- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
edan. Honen azpian edan eta ardo/arno sarrera-buru nagusiak bildu dira. Edan-en azpisarrera modura edaran dago; ardo/arno-ren azpisarrera modura, mahatsardo.
♦ edan (~1496: RS). ■ Hitz orokorra. Eran aldaera Lubietaz (1728) geroztik erabiltzen da hegoaldeko testu batzuetan. Edaa- (edaale, edaate) frai Bartolomegan aurkitzen da. Aditz-forma trinkoak (asmatuak, cf. Eleizalde 1913)[1] XX. mendean ageri dira (Lauax dedate, Lizardi dadat…).
Erabilera aipagarriak: Leiz uria maiz edaten duen lurra, Duv lurrak ez dezan edan samatsaren urina edo gozoa, ECocin omeletak burra edan duenean. Izen bezala ere oso erabilia da (Leiz ianean edo edanean, Beriain barurik, janik eta edanik bage).
● edabe ‘edari’: Land (edabea mug.), Azk (bizk., gip.), erabe Azk (bizk.); ez dago argi zein den bigarren osagaia, arazoak lituzke -gabe-k.
● edalontzi edal unzi Leiz; edal- (< edari) + ontzi.
● edari hitz hedatua: Leiz; eda(n)ari Mogel; -hari atzizkiarekin, cf. janhari, gosari, afari…
● edateko ‘edari’: Leiz; aditz-izen lexikalizatu orokorra.
● edatun ‘edale’: Mikol; edate-dun; -dun egitezkoa litzateke: cf. jatun, jostun…
edagale (“sed” Larm; “sediento” Azk (gip.)), edakai (‘kaliza’: Larm, Lardiz), edalari (‘edale’: Añib), edale (Zalgiz [edale ona kapela-pian]; Land [olio-edale “lechuza mochuelo”]; Ax [hordia eta arno edalea]; edaile Urte, Goihetxe), edaleku (‘taberna’: Mogel), edanaldi (Ax), edanarazi (MDass), edangarri (Mburu [ur edangarri bagez]; atzizkiaren balio pasiboarekin), edangozo (FedProp 1884 [ura anhitz garbia… eta edangozoa]), edangura (Mogel [egarri edo edan guria]; cf. Land edateko gura), edanketa (Mburu [ebasketara, edanketara, lizunkerira]), edanki (‘edari’: Urte), edan-kuia (Harr, Duv), edan-nahi (Mburu), edan-sarri (Mogel [nekezale edan-sarri ta ardao zaleegija]), edantegi (‘taberna’: Mburu), edantoki (Urte, Mburu), edan txarreko (Añib [senar bat edan txarrekoa]), edantza (Harrt, Maister [zure odola ene edantzatako]), edanzale (Urte (-ntz-), TxAgir), edataile (SMartin). Cf. edaran, jan-edan…
► Aditzetako e- aurrizkia bereizi behar da (cf. egin, egon, ekarri, ikusi, ibili, joan…); *dan erroa litzateke (ik. ardo/arno-n esanak), -n partizipio markatzat jo izan bada ere (e-da-n zatitzen du Mitxelenak, 1951b: 580). Erro honen esanahiari dagokionez, ez dugu ‘edan’-etik harago joateko beste daturik.
Ez dirudi bokal bikoitzeko edaa- formak esanguratsuak direnik berreraiketarako (jaate ere badu frBart-ek, beste hainbat bokal bikoitzen artean; Lazarg-ek izaate ere badu, jaate-rekin batera). Ez dakigu, bestalde, zer esangura duen, baldin badu, adizki trinko tradiziozkorik ez izateak; orobat **edaiten moduko aditz-izenik ez izateak (baina bada edaile), egoiten eta emaiten bezalakoen aldean.
Eran aldaeran d > r gertatu da bokalartean, cf. edo/ero, bide/bire… (FHV 227).
edaran (1571: Leiz (+ ederan); eradan ~1620: Volt). ■ Iparraldeko hitza (hegoaldean XX. mendean “berreskuratzen” da). Edaran da forma erabiliena (Leiz nazione guziak edaran ukhan baititu, EtxZib zeure odol sakratuaz (gaituzu) / halaber edaraten), nahiz eradan ere beti gorde den (Pouv Abrahamen kameluak eradaten zituela). Edaratu Urtek darabil (edaratu zuen… arthaldea).
edarale (Duv [Ejiptoko erregeren edaraleak]), edarangu (Azk/Larrasket… (aezk., zar., erronk., zub.)), edarantza (Harrt).
► Badirudi edan aditzaren arazlea dela, hots, ‘edanarazi’. Jatorrizko forma eradan izango zen, -ra- artizkiarekin; metatesia aski antzinakoa dela dirudi, cf. irudi/iduri, eriden/ediren (FHV 85). Ederan aldaeran bigarren silabako bokala lehenengoari asimilatu zaio, eraman > ereman-en bezalaxe.
♦ ardo / arno (ardan- 1093: DocLeire [uilla Ardanaz]; ardo ~1160: APicaud [ardum];[2] ardao 1454 b.l.: MLastur <ardāō>; arno ~1527: Zalgiz; ano 1696: Belap (mahatsano)). ■ Hitz orokorra. Ardao da arab. (Land, Lazarg) eta bizk. forma (geroago ardau). Bokal sudurkarien adierazpenarekin, MLastur-en dokumentatzen da lehenik; orobatsu XVI. mendean ere: cf. Garibairen errefrauetako ez ur, eta ez ardaõ, eta Madar “la n algunas veces se pronuncia escondida en las narices, como en oracioa, ardaoa”; ardo gip.-gnaf.-aezk.-zar. eta arno lap.-bnaf. eremuetan erabili dira; zub. aldaera ardṹ da, erronk. ardã́ũ (bietan oxit. eta bokal sudurkariarekin), eta ano, azkenik, Amikuze (LanDot, Lopez) eta Garaziko (LuzErrem) lekukotasunetan agertzen da (cf. mahatsano FPrBN-n; zub. testuetan ere badago mahatsano, Belapeyregandik hasita). Ardan- forma dago elkartu eta eratorri askotan; zenbait kanta eta otoitzetan ageri da bestelako kontestuetan ere: ardan bustia (PNoster), ardan gorri, ardan zuri…; cf. halaber Barrutia ardan truke.
□ Erdi Aroan, cf. halaber Orti Ardan (DocArtaj ~1119), Orti Ardande (DocArtaj 1157), uineam que apellatur Bazterreco Ardancea de Eça (ColIrach 1164), loco qui dicitur Ardancezarra (DocLeire ~1171), etab. Izengoitietan ere agertzen da: Toda Acariz que’l dezian Ardan buru (LibRub xiii. m.), Toda Ardangrina eta Pascoal Ardangrina (PobNav 1330), ardoarekiko gehiegizko zaletasuna adieraz lezaketenak (cf. agiri bereko Pero Ortiz Eztigrina). Satzname ederra da Apezac Ardoa Ixurizuena (LéxNavI 1567).
Hitzarekin zerikusia baldin badute, lehen lekukotasuna aurreratuko lukete Ardanes (SJPeña 570), Ardanesse (ColPedro 1086). Ardo aldaerarako, orobatsu Ardovino (SJuan 1156) pertsona izena, Tutera ingurukoa itxuraz.
◊ Euskal eremutik kanpoko zenbait hizketa-modutan ardoa erabili izan da: ‘ardo’ esanahiarekin Santanderren, eta ‘ttotta’ esanahiarekin Orensen eta Asturiasen (ardaina forma du azken honetan); ik. AgudTov s.v. ardao.
● ardanaska Pouv; ardan- + aska.
● ardanbusti PNoster (lurrak dakar ogia, zotzak ardanbustia); arkaismo semantikotzat jotzen du Mitxelenak (FHV 499), eta busti-ren esanahi etimologikoa legoke bertan (< lat. musteus ‘berri, fresko’, cf. ardanberri); ik. Oih-Pouv arno-bustiño.
● ardandegi Ax; cf. Ardandegui etxe-izena (VignMed 1551).
● ardantze NavIntel jayncoaren ardançera adarnara o layara (Erreta, 1575), EtxZib; cf. goian Bazterreco Ardancea de Eça, eta Lizarragako mari ardanze, borracha deizioa (NavIntel 1651).
● arno-bustiño “arno bustiñoa ne veut pas dire vin pur, mais du pomme pur, fait du suc de pomme, sans y mêler de l’eau” Oih-Pouv; elkartu honetan ere badirudi hitzaren ‘edari hordigarri’ esanahi zaharra dagoela; ik. ardanbusti.
ardanetxe (Mogel), ardangela (Izt), ardankoi (Ax; cf. zub. ardanoi), ardantoki (Zabala), ardo beltz (JanEd [ardo beltz ongiña]; cf. Larm ardabeltx), ardogin (frBart [Baco ardao gina ondreetako]), ardo gorri (MLastur [sagar errea eta ardao gorria]; cf. Azk ardangorri, Hbarren ardagorri), ardo gozo (Larm, Kardab), ardotsu (Larm, frBart [olgeeta… ardaotsubakin]), ardotu (Larm, Añib [gura izatea izan kasto garbi onestua ardaoturik]), ardotxo (JanEd), ardo zahar (TxAgir), ardozain (Astar [ardaozain edo tabernarijak]), ardo zuri (ardao zuri Sandailia), arno berri (Harand), arno-edale (Ax), arno ezti (OihAtsot), arno gogor (‘a. mindu’: Haranb), arnoketa1 (‘ardo pila’: FedProp 1885; deklinabide jatorriko atzizkiarekin), arnoketa2 (‘ardo bila’: Oxobi; bigarren osagaiarentzat, cf. gask. quetà ‘bilatu’), arno mindu (Larg), arnoño (Bordel), arnotegi (Larm, Harand), arnotoki (Urte), arnotto (Zerbitz), arnozale (Pouv), arnozun (Ax [bahi bat tabernara arnozun igortzen duzunean]). Cf. garagardo, madari-ardo, meza-ardo, mutil-ardo, palma-ardo, pats-ardo, sagardo, ur-ardo…
► Aldaera guztiak aintzat hartuta *ardáno protoforma berreraiki behar da: mendeb. ardao bokalarteko -n- kontsonante sudurkariaren galeraz azaltzen da, ondoko bokalen sudurkaritzea delarik jatorrizko kontsonantearen lekuko (*VnV > Vh̃V > ṼṼ); erronk. eta zub. forma oxitono eta bokal sudurkaridunak ere galera horren lekuko dira (Mitxelena 1957-1958: 217, 222). Elkartuetako ardan- formak gorde du kontsonante sudurkaria, azken bokala galdurik ez baita bokal artean suertatu (FHV 151, 301); arno aldaera sudurkaritasunaren aurreratze baten bitartez azaldu izan da (FHV 339), tarteko *arnano batekin, Lafonek dioenez (1959: 108; cf. zub. gaznã́ < *gaztana).
Litekeena da *dan erroa egotea, edan aditzean dagoen bera (ik. behean mahatsardo, jatorrizkoa izan daitekeen ‘edozein edari hartzitu’ adierarako); hala bada, *ardano protoforma ar-dan-o zatitu daiteke. Protoforma horretan bokalarteko n inoiz hasperen sudurkari bilakatuko zela pentsa liteke (*ardaho < *ardano), baina ez dago horren arrastorik. Bigarren eta hirugarren silabako hasperenak hitz hasierara lekualdatu ohi zirenez (cf. heuskara < *ehuskara < *enuskara, harea < *areha < lat. arena; Lakarra 2009), hitzaren hasperen ezak (**hardao-rik ez dago) iradoki lezake hasperena inoiz hirugarren silabatik harago egon zela. Horrek bidea eman lezake *edaradano berreraikitzeko, aditzaren e-da-ra- (> *eara- > *ear- (sinkopaz) > ar-) morfologiarekin. Horrelakoak aurki daitezke, halaber, arrano eta arrautza hitzetan, edo jarraitu eta jarauntsi-n, baina ez herro, erho eta herio-n, adibidez.
Pentsatu behar da e-da-ra- hasierak, lokatibozko eta kausatibozko aurrizkiekin, ‘edan’ esanahi hutsari zertzelada garrantzitsuren bat gehitzen ziola, hala nola zerbaiten/norbaiten alde topa egin.
Esanahiari dagokionez, Orpustanek (2006) argudiatzen du ardan “hitza” ‘mahats, mahasti’ zela jatorrian, toponimiako ardantze —hots, ‘mahats-alor’— bezalakoak gogoratuz, eta ardan bustia esapidea “le raisin juteux” edo are “le jus de raisin” itzul daitekeela gogoratuz; mahats hitza berriagoa (mailegua) litzateke bere ustez; ez du argitzen zein litzatekeen ardan honen eta ardo/arno-ren arteko lotura. Horretaz gain, ahaztu egiten du bere esanahi etimologikoan ager daitekeela busti: latinez, izen bilakatu zen mŭstus ‘berri’ izenondoa, batez ere mustum neutroan erabilita, nekazal giroko hizkuntzan (ErnMeill s.v. mŭstus), ziur asko vinus mustus moduko sintagmen erabilerak ohikoak zirelako (cf. okzit. zah. vin most, FEW 6/3, 271a, mustum).
Orpustanen aukera horren aurka, hortaz, gure ustez sinpleagoa da pentsatzea fruituak ematen zuen edariaren eta fruituaren beraren arteko identifikazioa gertatu zela: hala, ardantze eta halakoetan ‘mahats’ izatera igaroko zen ardan- ‘ardo’-ren esanahia. Erdi Aroko ardanburu, ardangrina goitizenek aukera honen alde egiten dute (‘ardo’ esanahia garbia da hauetan), orobat arestian aipaturiko *dan erroaren hipotesiak, eta cf. halaber ogi-ren kasua, ipar-ekialdean ‘gari’ esanahia baitu, eta arto hitza, laborea adierazten duena eta baita labore horrekin egindako ogia ere; orobatsu sagar, aran, etab.
Horretaz gain, badirudi aukerarik behinena dela pentsatzea ‘edozein edari hordigarri’ zatekeela jatorrizko esanahia. Ik. goian hitzaren etimologiari dagokion eztabaida, ardo-bustiño-n eta mahatsardo-n esandakoekin batera.
Bestalde, aipagarria da euskal hitza jatorrizkoa izatea, ez mailegatua; Mediterraneo inguruko familia ezberdinetako hainbat hizkuntzak jatorri berekoa dirudien hitza partekatzen dute ardoa izendatzeko: hitit. wiyana-, gr. οἶνος, lat. vinum (eta bertatik, zuzenean edo zeharka, alem. wein, irl. fín, gales. gwin, suom. viini, eslav. vino…), armen. gini, kartv. *γwino-, semit. *wainu, etab. Ardogintzaren kulturaren hastapena toki ezberdinetan kokatu izan da, hipotesiaren arabera: Itsaso Beltzaren inguruan, Balkanetako iparraldean… (ik. besteak beste Beekes, Chantraine s.v. οίνος, ErnMeill s.v. vīnum, Wade s.v. вино, Pokorny s.v. 1. u̯ei-), eta ardoa izendatzeko hitza bera ere inguru horietako hizkuntzaren batetik zabalduko zela uste da; euskarak, testuinguru kultural zabal berean egonik ere, ez du hitza mailegatu.
mahatsardo (-arno 1571: Leiz). ■ Iparraldeko eremu osoko zenbait autoregan aurkitzen da XIX. mendea bitartean; hegoaldean Otxoa Aringoagan eta Mogelengan ageri da. Horietako batzuek (Leizarragak adib.) ez darabilte sekula ardo/arno, baizik-eta forma mahats-duna beti.
► Hiztegigile batzuek, mahatsarno edo sagardo bezalako hitzei erreparaturik, uste izan dute hitzaren berezko esanahia zabalagoa zela eta edozein edari hartzitu izenda zezakeela. Halaxe azaltzen du Leizarragak berak: “arnoa, hartzen da hordi ahal dezaken edari guziagatik”; ik. orobat arno-bustiño, zeina sagar zukuarekin egindako edaria baitzen.
Proposamen etimologiakoarekin bat egiten du ikuspegi horrek. Hortaz, hitzaren espezializazio goiztiar batez mintzo dira, ez besterik, APicaud-ek XII. mendean ardum-i ematen dion “uinum” esanahia, eta hitzaren erabilera historikoa bera (leku-izenetako ardan- barne).