- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
aho (ao ~1173: DocArtaj [Berasco Aoçauala]; ago ~1520: Isasti; aho ~1527: Zalgiz, ik. behean Ugaho; agu 1562: Land). ■ Hitz orokorra. Ago Nafarroan ageri da usuenik (agu Ezkurragan eta UtergDot-en; eta cf. ao xii. mendean), eta mendebaldean ere bai (jad. Landucci (agu) eta Betolazagan (baina Lazarg ao); aski ugaria da bizk. testuetan); au Isastigan aurkitzen da aurrenik eta gip., gnaf. eta erronk. testuetan da erabilia (mug. a(u)ba ere badago); abo xviii. mendeaz geroztik aurkitzen da hegoaldean; bada Baigorri aldeko afo-ren lekukotasunen bat xx. mendean. Maiz mintzoa edo hizketa adierazten du (Leiz aho eta iakite), eta dastamena ere bai (Kardab astoaren aorako eztia eztala); ahobizarra ere bada (Leiz bi ahotako ezpata); horrezaz gainera, baditu, besteak beste, ‘irekidura, sarbide’ (EtxZib leze aho meharra) eta ‘ibai-aho, bokale’ adierak ere.
□ Erdi Aroan, bigarren osagaia izan daiteke izen hauetan: Ziraukiko Ugaho (SMillán 1046) eta Bizkaiko Sancho Zuri de Ugao (ArchBilbI 1321), osaeraz hur + aho, beharbada; cf. halaber pasaje de Lasao (ArchZest 1385), lats-ekin, eta Yturrao (ColCenar 1388), iturri-rekin. Hondarroa ere (ArchZumai 1256) hondar + aho azaldu izan da, baina beste atzizki bat ere izan daiteke, cf. Gipuzkoa, Nafarroa (ik. Mitxelena 19733: 49, 135). Ezin da agu aldaeraren adibidetzat hartu Buçuagua (SJuan 1273), segur aski -aga adierazten baitu grafia horrek.
● ahakan ‘eztabaidan’: EtxZib-engan bakarrik; aha- + -ka(n)?
● aharantza ‘hizketa, hizkuntza’: EtxZib; osaera ez da argia.
● ahats ‘zikin’: Pouv, Oih Not ere bai; aha- + hats?
● aheri(a) ‘kantua, doinua’: EtxZib; aha- + -(k)eria? Zaila da -keria atzizkiaren balio ezaguna ikustea hor.
● aho-handi Harr; cf. lehenago Agoandi (NavApod 1581, Ozkoidi).
● ahomenta ‘ahamen’: Mendig (aum-); -menta atzizkiarekin? Cf. hasmenta.
● ahopil(o) ‘ahobizar’: Azk/Satr (bnaf., zub.), JEtxep; ez dago argi zer den -pil(o), zaila dirudi gazt. filo-rekin lotzea.
● ahozabal Ax (aha-); cf. goian B. Aoçauala.
● ahuspe ‘ahuspez’: Lopez (ahozpe); osaeraz, aho + -z (instr.) + -pe; lepokaria apikari eginda herskariaren aurrean, eta -o- > -u- azaltzeko, a- bokalarekiko disimilazioa dagoela dirudi, tartean hasperena egonik ere.
ahabete (‘ahamen’: FedProp 1885 [azken ahabetheradino]), ahamen (Zalgiz; ahamenik ez [‘batere ez’] Harr; Larrasketen arabera ãhãmẽn da), ahamenkatu (‘zatikatu’: JEtxep), ahapeka (Duv, HiriartU), ahapetik (Lopez), aho(a) betean (Larm, frBart), ahoa neurri (‘nahi adina’: AgirAst), aho-artatzaile (‘dentista’: Laf), aho batez (Leiz), ahobero (Duv, HiriartU), ahoberritu (‘ahobizarra berritu’: LuzErrem), ahobetegailu (Jntegi [aho bethegailu liteken hitz bat bezala]), aho beteka (Goihetxe), aho biko (‘hipokrita’: BMogel), aho-garbigailu (‘azkenburuko’: FedProp 1893), ahoeri (Pouv), ahogain (‘ahosabai’: Duv), ahoganga (‘ahosabai’: Duv), ahogozo (‘txistu, zapore…’: Pouv (aha-)), aho-jo (‘ahobizarra zorroztu’: LuzErrem), ahokada (Larm, Lizarg), ahoko (‘hortz/hagin’: Duv; ‘brida’: Harr, Eskuald 1913), aholatz (arraina: Larm [< aho + latz; hortzez beteriko aho borobila du, arrainen azala karrakatzeko]), aholegar (eritasuna: Pouv (aha-)), ahomen (‘ospe’: Izt), ahomihikatzaile (FedProp 1893 [moko luzea, guzien ahomihikatzailea]), aho-mihitan (‘ahotan’: Laphitz), ahomin (eritasuna: Larm), ahoñi (Larrasket (zub.)), ahoño (Oih), ahopean (Larg), ahoputzu (Larm, Kardab [aoputzuraño ura azi]), ahoratu (EtxZib), ahosabai (aha- EtxZib), ahotan (EtxZib), ahotara (‘ahokada’: Ax (aha-)), ahotaraka (Goihetxe), ahotik ezin utzi(zko) (Azk (bnaf.), JEtxep), ahotu (‘ahotan hartu’: Mogel), ahoz (Leiz), ahotzar (Larm, AgirAst [autzarra zabaldurik]), ahozabalka (‘aharrausi; aharrausika’: Larm, AgirAst), ahoz aho (‘buruz buru’: Leiz; ‘ahotik ahora’: Artxu), ahoz beheiti (‘ahuspez’: Duv), ahoz behera (‘ahuspez’: Pouv, Elizanb), ahozbeheratu (‘ahuspeztu’: Leiz), ahozeru (‘ahosabai’: Añib), ahoz gora (EtxZib), ahozko (Leiz), ahozuri (Pouv (aha-), FedProp 1893 (-xuri)), ahuspeka (Dv), ahuspez (RS (auspaz), Leiz (ahozpez)), ahuspezka (auspéska Lizarg), ahuspeztu (Añib, Mogel).
► Lege ezagunengatik *ano berreraiki daiteke: hitzean ez dago inongo bokal sudurkariren aztarnarik, baina eratorritzat jo izan diren ahakar, aharra eta aharrausi hitzetan bai (cf. ahal eta zub. ãhãlke, erronk. ãlke); cf. halaber Larrasket ãhãmẽn.
Bide horretatik, berreraiketan gora egiteko bidea izan liteke *a-no zatitzea, eta hastapeneko a- hori ate hitzeko bera izatea; bigarren osagaia no ttikigarria izan liteke (Morf §304), hain aspaldikoa non -n- > -h- gertatuko zen. Ez legoke arazorik ‘ate, borta’ eta ‘aho’ esanahia duten hitzak semantikoki lotzeko, cf. lat. ōs ‘aho’ eta bere eratorri ōstium ‘ate, sarrera, irekidura’ (ErnMeill s.v., Buck s.v. mouth); osaera txikigarridunerako, cf., bestalde, lat. ōsculum ‘aho txiki’. Nolanahi ere, aukera hauek guztiek faltan dute lehen osagaiko a- zer den argitzea. Ik. ate.
Bestelako aukerak azter daitezke, *a-no zatiketa horrekin: bigarren osagaia eho-rekin lot liteke, gogoan hartuta *enon berreraiki dugula; lehen osagaia, beste zenbait bizidunetan agertzen denarekin erka liteke (cf. ahuntz, aker, etab.). Modu espresiboan erabilita edo, ‘errota’ litzateke ahoa; ohar bedi latinezko bucca ere adierazkorragoa zelako edo gailendu zitzaiola lat. ōs ‘aho’-ri, eta “joues, mâchoires” dela haren jatorrizko esanahia (ErnMeill s.v.). Euskaraz ere bestelakoa izan zitekeen jatorrizko esanahia, eta gerora hartu ‘aho’-rena.
Agian ez da erabat baztertzekoa *hano moduko osaera bat, zeinetan *han ‘handi’ erroa legokeen, agian atso edo atzo bezalakoetako -o amaierarekin; cf. orobat *ardano. Bilakaera fonetikoa *hano > *haho > aho litzateke eta, esanahiaren aldetik, cf. agian errus. rot ‘aho’, zeinaren kognatuak baitira eslav. zah. rŭtŭ ‘gailur’, serb-kr. rt ‘muino’: tarteko ‘(animalien) mutur’-etik azalduko litzateke bilakaera (Buck s.v. mouth). Bestela, cf. polon. gęba ‘aho’ eta haren kognatu lituan. gumbas ‘handitu, konkor, handitsu’ eta leton. gumba ‘handitsu, tumore, hantura’.
Aldaerek banakako azalpena behar dute: ago azaltzeko, badira -h-/-g- txandakatzearen adibideak (cf. gnaf. begarri eta bizk. agate, zabalduagoak diren beharri eta ahate-ren ondoan; FHV 221). Abo azaltzeko, badirudi errazagoa dela forma artikuludunetik abiatuta: hasperena galduta aoa genuke, eta baliteke silaba muga markatzeko kontsonante ezpainkari epentetikoa sortu izana; gogoan har bedi aba aldaera ere badela, tarteko [awa] batetik azal daitekeena. Kontuan hartzekoa da forma mugagabera ere pasatu ahal izan direla forma mugatuetan sorturiko fonetismoak. Forma mugatutik azal daitezke amaieran -u duten formak ere.
Bi modutara azal liteke afo aldaera: -b-/-f- txandakatzean pentsa liteke, cf. abia/afia (FHV 266), edo, bestela, -wh- > -f- bilakabidean pentsa daiteke (cf. auhari > afari Hualde 1997a: 422-423); bigarren aukeran, dena den, azaldu beharko genuke tarteko *auho bat (baina bada auba, adibidez).
Esanahiari dagokionez, erabilera metaforikoz azaldu behar dira ‘mintzo’, ‘dastamen’ eta ‘sarbide’. Ez da hain argia, ordea, ‘ahobizar’ adieraren nondik norakoa: aizkora-aho azalpenerako abiapuntu hartuta, pentsa daiteke aizkorak egurrean egiten zuen irekiduratik, ahotik, hartuko zuela izena irekidura bera sortzen zuen tresnak. Paralelo moduan, besteak beste greziera aipatzen du Boudak, stoma hitzak ‘aho’ eta ‘ahobizar’ adierak izan baititzake (1954-1959: 258). Beekesen hiztegian (s.v. στόμα), ‘aho, aurre, gain, ertz’ esanahia ematen zaio hitzari —‘aho’ delarik jatorrizkoa—; ‘ertz’ adiera esanguratsua izan daiteke eusk. ‘ahobizar’ azaltzeko. Arestiko ‘egiten den irekidura’-ren nozioaren bidetik, adierazgarria izan daiteke Beekesek dakarren στομόω eratorria, “to stop the mouth, provide with an opening, edge, to harden” adiera, etab.
ahaire (1627: EtxZib). ■ Ekialdeko hitza (lap., bnaf., zub.). Aldaerak dira ahaire (lap., bnaf., zub.) eta ahaide (zub.). Esanahia ‘doinu, musika aire’ da (EtxZib ez musika xorienik udan kanpo ferdeak, / zeña garaitzen eztuen ene ahaire dulzeak); ‘kanta’ esanahiarekin ere ager daiteke (UskLi bekhatü hartara duatzan ahairen emaitez), baita ere ‘mintzatzeko doinu’ adierarekin (Garate (zub.) Santa Grazin ahaide berezia die).
► Osaeraz, aha- + aire; hitz elkartua izan gabe, beste aukera bat da aire izatea hor, besterik gabe, eta aho-ren eraginez azaltzea hitzaren hasiera (Mitxelena 1950a: 447).
ahakar (1643: Ax; akar 1746: Arak (gnaf.)). ■ Lap., gnaf., zar. eta erronk. hitza (xx. mendeko mendebaldeko zenbait idazlek ere erabiltzen dute). Lapurteraz ahakar dago, eta erronkarieraz ãkar aldaera sudurkariduna (Mendigatxagan <ank-> idatzirik ageri da). Hitz honekin lotua izan daiteke gip. akurrean ‘liskarrean’. Hitzaren esanahia ‘errieta’ da (Harand Jainkoaren kontra erasi dituzten ahakar guziez), zar. eta erronk. baita ‘liskar’ ere (cf., gainera, ahakartu ‘liskartu’).
ahakar egin (akar e. Arak (gnaf.), Lizarg), ahakar gorri (akar g. Azk (zar.)), ahakarrean (‘liskarrean’: ãkarren Mendig, akarrian Garralda), ahakartu (‘liskartu’: Ax [batak (erraiten du) liskartzea, bertzeak ahakartzea]), ahakarzale (akar- Moso), ahakarzio (akar- Garralda).
► Bigarren osagaia -kor (< *-hor) atzizkia izan liteke, *ahakor > ahakar asimilazioz, eta onartu beharko genuke izenondo izatetik izen izatera igaro dela; atzizkirako, asimilaziorako eta kategoria aldaketarako, ik. azkar. AgudTov-ek (s.v.) *ahaka ikusten dute (cf. ahakan ‘eztabaidan’) eta -r azaltzeko *ahaka har proposatzen dute (cf. Pouv ahakatu “se prendre de paroles”), baina honek ez du azaltzen gip. akurrean-ekiko balizko lotura: jatorrizko *ahakor batetik errazagoa litzateke, nahiz eta o > u ixtea ez den hain arrunta ere.
Esanahiaren aldetik, ‘mokoka aritzeko joera duena’ edo izango zen jatorrizko *ahakor.
ahapaldi (1635: Haranb). ■ Ekialdeko hitza (bazt., lap., bnaf.); Mogelek eta xx. mendeko erdi-mendebaleko zenbait autorek ere badarabilte. Aldaera nagusia lap., bnaf. ahapaldi da; bazt., lap., bnaf. ahopaldi xix. mendearen erdialdeaz geroztik aurkitzen da testuetan; hauez gainera ageri dira bazt. agopaldi, eta erdi-mendebaldeko zenbait autorek, Mogelengandik hasita, (a(h)apaldi-ren ondoan) darabilten apaldi; Duhaldegan (behin bakarrik) eta Artxuren hiztegian ahupaldi ageri da.
Bi esanahi nagusi ditu. Alde batetik, ‘hitz laidogarri’ (Haranb ahapaldiak pikatzen (nau)); bestetik, ‘lerro-multzo, bertso’ (Zaldubi hona orai hirur ahopaldi edo berset); hau jadanik Pouv-en hiztegian ageri da (Oih-enganik hartutako gisa), eta Azkuek ere bnaf. jasotzen du; hegoaldeko xx. mendeko autoreek gehienbat adiera honetan erabiltzen dute.
Badaude bestalde Larm Supl-eko “bocanadas, ahopaldiak” (segur aski ‘harrokeriazko hitzak’), baita ere ‘esaldi’ (Const halako ahapaldi xoil, gaxtokeria gabekuak) eta ‘gehiegikeria, puztutako hitzak’ (agopaldi Azk (bazt.)).
ahapaldi egin (“mofarse” Azk (bnaf.)), ahapaldika (‘gaizki-esaka’: Duv [buruak dardaratuz ahapaldika hari zitzaizkon]), ahapaldikari (Duv [edo ahapaldikari, edo hordi, edo harrapari]), ahapaldikatu (‘hitzez laidoztatu’: Duv), ahapaldiztatu (Harand [bere aita edo ama ahapaldiztatuko duena heriotzez punitua izanen da]), ahapaldiztu (“maldecir” apaldiztu Larm).
► Ahape-ren gainean osatu da (< aho + -pe; cf. ahapeka), eta aldi da bigarren osagaia. Esanahiari dagokionez, erabilera metaforiko batetik ulertu behar da ‘hitz laidogarri’, cf. Larramendiren “bocanadas, ahopaldiak”, eta, paralelo modura, erretolika hitzaren esanahi aldaketa ekar daiteke gogora.
! aharra (~1557: OihAtsot; ik. behean aharratu). ■ Ipar-ekialdeko hitza, bereziki bnaf. eta zub. (OihAtsot beharrak aharra “la nécessité engendre noise”). Zubereraz aldaera sudurkaridun bat aurkitzen da (ãharra <anh->).
aharrabide (‘liskar’: ArmanUsk 1893), aharra eman (‘errieta egin’: Lopez), aharraldi (Duv (bnaf.)), aharran (‘liskarrean’: Egiat), aharrari (‘liskarti’: Mercy), aharratu (‘liskartu’: Zalgiz [aharra ziten artzainak]), aharrazale (Egiat), aharretan (‘liskarrean’: Lopez), aharroi (‘liskarti’: Herria 1965).
► Ez dago oso argi nola azaldu behar den hitzaren bukaera. Ahakar-rekin lotzeko arazo formalez ohartarazten dute AgudTov-ek (s.v. ahakar), eta aharra-ren -a itsatsia aipatzen dute ezberdintasun moduan, besteak beste. Beharbada ez da baztertu behar aharratu-tik eratortzea aharra, atzeranzko osaeraz (cf. uzta ← uztatu, etab.). Aharratu bera aharr-atu analizatzen badugu (badirudi -atu bukaerak inoiz bizitasun zerbait izan duela partizipioetan, cf. ezteiatu → eztei moduko berranalisiak), arazorik gabe hurbildu genitzake formalki *ahar eta ahakar: atzizki bera genuke, *-hor, haren alomorfo ezberdinetan, bietan asimilazioarekin.
aharrausi (arrausi ~1496: RS; aharrausi ~1557: OihAtsot). ■ Hitz zabaldua, inoiz orokorra. Ekialdean eta Bizkaian gorde da hobekienik. Zuberoan bi a-k sudurkariak dira. Forma o-dunak nagusitu dira lap. eta bnaf. tradizioan (aharrosi, etab.) xix. eta xx. mendeetan. Badira han-hemenka -n bukaeradun formak (arrosin, (h)arrosin…; tartean err- hasieradunak: errausin, errosin). Badu gnaf. eremu batzuetan ‘urtzintz, doministiku’ esanahia ere (arrosoin, errosin…). Aurreneko testuetatik dator loarekin eta gosearekin lotzen duen esaera (RS arrausi luzea, loa edo gosea, OihAtsot aharrausi usua, gose edo lo-mezua).
aharrausi egin (Land [arrausia egina]), aharrausika (OñatEsk; ‘aharrausi’: Etxabu… (bizk., gip.)), aharrausiz (‘aharrausika’: Lizarg (arrausias)).
► Van Eysen ustez (s.v.), aho da lehen osagaia; badirudi Mitxelenak ez duela baztertzen aukera hori (1977b: 264-265), eta bigarren osagaian hautsi aditzaren hausi aldaera ikusten du, cf. iharrausi (FHV 289). Ez legoke argi, dena den, dardarkariaren nondik norakoa (cf. agian aharra? ik. han), ez eta esanahiaren aldetik ere zer litzatekeen ‘ahoa hautsi’. Beste osagai bat proposatuta gainditu daitezke arazo hauek, inarrosi, adibidez: *aho-(e)narrosi-tik *a(ha)-narrosi > aharrosi bilakaera izan genezake; gogoan har bedi inarrosi-k ere badituela aldaera diptongodunak.
Eragozpen bat egon liteke, aho-rekin lotzeko: hitzak aldaera sudurkaridunak ditu, eta aho-k ez. Baina proposa liteke hitz nagusiak galdu egin duela sudurkaritasuna, eta eratorrietan gorde dela (cf. zub. ahal, baina ãhãlke, FHV 461). Ik. aho.
Amaieran -n duten formak usin edo usain-en eraginez azal litezke, beharbada, esanahiz aski hurbilekoak edo are kideak; -n duten aldaerak, gainera, hitzak ‘urtzintz, doministiku’ adiera duen eremuetan agertzen dira (ez han bakarrik, ordea). Beste aukera bat da -egin ikustea horietan.
Hastapenean err- duten aldaeretarako, cf. beharbada arropa/erropa eta halakoak (FHV 156). Eta -o- duten formak -au- diptongoaren bakuntzez azaldu behar dira (FHV 96).
ahobizar (ahopizar ~1880: Duv; ahobizar 1905: Azk). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., gnaf., bazt., lap., bnaf., zub.). Aldaerak dira ahobizar (bizk., gip., gnaf., lap., bnaf., zub.), ahopizar (gip., bazt., lap., zub.), agobizar (bizk.), agopizar/-er (bazt.) eta aubizar (gip.).
Esanahiak: ‘(labanaren, ezpataren…) aho’ (Orixe segariek… aobizarra zorroztu-ala) eta ‘ahoeri’ (Azk (bizk.) minganean abelgorriak eukiten dabezan puspuluak: auxe da ao-bizarra); bigarren esanahi honekin zenbait esapidetan agertzen da (Azk (bizk.) ago bizarrik eztauko, (bazt.) agopizarrik eztu ‘jateko gogoa du’; Azk (bizk.) ago-bizarra kendu ‘ahamen bat hartu’). Izetak bestalde agopizer (bazt.) dakar, ‘labanaren ahoko ilaun’ adierarekin.
► Osaera argikoa. Lehen adierari dagokionez, pentsa daiteke dvandva moduko elkarketa dela (cf. bizar-en ‘ertz’, ‘sorbatz’ adierak, eta aho-ren ‘sorbatz, ahobitzar’), nahiz ez den pluralean erabiltzen. Eritasunari dagokionez, elkarketa arrunta litzateke, ahoko bizar edo.
ahots (abots 1745: Larm; aots 1905: Azk). Erdi-mendebaldeko hitza (bizk., gip.; bazt. ere ageri da). Aldaerak dira aots (bizk.), abots (bizk., gip., bazt.) eta agots (bizk.); testu idatzietan honako hauek ere aurki daitezke: auots (Azk), ago-ots (Inza), eta abo-ots, aho-hots (Xalb).
Herri-hizkeratik jasotako esanahiak dira ‘jatean ezpainek ateratzen duten hotsa’ (Azk (bizk., gip.)) eta ‘mizto, mingain (gaizto)’ (Inza (bazt.) gizon orrek abots txarra du). Larramendik “término, voz, palabra” esanahia ematen dio;[1] Azkuek ‘boz’ adieran erabiltzen du (erriko sakristauak abots (voz) ona beukan edo ez), eta haren eraginez hau da geroztik testuetan gehien agertzen dena. Badaude bestalde ‘hizkuntzako soinu’ (Azk Aoskindea ondo ikasteko lenengo aotsak gero izkaiak eta atzenez itzak astertu doaz), ‘hizki’ (TxAgir aots edo letra andi oker batzukaz), ‘omen, hots’ (EuskEsn 1912 antxiñako zaarretatik datorren aotsak dionez) eta ‘doinu bateko boz’ (EuskEsn 1927 (eresi) oietatik amabost, lau abotsetara).
ahotsaio (‘oihu’: aotzaio Otaegi; aio ‘oihu’-rekin), ahotsaldi (‘kantu’: Azk), ahotsalditu (‘kantatu’: Azk), ahots ireki (‘bokal’: aots edegi Azk), ahots itxi (‘kontsonante’: Azk), ahots-lege (‘fonetika-lege’: agots-l. Azk).
► Osaeraz, aho (abo) + hots, haplologiaz.