- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
bedeinkatu (benedikatu 1545: Etxep; bedeikatu ~1580: Lazarg; bedikatu ~1591: AveAres; bedeinkatu 1596: Betol; bedinkatu 1627: EtxZib). ■ Hitz orokorra. Aldaera nagusiak bi sailetan bana daitezke: batetik, benedikatu, iparraldeko forma (gehi zar. eta erronk.), eta, bestetik, hegoaldeko bed- formak (bed(e)ikatu, bed(e)inkatu, bedenkatu…), XVII.-XVIII. mendeetako zenbait lapurtarrek ere erabiliak (bedinkatu EtxZib, Harizm, Gaszar, Urte).
Partizipioa maiz erabili da izenondo moduan; bada “femeninozko” bedeinkata forma bat ere, Bizkaiko dotrina zaharretan erabiltzen dena, beti Ama Birjinaz esana (bedeinkatea… andra guztien artean).
XX. mendeko autore askok, Arana Goiri eta Azkuez geroztik, onetsi hitz “garbiagoa” erabiltzen dute bedeinkatu-ren balioarekin.
□ Leku-izenetan, cf. Elgetako Urbedeincatucúa (ElgeTop 1857).
● bedeinkazio erdi-mendebaldeko hitza: Larm, Ubill; ‘kolpe, ukaldi’: Kkiño (Matxini “bedeinkaziño” sendo batzuk emotia); atzizki erromantzearekin, euskararen barreneko eratorpenarekin.
● bedeinku ‘bedeinkazio’: Orixe (bedeiku); atzeranzko osaeraz sortua, cf. pentsu ← pentsatu, aipu ← aipatu, etab.
bedeinkagarri (‘bedeinkatu’: TxAgir [izen bedeinkagarria]), bedeinkameza (meza baten izena: AEusFolk 1923 (gip.)), bedeinkantza (Mburu), bedeinkapen (ArgDonL), bedeinkarazi (Jntegi), bedeinkatzaile (EtxZib (benedi-)).
► Lat. benedicere da hitzaren jatorria, euskaraz orokorturiko -atu bukaerarekin (Mitxelena 1974c: 204). Horren ondorengo zuzena da benedikatu. Metatesia gertatu da beste aldaeretan: benedikatu > *bedenikatu > *bedeĩkatu > bedikatu, diptongoaren bakuntzearekin, eta bed(e)inkatu sudurkaritasuna kontsonante moduan berrezarrita; cf. lukainka/lukaika < *lukaĩka < lat. lucanica (FHV 304). Meyer-Lübkek ez du baztertzen metatesia sudurkaritasunarena izatea, VnV > VøV bilakaeraren ondotikoa, *bêêdikatu > *bedĩkatu (1924a: 219).