- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
begiratu (~1527: Zalgiz; beiratu 1686: Gaszar). ■ Hitz orokorra. Beiratu aldaera ekialdean agertzen da batik bat; be(g)itu eta beatu XX. mendeko bizk. eta gip. testuetan. ‘Behatu, so egin’ adieran hegoaldean erabiltzen da batik bat (zuberotarrez batere ez); ‘zaindu, gorde’ adiera ekialdekoa da (Zalgiz begira adi ur bareti; bizk. eta gip. testuetan ia ez da agertzen XX. mendera arte; bada ‘(legea…) bete’ ere: Etxep manamenduiak… begira ditzagula, Leiz bere promesa begiratzen du). Izenondo moduan (‘zuhur, neurrizko’) oso erabilia da (EtxZib birjina begiratua, Ax kastoak, onhestak, garbiak, pausatuak eta begiratuak gara); izen bezala (‘begirada’) hegoaldean erabiltzen da XIX. mende hasieraz geroztik (frBart lelengo begiratuban).
● begirada erdi-mendebaldeko hitza: Larm, Kardab; atzizkia erromantzea izan daiteke, Morf §15, §110.
● begirale ‘zaintzaile’: Leiz, Materra (-raille); ‘ikuskatzaile’: Larm; ‘ikusle’: TxAgir; begiraile aldaera azaltzeko, begira + -gile osaera proposatzen du Mitxelenak (1977b: 271), baina -t(z)ale/-t(z)aile edo emale/emaile bezalakoekin konparatu behar da, ziur asko.
● begiratzaile ‘zaintzaile’: EtxZib; ‘ikuskatzaile’: Urte; ‘ikusle’: Larm, Izt; cf. vizar viguirazale (LéxNavI 1537).
begiragailu (Birjin (-railu)), begiragarri (Izt), begirakari (Harand [ene pensamendu guzien objeta edo beirakaria]), begirakune (‘begirada’: Mogel (-tune frBart); ‘begitazio, irudipen’: Mogel [begirakune utsetan ta amesetan itxarapen edo uste osua ifiniaz]), begiraldi (‘begirada’: Mburu), begiraleku (‘gordeleku’: Pouv), begiramen (Añib), begiramendu (Ax), begirari (‘begirale’: EtxZib), begirasun (‘begirada’: EuskErr 1882), begiratoki (Arana), cbegiratuki (‘kontuz, arretaz’: Pouv), begiratuzko (‘kontserbako’: FedProp 1908 [arrain begiratuzkoa]), begiratze (‘begirada’: Urte, Harand), begirune (‘begiramen’: Larm, Mburu; ‘begirada’: Mburu, Mogel (-raune)).
► Lat. uigilare ‘esna egon, adi egon’ jo izan da hitzaren jatorritzat; lehen silabako -e- hizk. erromantzeetan ere badago (fr. veiller, gazt. velar; ĭ > e) edo, bestela, begi hitzaren eraginez azal liteke (Mitxelena 1964b: 102). Wartburgen arabera (FEW 14, 438a, vĭgĭlare), aski goizik galduko zen sinkopaz erromantzeetan bigarren silaba (cf. gazt. velar), baina ohartarazten du badirela sinkoparik gabeko okzit. zah. adibideak (cf. vigolar); euskal formak, berriz, latinezko hitzaren egitura silabikoa gordea du, eta hori bitara uler daiteke: aski mailegu zaharra izan behar da (hala uste dute Corominasek eta Pascualek, DCECH 5, 757a, velar) edo, horren aurka erabat egin gabe ere, pentsa daiteke sinkoparik gabeko ekialdeko erromantzeren batetik sartu zela euskarara.[1]
Bokalarteko -l- > -r- bilakaerarako, cf. gura (< lat. gula), etab.; beiratu, beatu eta be(g)itu, berriz, bokalarteko herskariaren eta dardarkariaren lenizioz azaldu behar dira. Begitu-ren kasuan, ezin bazter liteke begi-rekin lotu izana, herri etimologiaz edo. Beatu azaltzeko, be(g)iratu > beiratu > *beratu > beatu bilakaera proposa liteke, baina ez dago argi beiratu-n nondik nora gertatu den lehen silabako diptongoaren bakuntzea; beste aukera bat da be(g)i(r)atu > *beiatu bilakaera, bokalerdia deiadar > deadar-en bezala galduta; ez dirudi ekialdeko behatu-rekin lot daitekeenik, ez bada itsasoko mailegu gisa hartuta.
Ekialdeko ‘zaindu, gorde’ esanahia hitz erromantzeetan aurki daitekeenaren kide betea da, eta horrek indartu egiten du maileguaren hipotesia; ‘zuhur, neurrizko’ adiera erraz azal daiteke jatorrizkotik —izenondo moduan, cf. halaber aditu (Mitxelena 1974c: 194, 54. oh.)—, eta baita ‘(legea…) bete’, aintzat hartuta ‘(legea…) zaindu’ modukoekin duen hurbiltasuna. Bestalde, ‘zaindu, gorde’ jatorrizkotik azaldu beharko da hegoaldeko ‘behatu, so egin’ adiera; bilakaera semantiko horrek ez du inongo arazorik. Pentsa daiteke begira edun aditz-lokuzioak jatorrizko ‘zaindu, gorde’ adieratik hurbilago daudela, ‘so egin’-etik baino; ik. behean Lazarragaren adibideaz.
Beharbada ez da erabat baztertzekoa euskal jatorriaren aukera, begi + -ra adlat. + -tu: hori izan daiteke Azkuek bizkaieraz jasotzen duen begiratu ‘begitandu, iruditu’-ren jatorria (begiratu jat); cf. halaber begirakune ‘begitazio, irudipen’ Mogelengan. Baina ohar bedi badela bizk. begira/bigira ‘gau-bilera, gau-festa’, eta hau, zalantzarik gabe, lat. uigilia-rekin lotu behar dela. Horretaz gain, gogoan har bedi begirauzu aditz-lokuzioa darabilela Lazarragak (begirauzu, / ez egin beste gauzarik): jatorrizko esanahiaren mendebaldeko aztarna moduan har liteke hori. Gainerakoan, familia lat.-errom. berekoa dira beila eta bigira, eta ik. orobatsu berandu eta belu.
begira (~1496: RS).[2] ■ Erabilera zabala du, zub. izan ezik. ‘Beha, so’ adieran (-(r)i/-ra begira) hegoaldean gehixeago erabiltzen da iparraldean baino (RS lastozko buztana dauenak atzera begira); badu ‘zain’ adiera ere (-(r)en/-t(z)eko… begira). Izen bezala ere erabili izan da (‘zaintza, babes’: Leiz eure begirán eta protekzionean, Maister zure begira saintia). Zubereraz, izen gisa ez ezik, ‘zaintzen’ adierarekin agertzen da (ZubDot bere kabalen begira zauden artzain eli bat), baina ez beste inola. Begira edun joskera, gehienbat aginterazko formekin (begira biu, begirauk, begirok…)[3] eta ‘gorde, begiratu, kontuz ibili’ esanahiarekin, XVI. mendeaz geroztik (NavIntel osaba, beguirauc deabruari [Mendilibarri, 1555], Leiz, Lazarg) aurkitzen da bizk. eta zub. testuetatik kanpora.
begi-begira (Mburu), begira-begira (Mburu), begiraka (AgirAst [batera eta bestera begiraka]).
► Begiratu bera lat. uigilare-tik datorrela onarturik, atzeranzko osaeraz azaldu behar da begira; ohar bedi bertsua dutela esanahien banaketa. Ik. goian Lazarragaren begirauzu-ri buruz esandakoa.