- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
bake (~1496: RS). ■ Hitz orokorra. Bake da forma zabalduena: pake gip. autoreetan agertzen da; fake Isastigan eta XIX. mendeko gnaf. testu batean. Forma hasperenduna (bakhe) Tartas, Gasteluzar eta XVIII. mendetik aurrerako zenbait lap. eta bnaf. autoregan aurkitzen da, ia denetan forma hasperengabearekin batean. Agirre Asteasukoak eta Arruek pakea darabilte, -a itsatsiarekin.
□ Onomastikan, Baquea deitura aipatu izan da, gogora ekarriz Erdi Aroko Gudu goitizena (Mitxelena 19733: 65); Eleizaldek Bakea etxe-izena biltzen du Zarikiegin (1923: 135). Badirudi bake-rekin lot litezkeela.
● bakea egin Etxep; bakeak egin Andram, baina cf. lehenago NavIntel guerec eguinen ditugula baqueac (Erronkari, 1596).
● bakeoso erdi-mendebaldeko hitza; ‘baketsu’: Mikol; -oso atzizki erromantzearekin, cf. nekoso, temoso.
● baketan ‘bakean’: Leiz; mugagabeko -ta- artizkiarekin.
bakea eman (Tartas), bakea ezarri (Leiz), bakea ipini (Kapan), bakealdi (Lardiz), bakean (Leiz), bakebide (FedProp 1883), bakedi (Mburu [bizi da…bakedi ezin obean]), bakedun (Mburu), bakegabe (Maister), bake-galtzaile (Mogel), bakegile (Pouv), bakegin (frBart), bakegintza (ArreseB), baketasun (Mogel [kezka baga ta baketasun andiaz]), baketi (Pouv), baketiar (EtxZib), baketsu (Pouv, Harand), baketu (Etxep [elgarreki baketurik]), baketxargin (frBart [ardaua da luxurijotsuba, ta orditutia bake txaargina]), baketzaile (EtxZib), bakez (‘bakean’: Leiz), bakezale (Pouv), bakezki (EtxZib [zure gerizean loa / bakezki dut egiten]), bakezko (Leiz).
► Lat. pax, akus. pacem du jatorri. Aski antzinako mailegua behar du, bigarren silabako herskari ahoskabea gorde baitu, latinezko hitzaren egitura bisilabikoarekin batean; cf. inguruko erromantzeetan bearn. patz, fr. zah. pais, gazt. paz, kat. pau.
Hastapeneko herskariari dagokionez, p- > b- ahostuntzeak joera nagusia islatzen du (cf. bekatu, denbora, gela < lat. peccatum, tempora, cella; FHV 238-239). P- herskari ahoskabea dutenetan ahoskabetasun asimilazioa gertatu da bigarren silabako kontsonantearekin; forma latin-erromantzearen etengabeko eragina ere ezin da baztertu (FHV 240-242). Fake forma b-, p-/f- txandakatzearen bitartez azal liteke (FHV 265-266). Aipagarria da, bestalde, zub. pháke formarik ez izatea; agian antzinatasun adierazle moduan har liteke: cf. zub. thórre, thórpe, phíper, irudiz mailegu berriagoak direnak; honen aurka phíke dugu, mailegu zahartzat hartu ohi dena (beste zenbait hizkeratan dorre, dorpe, biper eta bike ditugu, herskari ahostunarekin).
Bakhe forma ez da oso zabaldua; Mitxelenak dio segur aski lat. azentua gorde zuela bake-k, eta, azentua lehen silaban izanik, ez zuela bigarren silabako herskariaren hasperentzea eragin (FHV 408, 424).