- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
aizkora (aizkol- 1560: EzkonAzp [Joanem de Altuna alias ayzcolgille]; axkora 1562: Land (axk-, ask-); haizkora 1643: Ax; ik. Erdi Arokoak). ■ Hitz orokorra. Forma hasperenduna lapurterazko autoreek erabiltzen dute bereziki, Axularrez geroztik (Leiz, EtxZib aizkora). A(i)xkora euskalki guztietan aurkitzen da (a(i)skora gutxixeago). Forma sudurkariduna ((h)ainzkora) Inzak jasotzen du Nafarroako Basaburuan eta FedProp-en erabiltzen da.
□ Badirudi elkartuetako forma egon daitekeela terminado de Ayzcol y Ssasia (ArchAtaun xvi. m.) leku-izenean. Bilduma horretan, izen hori beti agertzen da Ayzcol y Sasia sintagman, eta pentsa daiteke aizkol isasia elkartua dagoela hor;[1] are gehiago, badirudi lursail hori egur moztearekin lotua dagoela, cf. “paresçe estar asaz prouado que en el dicho terminado de Ayzcol y Sasia, en los ocho o nueue seles en que no les está prohibida la tala”.
● aizkolgile ik. goian lehen lekukotasuna; aizkoragile Pouv, cf. halaber “casas de Martín Sanzena y Aizcoraguillearena” (NatVasc 1601), Esteban de ayzcoraguillearena (OnomVasc 26 1603).
● aizkolta ‘aizkora txikia’: haixk- Harr (bnaf.); aisk- Eskuald 1908; atzizkirako, beste eremu dialektal batekoak izanik ere, cf. bizk. giberrita, gixonta, Morf §317.
● aizkoratu ‘(egurra) eskuairatu’: Duv; cf. bearn. eschoulà, osaeraz eta esanahiz kidea (FEW 25, 424b, asciŏla, 2).
aizkoljoko (Izt; aizkora-joko TxAgir), aizkolketa (‘aizkorarekin aritzea’: Larm, Izt; -raketa TxAgir), aizkoltxo (Land (azk-); aizkoratxo Larm), aizkora-apustu (EusJok; aizkolapustu Basarri), aizkora-begi (Azk/Elexp… (bizk., lap., bnaf., zub., erronk.; aizkolbegi gnaf.)), aizkora-buru (Azk/Elexp (bizk., lap., erronk.)), aizkoradun (‘aizkolari’: TxAgir), aizkora-gider (Goihetxe), aizkora-hots (TxAgir; aizkol-hots Elexp (bizk.)), aizkora-jolas (‘aizkoljoko’: TxAgir), aizkorakada (TxAgir), aizkora-kirten (Mogel; aizkolkirten Aizkol), aizkora-kolpe (Tartas (a.-kolpu)), aizkoran (‘aizkorarekin lanean’: EusJok), aizkora-piko (‘a.-kolpe’: Maister), aizkora-ukaldi (Duv; aizkolukaldi Herria 1957), aizkorol (‘aizkorarekin egindako ohola’: Izt), enbor-aizkora (‘aizkora handia’: Azk (gip.)), esku-aizkora (Barand).
► Mailegu latindarraren hipotesia hobesten du Mitxelenak (FHV 319, 11. oh.): lat. asciola ‘aizkora ttiki’ ikusi izan da aspaldidanik hitzaren jatorrian (Schuchardt 1888: 228) bokalarteko -l- > -r- bilakaerarekin eta bokalaren metatesiarekin (cf. lat. ecclesiam > eleiza, baina baliteke erromantzearen barrenekoa izatea), eta aipatzekoak dirudite okzit. zah. aissola, aissol eta kat. aixola, aixol (FEW 25, 424ab, asciŏla). Hipotesi honetan, jatorrizko albokaria azaleratzen da elkartu-eratorrietako aizkol- forman.
Ezin dira modu erregularrean azaldu hitzaren hasperena eta sudurkaritasuna: proposatu behar da aitzur eta aiztur-en aldaera hasperendunen eta sudurkaridunen eragina gertatu dela, edo, besterik gabe, haien inoizko hasperen sudurkariarena (honen iraupenaz zubereraz, ik. Hualde 1993: 294). Bada halako gurutzaketen beste adibiderik, hala nola harma, hezkabia, harroka eta herratu hitzena; hauetako hasperena ere ez da jatorrizkoa (harma-k armak hartu kolokaziotik hartua du, hezkabia-n hatz-ekiko gurutzaketa gertatua da, harroka-n harri-rekikoa, etab.; FHV 209, 10. oh.).[2]
Tradizio luzeko hipotesia da haitz-en familiakotzat jotzea aitzur, aizto, aiztur eta baita aizkora bera ere (Baudrimont 1854: 80, 129). Hitzak aizkoraren jatorri neolitikoa gogora ekar dezakeela dio Barandiaranek (1973 [1921-1946]: 162), baina ideia hori etimologia horren zuzentasunaren menpe jarriz. Euskal jatorriko hitz moduan hartuta, eta hasperena eta sudurkaritasun zantzuak esplikatze aldera, *anizkora berreraikiko genuke hitza, berezko sudurkariarekin (edo are *anezkora, diptongoaren ae > ai bilakaera onartuta); horrela, aukera egon liteke haitz-ekin lotzeko lehen osagaia, *anetz berreraikitzen baita (ik. han).
Aspaldiko hipotesi horrek arazo larri bat du, ordea: ez du argitzen zer litzatekeen hitzaren -kora bigarren osagaia. Egin izan diren proposamen zenbait aipa litezke, hala nola Intxauspek proposatzen duen gora (1875: 219), hitzari “pierre élevée sur un manche” azalpena emanez; kur ‘makur, oker’-en aukera hobesten du Campionek (1884: 34), hitzak harri makotu bat izendatzen duelakoan. Dela arrazoi fonetikoengatik dela osaerazkoengatik, hipotesi horietako bakar bat ere ez da onargarria. Jatorri latindarraren hipotesia da bigarren osagaiaren arazoa gainditzen duen bakarra eta, horrenbestez, Mitxelenarekin bat jatorri latindarraren aukera hobetsi beharra dago.
aizkolari (aizkorari ~1650: Pouv; aizkolari ~1880: Duv). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., gnaf., lap., bnaf., zub., zar., erronk.). Aldaerak dira aizkolari (bizk., gip., gnaf.), aizkorari (lap., bnaf.), aiskoldari/aizkoldari (bizk., gnaf.), a(i)xkolkari (zub., erronk.) eta aizkorakari (zar.); Barbier-ek aldaera hasperenduna darabil (haizkolari).
Esanahia ‘egurgile’ edo, oro har, ‘aizkora erabiltzen duena’ da (Zaldubi aizkorari arrotzek / adargoiak hautsiz); maiz ageri da aizkora-jokoetan parte hartzen dutenez esana (TxAgir aizkolari bietatik Bizkaikoa zan gaztiena… oraindik etzuan iñungo enparantzan jokatu).
► Osaeraz aizkora + -ari, jatorri arrotzeko atzizkiarekin (< lat. -arius). Eratorrietako aizkol- dago, jatorrizko albokaria azaleratzen duena; aizkorari aldaeran ez dago eratorrietako forma hori. Badirudi -dari eta -kari duten aldaeretan, -tari dagoela, albokari ondoko ahostuntzearekin lehena, eta lehen osagaiko herskari belarrarekiko asimilazioarekin bigarrena.