- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
abar. Hitz honen azpian abar eta arba sarrera-buru nagusiak bildu dira. Abar-ren azpisarrera modura abaritz, abaro, abarrakitu, harrabots eta zabar daude; arba-ren azpisarrera modura, arbazta, zarba eta zarbazta daude.
Proposaturiko familia honetako bi sarrera-buru nagusiak hiztegi honetan lotzen dira lehendabizikoz: abar-ek eta arba-k zeinek bere azalpen etimologikoa izan du euskal etimologiagintzan, eta arba bera, esaterako, beste hitz erromantze batzuekin ere lotu izan da, garb- aldaerak tarteko direla. Formaren aldetik egon litezkeen zailtasun horiek gorabehera, euskararen barrenean azaldu dugu haien lotura etimologikoa; lotura hori ongi ezar daiteke esanahiaren aldetik, eta orobat dira konparagarriak eratorriak egiteko izan dituzten bilakaerak, cf. abar/zabar, arba/zarba, arbazta/zarbazta.
♦ abar (1007: GuipAlb [Auarçuça]). ■ Hitz orokorra izana dela dirudi. ‘Adar, su-egur txiki’ esanahian da erabiliena (Astar sasi, aranza eta abarrez, Goihetxe abar heze meta handi bat, TxAgir mutill, abar batzuek bituitzak); cf. adar. Aranzadik ‘arte’ adierarekin jaso zuen; ik. abaritz. ‘Hondar’ adieran ere ageri da (“otabarrak, residuos de árgoma. Ikatz-abarrak, residuos de carbón” Azk (bizk., gip.)). Eta abar (‘eta beste, eta gehiago’) maiz ageri da hegoaldeko testuetan (Astar eranzuten deutsube… guzurra eta abarra, Kkiño eta abar eta abar, BasMut urte mordoska bat… obretan da abarrean); zentzu berean eta abarreria dago (FedProp 1902 gaixtoen ahotikako gezurreria eta abarreria guzien erditik); ‘hondar’ adieratik hurbilekotzat jo daitezke. Bestalde, harriabar (jad. Leiz; orobat kazkabar), irriabar (Mburu, Lizarg), ausiabar, jolasabar (“jolasabarrian… en plan festivo o de juerga” Izag AranOñ), lo-abar (gip. ‘logale’) eta holako elkartuetan badirudi ‘erako, moduko’ zentzua izan lezakeela (cf. behean abarrean). Goizabar (‘egunsenti’; goiznabar ere badago, baina baita goiztabar ere) bezalako formak kontuan izanik, pentsa liteke hor -abar osagaiak ilunabar, egunabar eta holako hitzetako -(n)abar osagaiaren antzeko balioa izan dezakeela, eta are zenbait kasutan -abar izan daitekeela hitz horien bigarren osagaia; ik ilunabar, s.v. ilun.
Bada abar izenondo bat Lizarragak darabilena eta gnaf. jaso izan dena (“pródigo, malgastador de dinero. Gizon abarra da ori” Aspiroz), hitzarekin lot litekeena.
◊ Inguruko erdaretan badira hitzaren adibideak, adiera esanguratsuekin: Nafarroan “abarra. Carrasco. Por extensión, mata de arbusto o de planta leñosa. [Cuenca] Rama larga y delgada, cortada de un árbol. [Cuenca, Montaña.]” eta “abarras. Ramas pequeñas para encender fuego. [Arteta.]” (VocNav). Cf. “cortando un fajo de abarros” (EuskVald2 1684). Araban “abarras. Las ramas más finas y delgadas del árbol” (VocAlav) eta “abarra s. f. Rama de árbol, larga y delgada, que se corta para hacer fuego con llama, o para apoyo de las plantas de judías o guisantes” (Baraibar).
Gask. auàrro “ronce (plante sauvage)” jatorri ezezagunekoen artean sailkatzen du Wartburgen hiztegian (FEW 21, 95b); bada, halaber, auárre “sauvage, coriace” izenondoa (FEW 21, 44b; bideez eta maldez ere esana, FEW 23/1, 82b; FEW 21, 16a); Biarnon, cf. abàrje izenondoa “(fruit, bétail) sauvage”. Beharbada euskal hitzarekin dute zerikusia hauek.
! ● abareta golde mota: Harr, Barb; hitzarekin lotuta ere, ez dago argi zein den osaera zehatza; adareta izan liteke, abar-en eraginarekin; ik. adareta.
● abarrean “antzean, bezala” Elexp (bizk.: tonto a., berandu a. eta prixaka a. dakartza); Iturz [nekez abarrean]; cf. lagunabar; badirudi ‘hondar’ adieratik azaldu behar dela, zerbaiten hondarra/hondakina zerbait horren ‘erako, moduko’ izan daitekeelako.
● abartegi Birjin; cf. Garçía d’Abarrategui (ArchElguet 1458).
● abartu ‘ihartu’: Egiat (khorpitza abartzen, ximaltzen ta nekatzen); ‘sakabanatu’: JEtxep (hoinbertze aldasketarat da abartua… gure eskuara zaharra).
abardi (Azk (lap., “montón de residuos de leña”; -doi gnaf., bnaf.; -dui bizk.); cf. otabardi), abargia (“terrain en taillis produisant des combustibles périodiquement, au moyen de la taille” Salab), abar-haxe (“fajo de leña delgada y seca” Azk (zar., zub., erronk.)), abarratu (‘inausi’: Garate (bnaf.)), abar-ikatz (“el carbón menudo que se hacía con ramas pequeñas” Izag AranOñ), abartza (Harr; cf. otabartza; ez dago argi hitzaren adibide den Pedro López de Abarça (ItinJaim 1309), kontuan izanik Pedro Abarcha eta Geraldo Abarca daudela bilduma berean), abarxka (FedProp 1883), abar-zama (LuzErrem).
► Hitza a-bar zatitzeko aukera azter daiteke. Bigarren osagaian *bar erroa ikus liteke horrela (cf. ibar, barren, etab.); esanahiaren aldetik, ez litzateke ezina hitzaren ‘hondar’ adierarekin lotzea *bar ‘behe, hondo’. Ez legoke argi zer litzatekeen hastapeneko a- osagaia, baina agian ez litzateke erabat baztertzekoa habe izatea; ik. behean habe-z esandakoak.
Esanahiari dagokionez, jatorrizkoa izan daitekeen ‘hondar’ adiera eta ‘adar, su-egur txiki’ lotzeko, badirudi tarteko ‘eroritako, zuhaitz azpiko/inguruko adar’ moduko adiera bat behar dugula. Ongi lotzen ditu bi adierak Uxuen bildutako gazt. tostabarres hitzak:[1] “Nombre genérico que aplican al despojo de leñas, es decir, a las ramillas (en vascuence abarres), trozos de corteza y demás residuos de la leña cuando es cortada” (VocNav); ‘sastraka’-ren antzeko adieren lehentasunaren alde egiten dute inguruko erromantzeetako beste adibideek ere, hots, lurraren mailan edo ez oso altu dauden lahar edo egur erorietatik hurbilagoko zerbait adieraziko lukete.
Bestalde, ‘arte (zuhaitza)’ adiera ez da zaila azaltzen, su-egurra eta su-egurretarako egokia den zuhaitza berdinduta. Ohar bedi karraska ‘arte’ bat ere badela —cf. gazt. carrasca ‘arte, abaritz, etab.’—, eta harrabots-en paralelo posible moduan eman dugula karraskots.
Abar ‘diru-xahutzaile, hondatzaile’ izenondoa ‘hondar, eskas’ moduko adiera baten bidez lot liteke abar izenarekin, hitz bera baldin bada. Beste aukera bat da abartu-ren ‘sakabanatu’ adiera aintzat hartzea.
Osaerari dagokionez, bestelako aukerak ere aztertu izan dira: habe + -ar osaera proposatu izan da (OEH s.v. abar), esanez bigarren osagaia “pluralizador” litzatekeela. Ez dago inondik ere argi zer pluralgile mota litzatekeen hori, baina badirudi -ar multzokari baten ideia dagoela proposamen horren atzean, eta -ar hori jatorria adierazteko erabiltzen den -ar/-tar atzizkiarekin lotua legoke (AgudTov s.v. ar). Uhlenbeckek ere habe ikusten du hitzaren osaeran (1909a: 7), baina ez du argi -ar hori zer den (cf. hondo/hondar, mehe/mehar, etab.).[2] Habe-ren hipotesian, errazagoa litzateke *bar izatea bigarren osagaia —*habe-bar, haplologiaz abar—, ‘beheko, eroritako habe’ esanahiarekin. Nolanahi ere, habe-ren esanahia abar-enaz oso bestelakoa da.
Itxuraz arazo modura, Mitxelenak ohartarazten du habe-k hasperena duela, eta abar-ek ez (Mitxelena 1967c: 608); baina ez da erabateko eragozpena, eratorrietan hasperena galtzea arrunta baita (cf. azaro ia orokorra, FHV 526). Bestalde, xixkabar eratorria oinarri hartuta, Uhlenbeckek uste du *kabar dela jatorrizko forma (1891: 200, 223); baina -k- hori hitzaren lehen osagaiarena izan daiteke (Mitxelena 1967c: 608).
Hitzaren elkartu-eratorrietako formetan zenbait auzi daude aipatzeko, baina zaila da neurtzen zer esangura duten hitzaren berreraiketarako: deigarria da hitzaren ustezko elkartu-eratorrietan aba- formarik ez izatea (cf. adar-en ada-: adaburu, adabegi, etab.); hitza sorreraz eratorria delako hipotesiaren alde egin ote lezake honek? Horretaz gain, ustezko elkartu-eratorri horietako zenbaitetan, badirudi bakuna izan ohi dela hitzaren dardarkaria (abaro, abaraki, abaraska, abao). Beste zenbaitetan, badirudi Abarra izen berezi artikuluduna hartu dela oinarritzat, Abarrategi-n bezala (cf. Larreategi, Larreasoro); bestelakoa dirudi abarrakitu-ren kasua (ik. han).
Hurbiltasun semantikoaz (eta itxurazkoaz) aparte, ez dirudi adar-ekin lot daitekeenik hitza; ik. abareta/adareta bikoteaz esandakoa. Beharbada erakargarriagoa izan liteke nabar-ekin loturarik duen galdetzea, goizabar/goiznabar, argiabar/arginabar eta besteak gogoan izanik; esanahiaren aldetik, adibide horietan hurbiltasuna agerikoa da, eta, formaren aldetik, nabar-ek eta abar-ek bigarren osagai bera izan lezakete. Cf. samar.
Homofonia hutsetik harago, ezin da beste loturarik ezarri iber. abaŕ-ekin (Mitxelena 1958a: 44, 1968c: 419; ik. de Hoz 2011: 291, 339).
! abaritz (~1765: Larm). ■ Larramendiren Euskara-Gaztelera hiztegian datorren hitza da, “carrasco” (Quercus coccifera) esanahiarekin, artearen familiako zuhaitza. Honekin lotua den abarizketa Hiztegi Hirukoitzean dator; Aizkibelek hau jaso eta gainera abariz forma (abarizketa-tik aterea dudarik gabe) ematen du. Lakoizketak -itz dakar (nahiz eta haren iturria Aizkibel izan), eta Lakoizketagandik hartzen duen Azkuek, berriz, -iz. Cf. esanahi bereko abarisco, Iruñerriko Ezkirotz herriko eskuizkribu batean (ap. AgudTovar s.v. abari(t)z).
□ Erdi Arokoen artean aipatzekoak izan daitezke izen hauek, hitzarekin lotuak dauden argi egon gabe ere: Guillermus de Avaria (PedroCat 1201; “acta dudosa” goiburupean), G[uillelmo] de Avariç (PedroCat 1205), Miguel de Abaria (ArchAtaun 1399), Juan de Abarrizqueta (ArchAtaun 1399). Ik. behean Abaria-z.
abarizketa (Larm).
► AgudTov-en arabera (s.v.), abe ‘zuhaitz’ + aritz ‘zuhaitz, haritz’ izan liteke osaeraz; Mitxelenak galdetzen du atzizkia ote den -z (19733: 36), eta, hala balitz, Abaria-rekin lot litekeela esaten du (ik. goian Erdi Arokoak). Horiek horrela, ez da argia abar-ekin dukeen lotura formala, baina, esanahiaren aldetik, cf. abar-en ‘arte’ adiera.
Bestela ere, ez dirudi izen arrunta denik abaritz: toponimo edo oikonimo moduan ezagutuko zuen Larramendik, beharbada, eta baliteke hortik atera izana abaritz; alabaina, hitzaren jatortasunaren alde egin lezake abarisco-k, eta ez da baztertzekoa hitza izen arrunt gisa ezagututa argitu izana Larramendik Abarizketa.
! abaro (1399: ArchBilbI [Furtun Martines d’Abaro]). ■ Bizk., gip. eta gnaf. eremuko hitza. Testuetan, Añibarrok darabil lehendabizikoz (bizk.). Lehen esanahia ‘zuhaizpe, itzalpeko leku’ da, eta hortik ‘biao, (abereen) itzalpeko atsedenaldi’ adiera sortu da (gehienbat abaro egin, eta beste esapideetan). PAstar-ek ‘txara, txaradi’ esanahia ematen dio.
□ Erdi Aroan, cf. halaber Pasqual Sanches d’Abaroa (SDomLeq 1421), Abaroetaalde, Abaroeta (AlcBilb 1450) eta Juan de Arteabaro (AlcBilb 1451).
abaroan (‘itzalpean (abereak)’: Izt), abaro egin (‘biao egin’: Azk (bizk., gip., gnaf.), abaroa e. Orixe), abaro egon (‘itzalpean egon (abereak)’: Azk, Orixe), abarotan (Azk (gip.), Kerex).
► Pentsa daiteke abar-en eratorria dela, batez ere ‘txara, txaradi’ esanahiaren bidetik, ik. batez ere ‘sastraka’-ri buruzkoak, goian. Ez dago argi zer litzatekeen amaierako -o (cf. agian kino?). Esanahiaren aldetik, aipatzekoa da ‘(abereen) itzalpeko atsedenaldi’, gaztelaniazko carba-k ere adiera horixe bera baitu (ik. arba).
abarrakitu (1737: Larm). ■ Gip. eta gnaf. testuetan ageri da, ‘xehatu, suntsitu’ esanahiarekin (Larm beren ezur guzietan abarrakituak, zatituak, ErroSerm burua austera eta abarrikatzera, Lardiz abarrakitu eta ondatu). Abarrikatu gnaf. eremuan ageri da gehienbat, eta hitza jaso izan den zenbait lap. eta bnaf. lekutan ere bai; abarrikitu Arruegan dago.
► Lehen osagaia abar da, itxura guztien arabera. Esanahiaren aldetik, ez legoke arazo handirik, kontuan izanik ‘adar txiki, hondar’ dela abar; paralelo moduan edo, cf. abartu ‘xehatu’ eta abarratu ‘inausi’.
Bigarren osagaiari dagokionez, aukera bat baino gehiago azter daiteke: abarrakitu eta abarrikatu aldaerak bata bestearen metatesiz azal litezke, nahiz eta ez den baztertzekoa osagai ezberdinen eragina edo partaidetza. Abarrakitu-ri dagokionez, aukera bat izan liteke akitu aditza ikustea, cf. agian zub. zaharrakitu ‘zahartu’; baina akitu ekialdeko hitza da. Beste aukera da -kitu ikustea (cf. hainbaten artean zaharkitu), eta onartu beharko genuke abarra-ren gainean osatua dela —abarratu aditzetik abiatuta? baina ez dago batere zabaldua, ik. goian—; baina -kitu atzizkiaren estatusa zalantzazkoa da.
Paralelo moduan har liteke adakitu aditza, formaren eta esanahiaren aldetik, baina adaki-ren eratorria izan daiteke, besterik gabe; abarrakitu-ren kasuan, ordea, ez dugu abarraki-rik. Beharbada egokiagoa da larrakitu aditzarekin erkatzea, lehen osagaian lahar/lar baldin badago; eremu berdintsuetan erabiltzen dira.
Abarrikatu-tik abiatu nahiko bagenu, pentsa liteke zenbait aditzetako -katu dagoela (cf. lap. nahikatu, ipurdikatu), baina ez legoke argi abarri-ren nondik norakoa. Arrueren -ikitu forma asimilazioz azal liteke, beharbada.
harrabots (habarrots 1571: Leiz; harrabots 1741: Harrt). ■ Lap., bnaf. eta gnaf. (jad. Arak) eremuko hitza; xix. mendean mendebalderagoko testuetan ere agertzen hasten da (Iturr, Uriarte, Alzaga) eta xx.ekoetan aski erabilia da[3]. Hasierako hasperena da nagusi iparraldean, baina zenbait autoretan gabe ageri da (Pouv, Goihetxe, Salab, Laphitz, Arbelb…). Habarrots da testuetan forma antzinakoena, nahiz gerora, bereziki xix. mendetik aurrera, harrabots nagusitzen den (Leiz zeinetan zeruak habarrotsekin iraganen baitirade, Harizm uhinok begite soinu, / itsasoak habarrots, Larg tronpeta heien harrabots miragarriaz); ospe edo entzutea adierazteko ere erabili da (EtxSar mundu guztian hanbat harrabots eginikakoa).
harrabosgile (Urte (habarr-)), harraboskatu (abarros- Larm, EuskEsn 1913), harraboslari (Larz (arrabots-)).
► Hitza abar + hots da osaeraz, hasperenaren aurreratzearekin (cf. harea < *areha < arena). Metatesiz azaldu behar da harrabots aldaera. Zenbait aldaeratan galdu egin da hasperena. Esanahiari dagokionez, ‘(zapaldutako) abarren hots/zarata’ ← ‘zarata (orokorrean)’ moduko bilakaera bat proposatu behar da; abar-en jatorrizko esanahiaz esaten duguna kontuan harturik (ik. behean ‘hondar’ adieraz), badirudi hobe dela pentsatzea lurrean dauden abarrek ateratzen duten hotsean, eta ez haizeak astindutako abarrenean.
Paralelo betea izan daiteke karraskots, osaeraz karraska ‘arte’ + hots baldin bada; ohar bedi, dena den, ‘krakateko’ adierarekin erabiltzen dela gehienik karraska.
zabar (zabar 1193: DocLeire [Orti de Arçi, Zabardo submerinus). ■ Hitz orokorra. Mendebaldean eta erdialdean hobeki gorde bada ere, ekialdean ere adibideak aurki daitezke.
Izenondo moduan zabar aldaeran agertzen da gehienbat, ‘nagi, axolagabe’ esanahiarekin, bizk. eta gip. batez ere (baina cf. zabartu Haranburu eta Axularrengan); ‘(ardi) errebelatu’ esanahiarekin Lizarragak darabil. Sabar aldaera, mendebaldean ez ezik, gip., gnaf. eta bazt. erabilia izan da, Azkueren arabera.
□ Erdi Aroan, cf. halaber Ecclesia de Zavarrula (CartCalah ~1190), Perelus de Çabarro (PedroCat 1210), Fortunius Çabarra de Baranin (SJuan 1228; baina Çaharra da 1226an, ik. Salaberri 2009: 109), Toda Maloa Çauardo (PobNav 1330), Juan de Zabarte (ElgeTop 1448), Estevan de Vdiçabar (ArchOiarIII 1478), Johan dicho Çabardillo (ArchDebaII 1483).
Esanguratsua izan daiteke Pero Ruys de Liaçabarr e Lope Garçia de Liaçabarr (ArchMondIII 1461), gogoan hartuta arbazta-ren ‘liho hondakin’ adiera.
zabarkeria (‘nagikeria’: Larm, Añib; xabarkeri Izeta; ‘grina txar’: Arana, zabarreria Duv; ‘huskeria’: xabarkeri Izeta), zabarki (‘nagiki’: Harr; xabarki Azk (bazt.)), zabarraldi (‘axolagabe-aldi’: Lardiz), zabarrarazi (AgirAst), zabartasun (‘nagitasun’: Izt), zabartu (‘nagitu’, ‘axolagabetu’: Haranb; xabartu Izeta; ‘errebelatu’: Lizarg; ‘gaiztotu’: Duv; ‘huskeriazaletu’: xabar- Azk (bazt.)).
► Pentsa daiteke adierazkorra edo dela hastapeneko z-, cf. apal/zapal, balantza/zalantza, izter/zizter, edo zorabiatu (< gask. horabiàt); cf. halaber arba/zarba, zarba, zarbazta. Adierazkortasun horretaz, gogora bedi m(a)- sasi-aurrizkiari buruz Mitxelenak dioena (FHV 271-274).
Esanahiari dagokionez, abar-en ‘diru-xahutzaile, hondatzaile’ adieratik hurbil egon daitezke ‘nagi’, ‘axolagabe’ adierak.
! ♦ arba (1847: Izt). ■ Erdi-ekialdeko hitza (gip., gnaf., bazt., bnaf.). Esanahi nagusiak dira ‘arbazta, abar (hostodun) sorta’ (Izt (txabola) zeña egiten dan zotal, zarbazta, arba, tantai, aizkorol eta gisa onetako gauza txeakin) eta ‘abar’ (Elizdo ustaiak gaztain-arbakin egiten zizkioten), baita ‘landareei eusteko makila’ ere (BozasU). ‘Lera’ esanahia ere badu gnaf. (arbu aldaeran, cf. halaber arbutz), bazt. eta bnaf. Azkuek Baztanen ‘teilatuko haga’ esanahiarekin ere jasotzen du.
Badaude, halaber, garba “couverture d’une grange, toiture grossière” (Harr), eta baita bizk. lo-garba “sueño ligero” (Azk): hitzarekin etimologikoki lotuak egon daitezke. Alabaina, bestelakoa dirudi garba ‘azao, sorta’ eta garba ‘garbaitzekoa’-ren jatorria.
arba-hosto (‘adar ebakia bere hostoekin’: BozasU (gnaf., + arbausto, aarrosto)).
► Aukera bat baino gehiago aztertu behar da: abar-ekin lotua dagoela pentsa daiteke, baina ez dira baztertzekoak bestelako aukerak ere. Abar-en aldaera sekundariotzat hartuta, metatesiz azal daiteke, abar > arba (cf. arlo/alor); abar eta arba-ren arteko lotura etimologikoan pentsarazten dute gip. lo-abaro, lo-abar ‘logale, kuluxka’ eta lo-arba ‘lo arin’ elkartuek (cf. halaber lo-garba). Ez dago argi, dena den, nola azaldu behar den arbu/arbutz, eta erromanismo itxura ere ikusi zaio (AgudTov s.v. arbutz; erromantzezko hitzez, ik. behean). Esanahiaren aldetik ez legoke arazorik, hitzaren definizioan bertan baitago ‘abar’, eta haren espezializazio moduan uler daiteke; ‘lera’ ere abarraren erabilera jakin batetik erator daiteke (cf. halaber zarba ‘lera’).
Zuzenean abar-etik abiatuta, ordea, ez da garba ustezko aldaera azaltzen. Aldaera hori hobeki ezkontzen da inguruko hizkuntza erromantzeetako hainbat hitzekin egin den loturarekin: cf. gazt. carba “matorral espeso de robles bastos”, “lugar donde sestea el ganado”; portugesez, astur-leonesez, okzitanieraz eta are sardinieraz ere ba omen dira familia honetako hitzak (cf. port. carvalho ‘haritz’, astur. garbu ‘egur xehe’, gask. garbouch ‘pago’, garboùt ‘pago kimu zimeldu’, garbouchà ‘sastraka baso’, okzit. garbasso ‘arte, haritz’, etab.). Erromatar aurreko hitza da, Corominasek eta Pascualek diotenez (DCECH 1, 856a) —indoeuropar aurreko *karba batez mintzo da Hubschmid (FEW 21, 65b)—, eta esanahiaren carba “ramaje” ← “arbusto” ← “roble joven” bilakaera proposatzen du.
Hastapeneko herskariaren galeraren adibidetzat hartu nahi du Mitxelenak, *karba > arba (FHV 251, 46. oh.), abar-ekin lotu gabe; honela dio (1953e: 482): “paralelos generalmente irreprochables desde el punto de vista semántico que aumentan los ejemplos de pérdida vasca de una oclusiva dorsal inicial: sardo karva ‘rama’, astur. garbu ‘leña menuda’”. Nolanahi ere, herskariaren ahostuntze arruntaren adibide ere izan daiteke, besterik gabe, garba aldaera gogoan hartuta (cf. kabia, habia, gabia < lat. caueam, herskari ahoskabea, ahostuna eta hasperena duten aldaerekin).
Erromatar aurreko eta jatorri ezezaguneko hitzaren aukera hauetan ez da abar-ekiko loturarik aipatzen, ez eta hitza azken buruan euskaratik hedatua izan daitekeenik ere (onartu beharko genuke sardinieraraino erromantzearen barrenean zabaldu dela). Lotura horri eutsi nahi izatera, *karba > garba > arba bilakaeraren ondokoa behar luke, metatesiz, abar. Hori guzia hala balitz, auzitan jarri beharko genituzke abar-en osaeraz esandakoak (*bar egoteko aukera, etab.).
Honela laburbil daitezke abar/arba lotura etimologikoaren alde egin dezaketen zantzuak, haien eratorri eta beste hizkuntzetako balizko kognatuak ere aintzat hartuta: (1) deigarria da abaro ‘biao, (abereen) itzalpeko atsedenaldi’-ren eta gazt. carba “lugar donde sestea el ganado”-ren kidetasuna, esanahiaren aldetik; (2) orobat pentsa daiteke Liaçabar eta arbazta-ren ‘liho hondakin’ adiera konparatuta; (3) bai abaritz bai zarbazta “quercus coccifera” adierapean jasotzen ditu Larramendik, eta abar ere jaso izan da ‘arte’ esanahiarekin; (4) ia-sinonimoak dira lo-abar, lo-arba eta lo-garba. Ageri denez, zantzu hauetan guztietan esanahi eta adiera gurutzatuetan datza abar eta arba-ren arteko lotura; horietaz gain, kide beteak dira Corominasek eta Pascualek carba-rentzat ondorioztatzen duen jatorrizko “ramaje” adiera (← “arbusto” ← “roble joven”) eta abar-en ‘egur xehe’, ‘sastraka baso’.
Formazko oharren artean, aipatu behar da kide direla abar eta arba haien eratorri zenbait osatzeko moduan, bietan baititugu z- aurrizki adierazkorraz (eta ez erregularraz) egindakoak (cf. zabar eta zarba). Orobat dira aipagarriak abar-en antzinatasuna eta orokortasuna, arba-ren berantiartasunaren aldean, euskal lekukotasunetan bederen.
arbazta (1745: Larm). ■ Batez ere erdialdeko euskalkietako hitza (gip., gnaf., lap.; azken honetan abrasta aldaeran). Mendebaldean ere aurkitzen da, adiera batzuetan: ‘makila’ (arbasta JGarate), ‘punta askodun makila’ (Elexp, arbasta Azk) eta ‘teilatuko haga’ (Azk). Oinarrizko esanahia, jadanik Larramendik dakarrena eta testuetan gehien erabiltzen dena ‘egur hondakin’, ‘arba’ edo ‘(moztutako) abar’ da (AgirAst lur otzaren, arbazten edo ol utsaren gañean lo egiten). Bestalde, ‘liho hondakin’ esanahiarekin ere gipuzkeraz aurkitzen da, Larramendiz geroztik (honetan arbezta aldaeran).
Hastapeneko herskariarekin, bada halaber bizk. garbasta, garbazta, bnaf. karbasta (Azk), ‘hostoak biltzeko erratz gisara erabiltzen den zuhaitz-adarra’ esanahiarekin. Cf. halaber bizk. garrazta (Azk), ‘zuhaitz makatz’, ‘abar puska, abere bazkarako’, ‘teilatuko haga nagusi’ esanahiekin.
► Arba-ren eratorria da, baina ez dago argi nola azaldu behar den bukaera: beharbada lurrazta, orezta eta begizta bezalakoekin konpara daiteke (-zta ttikigarritzat jo dugu begizta-n), eta aintzat har bedi, orobat, -ta ttikigarria (Morf §317); gogoratu, bide horretatik, -to/-ta, -zto/-zta (cf. zorrizto, ik. hosto) eta -ko/-ka (Morf §293). Cf., bestela, urdezta eta bikezta, itxuraz bikeztatu eta urdeztatu-tik atzeranzko osaeraz sortuak; -z instrumentala balitz ere, -ta zer den ez dago argi. Edo agian zarrazta moduko hitz itxuraz adierazkorrak ekar daitezke gogora, besterik gabe.
Esanahiaren aldetik, espezializazio moduan ulertu behar da ‘teilatuko haga’ (cf. ‘lera’ espezializazioa ere); ‘liho hondakin’-i dagokionez, cf. Liaçarba izena, zarba-rekin.
zarba (~1800: Mogel). ■ Erdi-mendebaldeko hitza (gnaf. barne). Esanahi nagusia ‘arbazta, abar (hostodun) sorta’ da; honez gainera, badaude ‘lera’ (Azk (bizk.)), ‘landareei eusteko makila’ (Azk/Ondarra (bizk., Nafgip.)), eta ‘ile nahaspilatu’ (Garate (gnaf.)) ere.
□ Ez dirudi hitzaren adibide denik Juan Çarua (ArchAtaun 1507), cf. Zarualde (ArrasTop 1718; Çarugalde 1450ean). Cf. orobat Etxabarri Urtupiñako Sarua alorra (TopAlav 1712) eta Zarba erreka (TopAlav), eta Aperregiko Zarbarte (TopAlav).
zarbatsu (“frondoso” Azk (bizk.); ‘(ile) nahaspilatu’: zarbazu Garate (gnaf.)).
► Arba-tik eratorria da, z- aurrizkia ezarrita; xehetasunetarako, ik. goian zabar. Esanahiari dagokionez, ‘ile nahaspilatu’ ongi uler daiteke ‘arbazta, abar sorta’-tik, erabilera metaforikoz; ‘lera’-rako, ik. goian arba-ren arbu aldaera.
zarbazta (<sarvasta> XVII m.: VascIsland; zarbazta 1745: Larm). ■ Erdi-mendebaldeko hitza. Esanahi orokorra: ‘abar’ edo ‘abar multzo’ (Izt txabola zeña egiten dan zotal, zarbazta, arba … eta gisa onetako gauza txeakin). Larramendik “carrasco” (Quercus coccifera) adieran ere badakar. Zarbazta/zarbasta aldaerez gainera, badaude zabrazta (Elexp), zaprazta (gip. xx. mendeko testu batean) eta txarbasta sabaikariduna (Azk (gip.)).
► Zarba-ren zein arbazta-ren eratorritzat har daiteke. Aipagarria da Larramendik dakarren “carrasco” adiera: bai abar-ek bai abaritz-ek esanahi hori ere badute.