- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
abendu (~1496: RS; abendo ~1520: Isasti). ■ Hitz orokorra. Abendo da iparraldean forma erabiliena; 1617koa da han lehen adibidea, Materrarena (baina zub. abentü; cf. erronk. abentu); -db- Leizarraga (adbendu) eta Belapeyregan (adbentü) aurkitzen da. Urteko azken hilabeteaz gainera, eliz urteko aro jakin bat izendatzen du, Eguberri aurreko lau asteek osatzen dutena. Pirinioetako euskalkietako zenbait lekutan abendu-k azaroa eta abendua izendatzen ditu, handi/txiker edo lehen/azken moduko zehaztapenekin.
abendu handi (‘azaro’: Azk (zar., erronk.)), abendu-arbi (‘arbi txiki’: Azk (gip.)), abendu txiker (‘abendu’: Azk (zar., erronk.), Mendig), azkenabendu (‘abendu’: Bonap/AEtxaide (aezk., zar.)), bigarren abendu (‘abendu’: Bonap/Azk… (aezk., zar., erronk.), Moso), lehenabendu (‘azaro’: Bonap/Azk (zar., erronk.), Moso), lehenbiziko abendu (‘azaro’: ErIruk (aezk.)).
► Azken buruan latinezko adventus da hitz honen jatorria, adventus Christi edo Redemptoris esapidearen bidetik, segur aski, kristau tradizioan Jaunaren etorrera (eta horren aurreko lau asteko garaia) izendatzen duena. Hilabeteari dagokion esanahiarentzat, cf. okzit. mes de l’avent (FEW 1, 42a, adventus).
Formari begiratuta, badirudi latin berantiarrean edo erromantze goiztiarrean kokatu behar dugula maileguaren garaia: bokal arteko -b- (< -dv-) herskari ahostunak kontsonantismo latindarra baino gehiago bilakaera erromantzea salatzen du, bai baitirudi euskarak latinezko bi herskari ahostuneko taldeak herskari ahoskabe gisa egokitu zituela (cf. ap(h)al < lat. ad uallem; FHV 229). Inguruko erromantzeetako formek herskari ahostuna dute: gask. abén, bearn. aben(t), arag. (Benasque) abièn; hortzetako herskaririk gabeko forma zuten, halaber, gaztelania zaharreko familia bereko hitzek: avenir, avenidero… (DCECH 5, 771a, venir). Leizarragaren eta Belapeyreren <-dv-> grafia kultistatzat jo daiteke.
Kontsonantismoarekin jarraikiz, n-/l- + ahoskabe eta n-/l- + ahostun taldeen txandakatzea ikergai ezaguna da dialektologian: azalpen zabalduena da Erronkari eta Zuberoako hizkerek gorde dutela ahoskabe zaharra, eta berrikuntza, beraz, gainerako hizkerena litzateke. Mitxelenak aukera hau jasotzen du (FHV 352-355), baina oso bestelako azalpen bat aurkezten du: garai zaharragoetako bortitz/ahul oposaketatik abiatuz, mendebalde-erdialdekoek gordeko lukete lehengo ahulari dagokion ahostuna, eta, horrenbestez, ekialdeko hizkerak lirateke berritzaileak, hauetan ahoskabeak bortitzaren ondorengo baitira.
Aldeko hiru argudio gehitu dakizkioke Mitxelenak plazaratzen duen aukera honi: (1) euskal substratua duten Zuberoa eta Erronkari ipar-ekialdeko erromantzeetan, testuinguru berean ahostunak dituzte (ik. Rohlfsen deskripzioa, LeGasc §449-451), eta, honenbestez, —kontuan izanik bai euskal hizkerak bai erromantzezkook— bazterretakoak dira ahostuna aldezten dutenak, eta erdikoak (zub.-erronk.) lirateke berritzaileak; (2) bortitz/ahul oposaketa zaharra gainerako kontsonanteetara ere hedatzen zelarik, kontuan hartzekoa da posizio honetan bertan txistukarien jokabidea: dialekto guztietan, baita Erronkari eta Zuberoakoan ere, ahularen alde egiten da (hots, frikariaren alde), eta soilik beranduago gertatzen da neutralizazioa bortitzaren ondorengo litzatekeen afrikatuaren alde; (3) Zuberoan eta Erronkarin bertan ere, badira zenbait adibide fase sparita bezala lehenagoko ahostunarenak, hala nola handi, hordi, geldi.
Bigarren silabako bokalari dagokionez, Gaztelako erromantzea jatorri gisa hartzen badugu maileguak aski zaharra behar luke, bokal labur azentuduna diptongatu baino lehenagokoa (-ĕ- > -ie-; cf. gazt. adviento). Maileguaren oinarri gisa diptongaziorik gabeko erromantzeren bat hartuz gero (gaskoia, adib.), bestelako azalpenik ez genuke behar.
Amaierako bokalaren alternantziari dagokionez (-u eta -o), -u amaiera izatea antzinatasun adierazle gisa ulertu izan da (Mitxelena 1974c: 191). Aipagarria da iparraldeko -o forma (cf. soldado): baliteke abendua forma mugatutik berrezarritako aldaera izatea. Horretaz gain, aintzat hartu behar da jatorri erromantze ezberdinen aukera, edo denboran zehar behin eta berriz gainezarri diren forma erromantzeen eragina (ik. FHV 130-131).