- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
baratu. Hitz honen azpian baratu/paratu, bare1 eta bazkari sarrera-buru nagusiak bildu dira. Baratu/paratu-ren azpian, baratz (maratz eta baratxe azpisarrerekin) eta baratze (baratxuri azpisarrerarekin) jarri dira. Hiru sarrera-buru nagusitan bildu dira bare-ri dagozkionak: bare1 (nare azpisarrerarekin), bare2 (barakarro, barakuilu, barakurrilo, baranga, baraskoil, baraxixa, barekarakoil, barekurkuilu, barekurlo, baresbarakila, bareskurlo, baretximar, marakilo, barraskilo azpisarrerekin) eta bare3. Azkenik, bazkari dugu, bazkaldu azpisarrerarekin.
Familia honetan, arazorik gabea da sarrera-buru nagusien arteko lotura formala. Esanahiari dagozkio baratze-rekin izan genitzakeen zalantzak. Orobatsu gertatzen da bare ‘geldo’-ren azpian bildutako beste bi bare-ekin.
♦♦ baratu / paratu (baratu 1571: Leiz; paratu 1571: Leiz). ■ Hitz zabaldua. Baratu aldaera ekialdean aurkitzen da (gnaf., lap., bnaf., zar., erronk., zub.) eta paratu erdi-mendebaldean (bazt. eta lap. barne). Para partizipioa gip. ageri da, XIX. mendearen hasieratik.
Aldaeren artean esanahi-banaketa bat gertatu dela dirudi: para(tu)-ren esanahi nagusia ‘ezarri, prestatu’ da (Leiz ganbera handi bat paratua eta aphaindua, OArin neure biotz guzia Jaungoikoagana paraturik), eta baratu-rena berriz ‘gelditu’ (Leiz hamabi urthez geroztik odola baratzen etzaion, Maister enüzü… othoitzetik baratüren); lap. zenbait idazlek (Leiz, Ax) biak erabiltzen dituzte.
Dena dela, alderantzizko kasu bakar batzuk aurkitzen dira (Mercy khontü hura baratürik eta siñatürik date tresorieraz; Añib “cessar, gelditu, paratu”).
Bestalde, ‘geratu, bukatu’ adieran bi formetako adibideak daude (Ax zertan baratu uste duzu?, Kardab kastigua azkenik onetan paratzen da?).
Para(tu)-rentzat beste esanahi hauek ere ageri dira: ‘zerbaitetarako gertatu, prest egon’ (Pouv para zaite gehiagorik pairatzera, Xurio egon behar duzu atsekabeei paratua), “revêtir” (BonapOnd (gnaf.)) eta ‘pariatu, trabes egin’ (Harr).
Baratu-rentzat, berriz, ‘gelditu (leku, egoera batean)’ (Ax bere bekhatuen… etzauntzan baratzen da), ‘geldiarazi, eragotzi’ (Maister bara itzadazü ene barreiarzünak), bnaf., zub. ‘gelditu, goititu’ (Tartas orotrat ere baratzen da oraino pena denborala) eta zub. ‘aurkitu’ (Etxahun eia eztienez ihur bidian barathü, ChantP baratzen bazaik müsde Sarri).
baratzera heldu (Lizarg [zertan baratzera eldu den bizi bat gaizki enpleatua?]), baratugabe (‘etengabe’: Duv; baratugabeko Duv), baratzaile (“celui qui arrête” Duv; “celui qui s’arrête” baazale Larrasket; ‘ponedor’ paratzalle Larm), ezin baratuzko (‘geldiezin’: Duv), pararte (“interposición” Larm (+ parartetu)), parategi (‘gordailu’: REusk 1878 [parategi sainduaren batean bezala zaindu duten aspaldiko mintzarioari]).
► Azken buruan, lat. parare ‘prestatu’-tik dator. Herskariaren bilakaera erregularra dugu baratu aldaeran (cf. bake, barkatu, etab.); paratu-rako erromantzeen etengabeko eragina aipa daiteke.
Bai ‘ezarri, prestatu’, bai ‘gelditu’, biak aurki daitezke hizkuntza erromantzeetan. Wartburgek dioskunez (FEW 7, 635b, parare),[1] ‘aurkeztu, eskaini’ adiera garatzen du hitzak okzitanieraz, eta hortik ‘geldirik egon, gelditu’ adiera garatzen du, Nafarroarenak izandako lurraldeetan lehenik (cf. Garona Garaiko gask. pará “s’arrêter”), eta adiera hori gailentzen da gaztelaniaz. Ohar batean (FEW 7, 638a, 38. oh.), Wartburgek esaten digu adiera hori galo-erromantzez ere lehenago egon zitekeela.
♦ baratz (~1496: RS; baratx ~1557: OihAtsot). ■ Hitz zabaldua. Aldaerak dira baratz, baraitz, eta sabaikaridunak: baratx, baatx, batx. Lehenengoa bizk. ongi dokumentatua dago, Zalgiz eta Oih-en errefrau-bildumetan ageri da, eta baita Ax-en liburuaren bigarren argitalpenean ere (lehenengoan baratx); baraitz aldaera zub. agertzen da (Sakram). Baratx bizk., gnaf., lap. eta zub. ageri da; Azkueren hiztegian baratx eta baratxe, bereizi gabe, bizk., lap., bnaf., erronk. eta zub. ematen dira. Zubereraz baatx (Lhande, báatx Larrasket) eta batx (GureAlm) aldaerak ere badaude.
Adizlagun, izenondo edo izen moduan erabiltzen da. Adizlagun moduan esanahiak dira ‘astiro’ (RS atzerrian lurra garratz / hoña ibini egik baratz, Leiz anhitz egunez baratx ioaiten genela) eta ‘bakan, gutxitan’ (Azk (bizk.); baratxe-z ari dela ere uler daiteke).
Izenondo moduan, ‘geldi, astitsu’ (Zalgiz/OihAtsot lan baratza, lan aratza, IbargC baratza “una cosa que va muy despacio”), ‘nagi’ (Larm) eta ‘bakan’ (baratx Añib (bizk.)) da.
Izen moduan Azkuek dakar (bizk.), “calma” esanahiarekin.
● baratxa Garate (zub.) (baratxa mintzatü zen); cf. artikuluaren erabilera beste aditzondo batzuetan, zut-zuta, zuzen-zuzena, etab.
● baratxu ‘patxadatsu’: baratxü Azk/Lhande (zub.); -tsu atzizkiarekin.
● baraxtu1 ‘astirotu’: Etxahun (baraxtü ürhatsa); baraztu Azk (bizk.); ‘baretu’: Arrue). / baraxtu2 ‘patxada, nagitasun’: Garralda; partizipioa izen erabileran lexikalizatua, cf. agian lasaitua, nahiz eta beste hizkera batekoa izan.
baratxugaitz (Azk/Lhande (zub.), Const [(sei urtetakoz) baratxu gaitz zen]), baratxugaizkeria (Lhande (zub.)), baratz-baratz (“pian, piano” baratx-baratx Añib (gnaf.); baratz-baratz TxAgir; cf. baratze-baratze Erkiaga), baraxle (“qui ralentit” baaxle Larrasket), baraxñi (“despacito” Azk (zub.)), baraxtasun (‘egonarri?’: Izt [zeñaren baratxtasun modu andikoaz baliatu izan zan Errege Fededuna, Agramontestar eta Beaumontestarren berezkiak… bakean ifinteko]), baraxtto (Lhande (zub.)).
► Baratu aditzarekin lotu behar da, baina ohar bat baino gehiago egin behar da bukaera azaltzeko: ezin da bertan ikusi beltz, hortz eta halakoetako -tz atzizkia, antzinakoa baita halako osaera eta ez baita bestela maileguei lotua ageri; beste aukera litzateke -hatz edo ikustea bigarren osagai gisa, baina ez legoke argi nola moldatuko lukeen osagai horrek hitzaren esanahia. Honek gogora dakar abere eta aberats-en arteko harremanaz esandakoa, baina baratz-entzat ez dugu aurkitu aukerako jatorri erromantze zuzen bat (cf. paradz “action de garder les bestiaux”, baina Rhônekoa da, euskal eremutik aparte xamarrekoa, eta XX. mendean jasotakoa). Bide honetatik, agian egokiagoa izan liteke okzit. paratz ‘geldi zaitezte’ moduko pluraleko aginterazko forma bat, onarturik aginterazko forma horretatik mailegatu, eta euskaraz egin zuela aditzondo, izenondo eta izen erabileretarako bidea. Beste aukera bat da, dena den, baratze aditz-izenetik abiatuta, azken bokalaren galera eta hitzaren kategoria aldaketa proposatzea.
Baratx forma sabaikaritze adierazkorrez azal daiteke, eta forma horretatik azaldu behar dela baraitz ere, -itz jatorrizko -tx batetik berranalizatuta.
Formaren auzi horiek gorabehera, esanahiak berak uzten du argi hitzak baratu ‘gelditu’-rekin duen lotura estua, cf. ‘astiro, geldiro’ adiera, izenondo gisa duen ‘geldi’, etab.; erabilera hedatuak dira ‘bakan, gutxitan’, ‘nagi’ eta beste.
baratxe (baratxexe ~1496: RS). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., gnaf., lap.). Azkueren hiztegian baratx eta baratxe, bereizi gabe, bizk., lap., bnaf., erronk. eta zub. ematen dira. Beste aldaerak dira bahatxe (Iratz) eta baraxe (Larm, Azk (bizk., gip.)).
Adizlagun moduan eta izenondo moduan erabiltzen da. Adizlagun moduan esanahiak dira ‘astiro, pixkanaka’ (NavIntel varache, varache [Errotz, 1562], Pouv emeki eta baratxe sartu behar gara egitekoetan), ‘bakan, gutxitan’ (Azk (bizk.); baratx-ez ari dela ere uler daiteke) eta “sans bruit” (Harr). Izenondo moduan ‘geldi, astitsu’ da (Duv, Harr).
□ Ez dira hitzaren adibide, baratze-renak baitira, L. S. de baracheart (OnomNord 1256), Barachegaraya (MaisMed 1479), Barachea (TopAlav 1735), etab.
baratxe-baratxe (Volt [baratxe baratxe, badua urrun]), baratxe barik (“sin tardar” Azk), baratxeka (Pouv [baratxeka, pazienziaz eta irautez… hobeki garaitu zaizte]), baratxeko (Pouv [baratxeko abiadurez]), baratxetto (Harand), baratxetu (“ralentir” Duv), baratxexe (RS [hoa laster baratxexe]), baratxezko (Pouv [pozoin… aski baratxezko, eta errazki erremediatuzko]).
► Osaeraz, badirudi baratz/baratx + -xe atzizki ttikigarria dagoela; pleonastikoa litzateke, beraz, RS-ko baratxexe. Zaila da baratze aditz-izenaren aldaeratzat jotzea, batez ere ez dagoelako argi nola erator daitezkeen adizlagun eta izenondo funtzioak aditz-izen batetik.
maratz (1893: Azk). ■ Azkuek bizk. jasotzen du (geroagoko gip. zenbait autorek ere badarabilte). Marats aldaera TxAgir eta Inzagarairengan ageri da. Esanahia ‘behargin, saiatu’ da (Azk Manterola irasle gomutagarri errime maratz maitagarriak, TxAgir emakume marats, pixkor ta begiratua). Adizlagun moduan ere aurkitzen da (Orixe bazkari-ontzen maratz ari da).
maraztasun (TxAgir [etxaldeko arlo zeregiñetan ebillen egundo baño azkarrago ta pozago, barru alai gozoak emoteutsan maraztasunagaz]).
► Pentsa daiteke baratz-en aldaera dela, besterik gabe. Hastapeneko herskariaren b- > m- bilakaerari dagokionez, cf. lat. bacilla, barca > makila, marka, etab. Esanahiaren aldetik, pentsa daiteke pertsona astitsua dela pertsona maratza, gauzak geldi eta astiarekin egiten dituena.
! ♦ baratze (baratze 1242: ColIrach [Sancho Baraceco]; baratza 1475: ArchTolII [Sancho Andia de Cortabaraça]). ■ Hitz zabaldua (bizkaieraz, XIX. mende bukaera baino lehen, RS-n bakarrik agertzen da [Pozarentzat Gipuzkoako hitza zen]; gainerakoan, ortu da hor erabiltzen dena; Landuccik eta Lazarragak ere ortu darabilte). Baratze da ekialdeko forma, eta baratz(a), berriz, gipuzkerazkoa (eta hitza darabilten bizkaitarrena).
Esanahiari dagokionez, badirudi ‘belarkiak (nahiz jatekoak nahiz apaingarriak) landatzen diren lur-eremua’ dela lekukotasun zaharrenetan, geroagoko askotan ez ezik (Harrieten hitzez esanik, “jardin, soit potager, soit d’agrément”; Pozarentzat ere “jardín o huerto” zen). Bestalde, Barandiaranek, Mairubaratza eta Jentilbaratza bezalako izenetan oina harturik (eta kontuan izanik, ahozko tradizio batzuen arabera, leku horietan jentilak edo intxixuak zeudela ehortziak), uste izan zuen baratze-k noizbait ‘hilobi’ edo ‘hilerri’ esanahiak zituzkeela; ez dirudi beharrezkoa hipotesi horrek.
□ Erdi Aroan, zaharragoa izan liteke Errioxako Sanctam Mariam de Baraza (SMNájI 1081), baina gaur Beraza izenez da ezaguna (Cobreros 1990: 206), eta baliteke belar hitzarekin egotea lotua. Era berean, ez da ziurra hitzaren adibide izatea Arradako Lop Baraca (PobNav 1366).
Adibide zaharrenen artean, cf. bestalde Nafarroan Jaurbaracea (ColIrach 1258), Domjngo de Uaraçeagut (SEngPamp 1296), Beyguo varaçe ondoa (SJuan xiii. m.), Lupum Martini de Varaçceguren (SJuan xiii. m.), Garcia Barace (SJuan xiii. m.), Uaraçe Uerrieta (ColIrach 1339), etab. Nafarroa Beherean, cf. L.S. de baracheart (OnomNord 1256), Otsavaratsse (AGNComp5 1291), Ostau de baratcessare (OnomNord 1364), besteren artean.
Ez dugu aurkitu hitzaren adibide esanguratsurik Bizkaian: berantiarra da Lope de Baraçarucha (ArchBilbIV 1506), eta ez erabat argia. Bai, ordea, Araba erdialdean eta ekialdean, cf. sel de Baraçaondo (ArchSalvatII 1409), Haranako Baracelaya (TopAlav 1426), Gasteizko Barazarra (TopAlav 1695; Gereñan), Barazagutia (TopAlav 1708); Gasteizen bertan, esanguratsuak izan litezke Arangizko Baracea (TopAlav 1715) eta Jungituko Barachea (TopAlav 1735), ekialdeko baratze aldaeraren adibide izan litezkeelako.
Bi aldaeren isoglosarako, esanguratsuak izan litezke agiri bereko Baraçaçaharra eta Olaybaraçe (ArchZest 1479), Zestoan. Bestela, Gipuzkoa mendebaldean beti dago baratza, cf. el çerro de Paraçabal (ArchLegazp 1483), altos de Aldaola e Baraçaondo (ArchLegazp 1490), lugar llamado por su nonbre Baraçaeta (ArchSoral 1506); ekialdean, ordea, cf. Oiartzungo Casvevaraçe (ArchOiarI 1499), baina Andoaingo Sancho Andia de Cortabaraça (ArchTolII 1475).
baratzale (‘baratzezain’: Zink), baratze-belar (‘barazki’: Leiz), baratze-gauza (‘barazki’: Izt ), baratzeka (‘baratze-lan’: Lhande, Larrasket), baratzekailu (‘barazki’: Gaxitegi), baratzekari (‘barazki’: Goihetxe; ‘baratzezain’: Lhande, Larrasket), baratzekaritegi (Birjin), baratze-lan (Etxag), baratze-landare (TxAgir), baratze-lore (Oxobi), baratze-lur (Mburu), baratzeño (Orixe), baratzetto (FedProp 1906; cf. lehenago Baratxetoa (EuskVald1 1594)), baratzetxo (Etxag), baratzezain (Leiz), baratzezaingo (Duv, FedProp 1897), baratze-zuhaitz (‘fruta-zuhaitz’: Munita), barazgile (‘baratzezain’: Etxag), barazki (Larm, Brunet). Cf. jentil-baratze, lore-baratze, mairu-baratze.
► Argi dago -tza/-tze atzizkia dagoela hitzaren bukaeran, cf. heriotza/heriotze; leku-izenetan ere banaketa bera du atzizkiak, -tza mendebaldean, -tze ekialdean (Mitxelena 19733: 155). Alabaina, eztabaidagai izan da zein den hitzaren oinarria.
Baratu ‘gelditu’-ren azpian sailkatzen du Traskek (s.v.). Horrela, pentsatzekoa da ‘ezarri, prestatu’ adieratik azaldu behar dela, ‘belarkiak emateko prestatzen den lur-sail’ bat delakoan ortua.
Gask. zah. barat ‘erreten, zulo’-tik abiatzen da Corominas (1972: 302); lat. vallis ‘haran’ hitzaren eratorria da, azken buruan (FEW 14, 137a), eta cf. halaber baradà ‘erreten bat egin, zulatu; erreten batez inguratu’, baradàt ‘erreten batez edo gehiagoz inguratutako eremu’ (Palay s.v.). Dioenez, ‘erretenez inguraturiko eremu’ adieratik abiatu behar da, eta paralelo moduan dakar lat. hortus ‘itxitura’ > gazt. huerto ‘baratze’. Ekialdeko jatorri horrekin, gainera, azalduko litzateke bizkaieraz hain urri dokumentatzea. Fonetikoki ere ez da ezinezko errom. prat ‘zelai’ batetik abiatzea, ahostuntze eta anaptixiarekin (atzizkia gehituta); eragozpen modura, aipa daiteke ez dela erromantzez dokumentatzen ‘zelai’ ← ‘baratze’ bilakaera (FEW 9, 333b-336b, pratum), eta ‘abereentzako bazkaleku’ dela, izatekotan; are gehiago, cf. bearn. reapradá “remettre en pré” (FEW 9, 335b).
! baratxuri (-tzuri: 1106: ColIrach [Sancio Baraçuri]; -txuri 1643: Ax (+ -tzuri)). ■ Erdi-ekialdeko hitza (cf. berakatz). Aldaerak dira baratxuri (gip., gnaf., lap., bnaf., aezk., zar., erronk., zub.), baatxuri (gip., bnaf., zub.), babatxuri (gnaf.), bahaxuri (bnaf.), baratzuri (gip., gnaf., lap.), baatzuri (gip.), batzuri (gip.), batzui (Nafgip.) eta ba(r)atzubi (gip.).
Baratzeko landare ezaguna adierazten du (Ax han porruz, tipulaz eta baratxuriz asetzen zirela, Izt baratzuri pin gogorrak); goraipatzeko esapide batzuetan ere ageri da (Azk (gip.) baratxuria baño txintxoago da).
□ Erdi Aroan, cf. halaber Garcia Uaraçuri (PobNav 1330) eta Pero Miguel Uaraçuri (PobNav 1366).
baratxuri-adats (‘baratxuri-korda’: Harr), baratxuri-azpi (‘baratxuri-atal’: PMujika (erronk.)), baratxuri-belar (“aliaria, hierba con olor a ajos” -tzuri- Larm; -txuri- Azk (erronk.)), baratxuri-bizar (“barbe de l’ail” Lhande (zub.)), baratxuri-borka (‘baratxuri-korda’: baba- Izag (gnaf.)), baratxuri-buru (MDass [laur baratxuri buru]), baratxuri-buztan (“tige tenant à la gousse” Lhande (zub.)), baratxuri-izter (Althabe [herx baratxuri ister bat zaphatüz]), baratxurikari (“qui aime l’ail” Lhande (zub.)), baratxuriki (Larm), baratxuri-korda (Salaberria), baratxuri-kutsu (“salsa de ajos” PMujika (gip.)), baratxuri-salda (Urruz), baratxuri-xixter (ECocin), baratxuri-zakil (“tige […] d’ail qui a poussé” -zakhil Harr), baratxurizko (Duv), baratxuri-zopa (Soroa [nai al lituzteke baratxuri sopa batzubek?]), baratxuriztatu (Urte, Althabe), baratxuri-zuku (Azk (erronk.); -tzuri- TxAgir).
► Agian baratze + zuri osaera batean pentsa daiteke, nahiz eta Mitxelenak ez duen argi ikusten baratze-rekin lotua dagoenik (19733: 66). Proposamen honetan, jauzi bat onartu behar da esanahiaren aldetik: baratze-k ‘barazki’ esanahia hartua duela pentsatu beharko genuke, edo, bestela, elipsi moduko batean, ‘baratzeko zer zuri’.
♦♦ bare1 (1643: Ax). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., bazt., lap., zar.). Esanahi nagusia ‘nare, lasai, geldi’ da, bai gizakiez bai gauzez esana (Ax ez haserretzea…, bethi bat, bethi uli, lolo, malba eta bare izaitea, Munibe leku barean, Etxeita zeru garbi ta itxaso bareakaz, JEtxep ezpain bare batzuekin). Izen moduan ere jasotzen du Azkuek, ‘itsasoko baretasuna’ esanahiarekin (bizk., gip.).
barealdi (EAzk [au barealdi au zan / iraupen bakoa, / San Martinen udatxu / zoroa lakoa]; baraldi Azk (bizk., gip.)), baregailu (-allu BeraLzM), baregarri (Etxaide [ezpaitzioten… ezer ere igorri nai gosearen baregarri]), barerik (Orixe [(itsasoa) barerik dago]), baretasun (bara- Mogel [(onzija geratu) baratasun kaltegarrijan]; bare- TxAgir), baretsu (Alzaga), baretu (Añib (bizk.); Azk [baketu ta baretu edo iabalduten eztan aserrerik eztago]), baretxe (“pausadamente” Azk (bizk.); ik. baratxe), baretze (Erkiaga), barezko (TxAgir [itxasoaren barezko egunetan]).
► Baratu-tik atzeranzko osaeraz sortua, cf. epe (← epatu), ehe (← ehatu), agian neke (← nekatu). Lat. mare izan ote daitekeen galdetzen du Corominesek (AgudTov s.v. bare2), Mediterraneo itsasoaren izatezko baretasunarengatik; baina hipotesi honek ez du egiantzik, besteak beste bitxia litzatekeelako euskal eremutik urruneko itsaso hori aintzat hartzea.
nare. ■ Bnaf. hitza (testuetan, XX. mendeko hegoaldeko zenbait autorek darabilte). Salab-en hiztegian ageri da aurrenekoz. Esanahia ‘bare, geldi, lasai’ da, maiz itsasoaz edo uraz esana (Harr ur narean ez erhirik ez zangorik, Azk (bnaf.) so narea, Orixe Crau aldea nare ta ixil zegoen); begiei buruz, ‘bizitasun gabea’ adiera du (Salab, Harr begiak nare ditu, lohakartzera doha).
narerik (Olab), naretasun (Harr, Zaitegi), naretsu (Orixe), naretu (Salab, Erkiaga).
► Traskekin bat (s.v. bare2), bare1 ‘lasai, geldi’-ren aldaera dela argudia daiteke. Formaren aldetik, badirudi tarteko *mare bat behar genukeela (cf. bare2-n gnaf., aezk. mare aldaera); m- > n- aldaketarako, cf. gnaf. mospel > nospel (FHV 272), eta motibo > gip. notibo (~1868ko anonimo batengan, eta gaur Usurbil aldean entzuna). Bai notibo-n bai nare-ren bigarren silabako hortzobikariaren asimilazioz azal daiteke bilakaera. Orobat, gogora ekartzekoa izan daiteke RS nintegi, eskuarki erratatzat emana.
Ageri denez, ez dago arazorik bare eta nare lotzeko esanahiaren aldetik, baina bi ohar gehigarri egin daitezke: batetik, bare1-en emaniko Axularren ez haserretzea…, bethi bat, bethi uli, lolo, malba eta bare izaitea adibidean aski hurbil dago bare-ren esanahia nare-ren ‘bizitasun gabea’ adieratik. Bestetik, bai bare1 bai nare biak erabiltzen dira maiz itsasoko baretasuna adierazteko.
! ♦ bare2 (~1496: RS; ik. Erdi Arokoak). ■ Hitz ia orokorra. Aldaerak dira bare (bizk., gip., gnaf., bazt., lap., bnaf.; -rh- zub.), ba(h)e (zub.), bara (bizk., gip.) eta mare (gnaf., aezk.; Arak (gnaf.)). Maskorrik gabeko molusku ezagunaz esaten da (RS hurdeok il azkero bareok induska, EtxZib negel, bare eta musker gehiago ferdekin). Testuetan esanahia bereiztea askotan zaila bada ere, iparraldean ‘barraskilo’ adiera ere badu (“limaçon” itzultzen dute zenbait hiztegigilek, Lecl-ez geroztik, eta gutxienez Goihetxeren adibide ziur bat dago adiera honetan).
Mendiburuk dakartzan barekeria ‘lohikeria’ (zuk zere bakartasunean egin oi dituzun zere barekeriak edo erabiltze lizunak) eta baretsu eratorriek (hitzketa baretsu, marmariazko ta etsaiezkoari) hitz honekin zerikusia izan lezakete.
□ Orpustanen ustez (1999: 309), hitzaren adibide dira don peidro barea (SJuan 1162) eta Pero Uarea (PobNav 1350), eta berariaz baztertzen du horietan erraiaren izena egon daitekeenik. Artzamendik, ordea, erraiaren eta izenondoaren adibide gisa sailkatzen ditu. Bi ohar egin behar dira eztabaida honetan, gure ustez: batetik, izengoiti gisa erabiltzeko bare ‘geldi, lasai’ izenondoak dirudi egokiena; bestetik, ezin da baztertu gaurko Errioxako herriaren izena izatea, cf. Bareia eta Barea (NavArag 947), calzata de Barea (ColRioj 1054), Fortunio Garcez de Barea (ColRioj 1145), etab.. Leku-izen hori, gainera, antzinatean agertzen da, txanpon iberiarretako uaracos etnonimoan (K. a. 80-72 urteen artekoak, Labeaga 1990), eta garaiko geografoen lanetan: Οὐαρία (Estrabon III, 4, 12), Vareia (Plinio (III, 3, 21), Οὐάρεια (Ptolomeo II, 6, 55).
Mitxelenak ere ez du argi ikusten euskal hitza egotea Erdi Arokoetan (1969b: 47); Lope Marea aldaera ere aipatzen du (SJuan 1182; Remir de Barea dago agiri berean). Cf. bestalde Gasteiz ondoko termino de Barea (ArchZurb 1461).
! ● baraistu “paciencia, cachaza” Azk (zar.); OEHk bare (animalia) eta histu ikusten ditu hitzaren osaeran —cf. zub. eta erronk. histu-ren ‘abiadura’ adiera—, eta ‘barearen abiadura’ genuke; baina ez da ahaztekoa bare-handi ‘patxadatsu’ eta gibel ‘patxada’-rekin konparatzeak erraiaren aukera indartzen duela. AgudTov-ek, berriz, “de bara(tu)” azaltzen du; ildo honetan, agian egokiagoa da baratxe + -tu analizatzea, kontuan harturik Azkueren <is> digrafoak -x- adieraz zezakeela; esanahiz, ‘patxada hartu, baratu’ litzateke.
bare beltz (Elexp (bizk.)), bare handi (b. aundi Elexp (bizk.); cf. bare-handi ‘patxadatsu’, s.v. bare3), bare nabar (Elexp (bizk.)), barexka (bahexka TourLaf), barezorri (“larva de limaco” Azk (bizk.)), bare zuri (Garate (gnaf.: barezuria baino alferrago)). Cf. itsas bare.
► Atariko auzi bat dago hitzaren etimologian: onarturik hitz bera direla bare animalia eta bare giza-organoa, bietarik oinarrizkoa zein den erabakitzea. Gure ustez, aukerarik behinena da animalia izatea jatorrizkoa, eta organoak bertatik hartu izana izena, antzekotasun fisikoarengatik: ikusten denak, maizago ikusten den animaliak, emango zion izena erraiari, ez alderantziz; horretaz gain, badirudi hobeki ulertzen direla horrela bareak heldu eta halakoak, jatorrizko izenak duen bizidun izaera islatzen baita erraiari dagozkion erabileretan. Ik. bare3 beste aukerarako.
Animalia izenaren lehentasuna ezarririk, etimologiarako aukera nagusi bat aztertu behar da: bare ‘lasai, geldi’ izenondotik hartua bide da izena, animaliaren ezaugarririk bereizgarrientzat bere geldotasuna harturik; azken buruan, baratu-tik sorturiko hitza litzateke. Honen paralelo betea da ing. slug ‘bare (animalia)’, zeina ing. zah. sluggi ‘nagi, geldo, motel’ izenondotik datorren azken buruan.
Beste aukera litzateke *bar errotik eratortzea: behetik, lurrari loturik narraska doan animalia litzateke, edo, bestela, zerbaiten barrenean gordetzen dena (hala balitz, ‘barakuilu’ esanahia litzateke ezinbestean jatorrizkoa); *bar erroaren gainean osaturiko barren eta barru baino eratorri zaharragokoa beharko luke bare-k, dardarkari bakuna horren lekuko (cf. bihar-en biharamun eratorri zaharra, bakunarekin), bukaerako -e berranalizatuarekin (cf. atze, etab.).
Sekundariotzat hartu behar da barhe aldaeraren dardarkari ondoko hasperena, cf. bilho, solhas, sorho, zorhi (Mitxelena 1951a: 548, 1957b: 144, 48. oh.), eta forma horretatik azaltzen da zub. bahe dardarkariaren galerarekin (cf. zorhi > zohi, FHV 330). Mare aldaeraren b- > m- aldaketari dagokionez, cf. lat. bacilla > makila, ik. behean barraskilo.
Mendibururen barekeria ‘lohikeria’-rako bareak uzten duen arrasto likatsuan pentsatu behar da; baretsu-rako, berriz, cf. bare zuri-k duen adiera peioratiboa.
barakarro. ■ Bizk. hitza. Añibarrorentzat ‘barraskilo’ da; Azkuerentzat, berriz, ‘bare’ (barekarro eta barakarron adierak gehitzen ditu honek).
► Ez dago argi zer den -karro, eta aukera ezberdinak azter daitezke: karro ‘gurdi’ maileguarena da bat, eta Larm “casco de cabeza, burukoskoa, kopeta, garroa, karroa” beste bat. Ez batak ez besteak ez du azaltzen -karron aldaera.
barakuilu. ■ Larramendigan aurkitzen da aurrenekoz (barakullo eta barakulu aldaeretan); beste aldaerak dira barekuil(l)o (Harr, Orixe), barakullu (Orixe), barakulo (Elizdo) eta barrakulio (1918ko gip. egutegi batean); barekarakoil-en aztertu dugu barakoil (Oxobi). Esanahia ‘barraskilo’ da.
● barakuilora “caracolillos” (landare baten izena) barakullora Azk (LondEsk-tik hartua); <be-> azaltzen da, dudarik gabe hutsa; barakuilo + lora, haplologiarekin.
barakuilutxo (barakullotxo Larm).
► Bigarren osagaian Azkuek jasotzen duen bizk. kuilu ‘maskor’ bide dago. Pentsatzekoa da karakoil-en eragina dagoela barakoil-en (ik. behean barekarakoil). Schuchardten ustez (1906a: 13-14), lat. cuscolium/cusculium ‘kermes intsektuaren garautxo’ dago kuilu horren oinarrian (karakoil ere talde berean sartzen du); garautxo hau adasketan hazten da, borobil itxurarekin, eta maskor baten antza du. Hitz latindar hori beste askoren oinarrian ere badago, hala nola kurkuildu ‘aletu, garaua atera’-renean, Schuchardtek dioenez. Adibide hauetan, pentsatu beharko da galdu egin zela hitzaren lehen silaba.
Kuilu hitzak ongi azaltzen du barakuilu, eta ez zaie ezinbestean barekurkuilu moduko formei lotu behar (eta, horrenbestez, erromantzezko curculla-ri). Bestalde, ondo doakio azalpen honi kuilu eta barakuilu, biak ala biak izatea mendebaldekoak; ik. barekurkuilu, erdi-ekialdekoa baita, zeinetan ekialdeko erromantzeen bidetik jo dugun azalpenerako.
barakurrilo. ■ Azkuek dakar (bizk., gip.), ‘barraskilo’ esanahiarekin; marrakurrilo ere jasotzen du Azpeitian.
► Ez dago argi non kokatu behar den -kurrilo bukaera; dardarkariarengatik, badirudi hurbilago dagoela -kurkuilu taldetik (< errom. curcuilo), ezen ez -kuilu-renetik (< lat. cusculium). Baina hau erdi-mendebaldekoa da, -kurkuilu dutenak ez bezala. Barekurlo ere badugula kontuan hartuta (ik. behean), agian ez da baztertzekoa kurlo ‘lertsun (hegaztia)’ hitzarekin gurutzatu izana, bitxia badirudi ere; kurlo-k badu kurrilo aldaera, eta deigarria da barakurrilo zein barekurlo, biak izatea. Gogoan hartu behar da hitz hauen guztien izaera adierazkorra, Corominasek eta Pascualek gogoratu bezala (DCECH 1, 845b, caracol). Ik. barekurkuilu.
Marrakurrilo aldaeraren m- eta -rr-rako, ik. behean barraskilo.
baranga. ■ Ekialdeko ertzeko hitza. Aldaerak dira baranga (Bonap/Azk (zar.)), baranka (Bonap/Azk/Izag (erronk.)) eta barhanka (Azk/Larrasket (zub.)); bada halaber erronk. blanka (Azk). Esanahia ‘bare (moluskua)’ da; Azkuek “persona floja” adieran ere jasotzen du baranga.
► Mitxelenak bar-(h)anka analizatzen du (FHV 329, 4. oh.), zub. barhánka aldaera hizpide duela. Alabaina, honek ez du azaltzen zar. baranga, ez eta esanahiaren gorabeherak. Egokiagoa izan daiteke -anga atzizkia ikustea (Morf §285): cf. luzanga (bizk., gip., bnaf.), xardanga (zub.; Oih-Pouv), zilanga (zar.), etab. Azalpen honetan, herskari ahoskabearen aldeko neutralizazioa gertatu da zubereraz eta erronkarieraz (ik. abendu).
AgudTov-ek dakarrenaren arabera (s.v. blanka), Corominesen ustez erronkarierazko blanka mailegu erromantzea izan daiteke, barraskilo “zuritua” edo oskolik gabea delako barea; bestela, betiere Corominesek dioenez, baranga egon daiteke oinarrian, erromantzean oinarrituriko herri-etimologiaz blanka-ra igaroa; beste aukera bat litzateke blanka eta bare-ren arteko gurutzaketa izatea. Gure ustez, ez da ezinezko euskararen barreneko bilakaera izatea: baranka > *branka > blanka.
baraskoil. ■ Azkuek bizk. jasotzen du ‘barraskilo’ esanahiarekin.
► Bi gauza ditu argitzeko forma honek: batetik, hitz oinarriaren ondotik dagoen -s- (cf. baresbarakila, bareskurlo eta barraskilo), eta, bestetik, bukaerako -oil, gask. -koil bukaera gogora dakarrena (ik. barekarakoil); alabaina, hitza bizkaierazkoa izateak ez du honen alde egiten. Bi arazoei irtenbidea emateko modu bat da barakuilu-n (ik. goian) aipaturiko lat. cuscolium ekartzea gogora, bertatik azalduta -skoil bukaera. Honek Schuchardten azalpena berretsiko luke.
baraxixa. ■ ‘Barekume’ esanahiarekin jasotzen dute Azkuek (baraxixa (gip.), bareziza (gip.)) eta Izagirrek (baresitx (bizk.), baresix (bizk.)).
► Baliteke sits izatea bigarren osagaia (cf. Gipbizk. sitz, zits, zitx aldaerak). Esanahiari dagokionez, sitsen txikitasuna erabiliko zen ‘kume’ adierazteko, edo, besterik gabe, bareen eta sitsen kumeen itxura antzekoa delako, zuri txiki luzanga.
barekarakoil. ■ XX. mendeko bnaf. zenbait testutan (JEtxep, GureH) ageri da, ‘barraskilo’ esanahiarekin. Barakoil dugu Oxobi-rengan.
► Osaera hibridokoa, karakoil erromantzearekin, cf. gask. carcolh ‘barraskilo’ (Palay s.v.); gaskoiz horren adibiderik aurkitu ez badugu ere, badira hizk. galo-erromantzeetan cara- formako aldaerak (FEW 2/2, 1005a, conchylium, I 2 b α). Gazt. eta port. caracol itxurako hauek ez ditu Corominesek, Schuchardtek ez bezala (ik. goian barakuilu), lat. cusculium-ekin lotzen (ik. jarraian barekurkuilu).
Oxobi-ren barakoil, barakuilu-koekin batera sailkatu baino, badirudi hobe dela karakoil eta bare-ren arteko gurutzaketa gisa hartzea: -koil bereizita, bara- jarriko zitzaion lehen parte gisa.
barekurkuilu (~1650: Pouv). ■ Erdi-ekialdeko hitza. Aldaerak dira barekurkuilu (Pouv), barekurku(i)llo (gip., lap.; Iturr), barekurkulo (lap.), barekurkuila (lap.), barekorkoil (bazt.; Duv), barakurku(i)l(l)o (gip., gnaf.; Añib) eta barakurkuilu (gnaf.). Esanahia ‘barraskilo’ da. Azkuek (lap.) marikorkoila eta marikurkuillu biltzen ditu, Urtek Gramatikan ‘bare’ esanahia ematen diela ohartaraziz.
► Lehen osagaiari dagokionez, beste zomorro izen zenbaitetan ageri den mari-rekiko gurutzaketa dugu marikorkoila eta marikurkuillu aldaeretan (cf. mariburduntzi, mariorratz ‘sorgin orratz’, marigorri ‘amona mantangorri’; ik. Bähr 1936: 100-101).
Bigarren osagaiaren aldaerak kurku(i)lu/-o, kurkuila eta korkoil ereduetan bil daitezke, baina haren jatorria ez da argia. Schuchardtek irekitako bidetik (ik. goian barakuilu), aukera bat izan zitekeen lat. cusculium-ekin lotzea, baina honek ez du dardarkaria azaltzen, eta mailegua zaharra izan behar bada g- espero zitekeen. Hitz latindar horrek badu, bestalde, euskal ondorengorik, esanahi bereko kuskuila; interesgarria da, nolanahi ere, hitz honen familia zabalean ‘kiribildu’ esanahia aurkitzea kuskuildu eratorrian: adiera hau berau du zub. kharakoilla ‘ile izur’ hitzak.
Beste talde batean biltzen ditu Corominesek karakoila, -kurkuilu, -kuilo (DECat 2, 552a eta 555a, 3. eta 4. oh., caragol; DCECH 1, 845b, caracol), eta ez du lat. cusculium-en aukera aipatzen. Dioenez, erromantzetik mailegaturikoak izan daitezke hauek guztiak (“estas formas no tienen aspecto muy antiguo e igual podrían ser romanismos que voces de creación expresiva”). Euskarazko -kurkuilu honen jatorria berariaz lotzen du kat. calculla (xiv. m.) formarekin (DECat 2, 552a); katalanaren barrenean, forma honen eboluzioa kat. zah. calculla > kat. mod. carculla > kat. mod. corculla/curculla litzateke (DECat 2, 551b). Dardarkariaren arazoa gainditzen da aukera honetan. Aldaera katalan hauen formazko gorabeherek bat egiten dute euskaraz topatzen ditugun -kurkuilo, -kurkuila, -kurkulo eta besterekin, eta egiantzekoa da haiei lotzea euskal aldaeron jatorria. Ekialdekoak izateak ere hurbilketa hau errazten du.
Katalanaren hiztegian, eztabaida luzea dakar Corominesek forma erromantzeen etorkia argitu nahian, eta substratu europar zahar batean pentsatzen du (lituanierazko eta grezierazko forma batzuk ere eztabaida berean kokatzen ditu, DECat 2, 553a); substratu hori ez da ez zelta ez euskarazkoa, eta iberiar jatorriaren aukera iradokitzen du. Gaztelaniaren hiztegian, berriz, eremu murritzagoko hizkuntzak hizpide dituela (Italiar penintsula, Iberiar penintsula, Galorromania), hitzon osaerari jatorri adierazkorren bat bilatzearen egokitasuna aitortzen du (DCECH 1, 845b-846a).
barekurlo. ■ Azkuek bizk. jasotzen du, ‘barraskilo’ esanahiarekin.
► Ik. goian barakurrilo.
baresbarakila. ■ Azkuek bizk. jasotzen du, ‘barraskilo’ esanahiarekin.
► Bitan zatituta, bares- eta -barakila, osaera pleonastiko moduko bat dugu: bigarren zatia marakilo-rekin lot daiteke (ik. behean), eta aurretik bares- jarri zaio; ik. jarraian bareskurlo.
bareskurlo. ■ Azkuek bizk. jasotzen du, “larva de limaco” esanahiarekin.
► Ez dago argi nola azaldu behar den -s-; ez dirudi baraskoil-en emaniko azalpena egokia denik kasu honetan. Orobat gertatzen da -kurlo-rekin (ik. goian barekurlo eta barakurrilo), are gutxiago kontuan harturik hitz honek duen ‘larba’ esanahia.
baretximar. ■ Azkuek bizk. jasotzen du, “larva de limaco” esanahiarekin.
► Ez dago argi zer den bigarren osagaia: tximar bera ez dago dokumentatuta modu beregainean, eta zimar-en azpiko esanahiek eta haien banaketa dialektalek (zub. ‘gailur-arbel’; zimur-en aldaera gisa dakar Hbarren-ek) ez dute argirik ekartzen.
marakilo. ■ Azkuek bizk. jasotzen du, eta marakulu (Elizdo) eta marakullu (ZArg) aldaerak ere ageri dira. Esanahia ‘barraskilo’ da.
► Badirudi aukerarik behinena dela barakuilu/barakuilo-ren aldaeratzat jotzea (ik. goian), -ui- diptongonaren bakuntzearekin eta hastapeneko b- > m- bilakaerarekin. Ik. jarraian barraskilo.
barraskilo. ■ Erdi-mendebaldeko hitza; XIX. mendearen azken aldean ageri da aurrenekoz. Aldaerak dira barraskillo (bizk.), marraskillo (bizk.), marraskulo (bizk., gip.) eta marraskulu (bizk.). Maskordun gasteropodo ezagunaz esaten da (Azkue bare ta marraskulo ta osterantzeko mamo txikiak); batzuetan itsasoko antzeko animaliez ere erabiltzen da (TxAgir lapa, marraskulo ta lanperna eske).
barraskilo frantses (m- TEtxeb (bizk.)), barraskilo-jan (“comida a base de caracoles” m- TEtxeb (bizk.)).
► Bukaerari (-skillo, -skulo/u) eta banaketa dialektalari begira, badirudi erdi-mendebaldeko formekin bildu behar dela (cf. baraskoil, baresbarakila eta bareskurlo), barakuilu-n emaniko azalpenen baitan; barekurkuilu eta barekarakoil hitzetan emandako Corominesen azalpenetatik kanpo geratzen dela dirudi, beraz.
Hitz hastapeneko b- > m- aldaerarako, cf. lat. bacilla > makila, bizk. zah. marka (< lat. eta gazt. barca), mortu < bortu, etab. (FHV 268-271). Dardarkariaren anizkuntzerako, cf. muru > murru, perexil > perrexil, mukuru > mukurru, etab. (FHV 331-332).
! ♦ bare3 (are ~1496: RS; bare ~1580: IbargC). ■ Hitz orokorra. Bare-z gainera (bnaf., zub. -rh-), bae (zub.), bara (Nafgip.) eta are (bizk.) aldaerak aurkitzen dira. Gibelaz beste aldean dagoen organoaz esaten da (RS gibeleko on dana areko gaxto, Mburu gibela ta barea este guziekin boterazi, Intxpe behar dütü ere ükhen gibela, barhia eta gültzürrünak). Beste organo batzuk ere izendatzen ditu batzuetan: ‘pankrea’ (are Azk (bizk.)), ‘giltzurrin’ (Gorosurreta), “appendice du foie; foie” (barhe Foix (zub.)).
◊ Euskal esapidearen kalkotzat hartu behar da erdarazko tener limaco (Bidasoaldean erabilt