- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
aberats (1025: SMillán [Haberasturi]). ■ Hitz orokorra. Abrats forma Leiz, Oih eta gnaf. eremuan ageri da (Pirinioetako euskalkiak barne); abarats Beriainek darabil. Pertsonei buruz esana aurkitzen da gehienbat (OihAtsot bertze indar du elheak aberatsak erranik, Leiz gizon abrats bat, Lazarg utra arzai aberatsak), baina baita bestela ere (Leiz sasoin aberatsak, Ax hek bezain aberats eta konplitu izanen zen euskara ere, Gaszar penze aberats zabal hautan).
● aberasgarri RS [baratzea ta usategi, aberasgarri]; atzizkiaren balio aktiboarekin.
● aberatsi ‘aberastu’: OihAtsot (aberatsi nahi zena urthe bitan, urkha zedin urtherditan); partizipioetako -i atzizki zaharrarekin, baina ohar bedi bakarra dela, eta egile berak baduela erahantzi ‘ahantzarazi’ ere.
aberaski (Argaiñ [gorputza besti dadilla / aberatski guzia]), aberastasun (abras- Leiz), aberastto (Barb), aberastu (Land; ik. goian aberatsi), aberats berri (Zubiri [aberats berriak gutiesten du eskuara]), aberatsaile (Leiz [paubre bezala, baina anhitzen abratsale]), aberatsik (Beriain [zein abaratsik dagon meza enzuten duena]).
► Mitxelenak dioenez (1974c: 203, 101. oh.), zail da abere-tik zuzenean eratortzen: -ats atzizkiak esanahiaren arazoa du (cf. berdats, ik. hats), eta -tsu ugaritasunezkotik abiatuta (van Eys s.v. abere) amaierako bokalaren galera azaldu beharko genuke.
Schuchardt (1899a: 179) erromantzetik zuzenean harturiko maileguaren aukeraz mintzo da, okzit. zah. nominatibozko *averat-s bat aipatuz; agian hobe litzateke Wartburgek dakartzan fr. zah. eta okzit. zah. averos “riche” edo fr. zah. averaiz/averais “avoir, butin” modukoren batetik abiatzea (FEW 4, 363a, habēre). Normandian badira averas modukoak, pluralekoak itxuraz, baina ‘dirudun’ esanahitik urrutiagokoak (‘oilategiko abereak’, ‘txerrikumeak’, ‘untxi etxekotuak’, etab.).
Hala ere abere-tik abiatu nahi izanez gero, bi aukera ditugu esanahiari dagokionez: 1) abere ‘animalia (etxekotua)’-ren gainean osatu zen, ‘animalia (etxekotu) askoren jabe’ ← ‘ondasun (edo diru) askoren jabe’ bilakaerarekin; 2) jatorrizko abere ‘ondasun, ukaitza’ baten gainean osatu zen, eta kasu honetan aberats-en gordeko litzateke egun abere-k galdua duen jatorrizko esanahia. Ik. abere.
Badirudi lehen lekukotasuneko <H-> grafia etimologikoa baizik ez dela. Hasperena adieraztekotan, bigarren osagaiko huri-ren hasperen lekualdatuan baizik ezin da pentsatu, eta ez dirudi egiantzekoa.