- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
alkate (~1055: DocLeire [Sancius alcate de Olaz]; ik. Erdi Arokoak). ■ Hitz zabaldua. Iparraldean askoz gutxiago erabili izan da hegoaldean baino (cf. auzapez, mera; Pouvreau da hitza dakarren iparraldeko hiztegigile bakarra; cf. (lap. 1807) Itsasuko auzapezak Baztango Bailleko Alkate jaunari). Herskari hasperenduna du (-kh-) iparraldeko autore batzuengan (Ax, Oih, Hbarren, Elizanb, ArmanUsk). Badirudi iparraldeko xvii. mendeko autoreengan (EtxZib [o Iongoiko iuiamendu iustuen alkatea], Ax; lehenago, OihAtsot) ‘epaile’ adiera dela nagusi (cf. Pouv “juge”), eta hegoaldean (Lazarragarekin hasirik) eta iparraldeko autore berriagoetan ‘udaleko agintari’ dela gehienbat; ohar bedi, dena den, “alcalde” itzultzen dela RS-ko endore ‘epaile’. Hedadurazko erabileretarako, cf. adib. AgirAst griña bat… (griña) guztien alkate ta agintari, Xenp andria daukat alkate. Artikulurik gabe darabil Mendigatxak (emoiten dau alkateri).
□ Erdi Aroan, erdarazko sintagma batean txertatua egonik ere, euskal hitzaren adibibidetzat hartu dugu alcate de Olaz lehen lekukotasuna: erromantzeetan, alcate aldaera Nafarroan baizik ez dugu aurkitu —cf. Orti Ortiz Alcate (DocArtaj ~1173) eta mugako Pero Alcate (DocSos 1463)—, eta zilegi da pentsatzea euskararen bidez sartu zela bertako erromantzean (ik. behean gazt. zah. alcade aldaeraren bakantasunaz).
Bestalde, alcat formarekin, cf. Anaie Alcat (DocArtaj 1157), don Semeno et Alcat (ColIrach 1217), etab. Esanguratsua da Iohan Miguel d’Echealcat (AGNCarlIII 1365), euskal sintagma garbi batean sartuta baitago -e gabeko forma; ez dago argi zein den etxe-alkate elkartuaren esanahia, osaeraz kide da etxe-abade (ik. abade).
Artikuluarekin, cf. Yenego Alcatea (PobNav 1366), Sancho Alcatea de Araia (ArchAspar 1481). Joan de Alegora, dicho “Alcate” (ArchTolII 1479) adibidean ere, euskal ezizen bat dugu, itxura guztien arabera.
● auzo-alkate Azk/Izag… (bizk.); cf. auzapez.
● alkatez ‘herriz’: Azk (bizk.: “Gereaga alkatez Maillabi da”); metonimiaz.
alkategai (ArreseB), alkate gehien (‘a. nagusi’: ArmanUsk 1899), alkatelagun (‘alkateordeko’: Azk), alkate-makila (Azk), alkate nagusi (Land), alkateordeko (Izt), alkate-soinu (Izt [Minuetari esango diot Alkate soñua]), alkatetu (OihAtsot [orratz-ohoina azotaturik, urre molzoarena alkateturik]), alkate txiker (Land), alkatetza (Izt).
► Azken buruan arabierazko qâḍī ‘epaile’ da hitzaren jatorria —ohar bedi iparraldean gutxiago erabiltzen dela—, baina ez dago argi euskarara zuzenean ala erromantzeren baten bitartez sartu zen. Penintsulako erromantzeetan ongi dokumentaturik ageri da arabismo hau: cf. gazt., kat. eta port. zah. alcalde ‘epaile’; gazt. zah. alcade aldaera bakana da, eta alcall eta alcalle ere badaude (DCECH 1, 127a).[1]
Euskarak arabieratik zuzenean harturiko mailegua bada, ar. -ḍ- kontsonante bortitz moduan hartuko zen,[2] eta -t- egokitu; kasu horretan ar. -ī bokala eusk. -e egin zela pentsatu beharko genuke. Beste aukera bat da pentsatzea -e gerora gehitutakoa izatea, ar. -ī arabieraren barruan galdu eta hitz amaierako herskaria ahoskabetu ondotik; cf. agian Alcad (ColIrach 1217, don Semeno et Alcat agertzen den testu berean). Maileguaren izaera berantiarra salatzen du -lk- taldeak, herskaria ez baita ahostundu (cf. alkandora; FHV 360); maileguaren antzinatasun erlatiboa zedarritzen du, halere, iparraldeko ‘epaile’ adiera zaharrak, arabierazko jatorrizkoa baita; hori bera da erromantzeetan ere esanahi zaharra; esanahiaren bilakaeran (‘epaile’ ← ‘udaleko agintari’) gaztelaniarekin bat egin du euskarak.
Mitxelenaren ustez (FHV 134, 14. oh.) errom. alcat forma mailegatu zen euskaraz, eta gero -e gehitu; ohartzekoa da, hala ere, erromantzezko testuetan badela alcate aldaera ere. Auzi honetan erabakigarria izan liteke Nafarroakoa bakarrik izatea alcate aldaera, euskal eremukoa, hain zuzen, penintsulako beste hizkuntzetan alcalde bezalako formak direlarik nagusi; honen arabera, pentsa liteke Nafarroako erromantzeak hartu ziola euskarari honek arabierari zuzenean mailegaturiko hitza.