- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
alhatu. Hitz honen azpian, hiru sarrera-buru nagusi bildu dira: alhatu bera (alha azpisarrerarekin), halatu (hala azpisarrerarekin) eta alhaba (alababitxi, alabaeder azpisarrerekin).
Ez dago arazorik alhatu eta halatu jatorri beraren pean biltzeko, ez formaren aldetik ez esanahiarenetik. Alhaba ere ongi lot daiteke formaren aldetik alhatu-rekin, baina esanahiari buruzko xehetasunak ongi finkatzea zailagoa da.
♦ alhatu (~1527: Zalgiz; cf. alaune 1496: RS; ik. Erdi Arokoak alha-n). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., gnaf., bazt., lap., bnaf., erronk., zub.). Iparraldekoak dira -lh-dun formak.
Igkor. eta igaitz. moduan ageri da, esanahi askorekin; hauen artean, esan daiteke ‘jan’, ‘bazkatu’, ‘jardun’, ‘eragin’ eta hurbilekoak batez ere ekialdean agertzen direla (baina cf. alaune RS-n); ‘min eman’, berriz, mendebaldean (Monhoren lekukotasuna lehendabizikoa bada ere). Esanahiak honako hauek dira:
a) Igaitz. moduan: ‘bazkatu’ (Zalgiz gaizki doha erbiaz, alhatzen denian ohatziari, Duv azienda bertzeen ontasunean alhatzera utzi); ‘jan’ (OihAtsot nahi baduk bizi minik gabe, ezadila alha gose gabe), irudizko adieran ere bai (Duv egia huntaz alhatu); ‘(kontzientziak) ausiki’ (Ax bekhatu hartzaz orhoitzen zara arratsean, alhatzen zaitzu zeure kontzientzia); ‘aritu, jardun’ (Harizm orobat zaika gaubori / laudorioz alhatzen, MElizanb urik ez bada, ez daite eihera alha); ‘minez sorgortu’ (PAstar, Azk/Izag (bizk.)); ‘mugitu, joan’ (Larz ez naiz oraino nehorat alhatu). Azkuek beste inon ageri ez den “volver” (lap., bnaf., zub.) gaineratzen du.
b) Igkor. moduan: ‘bultzatu, eragin’ (EtxZib hunela hasi zitzaion / hizten koleraturik, / Iainkoaren alderako / zeloak alhaturik); ‘(kontzientziari) ausikiarazi’ (Ax (Iainkoak) deitzen gaitu… kontzientzia alhatuz, eritasunak emanez); ‘lan eginarazi, erabili’ (Pouv errota alhatzea, Zaldubi (Jainkoak) bere botherea noizbeit du alhatzen, Azk (bnaf.) diruak alhatu ‘irabazian jarri’); ‘min eman’ (Monho zerk darozkik alatzen / arima eta gorputza?, Iturz (infernuan) beti alatuak izateko); ‘larratu, bazkarazi’ (Duv Errakelek berak alhatzen zuen arthaldea), baita ere irudizko adieran (Duv gure gogoak Jesusen bizitzean alhatzea; cf. behean gogoan alhatu); ‘jan’ (Duv ez baitute antzarek bezala belharra alhatzen); ‘kalte egin’ (Azk (bizk.), alkar alatu “perjudicarse”); ‘errieta egin’ (Azk/Izag (bizk.)) eta ‘esan eta esan’ (Izag (bizk.) alatu xaot ez ekarteko). xx. mendeko zenbait autorek ‘buruan erabili’ adieran ere badarabilte (Mirande horrelako gogoetak alatzeko).
● alamentu “queja” Azk (bizk.); ez da baztertu behar gazt. lamento hitzak eraginik izana esanahiaren garapenean, baina ez da ezinbestekoa.
● alarazi ‘lan eragin’: Oih (errota alharaztea); ‘bazkarazi, larratu’: Larm, Duv; ‘(hitza) eman’: Larm (alarazi du bere hitza); “despechar” alaterazo Larm; badirudi ‘hitza eman’ adieran ‘bere hitzean tematu’ moduko zerbait ikusi behar dela, ‘jardun etengabearen’ nozioaren bidetik, ik. behean; “despechar”-i dagokionez, badirudi hurbilketa semantikoa alazio “aflicción”, alaketa “acto de atormentar” eta halakoetan bilatu behar dela.
aladura (-lh- ‘(kontzientziako) ausiki’: Ax [kontzientziaren alhadura eta minberadura handi bat]; ‘ezinegon’: Pouv [nolako alhadurak eta despazienziak itugu?]; ‘oinaze’: Pouv [emazteak alhadura handiak itu erditzen denean]), alagia (‘larre’: alhagoa Pouv; -gia ChantP [ardien alhagia]; -gue Arak (erronk.); -gu Bonap/Azk/Larrasket (erronk., zub.)), alagiaratu (alagueratu Arak (erronk.)), alagune (‘larre’: alaune RS [idi zarrari ze egiok alaunerik sorotsi]; -lh- Leiz), alakor (‘agirakari’: OñatEsk [emakume alakorra]), alamen (‘marmar’: -lh- Pouv, EtxSar; ); ‘oinaze’: Barrutia; ‘bazka’: Hbarren), alapide (‘bazkaleku’: Ax [bere ardi lagunen alhapidetik aldaratzen]; alhabide Pouv; ‘bazka’: -bide Hbarren; ‘marmar egiteko bide’: Duv), alaro (‘bazkatzeko aro’: Zalgiz [arh’aro ezpada, alh’aro]), alarazle (Duv [(urde) hekien alharazleek]), alatzaile (‘bazkatzaile’: Harr [urdeen alhatzaileak]; ‘marraskari’: ArmanUsk 1906 [hanbatenaz handiago (arthuen) alhazale saldua]), alazio (“aflicción” Azk (gip.)), gogoan alatu (Duv [gizonengandik agur edo esker on zerbait ardiesteko gogoan alhatuko naiz bada?]).
► Mailegua da, eta *halon ‘(soka batetik tiraka) e(ra)karri, eskuratu, lortu’ hitz germanikoa du azken buruko jatorri. Mendebaldeko hizk. germanikoetatik, nederlanderatik edo behe-alemanetik abiatuta, bai hizk. eskandinaviarretara bai hizk. galo-erromantzeetara hedatu zen (cf. fr. haler), eta azken hauetatik are gaztelania (cf. jalar), italiera eta portugesera ere (ez kat., DECat 4, 766b, halar); hitz honen zabalkuntza nabigatzaile behe-alemaniarren jardun komertzialari lotzen dio Wartburgek (FEW 16, 133a, *halon). Lehenik erabilera nautikoan zabalduko bazen ere, ‘soka bati lotuta tira eginez ontzi bat mugitu, atoian eraman’ adierarekin (ik. behean halatu eta hala), geroago ‘(arrastaka) e(ra)karri’ esanahi orokorragoa hartuko zuen, betiere Wartburgen arabera, eta hortik azaldu behar dira galo-erromantzezko beste hainbat adiera; gaskoiz, esaterako, halà dugu,[1] “tirer à soi, traîner péniblement et lentement” eta ‘poliki joan, ibili’. Forma horretatik, *hala > alha bilakaera izango genuen euskaraz, hasperenaren lekualdatzearekin.
Hainbat xehetasun aletu behar dira esanahiari dagokionez. Euskararen barrenean, hiru edo lau talde nagusitan sailka daitezke alatu-ren eta ala-ren adierak: 1) ‘eragin, mugitu’ gisakoak, 2) horietarik hurbil, ‘jardun, aritu’-en ingurukoak, 3) minarekin edo oinazearekin loturikoak, eta 4) jatearekin edo bazkatzearekin loturiko adierak. Horretaz gain, esanahien banaketa dialektal modernoa gorabehera, badirudi orokorrak izanak direla adiera nagusi horiek: ekialdekotzat jotzen da ‘bazkatu’, ‘jan’, baina cf. RS-ko alaune eta Erdi Aroko Udalha; ekialdekoak dira orobat ‘jardun, aritu, eragin, mugitu’, baina cf. mendebaldeko ‘esan eta esan’, ‘kitzikan’ eta ‘kexaka jardun’. Batez ere mendebaldean agertzen den ‘min eman’, berriz, Monho baxenabartarrak dakar lehendabizikoz, eta, eratorrien artean, cf. Pouv aladura ‘oinaze’.
Jatorri (germaniko) galo-erromantzea gogoan harturik, lehen taldekoak dira jatorrizko esanahitik hurbilen daudenak, ‘bultzatu, eragin’, ‘lan eginarazi, erabili’ (← ‘irabazian jarri’) eta ‘mugitu, joan’. Esan bezala, hitz germanikoa hiztegi nautikokoa zen jatorrian, eta ‘soka bati lotuta tira eginez untzi bat mugitu, arrastaka erakarri’ moduko erabilerak zituen; ‘mugitu, joan’, ‘bultzatu, eragin’ modukoak ekintza horri dagokion mugimenduari lot dakizkioke. Wartburgek berak dakarren bezala, ‘arrastaka eramanez lan egin’ horretatik bearn. hala ‘poliki ibili’ eta halère ‘lan gogor’ eratorria ditugu; ongi lotzen dira horiek ‘mugitu, joan’ eta ‘lan egin’-ekin. Orobat dira esanguratsuak fr. zah. haloter eratorriaren adieren ñabardurak: ‘astindu, mugiarazi’, ‘kulunka erabili’, ‘jardun, eragin’, ‘ahalegindu, kili-kolo dagoen zerbait bota edo ateratzeko’, ‘nahasi’…
Agerikoa suertatu denez, oso hurbil daude lehen talde honetatik bigarren multzoko ‘jardun, aritu’ adieren inguruan bil daitezkeenak, hala nola ala izan esapidearen ‘jardun, aritu, lan egin, ibili’ eta alatu-ren ‘aritu, jardun’; badirudi, bestalde, ‘marmar egiteko bide’, ‘jardunbide’ ere ‘jardun, aritu’ horiekin batera bildu behar dela. Oro har, nabarmena da ‘ekite etengabe’ moduko esanahi orokor baten pekoak direla guztiak (zeina ‘ontzia atoian ekarri, tiraka, geldigabeko jardunean, etengabe ekinez’ jatorrizkotik ongi azaltzen den).
Bigarren multzoko horiek guztiak ekialdekoak edo iparraldekoak dira, baina naturala dirudi horiekin batera biltzea Oñatin jasotako alatu ‘esan eta esan’ eta Etxeitaren ala ‘(norbaiten edo zerbaiten) kontra kexatuz’, biak ala biak mendebaldekoak; orobatsu bizk. alatu ‘errieta egin’ eta ala ‘kitzikan’, zeinak ‘jardunean, eragiten…’-etik hurbil ikus daitezkeen. Eratorrietan, cf. Oñatiko alakor ‘agirakari’-ren eta Pouv-en (eta Barrutiaren) alamen ‘marmar’-en arteko hurbiltasuna, eta antzeratsu bizk. alamentu “queja”. Funtsean, ‘etenik gabeko jardun’ gisa uler daitezke guztiak.
‘Jardun, aritu, esan, kexatu’ esanahietarako, nabarmentzekoak dira errom. haler-ek garaturiko zenbait adiera: ‘(zuhaitza) astindu, fruituak jasotzeko’, ‘jo, astindu’ eta, batez ere, ‘esan, kontatu’. Galorromania iparraldekoak izanik ere (Valonia eta Lorrenakoak, FEW 16, 132a, *halon, II), paralelo semantiko betea izan daitezke euskal hitzarentzat.
Gure ustez, lehen eta bigarren multzoetako ‘eragin, mugitu’ edo ‘ekite etengabe’ orokor batetik azal daiteke hirugarren multzoko ‘min eman’ ere. Pentsatu beharko genuke ‘(barrenari) eragin’ ← ‘erasan’ ← ‘min eman’ moduko bilakaera batean. Esanguratsua da Azkuek dakarren bizk. alkar alatu “perjudicarse”, zeina ‘kalte egin’ itzul daitekeen, berau ‘errieta egin’-etik ez oso urruti. Bestalde, bilakaera horren barrenean azal daitezke Pouv aladura ‘oinaze’ (eta ‘ezinegon’), frBart alaz ‘oinazez’ eratorriak, eta, bide beretik, Azkuek dakarren bizk. alaketa “acto de atormentar” ere ez da oso urrun geratzen Axularren ‘(kontzientziari) ausikiarazi’-tik (orobat gip. alazio “aflicción”, Azkuek jasoa). ‘Min’ esanahiari lotua, paralelo egokia aurki dezakegu hitzaren familia erromantzean: berriz ere Lorrena inguruan eta ‘astindu’ esanahiaren azpian bildua, cf. halduš “coup douloureux, dangereux”.
Horrenbestez, eta Mitxelenak dioenaren aurka (OEH s.v. ala1), ez dago beharrik, ‘jan’-etik esplikatzeko ‘min, umemin’. Mitxelenak gr. ὀδύνη ‘min, oinaze, kalte, atsekabe’ hartzen du hizpide, gogoratuz ἔδω ‘jan’-ekin egon daitekeela harreman etimologikoan. Alabaina, Beekesen arabera (s.v. ὀδύνη, eta ἔδω), arazoak daude bi erro horiek lotzeko, beste zenbait arrazoiren artean ie. *h3d-un- ‘min’ berreraikitzen delako gr. ὀδύνη, eta ‘jan’ esanahia duen aditza, berriz, *h1ed-, laringal ezberdinekin.
Azkenik, ‘bazkatu, jan’-en inguruko adierak azaltzen hasteko, errom. hāḷǝ aditzaren erabilera esanguratsua ekar daiteke hizpidera, Bretainiakoa bada ere: “tirer (d’un cheval, un boeuf attelé)”; cf. orobatsu Normandiako allot “petit domestique de ferme”, halot “petit valet qui conduit les chevaux par la bride”, “garçon d’écurie”, eta Orleansko “domestique de ferme pour le soin des moutons, pour faire le gros ouvrage”. Azalbide honetan, abereak eraman egiten dira, pentzera gidatzen (tiraka, ontziak ibai ertzean bezala), bazka daitezen, eta horrela bilakatuko zen ‘animaliak bazkatzera eraman’ ← ‘bazkatu, bazkarazi’. Balio iragankorra litzateke jatorrizkoa, ‘larratu, bazkarazi’, eta esanguratsuak dira larratu-rentzat berarentzat ematen diren definizio edo itzulpenak (cf. Aspiroz “mandar al pasto al ganado” eta Izag “mandar al pasto al ganado”). Ageri denez, ‘bazkarazi’-tik esplikatu behar da ‘jan’ orokorragoa.
‘Bazkatu, jan’ adieraren azalpenerako aukera hori da egiantzekoena. Alabaina, agian ez da erabat baztertzekoa arestiko ‘etengabe jardun’ adiera orokorretik abiaraztea azalpena: hortik ‘marraskatu’, eta honetatik ‘bazkatu’ ← ‘jan’; baliteke zenbait abereren hausnarraren etengabeak lagundu izana adiera hori garatzen.
alha (~1557: OihAtsot; ik. Erdi Arokoak). ■ Hitz zabaldua (bizk., gnaf., lap., bnaf., zar., erronk., zub.); Azkuek gip. ere aipatzen du, baina ez da xx. mendea baino lehen bertako testuetan erabiltzen. Iparraldekoak dira -lh-dun aldaerak.
Lekukotasun zaharrenak ala izan eta ala egon esapideenak dira (alako etorkizuneko forma ere ageri delarik). xviii. mendeaz geroztik, izen moduan ere ageri da, baita, Azkueren hiztegiaz geroztik, postposizio moduan ere.
Ala izan-ek honako esanahi hauek ditu: ‘bazkan egon, (hedaduraz) jaten ari izan’ (Leiz (diszipulu) hek alha ziradela, Ax (artaldea) larre onean alha dela); ‘jan, elikatu’ (OihAtsot otsoa ezta otso aragiti alha, JEtxep hiri ttipi batek daukan eremu hertsian nekez alha ditake gizon erne bat); ‘marraskatu’, berezko edo irudizko adieran (Leiz haien hitza gangrena bezala alhako duk, Beriain arra konzienziarena, zein beti alako eta euzekiko baizaiote, Ax (haragia da) etxeko ohoiña… zurari pipia… bezala gau eta egin alha zaikuna); ‘jardun, aritu, lan egin, ibili’ (Duv beren buruak larderietan ezartzeaz baizen alha ez diren erregeak, Harr arloia alha da); igkor. moduan ere ageri da (Jntegi bere izpiritua ere alha zuen gauza hekien gainean). Zenbait autorek ala egon darabilte (Gaszar (zure Amaren bulharrean) alha zaudezela).
Izen moduan esanahiak dira: ‘min, oinaze’ (Larm sabeleko ala, Mogel mankau dozu atso gaixua, ta isten dozu alaz beterik, Astar seiginzako ala gogorrak); ‘bazkatze’ (Salab, Harr behi hunek alha nekhea du); ‘marmar egiteko bide’ (JEtxep jende xehearen alharik laketena: medikuen arteko aharrak); ‘jardunbide’ (JEtxep huntan dute beren alha hango laborariek) eta ‘ausiki’ (JEtxep adimenduari emanez bertzalde ezin-geldituzko xinaurri-alha bat).
Postposizio moduan honako esanahi hauek ditu: ‘(sabela) bete nahiz’ (Azk (bizk.) tripearen ala dabil), ‘(norbaiten edo zerbaiten) kontra kexatuz’ (Etxeita gizadia egon zan Masima ta senarraren ala, Lauax amaika bidar jagi ixan naz izneurtuben ala) eta, datiboarekin, ‘kitzikan’ (Azk (bizk.) niri ala zagoz orain bere?).
□ Baliteke hitzaren adibide izatea Udalha (SMillán 1025), uda + alha ‘udako larregune’ baldin bada (Orpustan 1999: 345); cf. halaber Garsias Udalbeeco de Igusquicia (SJuan 1196), vinea de Udal ondoa (SJuan xiii. m.), etab. Orobatsu analiza liteke Aialha (SMillán 1025) ere, *ai ‘aldapa’ + alha.[2]
● alagura “ganado de pasto” Azk (gnaf.); badirudi pentsatu behar dela -gura dela bigarren osagaia, besterik gabe.
ala-aldi (Goihetxe [egin gabe / alha-aldi bat bedere]; alaldi Azk (zar., erronk.)), ala-gai (“terrain réservé pour pâturage” alhagei Lhande (zub.)), alagarri (‘errietabide’: Azk (bizk., gip.) [etxe utsa alagarri, betea konsolagarri]), alaka (‘deitorez’: Arriaga; “atizando” Izag (bizk.) [alaka ibilli biar onekiñ]; ‘deitore’: Bera, Aitzol), alakatu (‘kexatu’: Bera, Zink), alako (“bête en âge de paître et qui paît” -lh- Duv), alaketa (“acto de atormentar” Azk (bizk.); ‘marmar’: EuskEsn 1928 [etxe guzietan egin ziran alaketak eta berriketak]), ala-leku (Larm, -lh- Goihetxe), alan (‘bazkan’: -lh- Goihetxe; ‘lanean, jardunean’: Laphitz [bethi alhan zen gure sainduaren izpiritua]), alara (‘bazkatzera’: -lh- Goihetxe), alarako (“bête destinée à vivre aux pâturages” -lh- Duv), alatsu (“doloroso” Azk (bizk.), Etxeita [barriro agertuten zirean naibage alatsuak]), alatze (‘larre’: Azk (erronk.)), alaz (‘oinazez’: frBart [beti gaisorik, beti minez, beti alaz]), alazko (Astar [zelako alazko ezpata zorrotzagaz zatituten eutseen… bere bijotz amodijoz betia]).
► Pentsa daiteke alhatu-tik sortu dela, atzeranzko osaeraz, kontuan harturik maileguaren iturria ere, haler/halà, aditza zela. Beste aukera da balio adberbialen batekin sartu izana hizkuntzan, eta gero aditza sortzeko alha izan esapidearen zein alhatu partizipioaren bidea baliatu izana.
♦ halatu (~1725: Urte). ■ Hitz zabaldua. Urteren hiztegiko lekukotasunaz gainera, Azkuek eta Lhandek zub. jasotzen dute, eta lehenak bizk. ere bai (ala (part.)). Testuetan Elizdo-k darabil. Esanahia ‘erakarri, tiratu (ontziei edo ontziko gauzei buruz)’ da (Urt untzia itsas-bazterrera… halatu, Elizdo kordelak ontzi barrurutz alatzen zituzten).
► Hizk. galo-erromantzeetako haler-etik, alhatu bezala, baina jatorrizko esanahi nautikoa gorderik. Orobat gorde du hasperena jatorrizko lekuan, baina ohar bedi, era berean, aski antzinakoa izan daitekeela hitza, zub. eta bizk. agertzen baita.
hala (1509: AbelZab (alas)). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., zub.). Zubereraz hasierako hasperena du. Batez ere ibaiko ontzi zapalez esaten da; horrela AbelZab (“llebar e carrear la dicha bena e fierros e áncoras e másteles e otras maderas e bienes con barcos e alas”), Garibai (“se navega este río [Deva] con barcos pequeños que llaman alas, que son largas y angostas al modo de las góndolas”), Isasti (“barcos llanos y anchos”), Larm, Azk (gip.). Testuetan MaiMHil-en agertzen da aurrenekoz (ühaitz xipi bat agitü zen egün batez bazterrak oro gaintitürik, hala edo galüpa igaraiten zen eretzian). Ohiko esanahi honez gain, Lhandek zub. halak ‘arraunak’ jasotzen du.
● alamarka Azk. (bizk.) (alamarkea galdu dala dinoe); ala + marka; gogoan izan barka-ren aldaera dela marka, cf. jad. RS ama, markaak dabilz itsasoan.
● albide Oria ibaian, “braço de agua e sangradera llamado albide, que quiere dezir ‘camino de alas’” (AbelZab 1509).
● aliri Usurbilen, “desd’el dicho puerto de las venas llamado aliri a la dicha ferrería” (AbelZab xvi. m. hasiera); editoreek diotenez, ala + hiri da (cf. aldiri), eta alak egoten ziren tokia adierazten bide du (zama-lanak eta egiteko gunea).
► Argi dago halatu aditzetik sortu dela izena: arrastaka eramatea adierazten zuen aditzetik, ekintza horren objektua izendatzera. Orobatsu gertatuko zen zub. ‘arraun’ adierarekin: halatu-ren esanahitzat ‘nabigatu’ jo bazen, ‘arraunei eragin’ gisa uler zitekeen aditza, eta hortik hala ‘arraun’.
! ♦ alhaba (1080: ColIrach [cum coniuge mea Allauato Ortiz]). ■ Hitz orokorra. Zuberoako testuetan dauka hasperena (-lh-). Maiz erabilia izan da nongotasuna adierazteko (adib. Leiz Siongo alabá). xvii. mendeko zenbait autoregan allaba idatzirik aurkitzen da.[3] Artikulurik gabe ere erabili izan da (cf. seme, aita, ama).
□ Hitzaren adibidetzat hartu izan da, halaber, Alaua filia Goto (ColIrach ~1222), ondotik duen filia ordaina nabarmenduz (Mitxelena 1969b: 6).
● alabaizun ‘alabaorde’; ekialdeko hitza: Zalgiz; alaba + -(k)izun, ‘alaba izan litekeena, izango dena’; Azkueren ustez, aizun hitz beregainetik eratorria da atzizkia, ik. semeizun.
● alabasasi ‘alaba ponteko’: CEEN 1970 (aezk.); cf. Lizarg jasi/xasi ‘jasoa, besoetakoa’.
● alabasazan ‘alaba ponteko’: Bonap (aezk.); segur aski -xasan (jasan) ‘jasoa, besoetakoa’.
● alabaso ‘biloba’: Azk (zub.); -so atzizkia, ahaidetasun mailaren urruntzailea, cf. ilobaso, aitaso, etab.
● alabatxo Leiz; cf. goian Allauato, -to atzizkiarekin.
● alabatzako ‘alabaorde’: TEtxeb (bizk.); alabatzat + -ko; cf. semetzako, etab.
● arralaba ‘biloba’: Azk/Larrasket (bnaf., zub.); arra- aurrizkia (< errom. re-), cf. zub. arrahaur ‘biloba’.
alaba bakar (Larm), alaba bakoitz (‘a. bakar’: Leiz), alabakoi (‘alabaren zale (haragiz)’: Pouv), alabaño (Iratz), alabaorde (Duv), alaba ponteko (Larm), alabatasun (Uriarte [Jaungoikuaren seme edo alabatasuna]), alabatu (‘alabatzat hartu’: Azk). Cf. aitoren-alaba, errege-alaba, seme-alaba, ugazalaba.
► Bigarren osagai moduan -ba bereizi ohi da, beste hainbat ahaidetasun izenetan ere agertzen delako: cf. ahizpa, arreba, asaba, iloba, izeba, neba, osaba… Baina, hitz horietan bezala, alaba-n ere lehen osagaia iluna da. Bährek ala- osagaia emetasunarekin lotzen du, eta alargun hitzean ere ikusten du (ik. alargun). Alabaina, aitortzen du hipotesi honen irozgarri moduan alu hitza baizik ez duela aurkitzen, ez besterik (1935: 11, 35); honen aurka, gainera, ohar bedi alu mailegutzat jo daitekeela (cf. lat. aluus ‘sabel, umetoki’, ErnMeill s.v.; ez du hizkuntza erromantzeetan iraun).
Bährenaz bestelako aukerak aztertu behar dira: alhaba aldaera hasperenduna aintzat hartuta, alha ‘bazka’ hitzarekin lotzeko saioa egin daiteke. Formalki ez dago arazorik, baina esanahiaren aldetik zehaztapen gehiago behar dira: ‘animaliak bazkatzera daramatzana’ ote? Ik. goian allot eta halot, esanahiz ‘(mutil) zerbitzari’, eta agian halakoetarik ere saia gintezke hurbilketa egiten. Hitzaren paralelo formal betea litzateke ilhoba, bai lehen osagaiaren jatorri arrotzarengatik (onarturik jatorri gaskoia duela ilho- lehen osagaiak, < hilhò(u) ‘semebitxi’, Palay s.v.), bai hasperenaren gorabeherengatik. Hipotesi honek, bistan dena, zehaztapen bat egitera garamatza: aintzat harturik mailegua dela alha(tu), eta mailegaketa Erdi Aroan noizbait gertatu bide zela, pentsatu beharra dago -ba atzizkia artean emankorra zela.
Hasperen hori erabat kontuan hartu gabe, albokari bortitza berreraikitzeko aukeraz mintzo da Mitxelena, eta *aLaba litzateke, kasu honetan. Horren alde egingo lukete egungo -l- hotsak eta Erdi Aroko <ll> grafiak (ik. lehen lekukotasuna; Mitxelena 1957b: 146). Hasperena jatorrizkoa bazen, pentsatu beharko da /lh/ taldeak /L/ bortitzaren emaitza bera izan duela; cf. olha bera (hau ere mailegu gaskoia), egun ola, Erdi Aroan olla.
alababitxi. ■ ‘Alaba pontekoa’. Ekialdean erabilia; Pouvreauren hiztegian agertzen da aurrenekoz (alabitxi eta alabatxi formak ere agertzen dira testuetan).
alababitxigai (alautxi- FedProp 1905).
► Bukaerako -bitxi osagaiarentzat, ik. semebitxi (s.v. seme).
alabaeder. ■ ‘Alaba pontekoa’. Erronkarin jaso izan da Bonapartez geroztik.
► Ahaidetasun izenei erantsirik doan eder hau (cf. aitader, ama(n)der, semeder) eragin erromanikoari egotzi ohi zaio; cf. gask. bèu-pay, bèle-may, etab. (fr. beau-, belle-).