- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
aingeru (angeru 1248: DinChampI [Pero Anguerua]; ainguru 1545: Etxep; aingeru 1558: OnomVasc7 [martyn de ezcurra alias ayngueru de saldias]). ■ Hitz orokorra. Arana Goirik eta haren segiziokoek egin zioten kontra gotzon asmatuz. Aingeru da forma zabalduena; aingiru aldaera Nafarroan ageri da usuenik (aingeru-rekin batean), eta lapurtar batzuengan ere bai (Ax, EtxSar); ainguru baxenabartarrengan aurkitzen da Etxeparegandik hasita, eta Erronkariko testuetan ere bai (cf. orobat zub. aingürü, zar. aingru); angeru, Nafarroako lehen lekukotasunaz gain, Landucci, Lazarraga, Barrutia eta Bizkaiko testu zaharrenetan agertzen da (gero aingeru gailentzen da hor); angiru aldaeraz ik. behean. Izaki zerutiarrez gainera, pertsona on xaloaz ere esaten da, eta bereziki ezaguera baino lehen hildako haurraz (Orixe aingerutan il ziran senideak).
□ Testuetan ez dago angiru aldaerarik, baina Anguiru yturria (AnsoTop 1597) leku-izenean dokumentatzen da, hain zuzen ere gerora aingiru aldaera nagusi den eremuan; cf. leku-izen horren beraren Aynguiru yturria (AnsoTop 1632) geroagoko lekukotasuna. Erdi Aroan, cf. halaber Pedro Anguerua (ArchBergIII 1407).
● aingeru begirale Materra; hegoaldean, cf. aingeru guardako.
● aingeruzko Pouv (angeruzko bertutea); cf. Leiz aingeruezko konpainia handi batez, pluralean deklinaturiko izenarekin.
a. begirari (Belap), aingeru-belar (Urte, Zerbitz), aingerudi (Kardab), aingeru-ezkila (Orixe), a. gaizto (Land, Ax), aingerugoi (EuskErr 1885), a. gordetzaile (Añib), a. guardako (Kapan; ik. a. begirale), a. guardari (EtxZib), a. hiltzaile (EtxZib), a. hondatzaile (Lardiz), aingeru-hosto (Azk (lap., bnaf.)), a. irazeki (‘serafin’: Arrue), a. jagole (Añib, Astar), aingeru-kanpai (Kkiño), aingerukarazko (Birjin), aingeruki1 (‘izaki aingerutiarra’: Azk), aingeruki2 (Herria 1956 [zoin aingeruki aphainduak]), aingerulehenen (-lenen Astar), aingeru-lore (Azk (bizk.), Enbeita), aingeruño (Xalb), aingerutasun (Kardab), aingerutu (Pouv, frBart), aingerutxo (Larm, Izt), a. zaintzaile (Mburu), goiaingeru (Larm, EuskErr 1884).
► Lat. angelus da euskal hitzaren jatorria. Mendebaldeko angeru da aldaerarik zaharrena, bokalarteko -l- > -r- bilakaera erregularrarekin (FHV 311); ez dirudi hitz hau bizk. -ain > -an gertakariaren adibide moduan erabil daitekeenik, bilakaera hori hitz amaierakoa eta bizkaierazkoa bakarrik baita (angeru aldaera dago Araban, ezpain eta gain-en ondoan). Erdi Aroko ekialdeko zein mendebaldeko Anguerua-ren adibideek forma honen antzinako orokortasunaren alde egiten dute.
Badira sudurkariaren aurreko -i- garatu duten hitz gehiago, cf. aingura, maingu (Mitxelena 1974c: 192, FHV 159-160): ondoko herskari belarrarengatik sabaikarituko zen sudurkaria, eta sabaikari hori -in- interpretatuko zen gero, angeru > *añgeru > aingeru. Tarteko *añgeru batekin azaldu behar da Gavelen (1921: 508) ustez ere, baina erromantzez sabaikaritzen hasia zatekeen -g- herskariarengatik azaltzen du -ñ- sudurkari sabaikaria (azalpen honek aingeru-rentzat bakarrik balioko luke, ez maingu edo aingura-rentzat).[1]
Aingiru aldaerako bigarren silabako -i- azken silabako -u- bokalaren eraginez azaltzen da (cf. itxura < gazt. hechura; FHV 64); ainguru aldaerak berak tarteko aingiru salatzen du, i-u > u-u asimilazioarekin (cf. erronk. uturri, zub. üthürri < orok. iturri). Ekialdeko aingru sinkopaz azaltzen da (cf. zar. tenbra; FHV 160).
Hitzaren forma aski arkaikoa da (-g- kontsonantea gordetzen du, eta amaieran -u du), baina arkaikotasun hau hitza lexiko kristauaren barrenekoa (berantiarragoa ustez) izatearekin kontraesanean dagoela esan izan da. Irtenbide ezberdinak eman zaizkio ustezko kontraesan honi: Bähren arabera (1929c: 538) euskaldunak kristautu baino lehenagokoa izan liteke mailegua;[2] Gavelek dioenez (op. cit), ordea, baliteke euskaldunek bere -g- sentitzea erromantzezko -g- sabaikarituaren hurbileneko hots moduan,[3] eta mailegu kristau berantiarraren hipotesiari eusten dio (ik. halaber Mitxelena 1964b: 115, FHV 226).
Azken buruan gr. ἄγγελος ‘(Jainkoaren) bidalia, mezularia’ da hitzaren jatorria, eta Elizako hitza da hizkuntza horretan ere. Wartburgek badakar “enfant mort” esanahia (FEW 24, 561b, angĕlus), euskarazko ‘ezaguera baino lehen hildako haur’ adierarekin konpara daitekeena.