- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
antsia (-ns- 1545: Etxep [-nts- 1627: EtxZib]).[1] ■ Hitz zabaldua, bereziki iparraldean. Leizarragak ansia dakar (axola eta arrangura-rekin batean) artha-ren Zuberoako baliokidetzat. ‘Axola, ardura, kezka, arreta’ (eta, zenbait autoregan, ‘gurari, irrika’) esanahiez gainera, badu hegoaldean eta bereziki gipuzkeraz, ‘intziri, hasperen’ adiera ere. Antsia izan (‘axola izan’) aski maiz erabilia izan da XIX. mendera arte (batik bat ez da antsia eta zer da antsia? joskeretan). Bukaerako -a gabeko forma da nagusi hegoaldean XIX. mendearen bigarren erdikatik aurrera (eta lehenagotik antsia izan esapidean).
● antsikabe Leiz (laxo eta ansikabe); bigarren osagaiaren herskari ahoskabearen gorabeheretarako, ik. sukalde.
antsian (TBLap [zertako zarete antsian?]), antsiatan (Leiz [etzaretela aitzinetik ansiatan zer erranen duzuen]), antsiati (Larm, Egiat), antsiatsu (Ax [antsikaben ansiatsu eta arduratsu egitea]), antsiatu (‘kezkatu, arduratu’: Pouv), antsiatuki (Haranb [ansiatuki arimen salbamendutan… enplegatzen zarela]), antsiaz (Larm, Kardab), antsiazko (Haranb), antsietan (Artxu), antsika (‘intzirika’: Xenp), antsikabeki (Materra), antsikabetasun (Haranb), antsikabetu (Pouv), ezantsia (‘axolagabe’: Ax; ‘axolagabetasun’: Harizm), ezantsiatasun (Larg [lazokeria eta ez-antsiatasuna]), ezantsiatu (OihAtsot [itaxura ez-ansia zezanak bere etxea gal zezan]).
► Azken buruan lat. arrunteko anxia ‘estuasun, larridura’ da hitzaren jatorria, baina badirudi euskaraz aski mailegu berria dela (cf. -ns- forma afrikatugabeak eta igurzkari apikaria, ez sabaikaria), eta erromantzetik hartua: cf. gazt. ansia, gask. ànci(e)/ànsi(e), okzit. eta kat. ànsia, etab.
Eusk. adiera edo erabilera zenbait berezko bilakaeraren bitartez azal litezke, baina ohartzekoa da euskarazko zein erromantzeetako adierak elkarren hurbilekoak direla, oro har: hizk. galo-erromantzeetan aurki daitezkeen “souci”, “inquiétude” adierak (FEW 24, 666b, anxia) eusk. ‘ardura, axola’-tik hurbil daude, eta antsia izan ‘axola izan’ bera Menorcako kat. tenir ànsia de “tenir cura de” adiera modernoaren kidekoa da (DECat 1, 326a, ànsia); orobat gip. ‘intziri, hasperen’ adiera eta okzit. “gémissement, plainte”. Zenbait autoreren ‘gurari, irrika’ adiera Gossenek bildutako aihhes pluralekoaren “lubies, boutades” esanahiekin konpara liteke (FEW 24, 666b, anxia).