Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

736 emaitza garai bilaketarentzat

Sarrera buruan (51)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
lainotsu.
sense-1
(V-gip, BN-arb; -año- Lar, H (+ -iñ-)), lanhotsu (L, BN, S; Dv, H), ainutsu. Ref.: A y Lh (lanhotsu); Elexp Berg (laiñotsu); Gte Erd 107 y 108.
Brumoso; nublado, nuboso. "Nebuloso, odaitsua, lañotsua " Lar. "Nébuleux" Dv. "Brumeux, couvert de brouillard en parlant de l'atmosphère, du ciel, du temps. Zeru, egun lanhotsu batez, par un ciel, un jour brumeux" H.
Negu lañotsu ta illunaren ondoren. JJMg Mayatz 1. Dudazko bide laban lañotsu illunetan. AB AmaE 448. Uri edo lanotsu izan balitz aroa. HU Zez 95. Zelan izan leike. Jardines-ko zokondo aiñutsu onetatik urteniko papertxu batek guztien begia ta gogoa betetea? A Ezale 1897, 418a. Martxoko goiz ilhun eta lanhotsu bat. Prop 1898, 241. Beterri guztiak, ondamutsuen antzera, añutsu gelditzen diran orduan, mendi tontorrentzat izan oi da eguzkiaren azken agur biguna. Ag Kr 214. Goi lañotsuaren antzeko illuntasuna [sartzen zigun] . Etxeg EEs 1916, 115. Ire goi urdiñaren / urre lañotsupean. 'Bajo el oro brumoso de tu cumbre azul' . Ldi BB 18. Eguraldi laiñotsu oietako bat zan. JAzpiroz 43. Laiñotsu, illun da bustia zetorren gaua. AZink 67. Goizalde lainotsu batean. MEIG I 196.
v. tbn. Zendoia 227. Insausti 89.
azpiadiera-1.1
+ ainotsu. (Fig.). Confuso, borroso.
Eriotzako ordua ordu iluna, itsala, añotsua, geriztua, nastua ta ekatxez betea da. GGero 158. Itsutasun zorigaistoko bategaz ta ez-jakin lainotsu bategaz etsaiak beretuta daukazala. fB Olg 4. Beste batzuk dira adilla lodijagokuak ta lainotsubaguak umetan ta nekezago kontuban jausten dira gizonen errazoiari jagokazan gauzeetan. fB Ic I 169. Ikhara daldaretan, lanhotsu gogoa. Ox 124. Ikustekoa zan "Garratxa"-ren ondo ta txukun itzegiteko leia [...]: "ikuste lañotsua", "zentzuko lanbroa". Anab Usauri 101. Gaztetxoaren gogo-artega lañotsua. "El alma inquieta entre penumbras" . Laux BBa VI. [Sorgiñak] otsegiten du etorkizunaren ate lañotsuan. 'Portails nuageux'. Or Mi 81. [Gure oroitzea] illuntsuago dala? Laiñotsuago dala? Or QA 137 (v. tbn. 126). Prehistoriaren garai lanotsuetan. Mde Pr 205. Benetan adigai lanotsua da. Ib. 328. Nere animaren begi laiñotsu ta illundua. "Conturbata et contenebrata" . Or Aitork 166 (v. tbn. 381). Arras lanhotsu ta ilhuna da ibiltalde hauietatik gelditu zaion orhoitzapena. Osk Kurl 42. Mundua berriz lañotsu dago / pake santutik aparte. Basarri 9. Iparraldean negar-euriak eta farre-eguzkiak oratu duten umore lainotsuaren bila. MIH 273. Irudimenaren eremu lainotsuan. MEIG III 119. Antzinako denbora lainotsuetan. Ib. 123. 38, 3 [bertsoa] lainotsu ageri da:. nor? nok? Ala beste zerbait? MEIG V 89.
azpiadiera-1.2
(Fig.).Triste, apesadumbrado.
Etorri leiteke neure billa, arpegi añutsuagaz (nuboso, nublado) ikusten nabenean. Ag Kr 183. Onela esan zioten beintzat Ana Josepari Berrizko sagar saltzalle batzuek, eta orregatik billatu degu aiñ muker ta añutsu. Ag G 98. Aiñotsua: dana beltz iruditzen zaio. Ib. 332.
lainotsu
<< lagunarte 0 / 0 langintza >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper