- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
babes (~1580: IbargC [Los escudos eran babeses]; pabeza ~1650: Pouv; paubes 1658: Harizm). ■ Testuetan Harizmendigan eta XIX. eta XX. mendeko hegoaldeko (gehienbat gip.) autoreetan agertzen da. Izen gisa ez ezik, izenondo bezala ere erabilia izan da ((toki…) babesa, (toki…) haize-babesa, etab.).
□ IbargC-ek zazpi aldiz aipatzen ditu bere kroniketan paveses edo pabeses direlako ezkutuak, eta aipamen horietako batean ongi azaltzen du zertan zen haien egoera XVI. mendean (111. kuadernoa, fol. 5vto.): “y ansí los pabeses son las antiquísimas defensas de los cántabros, y al fin quedaron en Vizcaya munchos dellos por reliquias en bestimiento de su antigüedad, y oy día permaneçen munchos pabeses en munchas casas prinçipales de Vizcaya, pintados y puestos en ellos sus sotamas, como hoy mismo lo he bisto, cuyo modo de sus hechuras me puso admiraçión, que çierto es cosa de ber la curiosidad de su perfeçión, que para ser hechos en tienpo tan caduco aún para el tienpo de agora son harto bien trazados y conpuestos. Los cuales ya no se usan [fol.6r.] después que la pólbora se inbentó”.
Euskal fonetika salatzen duen adibidea, euskal hitzaren lehen lekukotasuntzat jo duguna, antzinako bizkaitarrek erabili ohi zituzten armen deskribapenean dakar IbargC-k (74. kuadernoa, fol.18r.): “En los antiguos tienpos los vizcaínos solían usar lança y dardo para arrojar, e en esto eran muy diestros, los cuales se enseñaban en piernas de baca y carnero y terneros. Los que no traían estas dos armas en una mano usaban ballestas de garrocha y saetas. Los escudos eran babeses, como está dicho, y se conserban asta oy día”.
babesean (Izt), babesgarri (Lizardi), babeski (‘babesgarri’: Orixe), babesle (Zaitegi), babesleku (Goen Yakintza 1934 [urrutian ere ez du babesleku erosorik]), babespe (TomAgir (-pean)), babestu (Arana).
► Mailegu erromantzea da, eta argudia daiteke jatorri bat baino gehiago izan duela: gaztelaniatik hartua izan daiteke mendebaldean, baina ekialdean gaskoitik edo hartua izan daiteke. Formari dagokionez, maileguaren berritasuna salatzen du txistukari apikariak: ez da s > z gertatu (cf. maiz, ezpata, gauza, zela, zeta, etab.; Pouv ez da fidatzekoa txistukariaz denaz bezainbatean); orobat egiten du berritasunaren alde bukaerako afrikatze erregularraren aztarnarik ezak (cf. gorputz < lat. corpus). Hastapeneko herskariaren ahostuntzea ere mendebaldekoa baizik ez da. Paubes-i buruz, ik. behean.
Euskal formari begira ondorioztatzen den berritasunaz gain, hitzak hizkuntza erromantzeetan duen etimologiak ere haren berantiartasunaren alde egiten du. Corominasek eta Pascualek dioskutenez (DCECH 4, 439b, pavés), hizkuntza erromantzeetan eta europarretan aurki daiteke hitza XIV.-XV. mendeetatik aurrera, ‘ezkutu handi’ esanahiarekin (cf. it. pavese, gazt. pavés, okzit. paves, cat. pavès, etab.); hizkuntza hauetan guztietan, italieratik harturiko mailegua dela onartu ohi da. Baliteke Pavia hiriaren izenaren eratorria izatea, eta jatorria adieraziko luke: ‘paviatar’ litzateke pavese, funtsean. Ez omen dago froga historikorik, baina ezkutu mota hori hiri hartan egiten zela pentsatu beharko litzateke.
Etimologia horren eztabaidan, ordea, it. zah. palvese aldaera dakarte gogora Corominasek eta Pascualek (~1300eko datarekin); aldaera hau pavese bezain erabilia zen italieraz hitzaren historiaren hastapenean, baina, ageri denez, Pavia izenarekin lotzen duen etimologiak ez du albokaria azaltzen. Horregatik, besteak beste, ez da erabatekotzat ematen etimologia hori.
Eztabaida horretan, interesgarria izan daiteke Harizmendiren paubes aldaera: berez, ez dirudi hizk. galo-erromantzeetan *palvese aldaera hori dokumentatua dagoenik (FEW 8, 78a-79b, Pavia), baina pau- bokalismoak jatorrizko pal- bat iradokitzen du, gaskoi edo frantses itxurako bilakaerarekin (cf. lat. altus > gask. àut, fr. haut, eta ekialdeko auher : mendeb. alfer, mailegu zaharragoa); are gehiago, ez dirudi italieratik kanpo dokumentatua dagoenik (ik. halaber DCECH, eta DECat 6, 351a, pavès). Euskal datua, beraz esanguratsua izan daiteke hitz horren jatorriaren eztabaidan: erakutsiko luke palvese aldaera inoiz hedatuagoa izan zela italieratik kanpo ere.[1]
Badirudi izenondo erabilera euskararen barreneko bilakaera izan dela, nahiz eta, Wartburgek dioskunez (FEW 8, 78a, Pavia, I 1), izenondo gisa erabiltzen ziren frantsesez paviois bezalako Pavia-ren eratorriak (bereziki arma izenen jatorria adierazteko).