- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
ahul (~1557: OihAtsot (ahuldu); abol 1905: Azk (gip.)). ■ Hitz zabaldua; mendebaldean erabili izan da gutxienik. Larrasketen arabera, ‘(jateko) geza, motela’ da Zuberoan, baina gatxotx da maizenik erabiltzen dena; T. Etxebarriak dioenez, Eibarren galdua zegoen eta gaitzizen batzuetan bakarrik gordetzen zen. Adiera nagusiak, era guztietako zerez esanak: ‘indargabe, geza, motel, argal, eskas, alfer…’; izen bezala ere erabili izan dute zenbait autorek (adib. JEtxep sabelean ahul bat hautemaitearekin). Ohartzekoa da ahuldu lehenagotik agertzen dela dokumentatua ahul baino: ahuldu Oihenartegan, Landuccigan eta xvii. mendeko testuetan (Haranb…) hasten da agertzen (aultasun ere badago Landuccigan), eta ahul Pouvreau eta xviii. mendeko testuetan.
Azkuek txaul bat ere jasotzen du Bizkaian; gip. abol ere biltzen du, esanahi berarekin. Bizkai-Gipuzkoetako hainbat tokitan arol ‘barne hutseko, puztu, ahul’ jaso da.
□ Zail da erabakitzen hitzaren adibide diren Pierres d’Aulegui (TextNav 1338), Hahula (ArchBergIII 1467) edo Erdi Aroan ugari dagoen Aulesti bera. Orobat Garsia Acenariz de Egurzaul (DocLeire 1125; cf. agian Eraul, Larraul, Urraul…); esanguratsua izan daiteke 1064ko Egurçauol, Zierbidek dakarrena (1976: 250), hitzaren gip. abol aldaera gogoan hartuta.
● ahuleria Xenp (tristura begiyan, / beti auleriyan). / ahulkeria Lardiz; atzizki erromantzearekin, cf. halaber ahulezia eta ahuldade, euskal atzizkiarekin, ahultasun; atzizkiaren aldaeretarako, gogoan izan sorgineria eta sorginkeria.
ahul-ahula (‘oso ahulki’: JEtxep), ahulaldi (Lizardi), ahularazi (Duv [gisuak ongarria ahularazten]), ahulatu (Larm), ahuldade (Beobide, Noe [flakiya ta auldadia]), ahuldu (OihAtsot [kozina gizenegiak iabea du ahultzen, eta etxea aurritzen]), ahuldura (Pouv, Duv), ahuletsi (‘ahuldu’: FedProp 1898), ahulezia (Duv, Jntegi), ahulgarri (Larm (aulag-), TxAgir [itsasoko zabaltasun aulgarria]), ahulki (‘xuhurki, neurriz’: Maister [ahülki eta doiaz]; ‘indarrik, sendotasunik gabe’: FedProp 1897), ahultasun (Land [aultasuna, iartasuna], Lardiz), ahultzaile (Herria 1962), ahulxko (FedProp 1901).
► Mailegu erromantzetzat jo ohi da. Proposatu izan da okzit. zah. aul eta kat. zah. àul ‘gaizto, arbuiagarri, txar’ familiarekin lotu behar dela hitza (FEW 24, 46b, aboulos; DECat 1, 521a eta 523a, 3. oh., àvol).[1] Baina hipotesi honetan, erromantzeko -b- galdurik, pentsatu beharko genuke hasperen antihiatiko moduko bat sortu dela euskaraz, eta ez dago gertakari horren paralelo garbirik. Bada gazt. zah. ávol ‘txar, doilor’ ere (DCECH 1, 426a), eta hortik azal liteke zuzenean gip. abol aldaera, nahiz eta eragin edo gurutzaketaren bat ezin bazter daitekeen, jatorrizko aul bati eutsi nahi badiogu. Esanahiaren aldetik, txartasun moralaren inguruko balioak ditu hitzak nagusiki hizk. erromantzeetan, eta balio horien eskutik agertzen dira ahultasun moralarekin loturiko adibideak —borondate exkaxa etab.— (DECat 1, 521b), eta horrelakoetatik garatuko ziren euskarazkoak hipotesi honetan. Nolanahi ere, bide honek ez ditu aldaera hasperendunak azaltzen.
Bada beste aukerarik: bearn. zah. affolar ‘zauritu’ (gaur afoulá) hitza abiapuntu formal eta semantiko egokia da; Palayk (s.v.) dakarren gask. ahoulà ‘puztu, hanpatu’ bera. Pentsatu beharra dago hasperena eta -u- zuen horrelako formaren batetik sartu zela euskarara (ik. halaber FEW 3, 847b-848a, fŭllare, II 6 a; LespyR s.v. affolar).[2] Hipotesi honetan, badirudi *ahulatu moduko aditz batetik osatu zela ahul (cf. ezteiatu, uztatu → eztei, uzta); baina ohar bedi forma hori Larramendik baizik ez dakarrela.
Mendebaldean aurki daitezkeen abol eta arol formetarako, pentsatu beharko genuke bokala -o- zeneko garaian mailegatu zela. Bestalde, hasperena galduta, pentsatu behar da -r- behintzat hiatoa hausteko sartu den *-g- baten ondorengoa dela: arol < *agol (cf. arate ‘ahate’ < agate). Abol aldaerarako, berriz, ezin bazter daiteke zuzenean gaztelaniatik hartua izatea (ik. goian).
Erronkarieraz ez dago **ail formarik (cf. jat. gau / erronk. gai), -au- diptongoa berria den seinale (FHV 94). Bizkaiko txaul aldaerak hastapenean tx- hartu duen forma adierazkorra dirudi (cf. hanka/txanka, onil/txonil… bikoteak; FHV 189).
Esanahiaren aldetik, ondo lotzen da gask. ‘puztu, hanpatu’ euskaraz arol aldaeran aurki daitekeen ‘barne hutseko, puztu, ahul’-ekin.