- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
barren. Honen azpian barren, barrun, barre, bartz eta baso sarrera-buru nagusiak bildu dira. Barren-en azpisarrera modura barrandatu eta barne daude, eta bertan ematen dira *bar erroari buruzko xehetasunak; barrun-en azpisarrera modura, barru eta barro. Arrazoi etimologikoak alfabetikoen gainetik jarriz, ondotik eman ditugu barre eta bartz. Baso-ren azpisarrera modura daude basa eta baserri.
Proposaturiko familia honetan, zalantzarik gabea da barren eta barrun sarrera-buruen harreman etimologikoa; arazo handiagoak egon litezke barre ere familia berekoa dela ziurtasunez ezartzeko. Bestalde, baso formalki *bar erroarekin lot badaiteke ere, esanahizko xehetasunak ez dira erabat garbiak.
♦ barren (1049: DocLeire [Murubarren]; barrene 1247: OnomNord [ahezbarrene]; barhen(e) 1377: CenSoul [Lostau de Barhenetche, Lostau de Barhene]). ■ Hitz orokorra izana dirudi. Hasperenarekin Oihenartek (barrhen) eta Salaberrik (barhen) dakarte. Historikoki euskarazko eremuaren bi ertzetan erabiltzen da gutxiena (lapurteraz XVIII. mendera arte erabiltzen da gehienbat, eta ordutik aurrera barne gailentzen da). Barrene forma EtxZib (lekhorea… barrenea) eta Duv-engan (nere barrene hormatua) ageri da.
Leku-kasuetan nahiz izen bezala erabiltzen da (Materra hain denbora apurraren barrenean, Ax kanpotik eta barrenetik, Kardab or dago barrenen [cf. behean barrena]; OihAtsot gaina eder, barrena uher, Mburu etxeen barrenetan); izenondo gisa ere ageri da, maiz -a eta guzti (Volt arribera barrena eta zabal da? [“profond”], EtxZib sekretu barren bat).
‘Behealde’ esanahiarekin bizk.-gip. eremuan aurkitzen da gehienbat historikoki (Arak (gip.); JJMogel solo barrenetik gueneruntz, TxAgir soñeko barrenak bustirik); nolanahi ere, Salaberrik ere jasotzen du (“partie inférieure d’un corps”) eta goien-barren esapidea ere oso zabaldua dago. Ez da argia guretzat, ezta Azkue eta Urkijorentzat ere, RS 143 onda barrenik dago, “está con tan buenos alimentos a la fin como al principio”.
□ Erdi Aroan, euskal eremu osoan aurki daitezke adibideak: ekialdeko lehen lekukotasunez gain, cf. Arabako Gaceibarren (CartCalah 1257; hala ageri da; bada Gaceogoyen ere), Gipuzkoako Yribarrena (ArchUrretx 1310) eta Bizkaiko Martin Ochoa d’Iriuarren (SDomLeq 1330). Lapurdin, cf. Tote de Feribarren (LivOr ~1150), Zuberoan, A. Gassie de Livarren (OnomNord 1247) eta, Nafarroa Beherean, aynrivarren (OnomNord 1293). Adibide batzuetan aski agerikoa gertatzen da ‘behe’ adiera, cf. Gazeogoien eta Gazeobarren, eta, Nafarroan, cf. Oyllouarren eta Oyllogoyen (AGNComp11256).
Beharbada *bar erro beregainaren adibideak ere aurki daitezke, zenbait hitz elkartutan (atzizkirik gabeko erroa, edo deklinatu gabea): ibar-en adibide ugariez gain (ik. han), cf. Remon Gassie, seigneur de Barreche (OnomNord 1327) eta Echabar (CenSoul 1377), osaeraz bar + etxe eta etxe + bar baldin badira (GramBasqI §123, 1. oh.). Beste lurraldeetan, cf. agian Ochoa de Yribar (SEngPamp 1440) eta Juan de Vrybar (ArchMondV 1484); Arabako Barrecheguren (TopAlav) bakanegia da, horren adibidetzat hartzeko. Orobatsu lehenagoko Gudubarreta (ColIrach 1211), ez baitago argi gudu + bar + -eta zatitu daitekeen, ik. gudu. Ziurxeagoak dirudite labar hitzaren adibide ugariek: Iohannis de Izlavarra (SMillán ~1022), S. de Labarra (DocArtaj 1236), etab. Ik. halaber galbar.
● barrena ‘barrenera, barrura’: Etxep (ene pena sar dakion bihotzian barrena); ‘zehar’: EtxZib (sudurpill meheetan barrena); osaeraz, pentsa daiteke -a adlatibo zaharra dagoela, cf. aitzina, etab.; ik. behean barna.
● barrendegi ‘barruti’: Pouv; cf. Guillem de Barrendegui (AGNCartII 1249), eta CoutLab 7: “un bois vulgairement appellé barrendegui, cloz & fermé” (1514).
barrenalde (Ax), barrendu (Pouv, Mburu), barreneratu (Harand), barrenki (Harand [bihotzez edo barrenki]), barrenkoi (Xurio [presuna barrenkoi]), barrenkor (Ax [gaixtoena, perilosena eta barrenkorrena]), barrentasun (Pouv).
► Osaeraz bar + -hen da. Genitibo pluraleko hen erakuslea da bigarren osagaia, superlatibo funtzioan, cf. azken, behen, goihen. Lehen osagaia *bar erroa da, dardarkari anizkunarekin —hala da, itxuraz, haren elkartu-eratorri guztietan—; erro berekoak baldin badira, ordea, cf. are eta bare.[1] Berranalisiz sortua da barrene aldaera, leku-kasuetako barrenean, barreneko eta halakoetatik; ik. barne.
Erro horren jatorrizko esanahia ‘behe’ edo ‘hondo’ izan zitekeen. Honela azaltzen du Gavelek: “Si le sens primitif de l’élement bar exprimait une idée de ‘fond’, barrene ou barne serait l’endroit le plus enfoncé, par suite le plus intérieur. Mais comme le fond peut être aussi la partie la plus basse d’une chose, il pourrait y avoir identité d’origine entre l’élement bar et le mot ibar ‘lieu bas’ (vallée ou plaine)” (GramBasqI §123, oh.). Gaur ere aurki daiteke ‘behe, behealde’ esanahi hori barren-en bertan, eta baita barna-n ere, adibidez.
Bestalde, ‘behe, hondo’-tik erraz azal daiteke ‘barnealde’; cf. EtxZib zenbat itsas barrenean / baita arrain gorderik, zeinetan batera bezala ageri diren bi adierak; cf., bestalde, izenondo gisa barna-k duen ‘sakon’ adiera. Barrunbe eratorriaren osaerak berak adieren arteko hurbiltasun hori salatzen du.
Ez dirudi erroaren jatorrizko forma beregainaren adibide gisa har daitekeenik Larramendik dakarren barbildu “contraer, juntar, retirar una cosa junto a otra”; izan daiteke *barrubildu-tik sortua ere. Orobatsu Nafgip. barga ‘amildegi’, zeinaren osaera eta etorkia ez den argia, nahiz eta esanahiaren aldetik ‘behe, sakon’-ekin lot litekeen.[2] Adibide hobeak dira Etxebar eta Barretxe izenak, ik. goian. Ibar-en ere elkartu bateko osagai nagusi gisa dugu *bar.
barrandatu (barren- 1643: Ax). ■ Lap.-bazt.-bnaf. eremuko hitza. Barren- da antzinako forma; barran- ez da XIX. mendera arte agertzen. ‘Zelatatu’ da esanahi nagusia (Ax zelatatuak, barrendatuak eta guardiatuak, Harand gu ere lekhukozko hedoitze hain handiaz barrendatuak, Laphitz athe xilotik barrandatzerat).
Barranda aditzondo moduan Salaberrik dakar (“en espionnnage, aux écoutes”) eta Bordelek darabil (menturaz lehenago / barrenda egonak); askoz erabiliagoa da barrandan forma (Duv xareten artetarik barrandan, MElizanb barrandan eta gakho xilotik beha).
barrandari (Ax [ezta on barrendari izaitea, ezta on zelatan egoitea]), barrandatzaile (Duv, FedProp 1891 (-zale)), barrandegi (Oxobi).
► Itxura guztien arabera, barren-en eratorria da, partizipioetako -tatu bukaerarekin (cf. hobendatu, ozendatu, urtatu, gezurtatu). Hipotesi honen alde dago barhan- aldaera, hasperenarekin, barhen-ek ere hasperena baitu jatorrian. Asimilazioz azaldu behar dira barran- aldaerak.
Pentsatu behar da barne sortu baino lehenagokoa dela, edo barren- dagoen eremu edo garaitik zabaldua (lap. xviii. m. baino lehenago). Badirudi barrandatu baino berriagoak direla barranda/barrandan, aditzetik atereak: lekukotasun idatzietan berriagoak dira, bederen.
Esanahiaren aldetik, ‘besteren barrutian sartu, hango berri jakin’ edo holako zerbait izango zen oinarrian; hortik erraz azaltzen da ‘zelatatu’.
Ez dirudi, inondik ere, gaztelaniari harturiko mailegua denik: ez dute horren alde egiten bokalismo zaharrak (barren-), hitzaren eremuak (erdi-ekialdea) eta barhan- aldaera hasperendunak. Hori hala izanik ere, baliteke hitz honetatik bereizi behar izatea barrundatu: barrun-en eratorri zuzena ez bada, baliteke gazt. barruntar-etik hartua izatea; ohar bedi gaztelaniazko hitzak ‘espiatuz jakin, barrandatu’ adierak zituela jatorrian. Ik. barrun.
barne (1337: OnomNord [Lop de Chavarne]). ■ Ekialdeko hitza (gnaf. zati bat barne; lapurteraz XVIII. mendetik aurrera erabiltzen da gehienbat: ik. goian barren).
Leku-kasuetan erabiltzen da maiz (Etxep oro bere barnian, Leiz oldar zedin barnera, Tartas barnen eta kanpoan, Harand hirur egunik eta bi gauik barnean); izen bezala ere oso erabilia izan da (‘sakontasun’: Leiz zeren ezpaitzuten lur barnerik [cf. behean barnetasun]; ‘barren, barru’: OihAtsot barnea harro duen alkateak; ‘gela, etab.’: Jntegi garbitu eta antolatu zuen barne hura); postposizio moduan ere aurkitzen da (Laphitz obra hortan barne, HiriartU zuek eta ni barne). ‘Behe’ esanahiarentzat, ik. behean barna.
□ Erdi Aroan, Zuberoakoa da lehen lekukotasuna; cf. halaber Gasernaut, seynor d’Echabarne (ColBNavI 1338) eta Larhunsunbarnea (CenSoul 1377). Nafarroa Beherean, cf. Yribarnea (PobNav 1366) eta terres de borc bieylh d’Iribarne (ColBNavII 1393).
● barna ‘barnean’: Etxep (han barna); ‘barnera, barrura’: INabig (nahi baduzu sarthu Baionan barna); ‘zehar’: INabig (nor noroestean barna); izond. ‘sakon’: Leiz (putzua duk barna); iz. ‘barne’: Xurio (ene barna sendo eta garbi dela); badu ‘behe, behera’ adiera ere (Nafgip., zar., zub., erronk.): a(h)o(z) barna, bide barna, gona barna… (Azk, Izag, Moso, Garate); barne-ren eratorrien artean kokatu badugu ere, barrena-tik azaldu behar da, sinkopaz (ik. goian), barne bera bezala, eta, iz. eta izond. erabileretan bederen, artikuluarekin nahasiko zen -a; zailagoa litzateke azalpena barne-tik zuzenean abiatuta.
barnatasun (Leiz; cf. behean barnetasun), barnatu (Harrt, Egiat), barnealde (Duv), barnedun (ECocin [plat barnedun batean]), barnegabe (Goihetxe [trentxoiñ barne gabe ta zabal batean]), barneko (“veste” Salab), barnekoi (Xurio), barnekor (JesBih), barnera(tu) (Leiz), barnetasun (Leiz [zeren ezpaitzuen lur barnetasunik]), barnetegi (‘estalpe, leku itxi’: Duv [barnetegi bero batean]), barnetiar (Duv [barnetiar eta debot]).
► Barren dago hitz honen jatorrian. Leku-kasuetan -e- epentetikoarekin agertzen da, barrenean, barrenetik, etab.; horietatik, berranalisiz, barrene sortuko zen (ik. goian; cf., bestalde, bizk. sakone, etab.) eta, sinkopaz, barne (FHV 133, 165).
♦ barrun (~1141: GuipAlb [Barrunecoa]). ■ Historikoki gip. eremuan aurkitzen da ia soilik (jad. Larm eta Arak-ek gipuzkerazkotzat ematen dute, baina cf. behean bizk. barruna, barrunbete eta gnaf. barrunbe; orobat Arabako erd. burrumbera, eta Barrundia, ik. behean). Leku-kasuetan erabiltzen da maiz (Arak (gip.) barrunean, Ubill denbora gitxiren barrunen, AgirAst barrundik erantzun zioen, Lardiz barrunera itzultzen zituzten, Izt barrungo mamiak); izen bezala ere ageri da (Arak “interior, lo interior, barruna” (gip.), Lardiz barruna illundu zitzaion).
□ Erdi Aroan, ugari xamar aurkitzen dira Araban hitzaren adibide izan daitezkeenak: cf. Ubarundia (SMillán 1025): beheko Hubarrutya berantiarragoarekin konparatu behar bada, esan nahiko luke barru(n) dela bigarren osagaia, eta izen horretan ez dagoela ibar/ubar (Mitxelena 19733: 67, 156); badirudi Barrandiz (SMillán 1025) agertzen dela gaurko Barrundia izendatzeko, cf., bestela, Johan Peres de Varrundia (ArchSalvatI 1320) berantiarragoa. Ez dago argi nola analizatu behar den Bermeoko Barrungia (SMillán 1093). Gipuzkoan, cf. Loppe Yvánes de Barrundia (ArchSegI 1380) eta, beste muturrean, Varrundya (ArchOiarI 1499). Bestelako izen batean, cf. Pero Martines de Barrunbarrieta de Arostegui (ArchLeintz 1433).
◊ Arabako erd. burrumbera ‘fruitu barren-ustel’ (VocAlav) ere hitzarekin lot liteke: barrun + bera ‘bigun’ (AgudTov s.v.).
Euskarazko barrun-en gainean osatu da gazt. barruntar ‘usmatu, barrundatu’, Corominas eta Pascualen ustez (DCECH 1, 530a); barrunte ‘espioi, barrandari’ ere bazen gazt. zaharrean. Erdi Aroko euskal eremuko agirietan, cf. Nafarroan “Por mesageros et barruntes enviados en Castilla”, “a hun omne que barrunto el judio Torniel” (AGNComp2 1280), “que nos bino barrunt que los encartados eran y” (AGNComp7 1300); gaztelania itxura handiagoarekin, “qualquier que fuere barrunte para que el acotado sea preso y si el tal acotado y si el tal acotado (sic) fuere preso por el tal barrunte que lo barrunto” (ArchHondI 1397).
● barruna ‘zehar’: Mburu (an barruna zijoazen); ‘barrura, barrenera’: AgirAst (sartu zan barruna); ‘-rantz, -ra bidean’: Azk/Etxabu (bizk.: Donostian barruna); osaeraz, pentsa daiteke -a adlatibo zaharra dagoela, cf. goian barrena, etab.
● barrunbe oso erabilia leku-kasuetan, eta izen bezala ere bai: Larm (barrunbeari dirakiena ta gañez dariona), IntzSerm (tentatzera orren barrunbea).
barrunbete (Azk (bizk.), Orixe), barrundu (Larm, Arrue [ondo barrundu eta ezaguturik]).
► Mitxelenak *bar + -un/-u(n)e izan daitekeela dio (19733: 67); bigarren osagai hori *bun izan liteke jatorrian, muino-ko bera, azken buruan —cf. Erdi Aroko -buno: Pero de Bagabuno, Iohan Perez de Larraondobuno (ArchTol1 1391)—. Osaeraz hala bada, eta jatorrizkoa barrun baldin bada, pentsatu beharko litzateke barrun → barru gertatu dela, amaierako -n inesibo gisa berranalizatuta (cf. agian behen → behe); cf. egun → egu, eta bariku bera, azken osagaiko egun-ekin. Beste aukera da barru jotzea jatorrizkotzat, eta pentsatzea inesiboa gehitu dela barrun-en (cf. barruko/barrungo); baina orduan zaila litzateke erabakitzea zer den -u.
Ohar bedi, Erdi Aroko datuetan oinarrituta ezin dela bataren eta bestearen arteko harreman kronologiko erlatiboa ezarri. Banaketa dialektalak pentsaraz lezake barru dela bietan zaharrena, zabalduago dagoela irudi baitu, eta eremu txikiagoko barrun berrikuntza litzateke horrela. Baina berdin pentsa liteke jatorrizko barrun-en kaltetan zabaltzen ari dela barru forma berranalizatua, eta gogoan har bedi barrun bera Araban eta baita gnaf. barrunbe-n aurki daitekeela; barrun-en antzinatasunaren alde egin lezake gazt. barruntar maileguak ere.
Eusk. barrundatu/-tatu ere badago (eta barrunda izan), eta baliteke gaztelaniari bueltan mailegatu izana horiek, erromantze horretan garatutako esanahiarekin agertzen baitira (ik. goian barruntar). Nolanahi ere, ik. barrandatu.
barru (1025: SMillán [Zuhia Barrutia]). ■ Mendebaldeko hitza (gip. zati bat barne; cf., halere, behean gnaf. barruti).[3] Leku-kasuetan erabiltzen da maiz (ArrasErrek oñeztar barruangoak, Lazarg sartu zan barrura, Mogel denpora gitxiren barruban, Izt Alegeriako erri barrutik); izen bezala ere oso erabilia izan da (RS urde barruak, Kardab zeure barru guztiari ondo begiratu) eta baita postposizio moduan ere (Munibe iru egun barru, Mogel illa bete barru).
□ Erdi Aroan, Gipuzkoan cf. Miguell de Erretenbarrutia (ArchTolI 1391) eta Armaybarrutya (ArchAtaun 1409), Bizkaian Olazabarrutia (ColCenar 1398) eta Araban Arradeçury Barrutya (ArchSalvatII 1414) eta montes altos de Hubarrutya (ArchSalvatII 1418; badirudi Ubarrundia-ren aldaera dela, ik. goian). Ez dago argi hitzaren adibide den Nafarroako Barruayn (AGNCarlIV 1367).
● barruti Larm, AgirAst (Eliz Ama Santaren barrutian), AralSerm (urte batzuben barrutiyan); barru + -ti, cf. beheiti, goiti, etab., FHV 236; ik. bereziki urrun/urruti bikotea.
barrualde (Lazarg), barruragotu (Larm, Lardiz), barruratu (Larm, Añib), barrutu (Larm, Añib [Kredoan barrututen direan egia guziak]). Cf. aste-barru, bebarru, lur-barru, esparru…
► Osaeraz, ik. goian barrun.
barro. ■ Azkuek dakar bere hiztegian: aurten a be barro da (bizk.) “este año también aquélla está incluida”. Onaindiak ere badarabil, ‘preso’ esanahiarekin (zu bertan barro). Barro egin (bizk.) esapidea ere badakar Azkuek, ‘harrapatu’ esanahiarekin, batzuetan aditza ezabaturik (bota sarea ta barro, otzean otzean barro); baita ere “incluir” esanahiarekin.
□ Litekeena da hitzaren adibide izatea Maiorak dakarren marro; honela azaltzen du: “juego que consiste en formar dos grupos o bandos, tratando de salvar a los compañeros que han sido apresados y se colocan junto a una pared. El jugador que es tocado por un contrario, esté libre o no, pasa a formar parte de los presos, el equipo que se queda sin ningún jugador libre pierde la partida”. Eta hona adibidea: “comenzaron a jugar al marro en el fayedo” (LéxNavII 1540).
► Barru-ren aldaeratzat hartuko balitz, erregela bihurketaz azaldu beharko genuke -u → -o, forma mugatuetarik abiatuta (cf. beso eta esku, forma mugatuetan berdinduak: besu(a) eta esku(a)). Baina hitza antzinakotzat hartzeak (cf. marro jokoa) ez du aukera honen alde egiten. Horrela, *bar erroaren gainean osatua dela pentsa dezakegu, eta balio burutua adieraziko lukeen -o genuke bertan (cf. atzo, etab.). Esanahiaren zabaltzez ditugu ‘preso’ eta ‘harrapatu’.
! ♦ barre (~1496: RS (barrez); farra: ~1597: EspGut). ■ Hitz zabaldua hegoaldean (iparraldean badira adibide banaka batzuk XVI. mendean hasita, ia denak lapurterazkoak; gainerakoan irri da erabiltzen dena; cf. Larm: “Nafarroan hirri [sic], Bizkaian barre, Probinzian farra egiten zaiela”). Forma b-dunak bi ertzetan aurkitzen dira (arab. [Land, Lazarg], bizk. barre; zar., erronk. barra); farra Sueskun nafarrarengan dago jad., iparraldeko adibideetako ia forma bakarra da, eta gipuzkeraz gehien erabiltzen den forma da XIX. mende bukaera arte (farre gip. eta bizk. ezaugarriak nahastean dituen XVII. mendeko testu batean (KuartPhel) eta beste adibide bakan batzuetan baizik ez da agertzen); forma p-dunak (parra eta batik bat parre) XIX. eta bereziki XX. mendean erabiltzen dira gipuzkeraz (Mogelen gipuzkerazko obratik hasita). Bukaerako bokalik gabeko formak (far, par) berriagoak dira.
□ Ez da ziurra hitzaren adibide izatea Juan Martines Barrea (ArchHerna 1379) pertsona-izena; cf. Johan Martinez Barrena (ArchHerna 1388).
● barregarri (izond.) Harrt (barra-), Larm (farra-); iz.: Lardiz (beste farragarri asko egiñaz). Atzizkiaren balio aktiboarekin.
barrealdi (Añib), barre-algara (TxAgir), barre-antz (‘irribarre’: TxAgir), barrearazi (Astar [barre erazoteko esaten dana]), barre egin (Land, Lazarg), barre-eragile (Goihetxe (farra-)), barre eragin (Añib, Mogel), barregai (frBart [txanzatzat ta barregeitzat]), barregale (Mokoroa (parra-)), barregarrikeria (AgirAst (farra-)), barregarriro (TxAgir), barregarritasun (Mogel), barregarritu (TxAgir [mutildu, billostu ta barregarritu zituen]), barregura (TxAgir), barre-irri (‘irribarre’: Añib, Iturr (far-)), barre-irudi (‘irribarre’: Txirrita (par-)), barreka (Mogel (p-)), barre-murritz (Goñi (parra-)), barreti (ArreseB), barretsu (Harrt (barra-), Otaegi (p-)), barretu (Beobide [ezpaña parreturik]), barretxo (Mogel (p-)), barrez (RS), barre-zantzo (Zabala), barrez-barrez (TxAgir), barrezka (Azk), barrezko (JJMogel [berso zikiñak entzun ta barrezko eskerrak emotera]). Cf. irribarre.
► Forma zaharrenak b-dunak dira, itxura guztien arabera; f- duten aldaerak erdialdeko berrikuntzak lirateke (cf. bake/fake, hitz barruan habia/kafia, etab.), eta p- dutenak are geroagoko gip. bilakaera ezagunaren adibide dira, f-tik abiaturiko formak (cf. feria/peria, faltsu/paltsu…). Ik. FHV 262-267.
Jatorrian onomatopeia dela pentsatu ohi da. Corominasek eta Pascualek Hego Ameriketako gazt. farra[4] ‘parranda’-ren eztabaidan sartzen dute euskal hitza (DCECH 2, 870a, farra),[5] eta, onomatopeiaren hipotesia onarturik, biak zein bere aldetik sortuak izan daitezkeela dio; cf. halaber Erriberako farra ‘parranda’ (VocNav), jatorriz hitz amerikarra, Iribarrenen ustez. Dena den, beharbada ez da baztertzekoa erromantzezko hitzak zenbait kasutan euskal jatorria izatea.
Bestelako aukerak azter daitezke, hala ere: saioa egin liteke *bar ‘behe, hondo’-rekin lotzeko. Uler daiteke barre egitea, funtsean, barrenetik egiten dena dela, barre-algara; adlatiboko *barretik, instr. barrez eta halakoetatik azalduko litzateke, horrenbestez, barre bera, -e berranalizatuarekin (cf. atze, aurre); -a duten formetan, gainera, pentsatu beharko da asimilazioa gertatu dela.
Bide honetatik, zinez esanguratsua da uste herrikoia, zeinaren arabera baretik heldu zen barrea. Honela dio latinezko esakuneak: splen ridere facit, cogit amare iecur ‘bareak barrea eragiten du, gibelak maitasuna’ (Joubert 1579: 282).[6] Esanguratsua da, bi hitzetan *bar erroa dagoelako ideia iradoki bailezake (dardarkari bakun zaharragoa beharko genuke bare hitzean). Alabaina uste hori gorabehera, ez dugu aurkitu hizkuntzarik zeinetan ‘bare (organoa)’ eta ‘barre’ adierazten duten hitzek lotura etimologikorik duten: Bucken datuetan (s.v. laugh, smile), esaterako, ‘barre, irribarre’ adierazten duten hitzen jatorrian ‘hortzak agerrarazi’, ‘soinu’, ‘distira egin’ edo imitaziozko hotsak daude. Are gehiago, bai aurkitu ditugu beste uste bati loturiko erabilerak: Erdi Aroko fisiologia lanetan, umore txarrari eta izaera goibelari lotzen zitzaion organo hau (Rey s.v. spleen), eta, uste horri jarraikiz, ‘herra’, ‘aiurri bizi’ moduko irudizko erabilerak garatu zituen ing. spleen ‘bare’ hitzak (cf. gazt. esplín eta fr. spleen maileguak, ‘malenkonia, asperdura existentzial’ esanahiarekin).
Nolanahi ere, arrazoi honegatik eta bestegatik, beste azalpen etimologiko bat hobetsi dugu giza-organoari denaz bezainbatean. Ik., halere, bare3 (s.v. baratu), zeinetan *bar erroarekiko analisia zabaltxeago garatzen den.
! ♦ bartz (~1557: Oih). ■ Hitz orokorra. Aldaerak dira bartz (bizk., gnaf., zar., erronk., zub.; Oih), bartx (zar., erronk., zub.), partz (gip., gnaf., bazt., lap., bnaf.; azken honetan ph- ere badago) eta fartz (lap.; Pouv (-rz)). Zorriaren arrautza izendatzen du (Oih bentura dadinak hartza, eztadinak ez eta bartza); cf. orobat honako esapide hauek: Azk (bizk.) bartzak daukaz orrek “no tiene dinero”, (bizk.) oba zeuke neure bartzak bazeunkaz “si tuvieras mi carácter”, Etxabu (bizk.) aretxek dauke bartzak iltxeko modu “tiene buena labia”.
! ● barzi “punzada” Larm (barziatari, barziatu, barzikai eratorriak ere baditu; Lhandek dakarrenez, Hiribarrenek barzizulo darabil, barzi-z eta barziatu-z gain); ez dago argi hitzarekin zerikusia duen, baina, hala balitz, -i partizipioa legoke; alabaina, arazoak leudeke esanahiaren aldetik, bartzek ez baitute ziztatzen.
● bazpi ‘bartz’: baspi Mikol, bazpi Añib (bizk., + baspi), paspi Azk (bizk.); osaeraz, bartz + -bi, *barzpi > bazpi bilakaera arruntarekin (Mitxelena 1964d: 486), nahiz eta atzizkiaren jatorria ez den erabat argia, cf. azpi.
bartzatsu (farzatsu Pouv), bartz-orrazi (partzorrazi Lard).
► Osaeraz, bar + -tz (cf. beltz, gantz, hortz). Esanahiari dagokionez, ohartu behar da ilearen beheko partean, ilearen barrenean, jartzen dituztela zorriek arrautzak.
Aldaerei dagokienez, bartz nagusiaren ondoan herskaria ahoskabeturiko partz dugu (cf. pidaia); forma horretatik azaldu behar da phartz, cf. fago/bago/pago/phago, fiku/biku/piku/phiku, jatorrizko f- banarekin (< lat. fagus, ficus). Fartz aldaerari dagokionez, berriz, cf. beltz-en Erdi Aroko faltz aldaera (Falzahuri, SMillán 1075). Jatorrizko p- batetik, cf. bake/pake/fake, etab. Txandakatze hauetarako, ik. FHV (264-265).
! ♦ baso (xi. m.: SMig [esquiasso atairia (< -baso)];[7] basa- 1025: SMillán [Bassahuri]). ■ Hitz beregain bezala, hegoaldean bakarrik erabiltzen da historikoki (salbuespenak Etx. Ziburukoaren adibide bat eta LuzErrem dira; cf. halaber basotar Etx. Sarakoagan). Basa- garai eta eremu guztietan aurkitzen da elkartuetako aurreneko osagai moduan (leku-izenak barne), eta horrek hitzaren noizbaiteko orokortasuna frogatzen du.[8]
‘Oihan’ eta ‘mendi-alde’ esanahiekin agertzen da eskuarki (‘mortu’ gisa ere erabili izan da: Mburu, Ubill, AgirAst…). Pentsa liteke —nahiz ez den aukera bakarra— bazukeela lehenagotik esanahi zabalago bat: ‘leku jendegabe, kanpo, bazter-leku’ moduko zerbait izan zitekeen (gehi ‘landu/landatu gabea, basatia, arautu gabea…’; cf. basa-dun elkartuek hartzen dituzten esanahiak,[9] eta, besteak beste, baso/etxe [OihAtsot basoillo/etxoillo; cf. GaribAtsot etxera orduan basora] eta basa-/giza- [zar. basazalke/gizazalke] oposizioak); eremu batzuetan ‘mendi-alde’ esanahiarekin eta beste batzuetan ‘oihan’ esanahiarekin finkatuko zen gerora.
Gip., bizk. eta gnaf. zati batean azentuak bereizten ditu basoá (azentu markatu gabea) eta basoà ‘edalontzia’ (azentu markatua).
□ Lehenagoko lekukotasunak izan litezke monte Massoa (SMillán 945), presbiter Kardellu de Bassobauzo (SJPeña 928). Basa-ri dagokionez, bada halaber Enneco Blascones de Bassab[....] (DocLeire 880), baina 1269an gehitutako pasarte batekoa da. Lizaso eta Olaso-n ere -baso ikusi izan da (Mitxelena 1971b: 264).
Erdi Aroko dokumentazioan maiz ageri da hitza -ss- idatzita: cf. halaber Sancio Bassoraco (DocLeire 1072) eta ffurtunius uassoco (FuerMirand ~1157), besteak beste; ezer islatzekotan, hotsaren izaera ahoskabea islatuko luke, ez afrikaturik edo gisakorik.
● basagizon ‘basati’: Pouv; ‘baso-mutil’: Arak, Azk (gip.); ‘baso-mutil’ ← ‘basati’ izan da esanahiaren bilakaera, ‘basati’ lehenago dokumentatzen bada ere.
● basahiri Azk; cf. goian Bassahuri.
● basajaun Urte, EuskErr 1883 (zub.); cf. Basajaunberro, Basajaundegui (ArchAzkoit 1458).
● basamortu EtxZib, Mogel; cf. baso-ren ‘mortu’ eta ‘leku jendegabe’ adierak; ik. portu/bortu/mortu.
● basarte Munibe; cf. Erdi Aroko arroyo de Vasarte (ArchElgoi 1346); ez da erabat baztertzekoa basa ‘lokatz’ egotea Mogelen Universidad de Basarte-n.
● basetxe Larm (basatetxe), Lardiz; cf. Iohan Perez de Baseche (ArchSalvatIV 1349).
basabazter (‘bazter-leku’: Lardiz (baso-)), basaezti (Leiz (bas(a)ezti)), basajende (Larm, Duh), basakristau (Izag/Elexp (bizk., gip.)), basalapur (Mogel), basalkate (‘auzo-alkate’: Azk (bizk.)), basandere (Urte, Barb), basarotz (‘mendi-giroko arotz’: Azk (bizk.)), basasoro (“dermiotik kanpora landutako lurrak” Satr (Nafgip.); cf. bazter-soro), baseliza (Azk), baserreka (Irig), baso-bizitza (Añib [abere baten antzera baso-bizitza egitera]), baso-lan (Azk (bizk., gip., gnaf. (+ basa-)), TomAgir), baso-mutil (Ulib; ik. goian basagizon), basotu (Munita [mendiak geiago basotu]; cf. behean basatu), basotxo (Larm, Arrue), baso-zehar (‘mendi-hegal’: Izag (Nafgip.)), basur (Urte, Duv [basurek gizentzen dute phentzea]);
(animalia eta landare izenekin):
● basakaran Arak, Izt (baxa-); basa- + okaran da batzuetan, -akan/-okan laburtua duten aldaerek erakusten duten bezala; beste batzuk, ordea, basoko haran osaeraren adibide dira.
● basurde orok.; Land; basa- + urde, ez dugu Erdi Aroko adibiderik aurkitu, urde-renak, ordea, erruz, eta badirudi ‘basurde’ esanahia ere zukeela honek, ik. Orpustan 1999: 346; elkartuaren berritasunaren adierazle, ohar bedi gaur arte iraun duela asimilaziorik gabeko basaurde-k.
basabehi (Mogel), basabere (EtxZib (basa-abre)), basabestia (Leiz (basa bestia)), basaerramu (Lakoiz, Althabe), basafikotze (Leiz), basagari (Azk (bizk.)), basa-hegazti (Beobide), basahuntz (Land (basaaunz)), basakatu (Harrt (-gatu), Larm), basaker (Añib, Izt), basalapin (JEtxep), basalizar (Azk/Izag (bizk., gip.)), basamahats (Pouv, AgirAst), basaoliba (Leiz), basaperrexil (Larm, Duv), basapiztia (Arrue), basaporru (Lakoiz), basaran (Pouv, MDass (baxa aran); ik. goian basakaran), basardi (Urte (basa-ardi), Larm), basarrosa (Urte), basarto (Larm), basasagar (Urte, Mogel (baso-)), basasto (Ax (basa-asto)), basatipula (Larm), basatxori (Larm, Lizarg), basaugaraxo (baso- Azk (bizk.)), basazalke (Azk (bizk., zar.); zar. gizazalke-ri (‘landatutako zalkea’) kontrajarria), basehiza (Lizarg), basidi (Duv), basidisko (Mogel), basilar (Urte), basoilar (Pouv), basoilo (OihAtsot [etxoilloak basoilloa zedokan]), basote (Pouv), basuso (Urte), eta beste asko;
(‘sasi-’):
basabarber (Const), basadentista (JEtxep), basagiristino (Lafitte), basaixtorio (‘elezahar’: Lafitte), basajainkotasun (Urte), basakobla (Etxahun), basamediku (Zerbitz), basanagusi (Harand [pedantak edo basa-nausiak]), basaofiziale (JEtxep), basapoeta (Monho), basaprofeta (Gèze), basasineste (‘sineskeria’: Herria 1961), basoko (Etxag [basoko erregea, / Karlos bizar gorri]);
(izond.):
● basaka ‘basa-’: Duv (olibondo basaka); cf. eztika; iz. ‘elorri beltz’: Azk (gnaf.); ‘basasagar’: Arzdi (gnaf.); “ramas que nacen… bajo el injerto”