- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
ahutz (1627: EtxZib). ■ Hitz zabaldua. Aldaerak dira a(h)utz (bizk., gip., gnaf., lap., zub.) eta pautz (bizk.); cf., gainera, ahotzeta (zub.). Ahuts forma (Pouv, Duv eta Azk-ek dakartena) Oihenarten grafiaren interpretazio okerraren ondorio izan liteke. Azk-ek pauts gaineratzen du, eta Añib-engandik hartu duela dio (baina honek dakarrena pautz da).
Esanahiak dira ‘masail’ (EtxZib bai eta barur sainduz argalduren ahutza) eta, pluralean, ‘aho-zulo’ (Mogel atera dot eriotziaren autzetati, Azk (bizk.) orrek pautzak daukaz andiegiak); azken adiera honetan singularreko adibideren bat ere aurki daiteke (Mogel txakur autzian aragi zati ostubaz doianari).
● ahutzetako ‘belarrondoko’: Pouv; “fuelle” Azk (lap.); bigarren esanahia, segur aski, fr. “soufflet” polisemikoaren ondorioa da; Azkuek, Pouv-gandik jasotzen duenaz gainera, van Eysengandik “(L), soufflet” jasoko zuen, eta hau “fuelle” ulertu; van Eysen iturria ere Pouv da, dudarik gabe.
ahutz-handi (“carrilludo” Larm, Azk (gnaf.)), ahutzeko (‘belarrondoko’: EtxZib [sehi lausengari batek / ahutzekoz io zuen]), ahutzeta (‘ahamen’: ahuzeta Lecl; ahutzeta Harr, Azk (zub.); ahotzeta Azk/Lhande (zub.); ik. behean aho-rekiko gurutzaketaz), ahutzetaz (Artxu [otsoek ahutzetaz dute jaten]), ahutzetaka (Azk (zub.); ahotzetaka Azk (zub.)), ahutzetañi (ahuzetañi Duv (zub.); ahutzetañi Harr, Azk (zub.)), ahutzetatto (Artxu [ahutzetatto baten hon enuzu. / Utzi nezazu handitzera]), ahutzopor (Pouv [ahutzopor galantak ditu]).
► Lat. faux ‘aho-zulo’, ‘arroila’ (akus. pl. fauces) onartzen du azken jatorri gisa Mitxelenak (1950a: 456-457, FHV 211, 16. oh.), Azkueren lehenagoko proposamenaren haritik (1931: 233-234). Dena dela, maileguaren antzinatasunari dagokionez, argi xamar dago ezin dela latinetik zuzenean hartua izan, eta hastapeneko f- aldatua zukeen erromantzezko aldaera batetik azaldu behar da a(h)utz (FHV 264); kontuan har bedi, halaber, txistukaria dugula euskaraz, ez herskaria. Bestalde, berriagoa behar du bizk. pautz aldaerak, agian gazt. fauces-en eraginez berrezarritako hastapeneko kontsonantearekin, erregularra baita han f > p (FHV 263-264). Azkuek berak iko/piku modukoak aipatzen ditu, besteren artean.
Antzinatasunaren auzi honetan, ordea, ohar bat egin beharra dago: Corominesek dioskunez (DECat 4, 155a, fou/feu), latinezko hitzean -au- diptongoa ez da jatorrizkoa (garai klasikoan dokumentatua dagoen arren), eta forma zahar eta etimologikoa fōx, fōcis da; beste zenbait arrazoiren artean, hori salatzen dutelako erromantzezko ondorengoek, cf. okzit. fọs (ez *faus), it. foce, kat. fou/feu (hizkuntza honetako ọ́ itxiak ez du zalantzarako biderik uzten). Wartburgen arabera ere fōx forma bat oinarri hartuta azaldu behar dira forma erromantze guztiak (FEW 3, 439b, faux), baina latinezko formari dagokionez esaten du ziur asko -au- izango zuela.
Kontuak horrela, aski arrazoi ikusten du Corominesek ahutz-en lat. faux jatorria baztertzeko, eta bestelako aukeren alde egin behar dela aldarrikatzen du (onomatopeia egon daitekeela aipatzen du, adibidez; DECat 4, 156a). Ohartu behar da, nolanahi ere, Nafarroako Falces herriaren izena eta Burgosko Vila Fauce (gaur Villahoz) aipatzen dituztela Corominasek eta Pascualek (DCECH 3, 408a, hoz2), hain zuzen latinezko faux baten ondorengo moduan, -au- diptongo baten lekuko. Horientzako ematen dituzten azalpenak gorabehera (eragin mozarabiarra eta hiperzuzenketa grafikoa aipatzen dituzte, hurrenez hurren), agian ez da baztertzekoa euskal eremuaren inguruan -au- zukeen formaren batean egon izana inoiz erromantzez ere. Aipagarria izan daiteke, bestalde, erromantzezko ondorengoek ‘arroila’ adiera dutela batez ere, ez gorputz atalarena (ik. Wartburgen eta Corominesen hiztegiak).
Mitxelenak, berriz, nabarmentzen du hitz hau litzatekeela adibide bakarretakoa latinezko diptongo bat hautsi denekoa (hasperenarekin, kasu honetan). Hasperenaren nondik norakoa azaltzeko, aukera bat da errom. h- batetik abiatzea (cf. bearn. hous ‘arroila’; FEW 3, 439a, faux), haren metatesiarekin. Diptongoa apurtuko lukeen metatesia litzatekeelako (ez dugu holako beste adibiderik) eta proto-erromantzean hain zuzen diptongorik ere ez zegokeelako (ik. goian lat. fox-i buruzkoak), egokiagoa izan daiteke bestelako aukerak aztertzea: hasperenaren metatesirik gabe, a- protetiko batean pentsa genezake (cf. agian aihotz), edo, agian, aho-rekiko gurutzaketaren batean pentsa daiteke hasperena duten hizkeretan; diptongoaren apurtzea hobeki azaltzen da aukera honekin, eta zub. ahotzeta-ren bokalismoa ere bai.
auzka (1800: Mogel; auska 1821: Añib). ■ Bizkaierazko hitza. Mogeldarrek (J.A. eta B.) -zk- darabilte (orobat Azkuek); gainerakoek -sk-. Aditzondoa da (Mogel auzka, burruka ta arrika, Añib zirika, bultzaka, oraka, auska, itxulmurdika edo zapuzka) eta izena ere bai (Mogel barallia, diadarra, auzkia ta nasaitasuna, Zabala ango burruk-auskak, ta apurtzea alkar!).
auskaka (“a bofetadas”, “a golpear (las fauces)” Azk (-zk-: bizk.); (iz.) Erkiaga [amaika onelako burruka, auskaka ta aserrealdi]), auskaldi (Azk [atralaka edo auskaldi negargarria]), auskan (TxAgir [gura badozu arrika, gura badozu auskan]), auskari (Azk [akerra baino auskariagoa]; auskalari Azk), auskazale (Azk [baserritar auskalari ta auskazale bat]).
► AgudTov-ek auzi sarreran aipatzen dute, inongo beste garapenik gabe. Pentsatzekoa da auzi-ka moduko osaeraren bat zutela gogoan. Hala balitz, bere alde luke itxuraz OihAtsot buhurriak auzikan, “s’amusent à plaider”; ez du esanahi bera, baina bai antzekoa, eta honelako bilakaera proposatu beharko litzateke: ‘auzika(n)’ ← ‘borroka(n)’. Sinkopaz edo azaldu beharko genuke -i- bokalaren galera.
Askozaz egokiago azaltzen da, ordea, ahutz-etik abiatuta, Azkuek dioen bezala: “La palabra latina faux, fauces quedó en nosotros modificada generalmente en autz, poco o nada usada ya, no siendo en derivados como auzka […]” (Morf §20). Eta honela azaltzen ditu -ka atzizkiaren gorabeherak (1947: 289): “Un tiempo se diría auzka como se dice ukabilka, a puñetazos, arrika, a pedradas… etc.; pero el final de auzka es ya un elemento fósil, y para designar la idea de actividad necesita una segunda -ka” (ik. goian auzkaka); jatorrian, beraz, aditzondoa izango zen. Esanahiaren aldetik, esanguratsuak dira auzkaka-rentzat dakartzan “a bofetadas” eta “a golpear (las fauces)” azalpenak.