- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
begi (1080: DocLeire [Santius Beguiederra]; ik. behean antzinateko adibidea). ■ Hitz orokorra. UtergDot-en baigi forma aurkitzen da.[1] Esanahi ohikoenaz gainera, bada ‘kirtena, haria… sartzeko zuloa’, ‘(landareen) ninika’, etab. ere. Elkartu-eratorrietan oso zabaldua dago bet- forma (ik. behean). Azkue eta besteren arabera, Bizkaiko zenbait lekutan ia atzizki bihurtua dago begi, ‘antz(ean)’ balioarekin (andibegi, txikibegi, zuribegi, gorribegi, luzebegi, belubegi…).
□ Erdi Aroan, lehenagokoa da Dompno Munnio episcopo Begilaza (SMillán 984), hitzaren adibide baldin bada;[2] elkartu exozentrikoetan, cf. halaber Sª. Begiçaual (ColIrach 1246), eta ik. behean begi-urdin; Nafarroatik kanpo, cf. Martin Lopes Veguiheder (ArchMondIII 1461) eta Joan Peres de Veguinabar (ArchSegIII 1481). Cf., bestalde, Lordibeguia (GuipAlb ~1141) leku-izena.
Esanahi metaforiko garbiarekin, cf. “do sale el agua del dicho arroyo que es dicho Hubegui” (ColCenar 1414) esanguratsua —Martin d’Ubegui (PeajPamp 1351) ere bada— eta Errecabeguia de Jaunsola (ArchEsko 1497); orobatsu Beguiolaça (ArchOñatIII 1499). Zaila da elkartuetako formaren adibide izatea Valle de Vetyturry (OnomVasc 17 1482), oso litekeena delako behi-rena izatea (cf. Arditurri).
Ez dago argi hitzaren adibide den antzinateko lacubegi jainko-izena, behi ere izan bailiteke (Salaberri 2006: 13), betiere gogoan hartuta ez dela segurua euskarazko adibidea izatea ere.
● begi-belar (‘eufrasia’: AEusFolk 1980 (gip.); cf. bepelar; begietako gaitzentzako ona da belar hau, cf. ing. eyebright).
● begiko ‘helburu’: Urte, JesBih; ‘gustuko’: Hbarren; bigarren adiera honetan, aski hurbil geratzen dira -ko atzizkiaren leku-kasu izaera eta ttikigarrizkoa; ik. begi-nini.
● begiluze Xenp; cf. Lazarg neure begi luze ekusgurea, eta Arabako erd. biguiluz eta biguilucear.
● begitandu ‘iruditu’; batez ere bizk.: Larm, Mogel; osaeraz, begitan + -tu; cf. ostendu.
● begitaune ‘begitazio’: Añib; begita(n)- + une?
● begitazio ‘irudipen’; batez ere bizk.: Larm, Mogel; begitanziño ArreseB; begita(n)- + -zio.
● begite ‘begizta’: EtxZib (eztela begitetik, / nihor ere eskapatzen herioarenetik); -te atzizkiarekin, baina ez dago argi zer funtzio duen; cf. Marticho Veguite (ArchOiarI 1499).
● begi-urdin Larm; cf. Domenca Beguy Urdina (LibRub xiii. m.).
● begizko erdi-mendebaldeko hitza: Larm, Barrutia (azkonarraren atzamartxoa ekarriko dot menditi / begizkorik eztegizuen bulartxorean isegi), cf. Astar (umiai azkonarren erpia eta onelako beste gauzaren batzuk ifintia, begizkoz egin eztaijuen); cf. fr. mauvais oeil, ing. evil eye, gazt. aojo; (izond.) Kardab (begizko testigu).
● begizta Duv; ‘landareen ninika’: Izag/Elexp (bizk.); -zta ttikigarriarekin, beharbada, ik. begizto.
● begiztatu OihAtsot (begik ez begizta ez gogok sarizta); begi + -z + -tatu, instrumentala da -z, cf. sariztatu, olioztatu, eta -tatu-ri dagokionez, cf. gezurtatu, itsastatu, sinestatu, sutatu, etab.
● begizto ‘begizta’: Goik (gip.); -zto ttikigarriarekin, beharbada, cf. mizto.
● bekain hitz zabaldua: Arak, Salab (-kh-); bet- + gain.
● bekar mendebaldeko hitza: Land, Mogel; bigarren osagaia zein den ez dago argi; gip., gnaf. makar-ek bere aldaera dirudi, Mitxelena 1957b: 153.
● bekarai ‘bekain’; hapaxa: IbargC; bet- + garai.
● bekatxo Larm (-txu), Azk (bizk., gip., gnaf.); *bekaratxo/-karitxo? < bet- + garatxo/garitxo?; bekaitz-/bekatx- ere ez da baztertzekoa.
! ● bekoz Harr (tenploari bekhoz iarririk zegoela); bet- + -ko + -z osaera batean pentsa liteke, baina Mitxelenak, moko-rekin lotuz, maileguaren aukera aztertzen du (FHV 82, 20. oh.). / bekoz beko ekialdeko esapidea: Argaiñ ((Iauna) bekhoz bekho ikhus).
! ● bekozko erdi-betmendebaldeko hitza: Larm (filosofo bekozkodunak), AgirAst (bekosko edo kopeta illuna); betozko/-sko aldaera ere badago. Begi-rekin lotu behar bada, ez dago argi zein den hitzaren bigarren osagaia.
● bekurunde ‘bekozko’: Harand (bekhurunde dorphea); bigarren osagaia ezezaguna, orobat bekuruste eta beturuzte-n.
● betezpal ‘betazal’; ekialdeko hitza: Pouv (-th-, -s-); erronk. ezpal dago esanahi honekin.
● betor ‘bekatxo’: Larm (bitor), Duv (bettor); bet- + -gor?, cf. sator.
● betortz ‘letagin’: Azk/Izag/Garate (bizk., gip., gnaf.), Etxaniz; bet- + hortz; cf. agian “illa populacione nova de Betorz” (CatHuesc 1092), eta ik. behean letagin.
● txibista ‘begizta’: Larm (+ txibiste); badira Azk txibita (bizk., gip.), xibixte, txilibista (gip.) aldaerak, besteak beste. Begizta-ren aldaera da (-te bukaerarekin, cf. begite), cf. tanda/txanda, begizta/txibizta, labur/txabur, dastatu/txastatu, etab. (FHV 188); badirudi silabaren gehiketa adierazkorra dagoela txilibista bezalakoetan.
begibakar (Uriarte), begibakoitz (‘begibakar’: Tartas; cf. Leiz begi bakhoitzdun), begi-bazter (Oih; bepazter Barb; cf. bazter-so), begiberritu (LuzErrem [yorrai bat begiberritu]), begi-bista (Ax [begi bistatik galdu]; cf. EtxZib begien bista), begi-bitarte (‘begitarte, aurpegi’: Lardiz), begi(e)tan hartu (Leiz), begietaratu (Pouv, Mburu), begi-ezpain (‘bekain’: Land), begi-izar (‘gandu, katarata’: Azk (bizk.); betizar BeraLzM, Zink; cf. Land begian izarra), begi-ondo (Urte; betondo Duv (-th-)), begi-ongarri (‘begien gustagarri’: Oih (begi-hontgarri)), begi-orde(tailu) (Ax), begirakortz (Azk (gip.); ik. behean betortz, letagin), begitsu (OihAtsot [gaparrak itzala begizu]), begitxo (Lazarg), begiz begi (Etxep [ilhargia okzidenten begiz begi iarririk]), begiz egin (‘begizkoa egin’: Land (begiaz e.), Mikol), begiz jo (Añib (begiaz jo), Soroa), begi-zulo (Oih (-xilo), Mburu; betzulo Larm, Orixe), bekuruste (ik. beturuzte), bepelar (‘betile’: Lizarg [< bet- + belar]; cf. begi-belar), bepuru (EtxZib (-ph-) [< bet- + buru]), betadur (‘begiz besteri emandako indar edo zoria, ona edo txarra’: Barand (gip.) [< bet- + adur]), betarte (‘begitarte’: Mogel [buruba, belaarrijak, begijak, betuliak, betartia, musturrak]; ‘aurpegi’: Jautarkol), betaurreko (Mogel; ‘antiojo’ esanahiarekin lexikalizatua), betazal (EtxZib (-th-)), betazpi (Mogel), beteraztun (‘bekain’: Arak (gnaf.) [< bet- + eraztun]), beteri (TolosBerts [< bet- + eri]), beteritsu (OihAtsot [urgulutsua da beteritsu berzen alderat, bererat itsu]), betikertze (‘irudi, itxura’: Leiz [beth-ikhartzez iaspe eta sardoin harria zirudien]), betile (Pouv (-th-), Mogel (-ule)), betireki (‘begien itxi-ireki’: OihAtsot [urte guzian gerta etzedina, bethirekian]), betirin (‘makar’: Dv (-th-) [< bet- + irin]), betitz (‘keinu’: Pouv (-th-) [< bet- + hitz]), betsein (‘begi-nini’: Arak, Mogel [< bet- + sein ‘haur’]), beturuzte (‘betazal’: EtxZib (-th-); ‘bekozko’: Harand [bozki eta alegeraki, bekhurusterik gabe]), betxindor (‘bekatxo’: Larm; begitxindor Azk (bizk., gip.)). Cf. adabegi, aizkora-begi, eder-begi, eguzki-begi, ezaupegi, haize-begi, hazpegi, idi-begi, ikuspegi, iturbegi, izterbegi, katebegi, ur-begi, zubi-begi…
► Euskal ondare zaharrean herskari-bokal-herskari-bokal egitura duten hitz apurretarik bat da (cf., bestela, bide), baina ez da erraza osagaiak bereiztea. Abiaburu gisa, bi aukera azter daitezke ekinbide horretan: (1) hitzaren balizko lehen osagai bati heltzea, eta b(e)- osagaia ikustea; (2) hitzaren balizko bigarren osagaiari begira, -hegi ikustea.
Hastapeneko b(e)-ren harira hipotesi ezberdinak izan dira: Uhlenbecken ustez (1949b) hainbat gorputz-atal izenetan agertzen den aurrizkia da (behatz, belaun, beso, bihotz…); aurrizki hau hirugarren pertsonako bere, bera… izenordainekin lotzen du, jatorrian edutezko baliorik zuen garbi ikusi gabe (behatz, adibidez, jatorrian ‘bere hatz’ izan zitekeela dio); antzinako klasifikatzaileren bat ere izan zitekeela iradokitzen du, hizkuntza bantuek dituztenen modura. Holmerrek, berriz, ustezko b- aurrizkia bi zenbatzailearekin lotzen du (1947: 26, baina ik. 1956: 393, Uhlenbecken hipotesiaren alde), aurrizki dual batean pentsatuz. Bigarren osagaiaz ez dute hipotesi egiantzekorik eskaintzen (egia aipatzen du Uhlenbeckek, -gi- ‘begi’ erroa Holmerrek).
Traskek (s.v. *b(e)) hipotesi hauek kritikatzen ditu: (1) b- izanik ere badira gorputz-atalak giza-gorputzean bikoterik ez dutenak (cf. bihotz, buru, bare, belar, bizkar…), eta hau antzinako dualaren hipotesiaren aurka legoke; (2) b- ez duten gorputz-atalak asko dira (cf. erhi, oin, esku, gibel, giltzurrun, lepo, sudur, etab.); (3) hitz hasierako b- ugaria da, bestela ere, gorputz-atalekin zerikusirik ez duten hitzetan.[3] Gorputz-ataletako b- aurrizki moduan identifikatzeko ez da aski zantzurik, Trasken ustez. Horretaz gain, hipotesi horretan ez litzateke argi geratuko zer den hitzaren -gi.
Beste aukera da ahalegina egitea bigarren osagaia argitzen: alde horretatik, hegi ‘ertz, muga’, ‘mendi’ dagoela proposa daiteke. Esanahiari dagokionez, ‘goiko hegi, ertz, mutur’ edo izan beharko litzateke, baina honek ez du argitzen zein den lehendabiziko partea; pentsa ote liteke *bur erro batean (edo *bun, cf. muno, buru), zeinaren elkarketa forma *bi- litzatekeen, zur-ena zi- den bezala? Hala balitz, *bihegi > begi bilakaera proposatu beharko genuke.
Kasu horretan, garai historikoan dokumentatzen diren bi adieretatik, hitzaren esanahi zaharrena ez litzateke ‘ikusteko organo’, baizik ‘(erreken sorburu) zulo, mutur’ (ik. Erdi Arokoak); ohar bedi sorburu horiek mendi goietan egon ohi direla.
Bestela, bi aukera horietaz gain, bigarren osagaian -gi atzizkia egotea azter daiteke. Aukera honetan, cf. argi; esanguratsua izan liteke hizk. ie.-etan ‘argi, distiratsu’, ‘eguzki’ esanahia duten hitzen eta ‘begi’ esanahia duten hitzen lotura etimologikoa (Buck s.v. eye). Alabaina, lehenengo osagaia zein den argitzea geratzen da eginkizun: *ben erro batean pentsa liteke, baina ben eta men hitz ezagunen adierek ez dute biderik ematen, esanahiaz denaz bezainbatean, begi-rekin lotzeko.
Beha eta begi-ren arteko itxurazko antzekotasunari erreparatzen dio Schuchardtek (1913: 318).
begi-nini (1562: Land). ■ Hitz zabaldua (arab., bizk., gip., lab., aezk., zar, erronk., zub.); cf. begiko nini (gip., lap., AgirAst-z geroztik), eta begiko ninika (Duv). Begi-nini aldaera hedatuenaz gain, badaude begi-ñiñi (gip., lap.) eta begi-niñua ((mug.) bizk.) ere.
Esanahi nagusiaz gain (Xurio begi ninian kolpatzen zaituztela), maiz gauza maiteenaren irudi gisa erabili da (Goihetxe begi-ñiñiaren pare ere maithatu (haut)) eta honako adiera hauetan ere ageri da: ‘erdigune’ (Azk (zar.) ojala minbizia erkinen alzain txintxurri-begi-ninian!) eta ‘adabegi’ (MAtxaga begi-nini oietatik ostro mardulak datozte). Zenbait esapidetan ere aurkitzen da (Azk (zar.) yire begininiaren dakadak = ‘ez diat emango’).
begi-niniko(EtxZib [begira gaitzatzu begi / ninikoa bezala]).
► Bigarren osagaia nini ‘haur’ da, cf. betsein. Paralelo moduan, cf. gazt. niña del ojo, lat. pūpilla ‘neskato, begi-nini’, guztiak balio ttikigarriarekin; ttikigarria da fr. prunelle ere, jatorriz ‘haur’-ekin lotua egon gabe ere. Azalpen modura, “ainsi nommée à cause de la petite image qu’on voit s’y refléter” dakarte latinezko hitzarentzat (ErnMeill s.v. puppa). Hizkuntza horietan, ‘begiko, maite, gustuko’ adierazten duten esapideetan erabiltzen dira niña del ojo, prunelle, etab.
begitarte (1545: Etxep). ■ Ekialdeko hitza da batez ere; XIX. mendetik aurrera bizk. eta bereziki gip. autoreek ere erabiltzen dute (cf. Mogel betarte). Zuberotarrek, Leizarragak eta iparraldeko beste zenbait autorek forma hasperenduna darabilte (be(g)itharte, berthaite).
● begitartos ‘begitartetsu’: FedProp 1902; jatorri errom. -os atzizkiarekin.
begitarte egin (‘ongi hartu, harrera ona egin’: Leiz), begitartegile (‘adeitsu’: EtxZib), begitartetsu (‘adeitsu, amultsu’: Pouv), begitartez (Etxep [honat begitartez itzul zakitzat], Leiz [eta ninzen begithartez ezagun gabea]), begitartez begitarte (Leiz [orduan begithartez begitharte ikhusiren dugu]).
► Osaerari dagokionez, eta bereziki aurpegiaren izenean begi egoteaz, cf. mendebaldean begi-bitarte esanahi berarekin (cf. orobatsu betarte), eta, zenbaiten ustez, aurpegi. Bigarren osagaiari dagokionez (arte > tarte > tharte, cf. hegi > tegi > thegi), hirugarren silaban herskari hasperenduna izatea Mitxelenak hitz-elkartzea berri xamarra izateari egozten dio (FHV 417), cf. hilebethe bera.
bekaitz (1545: Etxep (bekhaiztu)). ■ Hitz orokorra, bereziki ekialdean erabilia. Izenondo gisa (‘bekaizti’) da erabiliena iparraldean (Leiz inbidioso zarete eta bekhaitz); izen bezala (‘bekaizkeria, ezinikusia’) hegoaldean erabiltzen da (Larm erdaldunen bekaitzez, ezin ekusiaz, Kardab zer da bekaitza edo inbidia?). Hasperena (-kh-) du iparraldean. Bekatx forma XX. mendeko zub. eta bizk. testu batzuetan aurkitzen da.
bekaizgo (EtxZib (-koa)), bekaizgune (‘bekaizgo’: Harand), bekaizkor (MarIlhab), bekaiztasun (Pouv), bekaizteria (OihAtsot; -keria Salab, Legaz; ‘zikoizkeria’: Artxu), bekaizti (OihAtsot; ‘zikoitz’: Artxu), bekaiztu (‘goganbehartu’: Etxep [jendiak diradela hasi bekhaitzen]; ‘haserretu, bekaitzez jarri’: Leiz; ‘zekendu’: EtxZib).
► Osaeraz, bet- (< beg(i)-) + gaitz.
letagin (1627: EtxZib (lethagiñ)). ■ Bere sinonimo betortz baino hagitzez zabalduagoa dago. Forma erabiliena let(h)agin/-ain da; betagin jatorrizko forma Arakistainek eta Azkuek jasotzen dute (bizk., gip.).
letagin-hezur (‘masailezur’: Azk (bazt.)).
► Osaeraz, bet- (< beg(i)-) + (h)agin; tartean *detagin forma asimilazioduna suposatu beharra dago; esanahiaren aldetik, letaginen eta begien artean lotura berezi bat dagoelako uste zabalduaren adierazgarri dira betortz eta letagin: cf. fr. dent de l’oeil, gazt. diente del ojo, ing. eyetooth, etab.
bekoki (1571: Leiz (bekh-)). ■ Hitz zabaldua; zuberotarren artean Oihenartek bakarrik darabil (cf. belar2, boronde; ‘ausardia’ adierarekin, halere, badira adibide batzuk (bekhoke forman), eta Gèzek ere badakar (bekhoki)). Iparraldean bederen, aurreneko testuetatik hasita, badu ‘begitarte, aurpegi’ esanahia ere (Leiz bekhokiz resisti niezon [Duv begithartera], adibide bakarra: gainerakoan belar darabil; cf. halaber Ax eztezan sekulan haren bekhokirik eta bisaiarik ikhus, adibide bakarra: belar eta kopeta darabiltza).
bekokitsu (Atheka [bi gizon bekokitsu eta suhar]), bekokitxo (Arrue).
► Lehen osagaia begi dela pentsatuta, hoki/toki litzateke bigarrena (ez legoke argi bi formetarik zein; ik. toki); bet- + -hoki/-toki elkartzetik, tarteko *betoki izango genuke, eta asimilazioz bekoki.
Kopetaren izenean begi egoteari buruz, cf. bekain (zenbait lekutan), bekurunde, etab.; aurpegiaren izenean agertzeaz cf. begitarte eta agian aurpegi.[4]