- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
bakant (Artxu: 1852). ■ Ipar-ekialdeko hitza. Herskari hasperenduna (-kh-) Artxugan ageri da. Pakant aldaera Duvoisinek dakar (“le souletin s’en sert dans le sens de ‘rare’”; “seul, sans compagnon” adierarekin ere badakar), eta erabili ere egiten du, Oxobirekin batera. Adierak: ‘urri, bakan’ (Artxu uderrak bakhant direnean, Intxpe purpra… hain da bakant, nun ezinago gütik ükhen beitezakeie [Iturr bakan]); ‘bakar’ (Duv hulakoa pakant da, eta ez du berekin ez semerik ez anaiarik; izen gisa: Oxobi muthil ala pakant, badakigu ilhagintzan ere hari zela hor).
bakantu (“pakantu, devenir seul, impair, sans compagnon” Duv).
► Mailegua dela dirudi, cf. bearn. bacàn ‘lugorri’ (Gers baquant), lat. vacare ‘hutsik egon’-en ondorengoak (FEW 14, 94a, vacare, II 1). Euskal esanahia azaltzeko ‘landugabe (hutsik) utzia’ ← ‘utzia, bakartua’ moduko bilakaeraren batean pentsatu beharko genuke; cf., euskal esanahietatik hurbilago, jatorri latindar bereko Frantzia erdialdeko fr. vacant-en “sans gardien”, “seul, isolé” adierak (FEW 14, 94b, vacare, II 1). Pakant aldaera euskararen barrenean azaldu behar da, asimilazioz.
Euskal jatorria proposatzekotan, bakan-etik abiatu beharko genuke, bakandu-ren bitartez, eta cf. agian berandu/berant, baina ez legoke argi zein erabileraren bitartez sortuko zen;[1] jakina, esanahiari dagokionez elkarreragina ezin da baztertu, baina badirudi formalki jatorri banatako hitzak direla. Arazo formal gehiagorako eta bakant-etik bakan azaltzeko zailtasunez, ik. bakan.
Mitxelenak (FHV 70, 18. oh.) eztabaida berean kokatzen ditu bakan, bakant eta bagant. Bnaf. bagant (Salab) bi modu ezberdinetan azal daiteke, gutxienez, baina beti ere lat. vagare-tik: aukera bat da errom. vagant ‘alderrai dabilena’-tik abiatzea (FEW 14, 120b), euskararen barreneko ‘alderrai dabilena’ ← ‘bakarrik dabilena’ ← ‘lanean hara-hona (bakarrik) dabilena’ bilakaera semantikoarekin; ‘bakarrik dabilena’ moduko adieren bitartez egingo litzateke bakan-ekiko lotura. Beste aukera bat da zuzenean gask. pl. bagans modukoekin lotzea, “pâtres qui gardent le bétail dans les Landes de Bordeaux portant avec une charrette ce qui leur est nécessaire pour vivre et ne se retirant dans leurs maisons que rarement” baita esanahiz (FEW 14, 120a); cf. Frantziako Vosges eskualdeko vọgã “(ouvrier) qui change souvent de chantier” (FEW 14, 120b).
Lat. vacare eta vagare-ren eratorrien arteko hurbiltasunaren lekuko, cf. vagare-ren ondorengo den okzit. zah. vagan “(bête) qui erre sans gardien” (FEW 14, 120b), goiko fr. vacant “sans gardien”-ekin konpara daitekeena, eta funtsean ‘bakarrik dabilen animalia’ izan litekeena.