- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
abadia (1562: Land). ■ Hitz zabaldua. Kargua da alde batetik ([Leitza, 1626] abadia eliza onetakoa), eta monasterioa bestetik (Izt Santa Mariako abadia, Jntegi abadia edo komentu hura). Aphatia forma jaso izan da Zuberoan, baina badirudi izen propio moduan baizik ez dela gorde aspaldian (cf. Larrasket: “vieilli comme nom commun; nom de famille et nom de maison”).
□ Erdi Aroan, zaila da hitzaren lekuko gisa hartzen Abadiano (SMillán 1075), erromantzezkoaren adibidea izan baitaiteke. Horretaz gain, zaila da azaltzen Juan d’Abaytia (ArchOñatII ~1514); Apaitia (OnomNord 1253) ere bada, horren kidekoa izan zitekeena, baina Apate-ren adibide gisa du emana Goihenetxek.[1] Ayuatia leku-izena ere bada (ColIrach 1371).
► Mailegu erromanikoa da. Inguruko erromantze historikoek antzeko formak izan dituzte: gazt. abadía, gask. abadìe, Erdi Aroko okzit. abadia. Bi esanahiak, karguarena eta monasterioarena, erromantzeetan ere aurki daitezke (ik. NTLLE 1726 s.v. abadía, eta FEW 24, 15b-16a, abbatia).
Azken buruan, latinezko abbatia da hitzaren jatorria. Horren ondorengoa da, halaber, Zuberoako Ap(h)atia etxe-izena; hurbileko Aspeko bailaran, Biarnon, Appatie izeneko bi auzo aurki daitezke. Kontsonantismoari begira, garai zaharragoko mailegua da ap(h)atia, apate bezalaxe; cf. halaber zapatu < sabbatu.
Mitxelenak (1969b: 39, 16. oh.) inoiz zubererazko aphatía formaren jatorria aphatea (< apate < lat. abbatem, ez abbatia) forma mugatuan ikusten badu ere, ez dugu uste hori denik azalpen orokorra. Ezin da baztertu, dena den, zenbait kasutan bi formen arteko homofonia gertatu izana.