- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
adar (~1090: ObisPamp [senior Eneco Lopeyz de Adarreta]). ■ Hitz orokorra (halere, errama/arrama ere badago zuhaitz-adarra izendatzeko). Funtsean, abiapuntu nagusi batetik sortzen den luzakin meharragoa adierazten du: burukoa (RS idia adarrerean ta gizona itzerean, Egiat rhinozerosaren adarra; irudizko zentzuan: Etxep gogoan behar handi dizit bethe nuien adarrez, Gaszar ilhargiak / bere adar urdiñetan [cf. ortzadar]; soinugaia ere izendatzen du, jad. Land “bozina para tañer”: cf. behean adarra jo), zuhaitzarena (Leiz (zeruko xoriek) ohatzeak egiten baitituzte haren adarretan, Mogel adarren batzuk inausi; irudiz: Hbarren Dabiden adarretik behar da, eta biryina behar du ama, FedProp 1884 (uhaitz horren) bi adarren artean, Arbelb kurutzearen bi adarren gainetik); bada ‘ertz, mutur’ ere (Leiz aldare urrhezkoaren laur adarretarik); eguraldi txarra edo ekaitza ere adieraz dezake (“orage” Duv, “adarrak yo, comenzar a tronar” Aspiroz (gnaf.); Barb adarra lehertu baino lehen; cf. behean adarrez, eta zar. (Azk) erauntsi-adar, gnaf. (Aspiroz) goibel-adar eta Harr hodei-adar “nuage qui se décharge, grêle qui tombe par endroits, tranches déterminés”); ‘tankera, irudipen’ adieran ere jaso izan da (“adar txarra eman nion, me produjo mala impresión” Aspiroz (gnaf.)). Maiz ageri da ada- elkartu-eratorrietan. Cf. abar.
□ Erdi Aroan, cf. halaber don Eneco d’Adarragua (ArchPampI 1326); badirudi hitzaren adibide izan daitekeela Adaraça ere (ArchEib 1498; gaur Adarratza).[1] Ez dago argi hitzaren adibide den don Garçia de Guetadar (DocLeire 1188); cf. orobat Petrum de Etadar (ColIrach 1087).
● adabegi Azk/Izag (bizk., gip.), TxAgir (adarbegia idoro ezpazendu, zeurea zan jokoa); cf. begi-ren ‘(landareen) ninika’ adiera.
● adaburu Duv (arbolan gertha daiteke… adaburu dorpheegia); irudizko zentzuan, cf. lehenagoko Adarburu (Arzam 1366) eta “cornudo, que en vascuenze le solia dezir adavuru” (NavInj 1562).
● adakin “punta de leña” Azk (lap.); “huésped” Azk (gnaf.); atzizkirako, cf. hondakin; Corominesen ustez (AgudTov s.v. adakin2), ironiazko erabilera dugu “huésped” adieran, zur mutur bat iltzatzea bezain gogaikarria izan daitekeelako.
● adaje “cornamenta” Gorosurreta (bei orrek adaje ederra du); adarje Izag (bizk.); jat. errom. -aje atzizkiarekin, cf. ilaje.
● adalko ‘mulko’: Bonap/Azk (erronk.); ada- + alko, itxuraz.
● adantzu ‘adakera’: Azk/Larrask (zub.); ada- + antzo/antzu, itxuraz.
● adapo ‘adabegi’: Azk/Izag (bizk.); -po bukaerari dagokionez, cf. albo, lepo, erlapo. Ik. -bo.
● adar-makur Azk/Elexp (bizk., zar., erronk.), Oxobi; cf. “una vaca que se llama por renombre adamacurra”(OnomVasc 7 1554).
● adarnatu “podar” Arak (gnaf.); zalantzazkotzat du OEHk, adarratu izan daitekeelakoan, baina 1575ean NavIntel adarnara o layara “a podar o layar” dugu (Itzagaondoa).
● adarra jo bizk., gip., gnaf. hitza; irudizko zentzuan: Azk [nori adarra io daukazunean pozik!]; soinugaiaren adieratik abiatuta ulertu behar da esapidea.
● adazu ‘adaburu’: Arbizun jasoa, “que en lengua vascongada quiere decir lleno de cuernos” (NavIntel 1649).
● addar ‘deabru’: Harr/Azk (bnaf., erronk., zub.); bustidura adierazkorrarekin, ‘adartxo’ berez; metonimiaz.
● adegi ‘loki’: Mikol; ada- + hegi, pentsatzekoa da abere adardunetan adarra sortzen den ingurua adieraztetik zabalduko zela hitza, FHV 338, 18. oh.; cf. iztegi; Schuchardten uste okerrari jarraikiz, aditu-rekin lotzen dute Wartburgek eta Chauveauk (FEW 1, 174a, 7. oh.; FEW 25, 860b, 35. oh.).
● adondo ‘(abere adardunaren) kopeta’: OihAtsot (idi berari adondora akio); Azk (bizk.); ada- + ondo, cf. garondo.
adabeso (Azk (bizk., “ramas principales de árboles”), HiriartU [adar-beso nausiak]), adaka (‘kimu’: Intxpe [ni niz Dabiten herrua eta adaka]; araka Azk (bizk.)), adako (“rama de árbol cortada y quitada de la ramusca” Arak (gnaf.)), adarbakoitz (Larm, AgirAst [aberetzar izugarri bat adar bakoitza]), adardun (RS [ardi adarduna]), adargabe (Lazarg [zezen adarbagea], Volt [arbola adargabe baten aldean]), adargili (Azk/Izag (bizk., “adárgilixa da, dauko, se dice del ganado que no se deja coger de los cuernos” Izag)), adarka (Larm, AgirAst), adarkada (Larm, TxAgir), adarrez (‘uharka’: Azk [elurra lodi, euria adarrez]), adarrondo (‘adabegi’: Azk/Larrasket (lap., zub., erronk.); adarrondotsu Etxahun; cf. adondo), adartsu (Pouv, Larg), adartu (Larm, frBart [beste (emakume) batzuk, euren ule molsuak adartuta]), adartxo (Pouv), adaxka (Belap [erramü adaxka bat]; Artxu adarxka). Cf. ahuntzadar, apal-adar, deiadar, ibaiadar, itsasadar, lohadar, ohe-adar, ortzadar, zehar-adar…
► Erreduplikazioz azal daiteke, eta *dar litzateke hitzaren erroa: *da-dar (cf. go-gor, *gor erroarekin); hastapeneko d- disimilazioz galdutakoa litzateke (cf. eder, odol); fenomeno hau oso da zaharra euskaraz (ez da horretan sartzen mailegu bakar bat ere, dakigunez; ik. behean irl. adarc-en eztabaida). Formaren aldetik, ez litzateke ezina lar,[2] larri edo larre-rekin lotzea, hastapeneko d- > l- bilakaerarekin (ik. han eztabaida), baina esanahiaren xehetasunak argitu behar dira: beharbada *dar erroaren ‘hazkor’ adiera batetik lot litezke guztiak; kontuan harturik erreduplikazioa dagoen hizkuntza gehienetan pluraltasunari edo honi loturiko esanahiak direla arruntenak, agian *dadar erreduplikatu horrek ‘oso hazkor’ edo ‘asko hazitakoa’ esanahia izan zezakeen. Jarri-rekiko balizko loturak bestelako azalpen semantikoa behar du, ik. han.
Esanahiaren aldetik, ‘abiapuntu nagusi batetik hazten den luzakin mehar’ adiera orokor batetik abiatuta azal daitezke buruko adarra eta zuhaitzetakoa, nahiz eta azken hau azaltzeko abar-en eragina proposatu izan den (AgudTov s.v. adar1). Soinugaiari dagokionez, pentsatu beharra dago animalien adarrekin egiten zela, besterik gabe. Eguraldi txarrari dagozkion adieretarako, adarrak jo ‘trumoiak jo’ esapideak bidea eman lezake soinugaiaren adieratik abiatzeko; beste aukera bat da zeruaren adar gisa ulertzea tximistak eta beste (cf. ortzadar), zerutik erortzen diren ukaldi edo eraso moduan (cf. eraso-ren adierak, txingor eta elurrarekin loturikoak). ‘Tankera, irudipen’ adiera azaltzeko, berriz, honelako metafora batean pentsa liteke: adarretik sumatzea, adarra ikuste hutsarekin hartzea susmoa adarraren atzean dagoen beste guztiaz.
Irl. adarc ‘adar’-ekin lotu nahi izan da; honek berak ez du etimologia ie.-ik, eta “mendebaldeko substratu” batez hitz egin izan da (AgudTov sv. adar1). Euskarak zeltari mailegaturiko hitza dela proposatu izan da (ik. Bouda 1960: 44-45); hipotesi horretan, eta jatorrizko zelt. *adarka proposatuz, berranalisiz azaltzen du Holmerrek euskaraz -c horren aztarnarik ez izatea, cf. adarka, haginka (1950: 403, 12. oh.). Hipotesi honek arazo bat baino gehiago ditu: batetik, irlanderaz bakarrik aurkitzen da adarc, ez da zelta orokorra;[3] bestetik, xviii. mendean dokumentatzen da lehenengoz eusk. adarka; horretaz gain, Traskek beste zenbait atzizkiri buruz esandakoa gogoan harturik, atzizki honen jatorrizko forma gisa *-ga berreraikitzen dugu, ahostunarekin (ik. -di).
Bestela interpretatzen du Buckek euskal hitzaren eta irlanderazkoaren antza (s.v. horn), eta euskarari hartutako mailegutzat du irlanderazkoa. Ororen gainetik, ohartu behar da hitz hau ez dagoela dokumentatua irlandera zaharrean, berantiarra dela irlanderaz ere eta hainbat arazo filologiko dituela euskarazkoarekin erkatzeko (de Bernardo 2006: 14). Honek guztiak bi hizkuntzetako hitzen balizko lotura ezinezko egiten du, zeinahi ere den proposatu nahi den maileguaren norabidea.
Elkartu-eratorrietako ada- formarako, cf. hamar/hama-, behor/beho- (FHV 338). Hitzaren eratorritzat hartu izan da adats; ik. han.
adaki (~1650: Pouv). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., gnaf., bazt., lap., bnaf., zub.). Aldaera nagusia adaki da; honez gainera badaude adarki, Azkuek orokortzat ematen duena (Urte-k, Duv-ek eta Harr-ek ere badakarte), araki (bizk.), aaki (bizk.) eta adarraki (bazt.). Esanahi nagusia ‘adar ebaki’ da (Kkiño artu dau adaki sendo bat… asi da yoten); ‘(abere) adarrezko gai’ ere bada (adarki Azk/Lhande (orok.), adarraki Azk (bazt.)), eta honekin lotua egon daitekeen ‘dado-ontzi’ (beharbada marfilezko edo adarrezkoa; Urte adarkian tantóak darabiltza “fritillo”).
● adakitu ‘adar bati arbaztak kendu’: Azk (bizk., gip.); ‘ikaztobia abarrez estali’: Azk (gip.); ‘adar loditik egur egin’: Aspiroz (gnaf.); adaki + -tu, ez adar + ebakitu, ik. behean.
adaki-ikatz (‘ikatz mehe’: Azk (bizk.)).
► Osaeraz, adar + -ki da, eta ‘(abere) adarrezko gai’ dateke jatorrizko esanahia. Ez dago zantzurik adar + ebaki osaera batean pentsatzeko, eta cf., gainera, adakitu aditza, ezinbestean adaki + -tu.