- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
haran (828: SJPeña [pardinam de Aranna]). ■ Hitz orokorra; leku-izenetan euskarazko eremu guztian gorde da (ik. ibar). Historikoki lap. eta bnaf. eremuko testuetan agertzen da bereziki (Leiz haran guzia… mendi eta mendiska guzia, Materra, Haranb… nigarrezko haran hunetan; hegoaldean Lazarg [mendi-aranak], Isasti (arane [malkozko arane onetan]), Mburu, Astar…). Badirudi Zuberoan jatorrizko esanahiarekin leku- eta etxe-izenetan gorde dela, hasperenik gabe beti ere, cf. adib. A(r)améltze (< (h)aran-beltz); lap. eta bnaf. eremuan ere badira hasperenik gabeko adibideak (Lapeyre, Arbelb…); hitz arrunt gisa, ‘oihartzun’ adierarekin gorde da Zuberoan, ik. behean aran.
□ Erdi Aroan, cf. Ocharanna, Faranlucea, Zulla Faranna, Miliharan, Haranna (SMillán 945, 947, 1006, 1075, 1090), Haralarre (GuipAlb 1025), Aranea (DocLeire 1059), etab.; badirudi otsaran-en adibide direla Monnio Garan eta Munnio Gharanna (SMillán 1067 eta ~1174; cf. Ocharanna), eta <G>, <Gh> grafiak ezin direla erabili hasperenaren izaera ebazteko, txistukaria adierazten baitute.
Zenbait kasutan sudurkariaren erabateko asimilazioaren aukera baztertu gabe, elkartu-eratorrietako hara- formaren adibide izan daitezke Araçuri (ColPedro 1035), monasterium S. Michaelis de Haraluzeia (ObispBur 1068) eta arestiko Haralarre; cf. halaber Lope Aran Mendico baina Pascual de Aramendia (ColIrach ~1181 eta 1209), etab.
harantto (Lander [harantto bat edo bertze]).
► Ez du etimologia argirik.[1] Zubereraz hasperenik ez badu ere, badirudi Erdi Aroko lekukotasunek,[2] iparraldeko beste lekukoekin batean, jatorrizko hasperenaren alde egiten dutela; pentsatu beharko da ekialdeko ertzean h- galdu dela, bigarren osagai moduan maiz agertzen zelako, beharbada. Bestalde, argudiatu izan da amaierako -n ahula zela (Coromines apud AgudTov; Araotz, Araluze eta halakoetan oinarritzen omen da, Val d’Aran-eko -n jatorriz bortitzari kontrajarriz), baina Erdi Aroan badira <nn> grafia duten adibideak eta (h)ara- elkartuetako forma izan daiteke, besterik gabe (Mitxelena 19733: 51).
Arane aldaeran, hitzaren parte izatera igaro da leku-kasuetako -e- epentetikoa (cf. atze, ille (hil1)…).
aran (arran ~1850: Artxu; cf. aranatu 1879: SenGrat). ■ Zub. hitza; a(ra)nots eratorria XX. mendeko hegoaldeko zenbait idazlerengan ere aurkitzen da. Arran aldaera Artxuren eskuizkribu batean ageri da (DRA-ren arabera), eta ez da baztertzekoa -r- baten ordez egotea; arhan aldaera Duv-ek bakarrik dakar (arhan ‘okaran’-ekin nahastua, beharbada); Larrasketen arabera áan ahoskatzen da, eta honela, -r- gabe, agertzen da XX. mendearen erdialdeaz geroztiko testu batzuetan.
Esanahia ‘oihartzun’ da (Const Errebolüzioniaren aranak, Herr 1961 Artzaiñ Handiak eman dezala… zeñüzaiñari zelüko aan ezinago eztiak).
aranarazi (Lhande (zub.); aranerazi Lhande (zub.)), aranatu (‘durundatu’: SenGrat [katedraleko bobedak aranatzez… Sen Grati eskerrik handienak izan zütüzün emanik]), aranots (‘oihartzun’: Harr, Larrasket; anots BeraLzM), aranotsale (“ruido del eco” Azk; -zale ote da atzizkia, haren esanahi nagusiaz bestelako batekin?]).
► Esanahiari dagokionez, hona Harr-en azalpena: “c’est sans doute parce que le phénomène de l’écho se produit fréquemment dans les vallons”; bilakaera horretarako, ik. oihartzun.