- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
ama (1028: SMillán [ama Nafarra]; ik. amatto). ■ Hitz orokorra. Mendebaldean amea (-a + -a > -ea) xvi. mendean aurkitzen da jadanik, baina ohikoagoa da artikulurik gabeko forma; cf. halaber zub., erronk. amá (< -a + -a artik., beraz). Gizakiez ez ezik, animaliez ere esaten da, hegaztiak eta zomorroak barne (cf., gainera, astamea, zerramea…).
□ Erdi Aroko lekukoetan izenen aurretik agertzen da hitza beti, izendapen edo titulu moduan (ik. aita), inoiz ez patronimiko baten aurretik (ik. amona). Petersonen (2013: 425-427) arabera, gizarte-maila apaleko jendearen artean agertzen da, eta ugariagoa eta goiztiarragoa da Gaztelan, Nafarroan baino; goiko ama Nafarra edo ama Anderazu (SMillán 1083) adibideek, hala ere, euskal hitzaren adibide moduan ulertzeko bidea ematen dute. Aipagarria da jatorri etnikoa adierazten duten izenen aurrean ere agertzea: cf. ama Sarazina (1028), ama Goto (d.g.) edo ama Nafarra bera; bestelakoen artean, cf. ama Lopa (1063), ama Oria (1028) etab. (Donemiliagako adibideak guztiak). Nafarroan, cf. Ama Dota (LibRub xiii. m.). Burgosen, cf. cum uxore mea que vocatur Ama (ColOña 1203).
Ez dago inondik ere argi Amasa, Amaso, Amallo eta halakoetan hitza egotea. Beizama, Zegama, etab.-etan jatorri zeltako osagaia ikusi ohi da (Mitxelena 1964b: 133); cf. halaber Ultzama, zeina zelt. Uxama-ri lotu behar zaion (Mitxelena 1960a: 247-248). Ik. orain Zaldua (2016).
● amabisaba ‘birramona’: Larm, TxAgir; Mitxelenak dioenez (1969c: 121), ama-bir-asaba; Schuchardten (1913: 323) ama + errom. bisava kritikatzen du, esanez bisava hori ez dela inon dokumentatzen; horren hurbilekoak izan litezke okzit. zah. bezavi(a) bezalakoak (FEW 1, 188a eta 25, 1221a, avia); cf. amasaba.
● amaborze ‘ama ponteko; amona’: Bonap/Azk… (zar.); ama + ber(t)ze, Mitxelena 1969c: 122, cf. bertzengusu; -o- ezpainkaritze kontestualez, cf. amoma.
● ama handi ‘amona’: Duv; fr. grand-mère-ren eredura sortua izan liteke, Trasken ustez (s.v).
● amaizun ‘amaorde’; ekialdeko hitza: Zalgiz; ama + -(k)izun, ‘ama izan litekeena, izango dena’.
● amama hitz zabaldua izana: historikoki gehienbat mendeb., baina cf. Urte eta zub. ere erabilia, cf. orobat Etxauriko “ha servido […] de amamas” (LéxNavI 1661): ama-ama Mogel; amama Urte, Zamar; amoma ArEgut 1959; amuma ArEgut 1958; forma o/u-dunak, a-ren ezpainkaritze kontestualez; bestela, ama + ona osaeratik abiatuta, *amauna > amuna > amuma bilakaeraz; ik. amona.
● amanditxarko ‘txorimalo’: Azk (erronk.); ama + handi + zar/txar + -ko, itxuraz, baina ik. goian ama handi; cf. aitanditxarko.
● amandre ‘ama andre’: ama andre MLastur; ‘amona’: Mikol, Mogel; ‘amabitxi’: Añib, TxAgir; cf. eguzki/ilargi amandrea eta amandre gonagorri/mantangorri, ik. Bähr (1936: 95-96).
● amañi ‘amona’: Gèze/Larrasket… (erronk., zub.), Orixe; jaso izan da ‘izeba’ adierarekin ere Amikuzen; -ñí atzizki azentudunarekin (Hualde 1997b: 76-77), cf. aitañí, aphürñí, etab.
● amasaba ‘amona’: Larm, Izt; ama + asaba; ik. goian amabisaba.
● amaso ‘amona’; ekialdeko hitza: Leiz; -so atzizkia, ahaidetasun mailaren urruntzailea, cf. alabaso, etab.
● amatto txik.: Goihetxe; ‘amona’: Bonap/Azk (zar.); cf. Amato de Galluasse (DocLeire xi. m.); izen zerrenda batean dago, hain zuzen beste emakumezko batzuen izenen artean; lat. amatus-en familiakoa da Amato de Mor (CartSord 1170) fraidearen izena, edo don Amato Ovecoz (SMillán d.g.) gizonezkoarena. Editoreak dioenez, baliteke agiriaren jatorria are 924. urtera arte aurreratu ahal izatea; hala balitz, eta Amato izena ama-ren eratorria balitz, hitzaren lehen lekukotasuna genuke.
● amaxo ‘amona’: MElizanb; amaso formaren sabaikaritzez, edo -xo atzizkiarekin, zuzenean.
● amazulo Azk/Larrasket… (bizk., gip., gnaf.; -zilo lap., bnaf., zar., zub.), Alzaga; Azkuek dioskunez (s.v. -zulo), atzizki gisa dugu zulo halakoetan, ‘-zale, -koi’ esanahiarekin.
● amiña ‘amona’: Arak (gnaf.), Lizarg; Schuchardtek (1906a: 24) lat. avia-ren gurutzaketaz azaltzen du, baina -i- bokala bere balio sabaikari adierazkorrarengatik azal daiteke, cf. attitto.
aitama (ik. aita), ama berri (‘haur egin berria’: Goik (gip.)), ama besoetako (Arak, frBart), ama familiako (JEtxep), amagai (Azk), amagaitu (JEtxep [emaztekiak amageitzen zituen harri aipatua]), amagarri (‘ama bilakaraz dezakeen ekintza, larru-jotzea’: frBart [aitagarri ta amagarri bat osotu artian]), amagoi (‘amona’: Larm; ‘andere gorena’: EArrese [N. Villosladaren Amaya eleberriko pertsonaia baten izenetik]), amakara(z)ko (Birjin [amakarazko samurtasuna], Larg), amaketan (jolasa: Garate (gip.)), amakide (Larm), amakunde (‘amakideen eguna’: Azk (erronk.)), amaldeko (Duv), ama-lekuko (‘amaren ordezko’: Duv), amaloka (‘oilo loka’: Azk (bizk.)), ama lur (Orixe), ama-musu (‘amaren antzekoa’: Elexp (bizk.)), ama nagusi (‘amona’: Larm; ‘lekaimeen buru’: Azk), amantza (‘amatasun’: Mburu), amaño (‘inude’: Larm, Normand), amaordeko (Larm (amor-); amaordeko Lardiz; amaordezko TEtxeb/Elexp (bizk.)), ama ponteko (Land, Ubill), amaren etxe (‘urruti’: Azk (bizk.) [amaren etxean, lekutako amaren etxera…]), ama-semego (Xalb [itzal gabeko ama semegoz goza gaitezen zeruan]), amatarzungoa (‘amatasun’: ArmanUsk 1903), amatasun (Materre), amat(i)ar (‘amaren antzekoa’: Duv, Larz), amatu (‘ama egin’: Pouv, Larg [Biryina bat behar baitzen amatu]), amatxo (txik.: Barrutia), amatzar (Larm, Mburu), amazale (TxAgir), amazko (Pouv [amazko amorioa]), amazorro (Azk/Garate… (gip., gnaf., bazt.)), amen ama (‘ama birjina’: Oxobi; ‘arbaso eme’: Arradoi [amen amek erakutsi erasia goxoan]). Cf. hazama, ugazama.
► Haur-hizkerako hitza da, adierazkorra, eta horrela azaltzen da a-/-a bokalak eta -m- kontsonantea izatea (aitzineuskararako ez da /m/ fonemarik berreraikitzen, FHV 267); cf., beste hainbat hizkuntzatan, errus. mama, ar. ạ̉my, navajo ’amá, etab. Ik. Bähr (1935: 6-7).
Munduko hizkuntzetan arrunta da erreferentzia bakarreko izan ohi diren ama, aita, jainko… izenek artikulurik ez hartzea (Greenberg 1978).
amabitxi. ■ ‘Ama pontekoa; amona’. Ekialdean erabilia gehienbat, LavDot-ez geroztik (amabutxi, amatxi eta amitxi formak ere agertzen dira testuetan). XIX. mendearen bukaeraz geroztik erabilia da mendebaldean ere.
► Bukaerako -bitxi osagaiarentzat, ik. semebitxi (s.v. seme).
ama(n)der. ■ ‘Ama pontekoa’. Erronkarin jaso izan da Bonapartez geroztik.
► Ahaidetasun izenei erantsirik doan eder hau (cf. aitader, alabaeder, semeder) eragin erromanikoari zor zaiola uste izaten da; cf. gask. (Palay) bèu-pay, bèle-may etab. (fr. beau-, belle-). Baliteke adibide batzuetako -n- kontsonantea andere hitzaren eraginez sortu izana.
amona (1745: Larm; ik. Erdi Arokoak). ■ Gip. testuetan erabiltzen da gehienbat, Lardizabalekin hasita. XX. mendean mendebaldera hedatzen da. Forma -u-duna, Orixegan ez ezik, Erdi Aroko ustezko lekukotasunetan agertzen da (ik. behean eztabaida); cf. halaber bizk. amuma, ik. behean. Berezko esanahiaz gainera, badu ‘atso’ adiera ere (Txirrita amona xar bat). Cf. amama, amandre, amaso, amatxi etab.
□ Erdi Aroko lekukoen artean, cf. Amunna (SMillán 759), Ammunna (BecCard 959), uxor mea Amunna (BecCard 967), Amuna Enecon (DocLeire ~1033), illa domna Amunna mater de… (CatHuesc ~1050), Amunna maura (SMNájI 1054), domna Amunna (ColFanlo 1067) etab., orduko Gaztela, Nafarroa eta Aragoiko agirietan. Dirudienez <nn>, <nni> eta <ni> grafiek sabaikaria adierazten dute; cf. halaber consobrina mea Amunia (SMillán ~1034) eta Torramunnia (ColRioja 1194).
Baliteke euskal hitzarekin baino, Erdi Aroan ezaguna den Munnia emakume izenarekin lotu behar izatea horietako batzuk (cf. halaber Munnio, gizon izena). Arazo gehiago ere zerrendatu daitezke:[1] (1) izen soil gisa agertu ohi da, aurretik domnna duela edo patronimiko batez lagundua inoiz, baina bakarrik gehienetan, goi Erdi Aroko emakumezkoen izenen legera; (2) ez da beste izen batzuen izendapen edo titulu moduan agertzen, ama bezala (ik. ama); (3) behin baizik ez dugu aurkitu dokumentatua Erdi Aroan -o- duen forma (Torramonna, ColRioja 1193); adibide bakar hori kontuan ez badugu hartzen, -u-dun amuna askoz lehenago dokumentatzen da -o- duen amona baino (ia mila urteren aldea); (4) on-en jatorrizko forma hon dela onartzen badugu, kontuan hartzekoa da lehen lekuko hauek ez dutela hasperenik; cf., eztabaida berean, Anderehone (CenSoul 1377), baina uxor tua Emazteona (SJuan 1189), etab. (cf. hon); (5) Erdi Aroan izen horrek zuen hedadurak ez du bat egiten euskal hitz historikoarenarekin; (6) euskal hitzaren amoña aldaera sabaikaridunak amona-k baino are eremu murritzagoa du, baina Erdi Aroko izenean sabaikaria orokorra da (ik. goian); (7) bitxia litzateke neskatoak bataiatzea ‘ama on’ esanahi etimologikoa edo ‘amona’ esanahia duten izenekin.
Euskal hitzarekin lotzekotan, esanguratsuak izan daitezke Amunna mater de… eta Berceoren “Amunna fue su madre”. Bestalde, uxor mea Anmunea (ColFiter 1189) ezin da inolaz ere -a + -a (artik.) > -ea disimilazioaren adibide ziurtzat jo: Anmunea hori Soriakoa da, itxuraz, eta ez dakigu <ne> grafiak beste zerbait adieraz zezakeen (ik. goian <ni> grafiaz), eta, ororen gainetik, **amonea artikuludunaren adibiderik ez dugu euskara historikoan.
● amona mantagorri Duv, Azk (gip.); a. mantalgorri aldaera ere bada; cf., bestalde, anddere kotagorri, amandre mantalgorri.
amona gonagorri (Azk (gip.)), amonatu (BertsZB), amonatxo (Apaol [amonatxo bat]), amonorde (Orixe).
► Itxura guztien arabera, ama + on da, baina -a bukaerakoa artikulua baldin bada, ohartu behar da aski goizik iragango zela izenaren parte izatera (ik. aitona).
Bestalde, aukera egon liteke bizk. amuma osaera horretatik azaltzeko (amoma ere badago), eta ez amama-ren aldaera gisa: *amaona > *amauna > amuna > amuma; sudurkariaren ezpainkaritzerako, cf. Luno > Lumo (FHV 304), eta cf. antzeko osaera izan lezakeen eskuma (Mitxelenak *esku-on-e dakar, FHV 149). Hau onartuta, pentsatu beharko genuke hitza inoiz askoz zabalduago zegoela. Ik. goian amama.
ama birjina (ama birjen 1545: Etxep; ama birjina 1626: Beriain; birjina ama 1627: EtxZib). ■ Hitz orokorra. Birjin(a) ama aldaera, zabaldua bada ere (bizk., gip., gnaf., lap., zub.), ez da orokorra den ama birjina bezain usu erabilia. Ama birjen Etxep-ek darabil, eta ama berjina erronk. ageri da.
Jesukristoren ama ez ezik, haren ohoretako jaiak izendatzeko ere erabiltzen da (Udarregi Ama Birjiñetarako / señaladamente / Donostiyan broma bat / bidakaitu dute). Hilabetearen izenarekin agertzen delarik, Andre Mariaren festa jakin bat adierazten du: Ama Birjina Abuztuko ‘Birjinaren Jasokundea’ (Mburu Ama Birjin Abuztuko Meza), Ama Birjina Agorreko ‘irailaren 8ko jaia’ (Elexp (bizk.)), etab.
ama birjina-aran (Harr), ama birjina-aurpegi (‘errugabe-aurpegi’: -arpegi Elexp (bizk.)), ama birjina-belar (Arzdi (gnaf; -bedar bizk.)), ama birjina egun (Udarregi), ama birjina-lore (‘lili-lore’: Lakoiz (lap.)), ama birjinaren atorra (‘bihurda’: GureH 1930), ama birjinaren behatz (‘sasiama’: Arzdi (gip.)), ama birjinaren atzapar (‘sasiama’: Arzdi (gip.)), ama birjinaren axtapar (‘sasiama’: Hbarren), ama birjinaren eskularru (“ancolie vulgaire”: GureH 1930).
amaginarreba (ama giarraba 1562: Land; ama-ginharreba 1571: Leiz). ■ Hitz orokorra. Aldaeren artean,[2] -n-/-ñ-dunak gehienbat bizk., lap. eta bnaf. aurkitzen dira, eta -n- gabeak arab., gip., gnaf., bazt., bnaf., aezk., zar., erronk. eta zub. Leizarragagandik hasita, iparraldeko zenbait testutan -nh- agertzen da.
Bukaeran -arreba duten aldaerak nagusi dira: bizk., gip., gnaf., bazt., bnaf., aezk., erronk., zub.; -arraba arab., bizk., gip., erronk. aurkitzen da; -arra lap., -erra bizk. eta -arba, -erba zar.
Esanahia ‘ezkontidearen ama’ da (Leiz (ethorri naiz) errenaren bere ama-ginharrebaren kontra (ezartera)). Landuccik “consuegra” esanahiarekin dakar, baina hutsa edo itzulpen desegokia izan daiteke.
amaginarrebasa (“belle-mère” amagiharrebasa Gèze; -sa atzizki erromantzearekin).
► Osaeraz, ama + ginarreba analiza daiteke. Traskek (s.v. ginharreba) ez du baztertzen *amagin-arreba izatea, eta hortik atera izana, berranalisiz, ginarreba bera; egin egoteaz gain, agian ez dira baztertzekoak beste aukera batzuk, hala nola *edin egotea, etab.