- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
ate. Hitz honen azpian ate eta atari sarrera-buru nagusiak bildu dira. Ate-ren azpisarrera modura ataide, ataka eta atera daude; atari-ren azpisarrera modura, atal, txatal eta zatal daude.
♦ ate (872: SMillán [Larrate]). ■ Hitz zabaldua. Bere esanahi ohikoenean atari erabiltzen da gnaf. leku askotan, eta bort(h)a-rekin batean ipar-ekialdean (zenbat-eta ekialderago gehiago ageri da bort(h)a: zub., erronk. bereziki;[1] Leizarragak ere bortha bakarrik darabil, baina Oihenartengan agertzen da ate; cf. Ax batak (erraiten du) athea, bertzeak bortha). Herskari hasperenduna (-th-) du eskuarki iparraldean. Elkartu-eratorrietan oso zabaldua dago ata- forma.
Historikoki, esanahi orokorrenaz gainera (‘igarobidea, sartu-irtena egiteko irekidura’: RS urrezko atea, Lazarg naigaran / zure atean arteti, Haranb parabisuko athea, OihAtsot ate bati zegoen eskalea goseak hil zezan [Zalgiz bi eskale bortha bati]), bada, leku-kasuekin eskuarki eta maiz etxe edo barren-i kontrajarria, ‘kanpo’ ere, bereziki XVI. eta XVII. mendeetako mendeb. eta lap. testuetan (RS atean uso etxean otso, Land atera [“fuera”], Lazarg erri onezaz atean, EtxZib nahiz dela etxe barrenean, nahiz dela athean, Ax handik athean eta kanpoan); XX. mendean idatzizko hizkuntzan berrezartzen da, at forman batik bat; badirudi herri-hizkuntzan ateko (atako) banda edo atako alde moduko esapideetan gorde dela, bereziki bizkaieraz; cf. orobat behean aterako eta aterontz, eta atera aditza.
□ Ezin konta ahala adibide daude Erdi Aroan. Hitz soilaren adibide dirudi molendino regis quod dicitur de Athea (GuipAlb 1007). Lehen osagai moduan, cf. Atahuri, Atazaval (SMillán 1025), eta bigarren osagai moduan, lehen lekukotasunaz gain, cf. in medio portu Belati (GuipAlb ~980), monasteriolum de Hosquiate (ColIrach 1024), Naffarrate (SMillán 1025). Aipagarria izan daiteke <th> grafia: cf. monasterium in Athea (DocLeire 1094) eta Athaondo Murto (AGNComp1 1266); Orreagako bildumako aurkibidean Hateguren baten berri ere ematen da, baina testuan ez dugu topatu. Oinarrizko esanahia ‘(aise) igarotzeko lekua’ izan daiteke hauetan, ‘mendate, portu’ (Mitxelena 19733: 61).
Pirinioetan, Lleida inguruan, Corominesek hitzaren adibidetzat ditu Arate, Ausate, Broate, Miati, Aurati eta beste, argudiatuz mendateen inguruan daudela izen horiek (TopCatI 128); baina leku-izen horien euskaltasuna ez da argia, besteak beste ez baitakigu zein den lehen osagaia. Pirinioetako izenez eta Corominesen interpretazio aukera batzuen ahuleziez, ik. Salaberri (2011a).
● atalase ‘alartze’: Pouv (-th-); osaeraz, ata- + alase, bada ate-al(h)ase ere, eta ez da ezinbestean haplologiaz atalalase-tik azaldu behar, zeina atari-ren eratorria baita.
● ataposta hapaxa: “lumbral” Land; bigarren osagaia lat. post ‘ondo’-ren ondorengoa izan liteke, oste bezala (ik. han), baina hastapeneko herskaria gordeta eta -e → -a berranalisiarekin.
● atarte MLastur (ate arte zabalean oi zan, “portal ancho, significandolo por casa grande”); RS (ataartean, “portal”); ‘ate arte’ esanahi etimologikoaren zabaltzearekin.
● ate-buru Larm (ata-), Lardiz; cf. “montem qui dicebatur rustico uocabulo Ataburu” (DocLeire 1045).
● atetila -ll- Azk (bizk.), Anab; atzizkirako, cf. leihatila, neskatila, etab.
● atetzar Arrue; cf. “en el camino que se dyze Ataçar” (ArchIrur 1479), bestelako esanahia badu ere.
● atezain Urte, Harand; cf. Garçia Atacaya (PobNav 1350).
● atondo Kardab; cf. Ataondo (ColIrach 1024).
atamendatu (“s’informer” Salab; cf. behean atalmendatu), ataurre (Larm; ate-aurre Añib, Lardiz), ate-aitzin (Larm, Duv (athe-aintzin)), ate-albo (TxAgir), ate-atze (Larm, Lardiz), ate-gain (Lardiz), ate-gibel (Arbelb), ate-haga (‘atalaga’: Harrt), ate-jagole (‘atezain’: frBart (-jao-)), ate-joka (Larm, Añib), ateño (Barb), ate-oste (RS (ataostean)), ate-sartze (EtxZib [oiñetakoak zituzten / utzi athe sartzean]), atetto (Duv), atetxo (Urte). Cf. albate, itsas ate.
(‘kanpo’):
aterako (Lardiz [Jerusalenez aterako leku guzietan]), aterontz (Arrue [Jaungoikoaz ateronz]; aterontzean Ubill [oez ateronzean]), atetiko (Kapan [atetiko señaleak] [< atetik + -ko]).
► Zaila da ate-tik gorako formarik berreraikitzea. Aukera bat da pentsatzea -te dagoela (cf. urte, kalte) eta erro ezezagun baten hondarra dela a-; bide honetan, aukera egon liteke akher, epher modukoekin konparatzeko, eta pentsatzeko inoiz herskari bortitz bat izan duela kokagune bortitzean, gerora hasperendu (cf. Hate-? ik. goian) eta galdu dena (FHV 214). Ageri denez, berria da at forma, amaierako -e berranalisiz galduta.
Esanahiari dagokionez, pentsa daiteke ‘igarobidea, sartu-irtena egiteko irekidura’ adiera orokorrena dela jatorrizkoa, eta hortik azaldu behar dela ‘kanpo’, tarteko ‘ate, borta’ batekin, beharbada. Bilakaera semantiko honen paralelo moduan, latinezko bi hitz familia har daitezke kontuan, portus/porta eta forēs. Lehenean, ‘igarobide, pasabide’ bezalako adierak daude, eta esanahi horren bilakaeraz azaltzen da porta ‘ate, borta’. Lat. forēs, bestalde, ‘ate, borta’ da jatorrian, eta gerora ‘kanpo’ baizik ez zuen adierazi (errom. dehors, afuera); honela azaltzen da bilakaera semantikoa: “la notion de ‘dehors’, est souvent exprimée par des formes signifiant ‘à la porte’” (ErnMeill s.v.).
Euskaraz ere, berezko bilakaeraz, antzeko zerbait proposa daiteke: ‘igarotze, pasabide’ ← ‘ate, borta’ ← ‘kanpo’. Osaeran -te egoteak lehen adiera horren alde egin lezake, ‘igarotze’ moduko jatorrizko esanahi batean pentsarazi bailezake, lehen osagaia zein den jakin gabe ere.
ataide. ■ Lazarragagan ageri da: utra gaxtoto / bizi zinean munduan, / ataidea / ez zeukala kontuan. Badirudi ‘hurko’ esan nahi duela.
► Osaeraz ata- + hide izan daiteke, esanahiz ‘ate-lagun, gertuko, hurko’; nekezagoa dirudi *aitaide (< aita + hide) batean pentsatzea.
ataka (1643: Ax). ■ Hitz zabaldua. Atheka da iparraldean nagusi den forma (Ax athaka), eta ataka hegoaldean. Esanahi nagusiak: ‘igarobide estu, arroila, mendate’ (Ax athaka hertsian eta pausu gaitzean, EtxSar Pirineoko atheketan); ‘estura, larrialdi’ (EtxSar eginbiderik borthitzenetan eta athekarik perilosenetan, Duv atheka txarrean, herri-kanta (gnaf.) ni orain nagon atakan); ‘(era desberdinetako) ate txiki; sarbide’ (Izt zulo onen ataka da medarra, Goihetxe ateka zabal batetik gan zen phentze batera).
ataka egin (Pouv [bere perfekzioneari athekarik eta kalterik egin gabe]). Cf. itsas ataka.
► Badirudi at(h)e + -ka dela osaeraz, cf. arte/arteka, mehe/mehaka, etab.; atzizkiak balio txikigarria izango luke jatorriz, cf. ‘ate txiki’ eta ‘igarobide estu’ adierak. Erabilera metaforikoz sortu da ‘estura, larrialdi’.
atera (~1496: RS; atra 1578: NavIntel). ■ Hitz zabaldua. Aditz iragankor gisa da historikoki erabiliena; ez da ageri, halere, Etxepare edo Leizarragagan, eta ezta ekialdeko ertzean ere: zar., erronk., zub. (cf. idoki). Erabilera iragangaitzean ez da erabilia izan mendebaldean (arab., bizk. eta gip. zati batean; ik. irten) eta ezta ekialdeko ertzean ere (ez Etxep, Leiz); lap. eta bnaf. eremuan ilki da erabiliagoa antzinako testuetan (ik. halaber jalgi). At(h)eratu forma iparraldean agertzen da gehienbat (jad. EtxZib); atara Barrutiagan eta bizk. testuetan ageri da XVIII. mendetik aurrera; atra gnaf. eremuan erabiltzen da (atere ere badago hor: NafGut); etara mendebaldean aurkitzen da XX. mendean, eta ateri gnaf. puntu batzuetan bereziki.
Esanahi nagusiak: ‘idoki, erauzi’ (Lazarg atera neio begiak, Haranb purgatorioko sutik athera itzatzu), ‘irten, ilki’ (BretKant flota andia atera, Ax ezin athera naitekeien oihanean), ‘lortu, eskuratu’ (Beriain probetxu andia atratzeko, EtxZib ohorea athera), ‘ondorioztatu’ (Beriain nondik atratzen baita…, Ax zeiñetarik athera behar baitugu…), ‘gertatu’ (Ax athera dadin egiatan Salomonek dioena, INabig on atheratzen bada)…
aterabide (Mburu), ateradura (Harrt), ateragia (FedProp 1896), aterakidin (Goihetxe [zer probetxu zureganik dudan athera-kidiñ]), aterakizun (BMogel [ipuiaren aterakizun ta ondoren ederra]), ateraldi (Mburu), ateratzaile (Urte). Cf. eguzki-ateratze, hagin-, hortz-, odol-ateratzaile, sar-atera…
► Osaerari dagokionez, part. gisa erabilitako alatiboen sailekoa da (cf. Lardiz erriko atera zanean), baina zeharo lexikalizatua; esanahiaren aldetik, ‘etxetik/barrendik kanporatu’ gisa ulertu behar da jatorrian: cf. goian ate ‘kanpo’. Ateri formak bi sorburu izan ditzake: -i bukaeradun partizipioen analogia, edo mug. ateria (< aterea < atera + -a); jad. XVII. mendean ageri den atere formak azken aukeraren alde egin lezake beharbada (ez litzateke ezinezko atere asimilazioz esplikatzea ere). Sinkopaz azaltzen da atra (FHV 161), eta bokalen arteko elkarreragintzaz etara/atara (FHV 70-71).
Adiera guztiak azal daitezke erabilera metaforiko oinarrizkoenen bidez.
♦ atari (xi. m.: SMig [esquiasso atairia]).[2] ■ Hegoaldean aurkitzen da bereziki (iparraldean EtxZib, Ax (atalondo, ataltzain) eta beste bakarren batzuek darabilte). Atadi eta atai aldaerak XIX. mendetik aurrera agertzen dira. Elkartuetan oso zabaldua dago atal- forma.
Testuetan ‘ate-ondo, ate-inguru’ da funtsean (Isasti ni itxean ta ura atarian, Beriain nola atarietan dabilzan pobreak eskean, EtxZib xahu / tzatzue athariak, / eta karrikara etxa arrosa eta liliak; Mburu Eliz atarian, Kardab portiku edo atariko leorpea); ‘ate’ adieran gnaf. testuetan agertzen da bereziki (NavIntel [1578] yrecac fite atari ori, Beriain pasatzen zela Elizako atari batetik, Mburu ateak eta atariak, Lizarg atariak zeudelaik ertxirik).
□ Erdi Aroko leku-izenean ‘igarobide-, sarbide-inguru’ izan liteke, ezki-baso batekoa, itxuraz (esquiasso-rako, ik. baso). Tradizio sekundarioan, cf. halaber “una casa llamada […] Gambara Atariaco Echea” (LéxNavI 1562).
● atalmendatu “athalmendatzea, athamendatzea, épier (près des portes), aller aux écoutes” Harr; menda zer den ez dago argi; atalmen bezalakorik izan gabe ere, aldamen-eko -men egon ote liteke? Cf. atalondoka.
● atalondo Isasti (otsoa atal ondoan), Ax (athal ondoan dagoen eskalea); atalondoka: “à la recherche de renseignements secrets” Salab; erabilera metaforikoz, “ate inguruan, hurbil baina sartu gabe, entzuten jarrita”).
atalaga (Pouv (athal haga), Goihetxe (athelaga)), atalalase (‘alartze’: Pouv (-th-)), atalburu (Larm, AgirAst), atalgain (EtxZib), ataltzain (Ax (athal-zaiñ)), atari-alde (Izt), atari-aurre (Izt).
► Osaerari dagokionez, ata- + hiri ‘inguru’ da, zalantzarik gabe, Erdi Aroko adibideek erakusten duten bezala: atairia lehen lekukotasunean, ataria ondokoan. Sekundarioa da gnaf. ‘ate’ adiera.
Azkuek, oker, -ari ikusten zuen hitz elkartu horietan (eta badirudi horrela sortu zuela etxari “vestíbulo” bera); gogora ekarri behar da badela RS ari “sala” ilun bat.
! atal (1745: Larm). ■ Erdi-mendebaldeko hitza (bizk., gip.). Testuetan ohikoagoa da bizkaieraz XX. mendea arte. Attal aldaera adierazkorra gip. ageri da (cf. txatal).
Esanahi zabala ‘zati’ da (Larm ogi… atala, OñatEsk bauko nori irudi, atalak lapikoari), maiz fruituarenari dagokiola (Apaolaza urre zarra baño oriagoko arto atalekin, TEtxeb (bizk.) berakatz atala); XIX. mendearen bukaeraz geroztik honako adiera berezi hauetan ere ageri da: ‘liburu baten zati nagusi edo kapitulu, musika lan baten mugimendu’ (Azk lenengo atala, TxAgir XVIgarrengo atal da 96garren orrialdean, EuskEsn 1913 sonata onek atal abetxek izan bear ditu), ‘gorputz-zati’ (Kkiño gure gorputzian atal guztijak bardingeak ixan arren). ‘Azpizun’ (Azk (bizk.)), ‘ipurmami’ (Elexp (bizk.)) eta ‘mozkor’ (SMartin “atal” (mozkor esateko) makalak arrapatzen dituez) ere aurkitzen dira. Bada halaber gip. atal/attal ‘(plater) zapal’ bat, baina ez dago argi nola lotu behar den hitzarekin.
atal-handi (‘babarrun mota bat’: Azk (bizk.)), atalburu (‘kapitulu’: EAEg), ataldu (‘zatitu’: Azk [beste izkeretan itzak ezdauez onelan atalduten]), ataldun (Eguzk), atalera (‘zatiketa’: Bera; atalkera Azk), atalgabe (‘zatiezin’: Eguzk), atalgite (‘zatitze’: Orixe), atalka (TxAgir; atalga TxAgir), atalkide (Olab [elkarren atalkide gera-ta]), atalkin (“división” Bera), atalmen (‘zatiketa’: Azk), ataltxo (Azk), ataltze (‘zatitze’: Zink), atal-zati (Añib [makina bat atal-zatiz adobaurik dagozan soñekoakaz]). Cf. antzina-atal, ate-atal, hitz-atal, soin-atal.
► Formalki, ez dago arazorik atari-ren elkartu-eratorrietako atal- forma dela pentsatzeko, onarturik forma beregain gisa lexikalizatu zela. Esanahiaren aldetik, ordea, ez da hain erraza lotura: pentsatu beharko genuke ‘etxearen zati’ moduan hartu zela ataria, eta hortik ‘(etxearen) zati’ ← ‘zati’ gertatu zela; ‘zati’ orokor horretatik azalduko lirateke ‘liburuaren kapitulu’, ‘ipurmami’, etab.
txatal (~1800: Añib). ■ Mendebaldeko hitza (XX. mendean gip. autore batzuek ere erabiltzen dute). Esanahi nagusia ‘zatitxo’ da (Kkiño papel txatal baten); adiera berezi batzuetan ere agertzen da: ‘idazlan-zati’ (Orixe lenengo txatala), ‘adabaki’ (Azk (bizk.)) eta ‘soro-zati, baratze-zati’ (Azk/TEtxeb (bizk.)). Cf. atal, zatal.
txataltxo (Añib [kalizean ezarten dan ostia txataltxuak]).
► Atal-en aldaera adierazkorra da txatal; cf. dastatu/txastatu, dilista/txilista, etab. (FHV 187-188), baina zeroren partez dago hemen hastapeneko kontsonante afrikatua, cf. epel/txepel (ik. jarraian zatal).
zatal (1745: Larm). ■ Erdi-mendebaldeko hitza (bizk., gip.). Esanahi zabala ‘zatitxo’ da (Azk (bizk., gip.) “trozo no grueso”); Larramendik “repelo de la pluma, de la uña, &c.” eta “respigón, padrastro” adierak ematen dizkio; Azk eta Izag-ek (bizk., gip.) ‘adabaki’ adieran jasotzen dute; azkenak “escamas de piel en la boca” ere badakar. Cf. atal, txatal.
zatalkor (“repelosa, madera que al labrarla levanta pelos” Larm), zataltxo (“repelo” Larm; zataltxu Mogel).
► Atal-en aldaera izan daiteke zuzenean: hastapeneko z- azaltzeko, cf. abar/zabar, izter/zizter, zorabiatu (< gask. horabiàt). Beste aukera da txatal-etik azaltzea, despalataltzearekin (ohar bedi euskaraz ez dagoela ia tz- duen hitzik).