun (Goihetxe), beharrietaratu (Goihetxe (beharrita-)), beharri-luze (‘zelatari’: Pouv; ‘beharri luzeak dituena’: Larm (bel-); zerriaz esana: Mogel [txarrijak… daukaz izen asko: batzuk esaten deutsee lauoñekua, bestiak belarluzia, beste batzuk ganau zurdaduna]; astoaz esana: Pouv (beharluze), Goihetxe), beharritako (Harrt (-ietako), Larg; cf. Harand eskumuturretako eta beharritako yoia urrezkoak), beharritxo (Urte, TxAgir (bel-)), beharrondo (OihAtsot [sapar-ondok behar-ondo]), belarri-bakoitz (Mogel (belar-bakoitz); cf. begibakoitz), belarri-garbitzaiki (Land), belarri-kaka (‘belarriko argizari’: Land), belarriko (‘beharritako’: Land, Iturr), belarritzar (AgirAst [belarritzar batzuek, astoarenak zirudienak]). Cf. arrain-beharri, aztal-beharri, buru-belarri.
► Hitzaren oinarrian beha(tu) dago, itxura guztien arabera (Mitxelena 1950a: 458-459). Honela, beharri litzateke jatorrizkotik hurbilen legokeen forma, eta hortik eratorri behar dira begarri eta belarri (azken hau, tarteko *berarri baten disimilazioz); cf., besteak beste, sa(h)ats/sagats, u(h)alde/ugalde/uralde). Baina bigarren osagai bat ere behar da, hitzaren bukaera, bokal bikoitzeko aldaerak eta azentu markatua azaltzeko.
Bigarren osagai hori -garri izan liteke, eta *behagarri aitzinforma genuke (Hualde 2008: 204; OihAtsot behazale dakar konparagai, “quien escucha” glosatuta); hortik, *beha(g)arri > *behaarri > beharri izango genuke batetik, eta, bestetik, *be(h)a(g)arri > *beraarri (cf. ahate/arate) > belaarri > belarri. Osaera elkartu hori salatzen du zenbait hizkeratako azentu markatuak (ik. halaber FHV 589). Bigarren osagai honen jatorrirako, cf. agian zintzarri, egonarri/egongarri, etab.; adibide horien arabera, -harri moduko batekin ere lotua egon liteke atzizkia (cf. Leiz behaztopagarri, Ax behaztopa-harri).
Egia baldin bada beha(tu)-ren esanahi antzinakoena ‘adi (jarri)’ dela —entzute-ikusterik bereizi gabe—, orduan uste izatekoa da beharri-ren jatorrizko esanahia ‘adi egoteko zera’ zatekeela (ik. behatu).
Proposatu izan da jatorrizko forma *berarri izatea (cf. Trask s.v. belarri),[1] baina hala balitz beha(tu)-rekin izan lezakeen lotura galduko litzateke. Uhlenbeckek, bestalde, lotura horren erakargarritasuna aitortuta ere, aurkako ikusten ditu belarri aldaera eta gorputz ataletako ustezko be- aurrizkia (1949a: 572; ik. begi, ustezko aurrizki honen kritikarako). Schuchardtek dio jatorrizko belarri forma behatu-ren eraginez beharri bilakatu ahal izan dela (1913: 318).