- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
balea (balena 1571: Leiz; balea ~1580: IbargC). ■ Hitz orokorra. Bale(a) da forma zahar eta zabalduena; balen-, horren elkartuetako formaren lekukotasunak oso urriak dira. Iparraldean, gehienbat bnaf. eta zub. autoreetan aurkitzen den balena berriagoaz, ik. behean.
● baleazale EtxZib; elkartuetan balea- duen adibideetako bat, cf. besteetako bale-; ohar bedi katea- ez dela hain ugaria.
● balenarri “rocas salientes a donde van las ballenas a rascarse” Azk; balen- + harri; cf. bizk. katenbegi, gip. katenbide, etab.
balea-bizar (Mikol, Larm), balea-gantz (MDass), baleaki (‘balearen okela’: Pouv, Larm (balenki)), bale-arrantza (Anab), bale-arrantzale (Urte, Etxeg), bale-harrapatzaile (Izt), bale-hilkintza (Izt), bale-koipe (Anab), balekume (Larm), balen-hodei (Azk (bizk., gip.)), bale-ontzi (Anab), bale-soka (Arrantz), baletzar (ArreseB).
► Lat. ballaena/ballena da hitzaren jatorria azken buruan. Bokalarteko sudurkariaren galera erregularra da (FHV 299); agian tarteko *baleha forma berreraiki liteke; hasperena, hirugarren silaban egonik eta aurreko silabaren batera lekualdatu ezinik, galdu egingo zen (FHV 215). Ipar. balena azaltzeko bearn. balène (okzit. balena) dagoela kontuan hartu behar da ziur asko. Elkartuetako balen- forman kontsonante sudurkaria gorde dela dirudi (cf. ardandegi/ardo < *ardano, gaztanbera/gazta < *gaztana; FHV 301).
Euskarazko -l- albokaria lat. -ll- geminatuaren emaitza erregularra da (cf. gela, zela < lat. cella, sella; FHV 320). Wartburgen arabera (FEW 1, 222b) latinez balena eta ballena formak zeuden, albokari bakun zein geminatuarekin, eta hizkuntza galo-erromantzeetako formak batetik zein bestetik azal litezke; italieraren hainbat dialektotako formak, ordea, jatorrizko -ll- geminatu baten bitartez baizik ezin dira azaldu. Orobat gazt. ballena albokari sabaikariduna eta port. baleia; kat. balena, aldiz, -l- bakunetik azaltzen da (DCECH 1, 482a; DECat 1, 598a); euskal hitzak, beraz, gaztelaniarekin, portugesarekin eta italierarekin egiten du bat albokariaren jatorrizko formari dagokionez.
Barnealdeko zenbait tokitan animalia hau izendatzeko lumera hitza bildu da (Azk s.v.), balearen koipeak argia egiteko zuen erabileraren garrantziaren seinale (Mitxelena 1953c: 559-560): euskaraz ‘balearen koipe’ ere bada, eta jatorrian gazt. zah. lumnera hitzak (Berceo) ‘argi’ esan nahi du. Lat. luminaria ‘lastargiak, argiak’ da azken buruan horren jatorria (lat. lūmĭnare ‘etxean dagoen argirako irekidura, leiho’-ren plurala, FEW 5, 445b).