- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
arrats (~1490: GaribAtsot <arras>). ■ Hitz orokorra. Aldaerak dira arrats (bizk., gip., gnaf., lap., bnaf., erronk., zub.), arras (bizk.), arrets (Duv), arats (lap., bnaf., zub.), arts (aezk., zar.) eta ats (bazt., lap., bnaf., aezk.). Zubereraz inesiboko ohiko forma arratsen da (Belap).
Esanahia ‘ilunabar, gaulehen’ da (RS otso zaarrak arratsean hulua, Etxep arratsian etzitian, TolosBerts arratsean oake ollokin afaitara); goiz hitzari kontrajartzen zaio maiz, gau hitza egun-i kontrajartzen zaion bezala (GaribAtsot gox gorrik euri daidi, arrats gorrik eguzki, GasZar dela goiza, dela arratsa).
● arrastegi Larm, Mogel (euki eragingo deutsut arrastegi edo egubarte ez txaarragua); arrastei Harr, Azk (bizk.); -tegi atzizkiak denbora balio du, cf. RS zartegi ‘zahartzaro’, gaztetegi ‘gaztaro’.
● arrasti ‘arrats’: Azk (bizk.), Akesolo; Azkueren ustez (s.v.), arrastiri-ren aldaera da, baina baliteke arrastegi-rena izatea, dokumentatua baitago -tegi > -ti, toponimian, cf. Salurtegi (SMillán 1025), gaur Sallurti.
● arrats-hegi “crépuscule” Hbarren; cf. arrastegi, itxuraz atzizki beraren aldaera berriagoarekin.
arrastu (Leiz [arrastu zenean ber-bera zen han]), arrats-aire (“serein” Pouv), arrats apal (Larg [ikhusirik arrats aphala zela]), arratsarte (‘arrats’: atsarte Azk (bnaf.); arrats arte Barb), arrats-askari (arats- TourLaf; ats- CEEN 1971 (aezk.)), arrats behera (Azk (lap.); a. bera Lauax), arrats berandu (Iraizoz), arratsero (arrats oro Mburu; arratsero Harr; arratseroko Bilintx), arratsetik goizera (‘epe laburrean’: Zubiri), arratsez (“siendo ya noche” artsez Azk (aezk.)), arrats-ezkila (EtxZib), arrats gorri (GaribAtsot [gox gorrik euri daidi, arrats gorrik eguzki]), arrats-iluntze (Añib [arrats-iluntzetik egun sentiko argitara]), arrats itsuturik (‘ilundurik’: Azk (erronk.: arrats utsitruk eta oraino ere lanean)), arrats-izar (Urte), arrats lehen (‘arrats-hasiera’: Erkiaga), arrats oroz (Mercy). Cf. bart-arrats, goiz-arrats, goiz eta arrats, goizetik arrats, ilun-arrats.
► Aukera bat da pentsatzea *dats ‘goitik behera joan…’ erroa dagoela hitzaren bigarren zatian, eta lats-en eman dugun hipotesiaren barrenean geratuko litzateke horrela; aukera honetan, jatorrian *ar-dats moduko osaera zuela pentsatu beharko genuke. Lehen zatiko ar- horri dagokionez, gogoan har daiteke ardo-ren *ardano protoformarentzat eman dugun azalpena, zeinetan *dan ‘edan’ erroaren aurretik ar- bera egon daitekeen: aditz gisa hartuta, e-da-ra- morfologia izan genezake, bilakaera fonetiko irregularrarekin ar- bilakatua. Esanahiari dagokionez, kontuan hartuta ‘goitik behera datorrena’ aitzinesanahia eman diogula *dats erroari (ik. lats eta adats), ‘(eguna) erortzen den une’ edo izan liteke; paraleloetarako, ik. gau hitzean emandakoak, hala nola lat. cadō-ren occāsum ‘eguzki sartze’ eratorria, edo euskarazko gau-erorte elkartua, besteren artean.
Erabat bestelako aukera da arre ikustea lehen osagaian (Campion 1899c: 316); egunaren une horretan zeruak hartzen duen kolorea adieraziko luke, funtsean, arre + hats moduko elkartu batek, eta ‘kolore arreko zerua hasten den une’ edo izango litzateke.
Sinkopa arruntez azaltzen da arts aldaera (FHV 165). Dardarkaria ahuldu da arats aldaeran, modu irregularrean (cf. urtaril aldaera, urtarril-ena; FHV 512-513, 555), eta forma horretatik azal daiteke ats bera, dardarkari ahularen galerarekin eta bokalen kontrakzioarekin. Disimilazioz azaldu beharko da Duvoisinen arrets.
arrastiri (arratstiri 1664: Pouv). ■ Ekialdeko hitza; bnaf. eta zub. testuetan ageri da batez ere. Aldaerak dira arrastiri (lap., bnaf., erronk., zub.), arratsiri (Harr, Laphitz), arrestiri (zub.), arristiri (zub.), arrasteri (zub.), arrastri (erronk.), arrastre (erronk.), arastiri (zub.), atstiri (bnaf.), astiri (bnaf.), asteri (JEtxep), aratsiri (Herria 1960) eta arresti (Herria 1961). Ik. arrastegi, arrasti.
Esanahia ‘arrats’ da (Belap zointara arrastiritan ezpaititake hel, Hualde arrastriaren erortiari, Arbelb larunbat astiri batez). Pouvreauk ‘mendebalde’ esanahiarekin darabil (abia dadilla arratstirira, goitztirira, hegoara, nortera), eta Azkuek ‘arrats-askari’ adieran bildu zuen bnaf. eta zub.
arrastiri apal (SenGrat [aristiri aphala beitzen]), arrastiriar (“tardif à venir le soir” Hbarren), arrastiri-askaldu (“goûter” arrastiri-askaltü Lhande (zub.)), arrastiri-askari (ArmanUsk 1899), arrastiri erdi (Foix), arrastiri on (arrastiri hun EAEL (zub.)), arrastiririk (Azk (erronk.: goxtre oroz mezara, / arrosariora arrastrerik)).
► Osaeraz, arrats + hiri ‘inguru’. Sinkopa gertatu da erronk. arrastri-n (bokalaren berranalisiarekin arrastre-n); bokalen asimilazioa dugu zub. arrestiri > arristiri aldaeretan, eta disimilaziotzat jo daiteke arrasteri. Ez dira elkarketako formaren gainean osatu arratsiri-ren gisako aldaerak. Pouvreauren ‘mendebalde’-rako, cf. orobatsu goizerri, goizalde, ‘ekialde’ esanahiarekin. Metonimiaz, ‘arrastirian egiten den otordu’-tik azaltzen da ‘arrats-askari’.
arratsalde (1545: Etxep). ■ Hitz orokorra. Aldaerak dira, euskalki guztietan ageri den arratsalde-z gain, arrasalde (bizk.), arretsalde (Duv), aratsalde (lap., bnaf.), artsalde (gip., aezk., zar.), atsalde (bizk., gip., bazt., lap., bnaf., zar.), aatsalde (bnaf.), aasalde (bizk.), atxalde (bizk.), asalde (gnaf.) eta atzalde (bizk.).
Eguerditik gauerainoko tartea izendatzen du (Etxep artzain orok biltzen ditu ardiak arratsaldian, Barrutia ez al dezu dijeridu arrasaldeko salsea, Mburu arratsaldeko seietan).
arratsalaskaldu (atsalaskaldu AExaide (bnaf.)), arratsalde apal (Lizarg), arratsaldearekin (‘arratsaldez’: Arbelb), arratsalde-askari (arratsaldaskari Salab; arratsalde-haskari EskLAlm 1904), arratsalde berandu (Iturr), arratsalde erdi (ArreseB; atsalde-erdiko ‘arratsalde-askari’: Orixe), arratsalde-giro (atsaldegiro Aspiroz (gnaf.)), arratsalde-gosari (Larm, Lardiz; atsalde- Izeta (bazt.)), arratsalde hobeko (“exclamación de desprecio” Azk (bizk.: arratsalde obako gizona!)), arratsalde-jan (‘arratsalde-askari’: Añib), arratsaldekari (“qui va, vient, fait quelque chose en après-midi” Duv), arratsaldeko (“goûter, collation” Duv, Azk (gip.); TolEgut 1921), arratsalde on (artsalde o. Soroa; arratsalde onak emanaz Izt), arratsaldero (artsaldero Soroa), arratsaldetto (Lhande (zub.)).
► Osaeraz, arrats + alde. Ohar bedi, hitz orokorra izanagatik, ez duela zaharragoa behar lukeen **arrastalde aldaerarik.
arratsaldi. ■ Pouv-en hiztegian ageri da aurrenekoz (arrats-aldi batez “une fois au soir”). Bestalde, ‘arrats’ esanahiarekin Intxpe-k darabil (zeren gañen elhe eginen dügü arratsaldi huntan?) eta Gèzeren hiztegian jasotzen da. Cf., gainera, arratsaldia Oih-en errefrau batean (goiz guziak du bere arratsaldia), non zubererazko -ea > -ia aldaketa egon daitekeen islatuta, editoreen arabera.
► Osaeraz, arrats-aldi (ik. Pouv-en adibidea); arratsalde-ren arratsaldia forma mugatuarekin ere nahasi ahal izan da.