- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
bazter (1070: ColIrach [tertia uinea que dicunt Bazterrecoa]; baztar 1615: MaisMed [bastarretche]). ■ Hitz orokorra. Testuetan baztar-en lekukotasunak XIX. mendetik aurrera aurkitzen dira bizk., gip. eta are gnaf. eremu askotan.
Esanahiaren aldetik, ‘ertz, muga, zoko, alde, leku, inguru, eremu…’ da; izenondo eta predikatibo gisa ere erabili izan da (Maister ezta… lekhü hañ bazterrik, nun…; HiriartU bertzetarik bazter).
□ Erdi Aroan, adibide zaharrenen artean, cf. villa que dicitur Baster (LivOr 1083). Hitzaren adibide izan liteke Labarazter (SMillán 1085), cf. Pero Vrtis de Labarraster (ArchDurII 1504; bilduman maiz ageri da Labarrondo, labar-ekin); hauetan azter aldaera egon liteke, ik. jarraian. Cf. halaber xemen baçtercona (SMig 1157). Hitzaren ezin konta ahala adibide daude euskal eremu osoan.
Pentsa liteke hastapeneko herskaria galdua lukeen aldaera baten lekuko direla Iohan Yuannes d’Açterrica (ArchLeqI 1374), Martin Miguelez de Azterrica (ArchBizkI 1392), cf. Juan de Vazterrica (ArchAtaun 1408), Domingo Abad de Bazterrica (ArchAzkoit 1484).
● bazterretxe ‘basetxe’: Belap (ekialdeko testuetan ageri da); cf. goian bastarretche.
baztergabe (‘mugagabe’: Maister; -gabeko Mburu), bazter-hagin (‘zuhur-hagin’: Azk (zub.)), bazter-herri (Aphezte, Izt [bazter-erri txiki Zaldibiakoan]), bazter-ikusle (‘bidaiari’: HiriartU), bazterka (Arbelb [untzia kostara doha / bazterka dabilala]), bazterkari (Orixe [ardi bazterkaria]), bazterkatu (FedProp 1897 [gerriko xuri gorriz bazterkatu bat]; cf. Leiz kostabazterkatu), bazterki (Azk/Gorosurreta (bazt., zub.)), bazterkin (‘bazterki’: FedProp 1899), bazter-leku (Oih), bazter-nahasle (HiriartU), bazterralde (Salab, Duv), bazterregitasun (‘gehiegikeria’: Harand), bazterrera eman (‘bazterrera utzi’: Duv; ‘aurreztu’: Duv, HiriartU), bazterreratu (Larm, Alzaga), bazterrera utzi (MarIlhab), bazterrerazi (Duv), bazterrez bazter (Oih), bazterrik bazter (Mogel [bazterrik bazter, erririk erri]), bazter-saltsa (‘esamesa’: Goik (gip.)), bazter-so (‘zehar-begiratu’: Larrasket (zub.)), bazter-soro (“dermioko lur txarretan dauden alorrak” Satr (Nafgip.); cf. basasoro), baztertu (Pouv, Mburu; ‘aurreztu’: Larz), baztertxo (Larm, Kardab), bazter utzi (HiriartU), bazterzain (‘basozain’: Duv). Cf. basabazter, begi-bazter, bide-bazter, itsasbazter, kostabazterkatu, supazter, ur-bazter…
► Hitzaren analisiari ekiteko, baz-ter zatitu genezake. Baina lehen osagaiko *baz/*batz ez da erro ezaguna, edo, hobeto esanda, ebatzi-n eta irabazi-n bereizi dugun *batz-ekiko hurbilketa semantikoa ez da agerikoa. Bukaerari dagokionez, laster edo izter hitzetakoarekin konpara genezake; aukerarik sinpleena da horietan *der ikustea da, eder hitzean erreduplikatuta dagoena. Esanahiaren aldetik, ordea, lehen osagaia zein den zehatz jakin gabe, zaila da zehazten *der honek nola erasaten dion hitzaren esanahi osoari.
Lehen osagai ezezagun horri dagokionez, aintzat harturik baso-ren ‘leku jendegabe, kanpo, bazter-leku’ esanahitik hurbil dagoela bazter-ena (cf. bazter-herri/baserri, bazterretxe/basetxe, baztertu/basatu, bazter-soro/basasoro…), bi hitzek lehen osagaia partekatzen dutelako hipotesia azter daiteke; alabaina erkatze formala ez da argia. Aukera bat izan zitekeen *bar ‘behe, hondo’ erroa (cf. barren) ikustea lehen osagai gisa, baina hitzaren osaerarako ez dugu azalpen beterik aurkitzen: *bar-z-der > *barzter > bazter bilakaera batean pentsa liteke, baina -z- zer den azaldu beharko genuke, instrumentalaren aukerak ez baitirudi egokia. Esanahiaren aldetik, xehetasunak erabat argi egon gabe ere, *der erroaren ‘eder’ ← ‘handi’ bilakaera ekarri beharko genuke gogora, beharbada (ik. aiztur-en erronk. aizter-i buruzkoak).
Instrumentalaren aukera landu nahi izanez gero (cf. *borzaz-bi > zazpi, Mitxelena 1972a: 307, 13. oh.), Lakarraren (2018: 475) -behera proposamena aztertzea da bide bat, (barr-e-z- +) be(he)r(a) > -ber moduko bilakaeraren batekin; -zb- > -zt- bilakaerareko, cf. aztarren (< hatz + barren). Esanahiz, ‘beheko/barruko lurrez harago’ batean pentsatu beharko genuke, cf. mugaz haraindi bezalako sintagmak. Arazoak ditu honek, besteak beste -be(he)ra > -ber bilakaera antzinako eta orokorrak ez baitu egiantzik.
Baztar aldaeran aurreko bokala ireki du -r dardarkariak (cf. izter/iztar, maizter/maiztar etab.; FHV 62).