- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
abagadaune (abagune 1800: Mogel; abagadaune ~1802: Mogel). ■ Bizk. hitza; xx. mendean gip. zenbait autorek ere badarabilte (Mogelek ere bai gip. testu batean; hortik Azkuek gip.-tzat ematea).
Aldaerak dira abagadaune (Mogel), abagadune (Mogel), abagune (Mogel), abegune (Añib), abeguna (Izt), abadune (Azk) eta abaune (Azk).
Esanahi nagusia ‘egokiera’ da (Mogel abagadune txito erazkua da illuntzeti ta apal orduraño sutondoko inguruban berba egiteko, Añib zeure bizitza gaistoa onduteko Yaunak opa deutsun abegune eder au). Mogelek, gainera, Peru Abarka-ko hiztegitxoan ‘denbora tarte’ esanahia ematen dio (“interregno”); adiera honetan xix. mendearen bukaeraz geroztiko zenbait testutan ageri da (Azk —Bakar bakarrik eguerdiko txilin-otsetik gaberdikora egongo nok ire mendean. —Naikoa dot nik abagadune ori).
abagadaunetxo (Arriaga [abagadunetxua izango da antzezkixuna… ikusteko]).
► Abagada-une zatitu behar da, eta erromantzetiko mailegua da lehen osagaia, cf. gazt. zah., kat., okzit. vegada ‘aldi, txanda’ (< lat. arrunt *vĭcata, berau vĭcis ‘aldi, txanda’-ren eratorria). Arrazoi formal hutsengatik mailegutzat jotzen du Mitxelenak (1964b: 99) hitzaren lehen parte hori, baina haren jatorria zehaztu gabe. Tautologia itxurako elkarketa da, ‘aldi’ esanahia baitu une-k ere (ik. behean abagadaldi). Bokalaren asimilazioa gertatu da, *abegada- > abagada-, eta herskari ahostunen galeraz eta diptongoaren bakuntzez azaltzen dira aldaerak, abagadaune > abagadune > abagune/abadune; badirudi abegune eta abeguna aldaeretan jatorrizko bokalismoaren aztarna dugula, asimilaziorik gabe.
Euskararen barrenean hitzak duen banaketari begira, gaztelaniatik sartua behar du: nahiz eta gaur egun hizkuntza horretan ia ez den erabiltzen —Juan de Valdésen lekukotasunari kasu egitera, 1535erako ez zen oso entzuna hitz hori—, oso ohikoa da Berceoz geroztik (DCECH 5, 796b, vez). Euskal Herriari dagokion Erdi Aroko corpusean aisa aurki daitezke erromantzeetako adibideak: Nafarroako Foru Nagusian, esaterako, cf. una begada, muytas debegadas, etab.; adibide berantiarrenen artean, cf. Nafarroan “los mensajeros alguna vegada estan viçiosament” (ArchTafIII 1508), Gipuzkoan “por cada vna vegada” (ArchPasai 1512), Bizkai aldera “por cada begada” (ArchMutr 1517), Araban “se acuerda este testigo que algunas begadas” (ArchSalvatIV 1518) eta Bizkaian “por cada vegada” (OrdBilb 1520).
Hastapeneko a- ere gaztelaniatikoa da: a preposizioa izan daiteke jatorrian, eta CORDEn ongi dokumentatua dago a vegadas esapidea, batez ere xiv.-xv. mendeetako testuetan. Bestela azaltzen du Corominesek (DECat 9, 72b, vegada); una vegada + une dakar, eta berranalizatua litzateke hastapeneko a-, jatorrizko zenbatzailearen femenino markatik. Gure corpusean, bitan bakarrik aurkitu dugu a vegadas esapidea, biak Nafarroan: “et uiene a uegadas que” (FuerGNav xiii.-xiv. m.)[1] eta “auegadas por jnaduertencia otras vezes por” (RegOlitI 1412). Ugariagoak dira una vegada sintagmaren adibideak (orobat alguna vegada edo cada vegada), cf. hainbaten artean “por cada una begada que asi fueremos a moler a otra” (ArchHerna 1418), “si más de una execuçión por una vegada se oviere de açer” (ArchAzkoit 1475), “alguna vegada pasó esta que depone por la dicha tierra” (ArchBergII 1506), “por cada una begada que lo contario fiziere” (ArchBergII 1507).
abagadaldi. Azkuek Lekeition jasotzen du, “intervalo, coyuntura, ocasión propicia” esanahiarekin.
► Hau ere elkarketa tautologikoa, kasu honetan aldi gehituta oinarri erromanikoari.