- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
aita. Honen azpian aita eta aitatu sarrera-buru nagusiak bildu dira. Aita-ren azpisarrera modura aitabitxi, aitader, aita izan, aitano, aitaren, aitona, aitonume eta aitoren (aitonen) seme/alaba daude; aitatu-ren azpisarrera modura, aipatu eta aipu.
♦ aita (991: DocLeire [Aita Garcia de Agirri], baina cf. akit. atta eta Erdi Aroko beste adibideak). ■ Hitz orokorra. Forma sabaikariduna (att-) Goihetxegan aurkitzen da aurrenekoz aldaera adierazkor gisa (aita ere badarabil); Larrasketek bereizten ditu aita markatu gabea eta atta haur-hizkuntzakoa; gainerakoan, xx. mendeko testu bakan batzuetan agertzen da forma sabaikariduna.[1] Mendebaldean aitea (-a + -a > -ea) Landucci eta Lazarragagan aurkitzen da jadanik, baina ohikoagoa da artikulurik gabeko forma; Zaraitzuko testuetan ere aita dago gehienbat, ez aitara; zub., erronk. aitá artikuluduna ere badago. Badu ‘arbaso, aitalehen’ adiera ere (Leiz gure aitei minzatu zaien bezala, Materra Adam gure lehenbiziko Aita). Mendigatxak ‘animalia arra’ adieran darabil (nola dein izena aitek… nola erraiten zabein enbrer).
□ Erdi Aroan ugariak dira euskal hitzarekin lot daitezkeen Gaztelako eta Errioxako lekukoak: cf. Ecta Sanzo (ColCond 912), eita Feles de Cereso (SMillán 940), Ecta (ColCard 949), Eita Gemelle (CartValp 956), Eita Munnio (CartValp 957), etab.;[2] uste izatekoa da horietako batzuk bederen euskal hitzaren forma erromanizatuak direla (ai > ei eta it > ch bilakaerekin; cf. lat. factum > errom. faito, feito, fecho). Izenen aurretik agertu ohi da, izendapen edo titulu moduan, gizarte-maila apaleko jendearen artean (ik. ama); bere hedadura zabalaz, ik. Mitxelena 1956d: 128, 1957e: 137, 1969b: 4.[3]
Nafarroan ere bada ei- duenik: cf. Eyta acenare (SMig 1096); cf., bestela, Aita Garcia de Agirri (goian), agiri bereko Aita Lioarriz, Aita Bellico, etab. Euskal eremuan izenondoarekin dugu inoiz: cf. Lizarrako Ayta Çuria (PobNav 1366) eta Irulegiko aytaçarr (OnomNord 1388); cf. geroagoko joanes de echalecu ayta andi (OnomVasc 7 1593), Etxalekun.
Akitanieraz, cf. attaconi, attaconis edo attaiorig[; lehenbiziko bietan -ko atzizki txikigarriak sala lezake lekukoaren euskaltasuna, baina hirugarrenarena zalantzazkoa izan daiteke, atta-ren hizkuntza-arteko ugaritasuna kontuan harturik.
◊ Iruñean, cf. “que han muerto a mi aita” (LéxNavI 1597).
● aitabisaba ‘birraitona’: Larm, Beobide; osaeraz, aita-bir-asaba, ik. amabisaba, s.v. ama.
● aitaborze ‘aita ponteko; aitona’: Bonap/Azk… (zar.), Moso; osaeraz, aita + ber(t)ze, ik. amaborze, s.v. ama.
● aita handi ‘aitona, arbaso’: Tartas; cf. “los padrinos fueron joanes de echalecu ayta andi” (OnomVasc 7 1593).
● aitaizun ‘aitaorde’; ekialdeko hitza: -aizun lap., -azun lap., zub., erronk., -axun zub., erronk.; Larm, MElizanb; aita + -(k)izun, ‘aita izan litekeena, izango dena’.
● aitaki Arroizko goitizena: “porque siendo muchacho empreñó a una moza” (NavIntel 1592).
● aitama (ez sing.) Leiz; aita-ama Lazarg; cf. agian Lope de Aytamarren (ArchSegII 1413).
● aitanditxarko ‘txorimalo’: Azk (erronk.); aita + handi + zar/txar + -ko, itxuraz, baina ik. goian aita handi; cf. amanditxarko.
● aitarren seme ‘aita-seme guztiak barne’: Izt; aita + barren, beharbada; cf. ‘barne’ zentzuaren hurbiltasuna; zailagoa da arren kontzesiboa, helburuzkoa edo halakorik ikustea; osaera bertsukoa izan daiteke Aytamarren, ik. aitama.
● aitasaba ‘aitona’: Larm, Mogel (aita asaba); cf. amasaba, ik. goian aitabisaba.
● aitaso ‘aitona, arbaso…’; ekialdeko hitza: Volt; -so atzizkia, ahaidetasun mailaren urruntzailea, cf. ilobaso, etab.; cf. B. Aytaso (AGNComp5 1291).
● aitaxo ‘aitona…’: Barb; -xo atzizkiarekin, edo, zuzenean, aitaso-ren aldaera sabaikaritua; cf. aytassau (OnomNord 1373).
● aitso ‘aitona’: Bonap/Azk (zar.); segur aski aitaso-ren aldaera sinkopaduna.
● attitto Azk/Satr (bnaf.), Barb; -i- bokala bere balio sabaikari adierazkorrarengatik azal daiteke, cf. amiña.
aita-aldeko (Duv [aita-aldeko osaba]), aita besoetako (Arak (gip.), JJMogel), aitafamilia (Leiz), aita familia(z)ko (Tartas), aitagai (‘aitaginarrebagai’: Azk, Lazkao-Txiki; ‘elizgizongai’: Herria 1961), aitagarri (‘aita bilakaraz dezakeen ekintza, larru-jotzea’: frBart [aitagarri ta amagarri bat osotu artian]), aitaginarreba (-giarraba Land), aitagoi (‘aitona’: Larm, TxAgir; ‘aitalehen’: Orixe), aitagure (otoitza: NafSerm), aitaita (aita-aita Urte, BMogel; aitaita Añib, EAzk; attatta Larrasket (zub.); aitita Azk… (bizk., gip.), Enbeita; cf. amama), aitajaun (‘aita jaun’: MLastur; ‘aitona’: Azk… (bizk., gip., gnaf., erronk.), AEusFolk 1928; ‘aitabitxi’: Azk… (gip., gnaf.)), aitakara(z)ko (Harand, Birjin), aitaketz (‘aitaren partetik’: EtxZib), aitakide (Larm, Berron), aitakiro (Arana [maitatsu, gozoro ta aitakiro]), aitakunde (‘aitakideen eguna’: Azk (erronk.)), aitalehen (Larm, Birjin; aitalehenen Astar), aita-lekuko (‘aitaorde’: LanDot), aitamatu (JEtxep), aita-musu (‘aitaren antzekoa’: Elexp (bizk.)), aita nagusi (‘aitona’: Larm; ‘aita santu’: Kardab), aitañi (‘aitona’: Azk, Lhande… (zub., erronk.); ik. amañi), aitaordari(ko) (‘aitaorde’: Intxpe), aitaorde (Argaiñ; aitaordeko Munibe; aitaordezko Oxobi), aita ponteko (Land, Kardab), aita santu (Land, Etxep (saindu)), aitatasun (Leiz), aitatiar (Harand [bihotz aitatiar bat]), aitatto (‘aitona’: FedProp 1896; ‘aitatxo’: Iratz), aitatu (‘aita egin’: Pouv, Duv [Henok aitatu zen Iradez]; ‘elizgizondu’: FedProp 1890 [zahartu niz eta aitatu]), aitatxo (Iturr), aitaurren (‘aitalehen’: Larm, Ubill; aita-aurren Añib), aita usteko (Larm, Kardab), aita zahar ([pl.] ‘arbaso, aitalehen’: EtxZib), aita zeru(eta)ko (Leiz), aitazko (EtxZib [gaztigu aitazkoa]), aitazorro (Izeta/Garate (gnaf., bazt.)), aitazulo (Azk/Lhande… (bizk., gip.; -zilo lap., zub.); ik. amazulo), aiten aita ([pl.] ‘arbaso’: Urte), aiten aitona ([pl.] ‘arbaso’: EusJok, Txirrita [gure izeben amen amonen / osaben aiten aitonak]). Cf. hazaita, ugazaita.
► Haur-hizkerako hitza da, adierazkorra, eta horrela azaltzen da a-/-a bokalak eta -t- kontsonantea izatea; cf., beste hainbat hizkuntzatan, lat. atta, tata, gazt. taita, turk. ata, irl. athair, etab. Ik. Bähr (1935: 6-7).
Jatorrizko forma atta izatea aukera moduan aztertu izan da (Holmer 1950: 404; FHV 218, 31. oh.); aita forma atta sabaikaridunetik gerora berrezarritakoa litzateke, eta maite hitzerako gauza bera proposatzen du Mitxelenak (ik. han). Honen alde egon liteke hitzak herskari hasperendunik ez izatea inon (Mitxelena 1951a: 543); orobat hainbat hizkeratan atta forma izatea, nahiz eta -i- bokalak eraginiko sabaikaritzerik ez izan hizkera horietan (baina horien artean cf. Azpeitiko atte, zeinetan -e bokalak aurretik -i- bat dagoela salatzen duen); cf. halaber akit. atta-, nahiz eta kasu horretan <tt> digrafoak herskari bortitzen bat adieraziko duen, ez sabaikaria (OnomAquit §58).[4]
aitabitxi. ■ ‘Aita pontekoa; aitona’. Bizk., gnaf. eta lap. hitza, iparraldeko testuetan Voltoirez geroztik, eta bizkaieraz xix. mendearen bukaeratik erabilia (xx.ean gip. zenbait autorek ere badarabilte). Aitabutxi, aitautxi eta aita(a)txi formak ere agertzen dira testuetan. Cf. GSalazar, non aitabitxi egon litekeen ‘osaba’ esanahiarekin.
► Bukaerako -bitxi osagaiarentzat, ik. semebitxi (s.v. seme).
aitader. ■ ‘Aita pontekoa’. Erronkarin jaso izan da Bonapartez geroztik.
aitader hotz (‘haurrei dirurik botatzen ez dien aitabitxia’: Azk (erronk.)).
► Ahaidetasun izenei erantsirik doan eder hau (cf. ama(n)der, alabaeder, semeder) eragin erromanikoari zor zaiola uste izaten da; cf. gask. (Palay) bèu-pay, bèle-may, etab. (fr. beau-, belle-).
aita izan. ■ ‘Ahotan hartu’. Ik. aitatu. Frai Bartolomegan agertzen da (orain aita ditugun seinak; pekatuben parkazinoia aita danian). RS-n ere bada adibide bat (leloa berri dan artean aita, “en tanto que es nueva la canción, es nombrada”) aita izan esapide honen agerralditzat har litekeena.
aitano / aitane. ■ Erdi Aroko Nafarroako eta Aragoiko agirietan agertzen dira, izen arrunt gisa eta ‘haur-hezitzaile’ esanahiarekin; aitan aldaera ere bada.
□ Cf. senior Eximino Garceiç meo eitane (ColRamI 1059), cum suo aytano (DocLeire 1085), senior Lop Garcez aitano regis (DocEbro 1123; hots, erregearen aitano). Azken pertsona horren beraren izenean ikus daitezke hitzaren aldaera guztiak: Lop Garcez aitano (DocRamII 1134), senior Lop Arcez aitane (DocRamII 1134), Lop Garceç l’aitan (DocRamII 1137), senior Lope Garçez heitane (DocRamII 1134), Lope Garcez eitan (DocRamII 1135), Lope Garcez eitano (DocRamII 1135), senior Lope Garcez eitane (DocRamII 1137); horietaz gain, cf. halaber meo eitane senior Sancio Galindiç (CatHuesc 1172).
► Bi aldaerak ezberdinak baldin badira osaeraz, -no atzizki txikigarria izan genezake batetik (Morf 304; erronk. eta zub. adibideak dakartza Azkuek), eta -ne bestetik, beti ere hitzarekin etimologikoki lotuta daudela onartuta. Bigarren atzizkiari dagokionez, ordea, ez dirudi tradizio esanguratsurik izan duenik -ne (edo -ñe) atzizkiak txikigarri modura; cf. agian ahuñe, eta ekialdeko -ñi (Morf 306). Aukera bat izan liteke apokopez azaltzea aitano > aitan, eta -e gerora gehitutakoa izatea aitane-n. Bestalde, diptongoaren bilakaera erromantzea dugu eitan- aldaeretan.
Ez dago argi aitona hitzaren aldaeratzat dituen Mitxelenak (FHV 149), azken bokala berezkoa izateaz ari baita soilik. Nolanahi ere, zaila da aita + on + -a osaeratik abiatuta azaltzea aitano/aitane: pentsatu beharko genuke jatorrizko -o-k igoarazitakoa dela eitane-ren amaierako -e, tarteko *aitauna > *aitaune bilakaerarekin edo (cf. aitue); aitano, berriz, bokalen metatesiz azaldu beharko genuke aitona-tik (honen -a berezkoaren arazoa askatuko litzateke horrela, ik. behean). Baina aitona-ren berantiartasunak eta izaera ez orokorrak zail egiten du lotura zuzena ezartzea Erdi Aroko hitzokin. Bestalde, gogoan har bedi amona hitzarekin batera hartu behar dela aitona ere, itxura guztien arabera; bere arazoetarako, ik. han.
aitaren. ■ ‘Gurutzearen seinalea, zeinatzea’. Hegoaldean erabilia. Harridurazko interjekzio moduan oso ohikoa da aitaren (eta semearen…)! Ohartzekoa da hitz hau, Gipuzkoako eta Bizkaiko zenbait eremutan bederen, aitaren ahoskatzen dela (lehen behintzat eskua mugituz, gurutzea egin baledi bezala, ik. behean aitaren egin), are beste erabilera guztietan attan/atten esaten den lekuetan ere.
aitaren batean (‘berehala’: Kkiño), aitaren egin (‘zeinatu’: Izt, Añib), aitaren egin orduko (‘berehala’: TxAgir), aitarenka (‘aitaren eginez’: Azk [aitearen-ka ta ene-ka]).
► Lexikalizatu egin da otoitzaren lehen hitza.
aitona (1745: Larm; atxuna 1746: Arak (gnaf.)). ■ Gip. eta gnaf. testuetan erabiltzen da gehienbat, Mendibururekin hasita. xx. mendean mendebaldera eta iparraldera hedatzen da (lehenagotik Hiribarrenek darabil (attona)). Forma u-dunak nafarrerazko lekukotasunetan agertzen dira (adib. Lizarg aituna, atxuna). Autore batzuek -a gabeko forma darabilte (ia denek forma osoarekin batean). Berezko esanahiaz gainera, badu ‘agure’ adiera ere; zenbait autorerengan ‘arbaso’ ere bada (adib. ArreseB aitonen euskaldun lurrera).
aitona-belar (Elexp (bizk.)), aitonatxo (‘aguretxo’: Uztap), aitonazahartu (‘aguretu’: Uztap), aitonburuzko (‘txalburu’: Azk (gnaf.)), aitondu (EuskErr 1883).
► Badirudi aita + on dela, baina -a bukaerakoak ez du azalpen erabatekorik (ik. amona). Artikulua izatea da egiantzekoena, izenaren parte izatera igaro dena, hitz horretan erabilera artikuluduna nagusi zelako edo (baina cf. aita eta ama, artikulugabeak izan daitezkeenak); sintagma mugatua aski goizik lexikalizatuko zen, eta bizk. aitoa, aitobe, aitue eta abarretan are bokalarteko sudurkariaren galera gertatu da. Sudurkariari dagokionez, paralelo moduan, gogora bizk. zah. eskoa ‘eskuin’, *esku on(e) batetik (FHV 149). Bokalen -ao- > -o- bilakaera azaltzeko, cf. ardao > ardo, amabortz > amortz, etab.
Bigarren osagaia on izatearen aldekoak dira euskaraz aitita/amamen (eta aita/ama pontekoen) izenetan agertzen diren izenondoak: ait/am-eder, aita/ama-bitxi…; cf. Bonus Pater (SMillán 1038).
aitonume. ■ Iztuetagan aurkitzen da aurrenekoz (Erribilduetako aitonumeak) eta Gipuzkoako Goierrin jasotzen dute Azkuek, Barandiaranek eta bestek. Aittenume eta aittelume aldaerak ere baditu. Badirudi langile soila adierazten duela, lurrik eta aziendarik ez daukana, alegia.
► Aita + on + ume da osaeraz; esanahiaren aldetik, badirudi “aita onen umeak” baina etxagun edo etxejaun ez zirenak izendatzen zituela hitzak noizbait; cf. Azkuek dakartzan gu aitaren semeak gara (Otxandioko eskuizkribua aipatzen duelarik) eta aitaren seme gelditu esapidea, ‘dirurik/babesik gabe’ esanahiarekin biak ere. Cf. orobatsu gazt. hidalgo, ohorea bai, baina ez zuena ezinbestean dirurik.
aitoren (aitonen) seme/alaba. ■ ‘(Gizaseme/emakume) noble’. Aitonen da forma zaharrena; denborarekin aitoren joan da gailentzen. IbargC-n aipatzen da jadanik (aita onaen seme), baina testuetan, xx. mendera arte, iparraldean bakarrik erabiltzen da, xvii. mendetik hasita (EtxZib bai zuek Aitonen seme / nobleak aitzinera). Aitor-/aiton-, -en gabe, xx. mendea baino lehen, Oihenart, ArmanUsk (aitoral(h)aba) eta Artxugan (aitonseme) aurkitzen da.
□ Cf. Miguel de Esnoz […] dicho Aytonanseme (LéxNavII 1581). Jutsiri dagokion agiri batean, cf. “los hijosdalgo que en vascuence [llaman] aytaonensemea” (LéxNavI 1605), eta Arakilgo Itsasperriri dagokion beste batean, “llaman en vascuence aytaonensemeac a los hombres libres de pecha” (beste bi aldiz ageri da forma hau) eta “a los que no pagan pecha los llaman aytonensemeac” (LéxNavI 1628).
Bestalde, aipagarria da “Martín de Echart Aitor Beguioiz, abuelo materno del referido […] del lugar de Beguioiz” (LéxNavI 1776); badirudi gaztelaniazko “abuelo”-ri lotu behar zaiola Aitor. Ik. behean Aitor izen modernoari buruz.
● aitaonenseme etxe cf. Arakilgo Hiriberriko agiri bateko “en el lugar de Eguiarreta hay muchas casas libres de pecha, que en el vulgar lenguaje llaman aytaonenseme echeac, a las casas libres de pecha los llaman aytonenseme echeac” eta “llaman aytaonen seme echeac y en romance quiere decir casas de hijos de buen padre” (LéxNavI 1628).
aitorensemetasun (Pouv), aitorensemetu (Egiat).
► Aita on(en) seme/alaba da jatorrian; esanahiari dagokionez, ‘nobleen ondorengo, baina ez oinordeko’ gisa azaltzen du IbargC-k (ik. goian aitonume), baina ‘(gizaseme/emakume) noble’ adiera ere zaharra da. Aitoren disimilazioz azal daiteke (cf. lat. anima > arima, eta Erdi Aroko Semeno/Semero izena; FHV 317, 10. oh.), izen + genitibo sintagmaren erabilera aski lexikalizatua zegokeela onartuta; beharbada ez da erabat baztertzekoa, herri etimologiaz edo, hitza -(g)uren-ekin lotu izana, anderauren bezalakoen eredura. Aldaera honetatik atera zuen Xahok (1836: 87) Aitor izena.
♦ aitatu (~1496: RS (ez segurua)). ■ Mendebaldeko hitza; ekialdean erabiltzen dena aipatu da (Pouvreauk aithatu dakar, segur aski aiphatu-rekin egindako gurutzatze artifiziala). Bizk. eta gip. testu zaharrenetatik agertzen da (RS (?), Mikol, OArin; aitetu ere badago Bizkaiko zenbait testutan). Hitzaren esanahi oinarrizkoena ‘ahotan hartu’ da (cf. AgirAst ez dezu alperrik attatuko edo autan artuko). Adibideren bat edo beste badago izenondo moduan eta ‘ospetsu’ esanahiarekin (Arana Siriako kai ondo aitatura).
RS-ko adibidean (leloa berri dan artean aita, “en tanto que es nueva la canción, es nombrada”), aita hori pentsa liteke aita izan esapideari (ik. s.v. aita) dagokiola eta ez, ziurtasun osoz bederen, aitatu-ri.
aitagarri (TomAgir), aitamen (Pouv, Gerriko; cf. Txirrita nere aitamenak izango dira / beste larogei urtian), aitapen (‘ospea’: EuskEsn 1914), aitatze (Añib).
► Mitxelenaren ustez aita + -tu da, besterik gabe (1957c: 19-20), eta lat. patrare (< pater ‘aita’) dakar gogora, paralelo formal moduan. Jatorrizko esanahia ‘aita bilakatu, egin’ litzateke, eta honela irudikatzen du bilakaera semantikoa, norbait aitatu du esaldiarena adibide moduan jarrita: (‘norbaiti aitatasuna egotzi dio’ ←) ‘zerbait egotzi dio’ ← ‘zerbaiten erantzule egin du’ ← ‘zerbaiten aipamena egin du’; ingelesezko to father on, upon ‘egotzi, leporatu’ ematen du paralelo semantiko moduan (1960b: 103, FHV 258, 55. oh.), eta gogoan du, baita ere, aita izan (‘aitatu’) esapidea (ik. s.v. aita). Mitxelenaren uste honen aldekoa litzateke it > itt bustidura automatikorik ez den zenbait eremutan attatu egotea, atta ‘aita’-rekin batera.
Hipotesi honen arabera, aipatu disimilazioz sorturikoa litzateke (cf. ekial. sep(h)a disimilatua, sepatua bezalako eratorriren bat tarteko dela, mendeb. seta; FHV 258); bazt. aifatu ahosmoldearen disimilazioz azaltzen du (FHV 267). Aiphatu-ren herskari hasperenduna bigarren silabako azentuak eraginikoa da (FHV 409).
Corominesek errotik baztertzen du hipotesi hau (AgudTov s.v. aipatu), eta -p- du jatorrizkotzat (cf. orobat Gavel 1921: 333); ez ditu onartzen Mitxelenaren hipotesiko azalpen fonetiko eta esanahizkoak. Bere ustez okzit. zah. aip ‘(pertsonak duen) izaera, ezaugarri (on)’ dago hitzaren jatorrian (ik. FEW 24, 272a, *aibon), eta aipatu, hortaz, aipu-ren eratorria litzateke. Esanahiari dagokionez aipu-ren ‘ospe, fama’ adiera litzateke jatorrizkoa, eta badirudi ‘goraipatu’ ← ‘aipatu’ izango litzatekeela bilakaera. Hipotesi honek formaren aldetik dituen arazoez gain —ez du aitatu forma azaltzen, besteak beste—, ohartzekoa da aipu-ren ‘ospe, fama’ adiera bera aski berria dela (ik. aipu).
aipatu (aipha ~1527: Zalgiz). Ekialdeko hitza gehienbat; gipuzkeraz xix. eta xx. mendeko testu batzuetan bakarrik agertzen da eta bizkaieraz xx. mendean; mendebaldean erabiltzen dena aitatu da. Hasperena du iparraldean (-ph-) baina ez autore guztietan (adib. ez Etxepare edo Belapeyregan). Hitzaren esanahi oinarrizkoena da ‘(-z) hitz egin, ahotan hartu’; adibide batzuetan bada ‘goraipatu’ ere (adib. Duv gizonek aiphatzen dituzten edertasun eta gozoak). Izenondo moduan ere oso erabilia da, xvii. mendeaz geroztik, ‘ospetsu, famatu’ esanahiarekin (Monho gizon aipatuak, / handi ohoratuak). Ongi aipatu (‘goraipatu’), gaizki aipatu (‘gaitzetsi’) eta horien gisako esapideak ere badira.
● aipagarri ‘aipa daitekeena’: EtxZib; ‘aipatzea merezi duena’: FedProp 1880; atzizkiaren balio pasiboarekin.
aipakunde (‘aipamen’: Lizarg), aipaldi (Duv, Const), aipamen (‘aipatze’: Leiz; ‘izen, ospe’: Pouv), aiparazi (Leiz), ezin aipatu(zko) (Intxpe [zure ezin aiphatüzko berthütez]), goraipatu (Intxpe; cf. Hbarren gora aiphatu).
► Ik. eztabaida aitatu-n.
aipu (-ph- 1627: EtxZib). ■ Iparraldeko hitza; hegoaldera xx. mendean zabaltzen da. ‘Aipatze, aipamen’ esanahiarekin aurkitzen da xvii. mendeaz geroztik (EtxZib ezta gerlen aiphurik); xix. eta xx. mendeetako testuetan badu ‘ospe, fama’ adiera ere (Hbarren Buddak aiphu guti luke Europan).
aipudun (‘ospetsu’: Duv), aipu egin (Jauretxe [ez baitu aiphurik eginen]), aipu izan (Laphitz, HiriartU [ez zen hartaz baizik aipu]), aipu-nahi (‘ospetsu izan nahia’: Orixe).
► Aipatu aditzetik sorturiko izena da aipu (Mitxelena 1977b: 252); cf. adib. asmu eta pentsu izenak, asmatu eta pentsatu aditzetatikoak.