- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
abere (~1496: RS; abre 1571: Leiz; ik. Erdi Arokoak, eta bereziki aberats). ■ Hitz orokorra. Abre aldaera lap. eta gnaf. testuetan ageri da gehienbat. Elkartu-eratorrietan oso zabaldua dago abel- forma, jad. Landuccigan (ik. behean). ‘Animalia etxekotua’ da funtsean, baina ‘animalia’ hutsa ere bai aurreneko testuetatik hasita (adibide askotan hegaztiak eta arrainak kanpo gelditzen direlarik); erdi-ekialdeko (ez Bizkaiko) lekukotasun askotan zamari edo zaldi-aziendaz esaten da zehazkiago (cf. adiera horrekin zar., erronk. abregende eta jadanik 1598an NavIntel anrregaystoac, abereoc janbear dine (Iruñea), “cabalgaduras” itzulia. Izenondo moduan ere izan da erabilia (‘zakar, basati’: cf. jad. Land gauza aberea, agian beheko Pere Auerea, eta irain moduan Mikoletagan).
□ Erdi Aroan, cf. agian Auereco (CatPamp 1193) eta don Pere Auerea (NavOccit 1310), antroponimoak; Aezkoako Abaurrea izenaren aldaera grafikoa da Auerea (DinChampI 1237). Cf., bestalde, geroagoko abriaza para una oveja (LéxNavII 1590), biltzaileak “cama para el ganado” azaltzen duena; badirudi abere + ohatze analizatu behar dela.
● abelbide “pastos […] que en aquella tierra se llaman en lengua bascongada abeluideas” (AbelZab 1667), Lhande.
● abeldun ‘zaldizko’: Lizarg; ‘abeltzain’: Garralda; bi adierak -dun egitezkoarekin azal daitezke, baina ‘abeltzain’-en kasuan edukitzezkoa ere izan daiteke.
● abeletxe Munibe; aberetxe TxAgir; cf. Abeleche baserria (ZaldibTop 1696).
● abelgorri ‘behi-azienda’: Izt; abere gorri Duv; ilajearen kolorearengatik duke izena, cf. behi gorri.
● abelodi ‘ganbela’: Oih; abel- + hodi, itxuraz.
● abeltegi Mburu; aberetegi Duv; ‘zoo’ Herria 1957 (-degi); cf. “monte llamado Mendaurre, alias Abelegui” (BrujNav 1525), eta “una caballeriza llamada abeldeguia” (LéxNavI 1720).
● abere mutu ‘animalia’: EtxZib; ‘zaldi-azienda’ (+ abelmutu): Bonap/Azk… (bnaf.); mutu ‘hitz gabeko’ dago hor, itxura guztien arabera.
abelgorotz (FedProp 1902; abere-gorotz EuskEsn 1916), abelkera (‘(aberearen) gorputz-tankera’: Azk (gip.)), abelongarri (Duv, FedProp (ung-); abere-ongarri Duv, JEtxep), abelpe (‘azpi, etzauntza’: Althabe), abeltzain (Land, Belap; aberezain Urte (abre-), Duv), abeltzaintza (Lard), abere-barber (‘albaitero’: Duv), abere basa (‘basabere’: Arbelb), abere basati (Izt), abere basotiar (AzkSerm), abere-belar (‘belar ondua’: Pouv), abere beltz (‘txerri-azienda’: Mogel; ‘zaldi-azienda’: Orixe), abere-buru (Duv (+ abelb-)), abere-hazkuntza (JEtxep), abere-hiltegi (Zerbitz), aberekeria (abre- Pouv, Duh; abere- Larm, Añib), abereketa (‘abere-multzo’: Duv), abereki1 (‘basatiki’: abre- Larm, Barb; abere- SoEgil), abereki2 (‘basati’: AgirAst), abereki3 (‘abere-okela’: Hbarren), aberekuntza (‘abeltzaintza’: Eskuald 1913), abere larri (Harizm; cf. behean abere xehe), abere-multzo (Duv), abere nagusi (‘abere larri’: Land), abereño (JEtxep), abere-portu (‘abereen erakustokia’: Herria 1960), abere-proba (‘abereen zeingehiagoka’: EusJok), abere-sendatzaile (Iturr), abereska (‘aberetxo’: Intxpe), abere-talde (Lardiz; abeltalde Olab), aberetar (Larm; abretiar Duv), aberetasun (Pouv (abre-), Larm, Mogel), aberetoki (Añib, Gerriko), aberetsu (‘ab. askoren jabea’: Elizanb), aberetu (Belap; abre- Pouv, Duh), aberetxo (Larm, Iturr; ik. goian Auereco), aberetzar (Larm, Mogel), abere xehe (‘ardi-azienda’: Izt (txe); ‘abere txiki’: Duv; cf. goian abere larri), aberezale (Duv; abeltzale Zink), aberezko (‘basati’: Pouv). Cf. basabere, larrabere.
► Azken buruan latinezko habere ‘ukan’ infinitibozko forman du jatorria. Izen kategoria hartuta eta ‘ondasun’ edo ‘abere, abere-talde’ esanahiarekin, hala ere, erromantze garaian ageri da; hizkuntza indoeuroparretan arrunta izan da ondasuna edo dirua adierazten duten hitzak abere-ondasuna adieraztera iragatea, abeltzain-ekonomia zaharraren lekuko (Benveniste 1969: 47-61). Habere hitzaren eratorrietan ‘animalia etxekotua’ edo ‘animalia talde’ esanahia arrunta da hizkuntza galo-erromantze zein ibero-erromantzeetan: okzit. aver ‘abereak, abere-taldea’, VocNav “averíos. O abríos: nombre que dan a las caballerías de labor. [Ribera.]”, AutócCarc [1540] “las aberias que los foranos traen a vender” (ik. gainera FEW 4, 363ab, habēre, 1 b γ eta DCECH 3, 295b, haber). Jatorrian izen kolektiboa bazen ere, eta erromantzeetan izen indibidual (maiz pluraleko forman) zein kolektibo gisa agertzen bada ere, euskaraz ez dugu adiera kolektibo horren zantzu garbirik. Euskaraz ‘abere’ adiera baizik ez du gorde hitzak, baina baliteke ‘ondasun’ adieraren aztarnarik izatea, aberats bere eratorri zuzentzat jotzen badugu; ik. aberats.
Hitz eratorri eta elkartuetan abere hitzak abel- forma har dezake. Hainbat hitzetan ageri da r/l txandakatzea: euskara/euskaldun, joare/joaldun, gosari/gosaldu, gari/galbahe, sari/saldu, zamari/zamaltzain, etab. Guztietan jatorrizko hotsa -l- izan zitekeela iradokitzen du Mitxelenak (cf. lat. gula > gura), eta abere-rentzat (orobat zamari-rentzat) bestelako azalpen bat proposatzen du, berriagotzat joaz, argi baita -r- dutela jatorrizkoa mailegu hauek (xehetasunetarako, ik. FHV 317-319). Gure ustez, ordea, beste zenbait kasutan ere zaharra -r- izan daiteke, gosari eta -hari atzizkia duten guztiak, esaterako. Hauetaz zabalago, ik. gari.
Abere/abre txandakatzearentzat cf. at(e)ra, bat(e)re, ot(o)rontze (FHV 161-162).