- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
amets (~1527: Zalgiz; ames 1656: Kapan). ■ Hitz orokorra. Ames aldaera bizkaierazko testuetan ageri da eta gip. autore batzuetan ere bai (jad. Otxoa Aringoagan); aments Laphitzengan aurkitzen da aurrenekoz eta baxenabartarrek erabiltzen dute gehienbat. Berezko esanahiaz gainera, bada ‘irudipen, ipuin’ ere (maiz egia-ri kontrajarria: Oih amets al’ egia d’ ote nik enzuna?), eta baita ‘gurari, nahikari, asmo’ ere (Harand bere ametsen gaiñean buru-gogortzeko, Xenp bertso bi paratzeko / egin det ametsa).
● ametseta ‘amets’; batez ere bizk.: Enbeita (ames-); ame(t)setan-etik sortua, berranalisiz.
amesgaitz (Larm (-kaitz)), amesgaizto (Materra (amets gaixto)), amesgile (Urte (amets(e)gile)), ameskor (Artxu), ameslari (Mburu), amesle (Mburu), amestu (Pouv), amets egin (Leiz), ametsetako (‘ametsezko’: Ax), ametsetan (Etxep), ametsetan egin (Kkiño (ames-)), ametsetarik (‘ametsetan’: Leiz), ametsez (‘ametsetan’: Artxu), ametsezko (Mburu), amets izan ([igkor.] Duv), amets txar (Goihetxe (tzar)), amets-zale (‘amesgile’: Hbarren).
► Ez du etimologia argirik. Amaierako igurzkari eta afrikatuaren arteko (-s/-ts) txandakatzeari erreparatzen dio Mitxelenak; euskal ondareko hitzetan joera nagusia afrikatuaren aldekoa izan arren, badira zenbait aztarna aurreko egoerarenak (cf. gatz/gazi, etab.).
Sudurkariei dagokienez, ez da argia amets/aments txandakatzearen jatorria; sudurkaritasunaren “zabaltzetzat” jo liteke -n-? Bestela ere, -m- sudurkaria ondare zaharrekoa ez dela onartuta (FHV 270-276), bi aukera aztertu behar dira, gutxienez: batetik, kontsonante talde batetik eratortzea, *anbe(n)ts edo litzatekeen protoforma batetik; bestetik, *abents batetik, sudurkaritasunaren asimilazioarekin (cf. hemen < heben, eraman < *erawan, etab.). Lehen aukeraren bidetik, ez da argi ikusten zein litzatekeen hitzaren osaera; bigarrenetik, jatorrizko *gogoan-hets(i) moduko osaera batek hainbat puntu lituzke argitzeko: bilakaeraren xehetasun fonetikoak ez dira argiak (badirudi *gogoan-ets > *owanets > *owahẽts > *owaẽts > *awaẽts > *awae(n)ts > *awe(n)ts > *abents > ame(n)ts moduko zerbait beharko genukeela, baina hitzaren hasperen falta azaldu beharko litzateke, baita -ae- diptongoaren gorabeherak ere, etab.), testuek ematen ez dioten antzinatasuna onartu beharko genioke -n- duen formari eta, horretaz gain, artikulua dagoela hartu beharko litzateke aintzat, kronologiarako.
Beste aukera bat da pentsatzea mailegua dela, baina aukera honek ez du egiantzik jatorri zehatza aurkitzen ez den bitartean; bada aments ‘behintzat’ bat (< gask. au mens), baina ez dirudi loturarik izan dezakeenik hitzarekin.