- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
anaia (~1000: SJPeña [et Annaia et Mancio Ennecones], baina ik. behean; anaie 1157: DocArtaj [Anaie Alcat]). ■ Hitz orokorra. Bukaeran -e duten formei dagokienez, anaie Etxeparek [anaietu] (eta beste zenbait baxenabartarrek), Leizarragak eta zuberotarrek erabiltzen dute, eta baita zenbait gnaf. eta bizk. autorek ere (RS <anaje> (ibid. Mayaz-en ez bezala), Mikol <anaxe> etab., igurzkariarekin segur aski);[1] anaxe erronkarieraz aurkitzen da; anae bizkaitar batzuengan (jad. BertsBizk) eta inoiz zaraitzueraz ere; -a bukaera badirudi erdialdekotzat jo daitekeela: anaia Landucci eta giputz eta lapurtarrengan aurkitzen da, eta baita zenbait gnaf., bnaf. eta bizk. autoregan ere; aneia XIX. eta XX. mendeko lap. eta bnaf. autore batzuek erabiltzen dute (Larzabalek anea). Anai aldaera XVIII. mendeaz geroztik agertzen da gip. testuetan, eta XIX. mendetik aurrera, berriz, bizk., lap. eta bnaf.ekoetan.
Nabarmentzeko modukoa da Erronkariko eta Zuberoako zenbait testutan anaxe/anaie dela mugagabea eta anaxa/anaia mugatua; Erronkarin anagea mugatua dago dokumentatua 1596an (NavIntel).
Esanahiari dagokion aldetik, mendebaldean (Lazarragagan eta bizk. tradizioan; hau da, neba erabiltzen den eremuan) anaie/-a ‘(gizonezkoaren) haurride gizonezkoa’ da.
□ Erdi Aroan, euskal hitzaren adibidetzat jo ohi dira Annaia moduko antroponimo ugariak, edo Minnaya moduko deiturak (Mitxelena 1957b: 144-145); azken hauen artean, ezaguna da Mio Cid-eko Minaya Álvar Fáñez pertsonaiaren izena. Aipagarria da mea annaia senior Enneco Sangiz (ColPedro 1104), mea femeninozkoarekin; -a amaierak erabakiko zuen erromantzezko izenordainaren morfologia.[2]
Isolatua dago lehen lekukotasun moduan ezarri dugun Annaia (SJPeña ~1000), eta gainera -nn- bikoitza eta amaierako -a ditu (euskal datu historikoen arabera, pentsa liteke -e bukaera duen forma dela zaharragoa, ik. behean); horren ondotik Anaia antroponimoa dugu euskal eremuko lehena (ColIrach 1141).[3] Uste izan da euskal hitzaren jatorrizko hots bortitza islatzen duela Erdi Aroko <nn> grafia ugariak, baina aipatu beharrekoa da oso gutxitan ageri dela grafia hori euskal eremuko lekukotasunetan (Peterson 2008: 124, FHV 305-306 eta 13. oh.). Petersonen beraren ustez, baliteke annaia-ren agerraldietako asko ez izatea euskal hitzaren oinordeko, besteak beste lekuko goiztiarrenak eta maiztasun handienekoak euskal eremutik urrun agertzen direlako, eta arabiar itxurako izenez inguraturiko formula eta testuinguru ez-euskaldunetan. Baina ez du aurkitzen iturri lexiko arabiar egokirik hitzaren jatorri semitikoaren alde egiteko.
Erdi Aroko lekukotasunak hizpide dituela, Anay, Anaya, Anaiots, Anaitz, Anayotz dakartza Mitxelenak (19733: 46-47). Ez dago argi hitzaren adibide ote diren Annaso presbiter (CartValp 913; Annarso dago beste kopia batean; 911ko agiri batean, Analso da irakurtzen dena) eta filiis meis, Annarso… (CartValp 929); izen ttipia dela dirudi. Iberierazko anai- ere euskal hitzarekin lotu izan da (ik. Mitxelena 1961c: 21); horri buruz, ik. orain de Hoz (2011: 261-262), non ez den ezertarako aipatzen euskara.
● anaiaizun ‘ugazanaia’; ekialdeko hitza: anaxexun Bonap (erronk.); anaia + -(k)izun.
● anaiatxo Lard; cf. askoz lehenagoko “Martín Pérez, llamado por sobre nombre Anayato” (NatVasc 1537), -to ttikigarriarekin.
● anaidi EuskErr 1884 (Anaidi edo Kofradia); -di atzizkiaren erabilera ez tradiziozkoarekin, cf. Harrieten harridi, gizondi, etab. (honengandik ikasten du Larramendik), eta geroagoko Euskadi, Euskaltzaindi; ondoko eratorriak ere ez dira atzizkien erabilera tradizionalarekin lotzen.
● anaitzako Azk/TEtxeb (bizk., gip.); anaitzat + -ko; cf. alabatzako, etab.
anaia oso (Mburu), anai-arreba (Gaszar [anai, arreba, adiskideak]; cf. neba-arreba), anai-arteko (Etxeg [guda anai-arteko kaltarkitsua]), anaiatto (Izag (gnaf.)), anaiazki (TBLap [elgar maithatzen duzuelarik anaiazki]), anaiazko (Pouv, TBLap [anaiazko karitatea]), anai-erdi (Mburu [anai erdi edo aita baten ta bi amaren humeak]), anai-etxe (‘(gizonezkoen) komentu’: Orixe), anaikida (‘anaidi’: Izt), anaikide (‘anaidikide’: Larm; ‘anaidi’: Arak), anaikoi (JEtxep [ongi-etorri anaikoia]), anaikor (TBLap [amodio anaiakorra]), anaitar (Larm, TBLap [amodio anaiatar eta egiazko bat]), anaitasun (Leiz (anaietasun); ‘anaidi’: EtxZib (anaiatasun)), anaitu (Etxep [Iangoikoa ezarri duzu gure anaieturik]). Cf. ezkon-anaia, hazanaia, ugazanaia.
► Banaketa dialektalari begira, pentsa liteke anaia/anaie forma nagusien artean -e duen forma dela zaharrena (baina cf. Land anaia eta 1000. urte inguruko lehen lekukotasuna).
Hitzaren osaerari dagokionez, *an- osagaia ikusi izan da, ahizpa eta ahaide hitzetan ere ikusi izan dena (Mitxelena 1950a: 451, 454). Dena den, ohar bedi -n- duten bakanetakoa dela ondare zaharreko euskal hitzen artean, eta, horregatik, -N- bortitz baten ondorengotzat jotzen dela sudurkaria (ik. goian Erdi Aroko <nn> grafiaz egindako oharra), ahizpa eta ahaide-n ez bezala.
Traskek *ana-/*aNa- osagaia ikusten du eta, *aNaea < *aNanea protoformak proposatuz, ahaidetasun hitzetako -ba ere (cf. neba, arreba, ahizpa) egon litekela iradokitzen du, baina xehetasunik argitu gabe (Trask s.v.).
Esanahiaren aldetik ahaide-rekin izan lezakeen lotura gogoan hartuta (ik. han), saioa egin daiteke formaz ere loturaren bat bilatzen. Gogora ekarri dira han akit. hahanni eta hahanten emakumezko izenak, eta *han erroa ikusteko aukeraz mintzatu gara. Hitzarentzat *han hori eta Traskek aipaturiko -ba onartuta, tarteko -na- osagaia zein den argitu beharko genuke; osagai hori nahi hitzarekin lotzeko saioa egin liteke (< *nan-i?), balizko ‘maite izan’ adiera zahar baten bidetik, eta *han-na(n)-ba bat ere proposatu. Forma horretatik, *hannaba > *aNaba > *aNaa moduko bilakaera bat izango genuke, hasperena galduta; *aNaaa forma mugatua ere kontuan hartuta, disimilazioz *aNaea izan genezake, eta hortik azalduko lirateke anaia eta anea bezalakoak. Bokalerdia azaltzeko, forma mugatutik abiatu gabe ere egin daiteke hizkera batzuetan, *aNaa > anaia, bokalerdi epentetikoarekin.
Arazoak ditu aukera honek, beste guziek bezala: zenbait arazo fonetiko dakartza (zergatik ez dago hasperenaren aztarnarik?), eta ez ditu erabat argitzen beste zenbait xehetasun fonetiko (ik. ondoko paragrafoak); bestalde, ohartu beharra dago emakumezko izenei dagozkiela abiapuntu moduan hartutako akit. hahan-, eta horrek ez du laguntzen lotura ongi ezartzen; balizko nahi aditzarena ere ez da arazorik gabea.
Amaierako -a/-e txandakatzea bestelako hipotesien barrenean ere azal liteke, hala nola akitanierazko zenbait ahaidetasun izenetako -be atzizkiaren ondorena bertan ikusiaz (cf. ombe-, sembe-, etab.). Agian arazo honen barrenean kokatu behar da erronk.-zar.-zub. forma mugatua anaxá/anaia/anáia izatea (mugag. anáxe/anaie/anáie). Erronk. eta zar. forma mugatuetan -e- bokalaren galera aurreko kontsonante sabaikariaren eraginez (< *anaxea, *anaiea) azaltzen du Mitxelenak (1954e: 136, 1967a: 174; cf. 1596ko anagea); zub. formarako antzeko zerbait pentsa liteke agian, baina anáia azentua irregularra litzateke.
Zar. anae modu erregularrean azaltzen da (Mitxelena 1967a: 172), ez aldiz BertsBizk-eko anae. Lap. eta bnaf. aneia-k ez du azalpen garbirik; anea formak horren ondorengoa dirudi. XVIII. mendean gip. dokumentatzen hasten den anai-ren azken bokalaren galera artikuluarekin nahasi izanari egotz dakioke.