- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
abuztu (1562: Land; abustu 1636: EtxZib (+ abuztu)). ■ Hitz oso zabaldua. Zuberoako testuetan ez da aurkitzen, eta ezta Leizarragagan ere (agorril(a) da horietan aurkitzen dena; cf., bestalde, daguenil mendebaldeko ertzean (RS)). xx. mendean gutxi erabiltzen da iparraldean, eta badirudi agorril dela gailentzen. Abuztu da forma zabalduena (abustu ere agertzen da iparraldean xvii. mendeaz geroztik, eta hegoaldean xviii. mendetik aurrera). Iparraldean abo- formak xvii. mendean hasten dira agertzen, aboztu delarik aldaera bakarra xix. mende hasieraz geroztik. Hegoaldean aboztu Iztueta eta Lardizabalengan aurkitzen da, eta ag- formak (aguztu/-oztu, agustu/-ostu) xix. eta xx. mendeetakoak dira. Badu ‘uzta’ adiera ere, lekukotasun zaharrenetatik hasi (Land, EtxZib, Pouv) eta Lardizabalganaino gutxienez.
● abuztua egin ‘uzta bildu’: Pouv (bere abustuaren egiten); cf. gazt. hacer el agosto, agostar, etab.
abuztu-hil (Land, Lazarg), abuztuki (‘abuztuan jaioa’: Larm), abuztuko hil (Izt), abuztu-madari (EAzk), abuztu-sagar (Elexp (bizk.)).
► Azken buruan latinezko augustus da hilabete izen honen jatorria, Zesar Augusto enperadorearen omenez jarritakoa. Zenbaitek mailegu aski berritzat jotzen dute, gaztelaniazko agosto-tik eratorriz (Gavel 1921: 307-308 eta AgudTovar s.v. aboztu). Guk zaharragotzat jotzen dugu, latindar fonetismotik hurbilagokoa, u-u bokalismoa eta -z- txistukari lepokaria oinarri hartuta (cf. halaber Knörr 2001: 407).
Bokalarteko -b- ezpainetako herskari ahostuna azaltzeko aukera ezberdinak daude: (1) pentsa liteke inguruko erromantzeetan ere ezpainetako hotsen bat zegoela, baina ez dirudi datuek aukera hau sostengatzen dutenik: CORDEk behin baizik ez dakar abusto, enperadorearen izenean, hain zuzen; Chauveauk (FEW 25, 910a-913b, augŭstus (mēnsis), I 1 a), bestalde, Galorromaniako ipar, ipar-ekialde eta hego-ekialdean kokatzen ditu -w-, -v- edo -b- duten formak,[1] bearnesez eta gaskoiz -g- dugularik; (2) euskararen barrenean -u- bokalak eragindako ingurumenaren araberako ezpainkaritzea izan zen -b- hotsaren jatorria (cf. gurdi > burdi, eguerdi > eberdi); (3) -g- latin-erromantzean galdu edo galbidean bazen, agian awu- baten bitartez azal genezake euskarazko ezpainkaria (abuztu < *awuztu < *auuztu < *auγustu < lat. augustu(s)).
Azken aukera honek esan nahiko luke euskarak mailegua hartu zuenean latin-erromantzean bazela artean au- diptongoa. Baina lat. agustus jad. K. o. i. mendean lekukotua dago, eta bertatik eratortzen dira erromantzeetako formak.
Abustu aldaeraren txistukariari dagokionez, aintzat hartzekoa izan liteke erromantzearen eragina (cf. bearn. agoust, agost); euskararen barreneko herskari aurreko neutralizazioa ere izan liteke horren azalpena (FHV 282).
Iparraldean xvii. mendean agertzen hasten diren abo- formen bokalismoarentzako eragin erromantzearen aukera da egiantzekoena (cf. bearn. agost).
Hegoaldeko ag- forma berantiarragoak, bokaletan ere aldaketak dituztenak, erromantzearen eraginari zor zaizkio seguruenik (cf. gazt. agosto).
‘Uzta’ esanahiarentzako, cf. gazt. agosto ‘uzta’ (jad. Berceo; DHLE s.v.), eta Chauveauk dakarren fr. zah. aost ‘uzta garaia, uzta’ (FEW 25, 919b, augŭstus (mēnsis), II 2 a); cf. halaber, hurbileko adierekin, okzit. agostar “faire les labours du mois d’août” (Alibert s.v.) eta agostar “arar la tierra en el mes de Agosto. Es voz de agricultura usada en Aragón” (NTLLE 1726 s.v.). Ik. uzta.