- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
ahaide (aide ~1496: RS; ahaide 1545: Etxep). ■ Hitz orokorra, Zuberoan izan ezik (askazi da hor erabiltzen dena). Hegoaldean, hitz-hasierako bokal bakuna aspaldikoa dateke: xvi. mendeaz geroztik ez dago testuetan aide besterik. Ahide aldaera Leizarragagan ageri da behin (hutsa, seguru asko), eta xix. eta xx. mendeetako zenbait autoretan (Hbarren, Jntegi, Arbelb, Mattin).
● ahaikatu ‘ahaidetu’: Pouv; ahaiko-ren eratorria beharbada.
● ahaiko ‘ahaideria’: Leiz (ahakoa); ‘ahaidetasun’: Ax (-koa); ekialdeko hitza; ahait- (ahaid(e)) + -go(a) atzizk.
ahaidantza (‘ahaideria’: TBLap; atzizkirako, ik. adiskidantza), ahaide berezko (‘ah. odoleko’: Mogel), ahidego (‘ahaideria’: Duv; ‘ahaidetasun’: Larm (-dago), Arak (-dengo)), ahaide handi (‘ah. hurbil’: Lazarg), ahaide handizki ([pl.] ‘ah. nagusi’: Arana), ahaide hur (‘ah. hurbil’: Lardiz), ahaide hurbil (Urte, Mburu), ahaide hurbileko (EtxZib), ahaide hurko (‘ah. hurbil’: Urte, Larg; hurreko Lardiz; cf. Ax ahaikoa hurko), ahaide hurren (Lardiz), ahaidekeria (‘intzestu’: Amez), ahaideko (‘ahaideria’: Hbarren), ahaidekunde (‘ahaidetasun’: Etxeb), ahaide kutsatu (‘ah. urrun’: Azk), ahaide kutsu (‘ah. urrun’: Azk (lap., bazt., bnaf.)), ahaideria (Duv (-ee-)), ahaidetsu (‘ahaide edo’: Herria 1959 [iroquois horiek eta eskualdunak ahaidetsu zirela]), ahaidetu (Pouv), ahaide txiki (‘ah. urrun’: OtxandEsk), ahaidetze (‘ahaideria’: FedProp 1893), ahaikotasun (‘ahaidetasun’: Pouv).
► Hitzaren lehen osagaiarekin arazoak badira ere, *-hide da bigarrena (ik. ide/kide), itxura guztien arabera. Vinsonek *anaikide iradokitzen du, eta lehen osagairako anaia aukeraren alde egiten du Mitxelenak ere, arazo fonetikoen gainetik ezarriz paralelo semantiko erakargarri bat: gazt. zah. cormano < co-hermano (FHV 306, 12. oh.). Dena den, eragozpen fonetiko larria da anaia hitzean bokalarteko -n- salbuespenik gabe gorde izana eta ustez bere eratorria litzatekeen ahaide-n -h- eman izana (ik. anaia).[1] Fonetikoki arazo gutxiago luke ahizpa-rekin lotzeak: hitz hauetan guztietan *an- ikusi izan da (Mitxelena 1950a: 454). Bestalde, anaia hitzak gizonezkoei bakarrik egiten die erreferentzia, eta ahaide-k gizonezko zein emakumeentzako balio du.
Hipotesi honen arazo formalak gorabehera, aipagarria da senikide modernoarekin izan lezakeen parekotasuna, bai esanahiaren bai osagaien aldetik (ik. senikide-n esanak, s.v. sein/sehi). Cf. orobat senide.
Bada, ordea, aukera egokiagorik. Bährek (1935: 37-38) aho/aha- proposatzen du, formalki arazorik gabea dena (*aha-ide zein *aha-hide protoformetatik abiatuta), eta esanahiaren aldetik ere baduke azalpenik: Bährek berak “compañero de boca” itzulpena ematen du, “podría ser una alusión a la institución llamada la «gran familia»” iradokiz; ‘batera jaten dutenak’ edo izan liteke hitzaren esanahi etimologikoa. Hara zer dakarren “familia handi” horretaz (1935: 25): “[c]osa curiosísima, un viejo no dispone sino de un solo vocablo para llamar a cuatro individuos diferentes de su familia, a saber al nieto, a la nieta, al sobrino y a la sobrina. Sería lógico que esta sorprendente uniformidad tuviera su raíz en la constitución de la primitiva familia de los vascos. Si un viejo no cuidaba de distinguir la progenie de su hijo de la de su hermano, ¿habrá sido porque no había necesidad, es decir que todos formaban una sola familia (“gran familia” u “horda”) en que los niños de hijos y hermanos se confundían?”.
Bestelako aukerak ere azter litezke: akit. hahanni eta hahanten emakumezko izenetako hahan- errotik abiatuta —euskara historikoko *han erroa egon liteke hor, cf. handi, andots, etab.—, *hahan-hide proposa liteke. Baina argitu gabeko puntu ugari lituzke proposamen honek: akit. hahan- horren esanahia zein den ez dago argi, *han erroaren xehetasun fonetiko guztiak ere ez (*hahanhide-tik, *ahanhide izan genezake, lehen hasperena disimilatuta, baina ez da erraz azaltzen -nh- taldea erabat desagertzea; agian hitz elkartuaren azken osagai gisa berez galtzen duelako hasperena?).
Ohartzekoa da, bestalde, ahait- elkartu-eratorrietako forma ahaiko(a)-n agertzen dela (ik. behean aitasun-i buruzkoak). Azkenik, ohartzekoa da Leiz ahakoa forma, -ai- diptongorik gabea; kontsonantearen aurreko diptongoaren bakuntzearen adibidetzat du Mitxelenak (FHV 487, 1986: 248).
ahaide nagusi. ■ Hegoaldekoa bakarrik. Pluralean erabiltzen da gehienbat. Aurreneko agerraldia IbargC kronikako Andramendiko idazkietako bere ayde naguçi Ibargoyengoen aurrean pasartean aurkitzen dugu.
► Gaztelaniazko parientes mayores izendapenaren itzulpen edo kalkotzat jotzen du Mitxelenak (1969c: 125-126), jatorrizko esan-modua ugazabak zatekeela iradokiz. Baina agian egokiagoa da pentsatzea euskarari hartutako gaztelaniaren kalko bat izan dela; CORDEn, “parientes mayores” ia beti agertzen da euskal lurraldeei lotua (Bizkaiari, batez ere), eta xv.-xvi. mendeetako adibide ugarien artean, esaterako, hiruzpalau baizik ez dira euskal lurraldeekin edo ingurukoekin (Kantabria…) zerikusirik ez duten autore edo obretakoak.
ahaidetasun (aitasun 1562: Land; ahaidetasun 1571: Leiz). ■ Hitz zabaldua (arab., bizk., gip., gnaf., lap.). Aldaera nagusiak ahaidetasun (lap.) eta aidetasun (bizk., gip., gnaf.) dira; arab. lekukotasunetan (Land, Lazarg) aitasun agertzen da.
Esanahia ‘ahaidego, askazigo’ da (Lazarg zurekin ene aitasuna), irudizko zentzuan ere bai (Kardab (latiñarekin) aidetasun orren urkoa); Leizarragak-k ‘ahaideria’ esanahiarekin darabil (zeinaganik ahaidetasun guzia… deitzen baita).
► Land eta Lazarg aitasun aldaerak Arabako *aait- batean pentsarazten du. Erregulartasun erabatekoa aitortu nahi badiegu elkartu-eratorrietan gertatzen diren fonetismoei (FHV 126-127), lekukotasun arabar honek pentsarazten digu hiru silabakoa behar zuela hitzak han ere (Arabarako *aaide bat dugu, alegia), bukaerako -e galtzeko eta, beraz, *aaide- > *aait- > ait- dela Araban gertatu den bilakaera. Horrela, bada, aitasun hiru silabako ahaide-ren zeharkako lekukoa litzateke hegoaldean. Cf. orobatsu ostu aditzaren osketan aditz-izena Landuccirengan, erakusten baitu bisilaboa zela aditza jatorrian (cf. o(h)ostu aldaerak).