- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
aditu (~1496: RS). ■ Hitz oso zabaldua (baina zub. testuetan ia batere erabili gabea). Aitu aldaera xviii. mendean hasten da agertzen gnaf. testuetan; xix. mendean bizkaieraz oso zabaldua dago, gipuzkeraz bakanago agertzen delarik (ipar. Hiribarren eta Iratzederrengan aurkitzen da). Bizkaieraz, adieta- eta a(d)itute- dira aditz-izenaren forma erabilienak. Behin dokumentatua dago, bestalde, audi aditzoina, 1656an, audi bèza sugueàc esaldian (Altuna 2006: 56; Reguero 2017: 259, 261); ohartzekoa izan daiteke, dena den, Bartzelonan argitaratua izatea, eta lehiaketa bateko poema batekoa izatea. Kultismotzat du Altunak.
Esan liteke oinarrizko esanahia ‘behatu, nabaritu, jaso’ dela: belarriz (‘entzun’: bizkaieraz gutxi samar erabilia; gip. eta gnaf. autore eta leku batzuetan aditu bakarrik dago adiera honetan, eta entzun ez da erabiltzen meza entzun esapidetik kanpora); buruz/gogoz (‘ulertu’: xix. mende bukaeraz geroztik gutxiago erabilia); begiz (‘begiratu’: bizkaieraz bakarrik [RS adi adi ‘adi(tu) hadi’]; cf. adi, adikune); sudurrez (‘(usaina) hartu’: Ax, Pouv, Txirrita…).
Bizkaieraz bakarrik dagoen ‘begiratu’ adieran, laguntzaile iragangaitzekin agertzen da testu zaharretan (RS adi adi, ibid. aurrera aditzen eztana atzerantz jausten da, Mikol adi zate badauke kalzerdiak punkturik askaturik, ibid. ez nax ni adituten orrelako gauzetara, BizkKant begiak deutse egozten biotzari kulpea … / ta agaitirren aditu zerren zirean).
Izenondo moduan ere oso erabilia da xvi. mendeaz geroztik, ‘jakintsu, zuhur’ esanahiarekin.
● adikune ‘begirada’: Mikol, Añib; osaerarako cf. begirakune.
● adila ‘adimen’: frBart-engan bakarrik; ez dago argi -le atzizk. den; cf. Mburu adile ‘aditzaile’.
● adilari ‘adimen’: frBart-engan bakarrik; -lari atzizk. itxuraz, ‘aditzen duen zera’ esanahiz.
● adimen Añib, Mogel. / adimendu Etxep; asko erabilia iparraldean eta Nafarroan (cf. NavIntel justuac <pustuac> eta adimentu onetacoac [Lizoain, 1599]), mendebaldean soilik Larramendiz geroztik; adimen, aldiz, bakarrik hegoaldean, Añibarro eta Mogelez geroztik.
● adiunde ‘auzitegi’: Larm, Izt; itxuraz, Larramendiren neologismoa, baina cf. atzizki horrekin Amiletaren Dotrina eta OArin jakiunde; cf., bestalde, gazt. audiencia.
adiera (‘adimen, ulermen’: Larm, Mburu; ‘arreta’: frBart; ‘esanahi, zentzu’: frBart; esanahiari buruzkoak, ik. adibide), adieragarri (‘seinale, zantzu’: Lardiz; atzizkiaren balio aktiboarekin), adieragin (‘adierazi’: Larm, Kardab), adierazgarri (‘seinale, zantzu’: Larm, Ubill; ‘adieraz litekeena’: Zaitegi; cf. Mburu ezin adierazgarri ‘esan ezinezko’; atzizkiaren bi balioekin), adierazi (‘entzunarazi, ulerrarazi, azaldu, jakinarazi, irudikatu…’: Leiz, EtxZib), adierazkor (Larm, Etxaide), adierazle (Urte, EtxSar), adierazpen (TBLap), adierraz (Duv, Arrue), adigarri (‘azalpen, esanahi, adibide’: Oih, Mogel; ‘adimen’: Duv), adigura (‘jakin-min’: Birjin), adimendudun (Pouv, Mburu), adimendugabe (Leiz), adimendun (Azk, Kkiño), adimendutsu (Ax), adimengabe (Iraizoz), adimentsu (Kkiño), adipen (‘arreta’: TxAgir), aditaratu (‘ulertu’: Izt), aditza (‘adimen’: Larm, TxAgir), aditzaile (adizale OihAtsot; aditzaile Leiz), aditzea izan/eduki (‘aditzez jakin, ezagutu’: Monho), aditzen eman (‘aditzera eman’: Kapan (emon)), aditzera eman (Leiz), adizain (‘auzitegi’: Añib; cf. adiunde), elkar aditu (‘elkar hartu, elkar ulertu’: Lazarg; ‘elkarri entzun’: Haranb), elkar-aditze (‘elkar-hartze’: Kkiño; ‘elkar-ulertze’: Mitx), ez-aditu (‘inoiz entzun gabea’: Lardiz; ‘esanekoa ez dena’: Goik (gip.)), ez-aditu (iduri…) egin (‘entzungor egin’: Materra), ez-aditze (‘ez-ulertze’: Astar), ezin adituzko (‘ezin ulertuzko’: Duv, FedProp).
► Latinezko auditum ‘entzun’ partizipioa jo izan da aditu-ren jatorri gisa. Lehen silaban au > a monoptongatzea bada, baina soilik garai modernoetan eta dialektalki (cf. a(u)lki, la(u)rogei, a(u)rpegi etab.); beste modu batean azaldu behar da bakuntzea, ondoko silabetako bokal altuen disimilaziozko eraginez (cf. gatibu < lat.-errom. captivus/cautivo, itandu < itaundu, etab.; FHV 90-91, 95, 488). Jatorrizko diptongoa egon daiteke audi aldaeran, kultismoa ez bada.
Hitzak euskaraz duen hautemate zentzu orokorrak ez du laguntzen hizkuntza latin-erromantzeekiko lotura garbi ezartzen, hizkuntza hauetako audire-ren oinordekoen bitartez ezin baitira euskarazko esanahiak azaldu (cf. FEW 25, 837b-862a, audīre; DCECH 4, 266b, oír); pentsatu beharra dago euskararen barrenean garatu direla esanahi ezberdinak. Maileguaren hipotesi honen lagungarri, agian, aipa liteke aditu-ren erregimen iragangaitz zaharra (aditzen naiz etab.), latinezkotik hurbil legokeena, baina hau ere ez da erabakigarria.
Iradoki izan da (Trask s.v. adin eta van Eys s.v.), halaber, adi-k adin-ekin lotura izatea (gogoan izan adin-ek baduela ‘adimen’ esanahia ere, mendebaldean hain zuzen), baina bien arteko lotura formala zein den erabakitzea zaila da.
adi (~1496: RS). ■ Bizkaiko testuetan erabilia (‘begira, beha, erne’), aurrenekoetatik hasita. xviii. mende hasieran bada lekukotasun bat gipuzkeraz (ik. behean adian). xx. mendean hegoalde guztira hedatzen da. Esanahiarentzat, cf. Azk: “Adi dago, está atento (lo mismo para oir escuchando que para ver mirando)”, entzute-ikusteak bereizi gabe, alegia; nolanahi ere, xx. mendera arteko adibide gehienak begiz begiratzearekin daude lotuak: RS Jaungoikoa dagok adi (“te está mirando”), Zuzaeta adi luzaro egotia emakumiaren edertasunari, Añib begiak lurrera adi, ArreseB nagotzu adi balkoetik… (cf. halaber Mikol, Añib adikune ‘begirakune, begirada’). Bestalde, bada adi bat, ‘asmo, borondate’ esanahia duena, Zabalak eta LaudDot-en erabilia, eta agian adi honekin lotua egon litekeena.
adi-adi (Uriarte), adi-adian (‘hagitz erne’: Irig), adian (‘begira, zaintzen’: GabKant (1700: dama eder bat dadukala / aldean bere adian)), adirik (Ezale 1898).
► Aditu-tik atzeranzko osaeraz azaldu behar da, partizipiotik adi aditz-izena sortzen den bezalaxe.
adibide (1759: OikDot). Erdi-mendebaldeko hitza; ekialdean Harr-ek erabiltzen du. Bizk. testu banakaren batean aitubide aldaera agertzen da. Aurrenik lekukotutako esanahia ‘abisu’ da (OikDot irakurleari adibidea); badaude gainera ‘zuzenbide’ (Añib emon gura deutsut… astean ta egun bakotxean egiteko adibide labur bat), ‘aholku’ (Añib Aita San Franziskok bere Semeai esan oi zituan adi-bide zeruzko oneek), ‘esanahiaren azalpena’ (Mogel jakin gura gendukez Mezako zeremonien adibidiak, edo zer adierazoten daben), ‘etsenplu, jarraibide’ (Añib emon dozunez adi-bide txar edo ejenplu deungerik zeure esku-pean dagozanai), ‘etsenplu, erakusburu, erakusgarri’ (Zink aurreko adibideak erakusten digute batzuetan gizonen ekandunean ez ziñestea bidezkoa ta zur-zurra dala) eta ‘elkar ulertzeko bide’ (Ezale 1898 eleizakoakin badoiaz norabait, gaixoakazko aitubide guztia izaten da geure berbetan); Azkuek bizk. jasotzen du, “cuidado” itzuliaz (esanahia gehiago zehaztu gabe).
adibidetu (“advertir” Izt; ‘adibidez azaldu’: EuskEsn 1926 [(“Gipuzkoaren edesti laburra”) taju onez egiña dago, ederki epaitu ta adibidetua]), adibidez (‘esaterako’: Kkiño [urriñ-urriñeko uriyetara bialtzen ziran gauzak. Adibidez: Durangon mutil batzuk emoten eutsiezan mandazañai iru edo lau kutxa, esanik eruateko Zaragozara]).
► Osaeraz, adi + bide, esanahiaren gorabeherak dira hemen interesgarri, ‘aditzeko bide’ etimologikotik azal daitezkeelarik guztiak, gaur egun nagusitu dena barne.
aditz (1745: Larm). ■ Larramendiren neologismoa (aditz eta adititz aldaeretan). Honek ematen dituen esanahiak dira “verbo, en la Filosofía” (= ‘kontzeptu’) eta “Verbo Divino”; xix. mendearen erdialdeaz geroztik ‘(gramatikako) aditz’ esanahiarekin agertzen da (Arana berbo edo adititzen lenengo erabidera, Azk euskal-aditza zietz azaldutea, AranaG Lau-en toki egokija / aditxetan dago).
aditz-era (‘adizki, aditz-forma’: Eguzk; cf. adizkera), aditz-gune (Azk [daukat esaten dainean… auk(a) aditz-guna dai]), aditz-izen (‘partizipio’: Orixe), aditz-joko (‘konjugazio’: Etxaide), aditzondo (‘adberbio’: PMujika; aditzondoko Orixe), adizkera (‘aditzak eratzeko modu’: Arriand; ‘aditz-forma’: Mirande; cf. aditz-era), adizki (‘objektu-morfema aditz-forman’: Azk [daukat esaten dainean d-k adizkia iragarten dau]; ‘aditz-forma’: Azk [adizki oriek edozein euskalkitan gutxi edo gei bizi dira]), adizlagun (‘adberbio’: PMujika), adizpiakera (‘aditz-forma’: Eguzk), adiztu (‘aditz bihurtu’: Azk [aditz eratorriak itz adiztuak daiz]).
► Osaeraz, adi + hitz. Ohar bedi Larramendik darabilen esanahia hurbilago dagoela esanahi etimologikotik; jatorrizko esanahi hori gaztelaniaz “verbo” itzultzen delako hartu du hitzak gaur nagusi den esanahia.
! aiurri (adiurre: 1745: Larm). Erdialdeko hitza (gip., gnaf.). Aldaerak dira aiurri (gip., gnaf.), adiurri (gnaf.), adiurre (Larm), ariurri (Orixe, Zaitegi, Erkiaga), ariurre (gip.), adigorri (gnaf.) eta adiur (gip.). Esanahiak: ‘adimendu’ (AgirAst aiñ ezibageak eta adiurre gaiztokoak animari dagozkan gauzetan, non sinistuko ez duen dotrinetan esaten dana; Larm-ek ere badakar adiera honetan), ‘izaera’ (Zink bere zuzentasuna aiurriaren zerbait sendotasunekin lagundua dago) eta ‘gogo, asmo’ (ariurre Azk (gip.)).
► Mitxelenak adin-en azpian jartzen badu ere (1970b: 81, 32. oh.; adur ‘patu, zori’ ere bertan kokatzen du), aski egiantzekoa izan daiteke adi-rekin lotzea, ‘adimendu’ esanahiari begira; esanahi horretatik eratorri beharko genituzke ‘izaera’ eta ‘gogo, asmo’. Dena den, ez dago argi zein litzatekeen bigarren osagaia, urri ‘eskas’-ekin esanahiaren gorabeherak ez direlako argitzen. Agian egokiagoa izan liteke hur ‘hurbil’ ikustea: formaren aldetik, hitzaren parte gisa berranalizatuko ziren -e eta -i (cf. Larm adiurre), eta esanahiaren aldetik, agian ‘aditzea hurbil izatea’ modukoetatik uler liteke haren adieraren bilakaera.